Arautegia

Inprimatu

10/2020 DEKRETUA, otsailaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 660
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 2020/02/04
  • Argitaratze-data: 2020/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta lan-kontratudun langileei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbatetan aldatu izan da, eta aldaketa horietako bat ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eskutik heldu zen; izan ere, 105/2007 Dekretuak funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendak aldatu zituen, analisi funtzionalen prozesuaren ondorioz sortuak.

2017ko urriaren 20an, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia eman zuen, apirilaren 12ko 57/2016 Dekretuaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko 327/2016 auzi-errekurtsoan. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatu zen (2016ko apirilaren 15eko EHAA). Bada, epai horren bidez, 57/2016 Dekretua deuseza deklaratzen da, honako lanpostu honen sorrerari dagokionez: lan-ikuskaritzako burua; lanpostu-kodea: 511211; destino-osagarria: 28; osagarri espezifikoa: I-B; dotazioak: 4, 5, 6 eta 7.

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Epai hori behar bezala betearazteak berekin dakar lanpostuen zerrenda aldatzea, horretarako xedatutako prozeduraren arabera. Bestalde, aldaketa horrek deuseza deklaratu den dekretuaren egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hau da, 2016ko apirilaren 16tik aurrera, epai hori berori betearazteko.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko otsailaren 4ko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Dekretu honek 2016ko apirilaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko otsailaren 4an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik