Arautegia

Inprimatu

11/2020 DEKRETUA, otsailaren 4koa, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kide batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 633
  • Xedapen-zk.: 11
  • Xedapen-data: 2020/02/04
  • Argitaratze-data: 2020/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zen, honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.

3/2007 Legea, apirilaren 20koa, Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute Sortzeko eta Arautzekoa eta Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, ezartzen dute Etxepare Euskal Institutua kide anitzeko bi organok (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko batek (zuzendaria) osatuko dutela institutua.

Halaber, maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia onartzen duenak, 10. artikuluan ezartzen ditu Patronatua osatzen duten kideak, berezko bokalak eta berezko bokalak ez direnak bereiziz. Dekretu horren 10.2 artikuluko a) idatz-zatiak ezartzen duenez, Patronatuaren osaeran 15 kide izango dira, euskal letren, filologiaren eta kulturaren ordezkari. Kide horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko ditu, presidente exekutiboak proposatuta. Era berean, artikulu bereko b) letrak ezartzen du Patronatua berezko ez diren bokal gisa osatuko dutela kulturaren sektore profesionalen ordezkari diren bost bokalek. Kide horiek Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko ditu, Eusko Legebiltzarrak proposatuta.

Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 7.3 artikuluan eta Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa eta funtzionamendurako erregelamendua onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10.4 artikuluan xedatuta dago: Berezkoak ez diren Patronatuko bokalak lau urterako izendatuko dira, eta beste lau urterako behin bakarrik berriztatuko zaie kargua segidan. Epe hori igaro ostean, eginkizun horiek betetzen jarraituko dute, harik eta horien ordezkoak izendatu arte.

Epe horiek bokaletan igarotzeak, bata euskal letren, filologiaren eta kulturaren ordezkari gisa eta bestea kulturaren sektore profesional desberdinen ordezkari gisa, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko berezko ez diren bokalen zati bat eguneratzea eskatzen du. Ildo horretan, 2019ko abenduaren 18ko bilkuran, Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordeak Ramón Etxezarreta Aizpuru jauna proposatu zuen Patronatuko kide izendatzeko, kulturaren sektore profesional guztien ordezkari gisa. Era berean, euskal letren, filologiaren eta kulturaren ordezkari gisa, Eduardo Ruiz Vieytez jauna izendatu zen, lehendakari exekutiboak proposatuta.

Era berean, maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa eta funtzionamendurako erregelamendua onartzen duenak, 14.c) artikuluan xedatzen du, Zuzendaritza Kontseiluari dagokionez, besteak beste, Gobernu Kontseiluak lau urterako izendatutako bi sailburu izango direla, Patronatuaren ordezkari eta proposamenez.

Karmele Jaio Eguren andrea eta Xabier Paya Ruiz jauna kargutik kendu ziren uztailaren 9ko 105/2019 Dekretuaren bidez. Dekretu horren bidez, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kideak kendu eta izendatu ziren Patronatuko berezko bokal gisa, euskal letren, filologiaren eta kulturaren ordezkari gisa.

Ondoren, Patronatuak, 2019ko uztailaren 19an egindako bileran, erabaki zuen Jaime Otamendi Muñagorri jauna eta Myriam Miranda Barrondo andrea proposatzea Gobernu Kontseiluari, organo horren ordezkari gisa Zuzendaritza Kontseiluan sar daitezen, Karmele Jaio Eguren andrea eta Xabier Paya Ruiz jauna ordezkatuz.

Horiek horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zuen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6, 7 eta 8 artikuluetan xedatutakoaren arabera zeinetan Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen baita, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko otsailaren 4ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko otsailaren 4an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.