Arautegia

Inprimatu

202/2019 DEKRETUA, abenduaren 17koa, zeinaren bidez gizarte-interesekotzat aitortzen baita elkarlaneko eta gizarte-ekimeneko Zabaltzen-Sartu Koop. Elkartea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 14
  • Xedapen-zk.: 202
  • Xedapen-data: 2019/12/17
  • Argitaratze-data: 2020/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-zerbitzuen eskaintzan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak biltzen dituztenean; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreari egindako ekarpenak eta izandako ibilbidea aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, elkarlaneko eta gizarte-ekimeneko Zabaltzen-Sartu Koop. Elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazi duenez, gizarteratzeko Zabaltzen elkartea kooperatiba bihurtzearen ondorioz sortu da elkarlaneko eta gizarte-ekimeneko Zabaltzen-Sartu Koop. Elkartea. Gizarteratzeko Zabaltzen elkartea gizarte-interesekotzat aitortu zuen ekainaren 24ko 130/2014 Dekretuak, eta aitorpen hori berritu egin da 2015ean, 2016an, 2017an eta 2018an.

Elkarlaneko eta gizarte-ekimeneko Zabaltzen-Sartu Koop. Elkartearen xedea da mendekotasun-, babesgabetasun-, desgaitasun- eta pobrezia-egoeran eta gizarte-bazterkerian dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonak eta/edo taldeak erabat gizarteratzeko jarduerak eta zerbitzuak sustatu eta garatzea. Lehentasuna emango zaie, besteak beste, kolektibo hauei: genero-indarkeriaren biktimak, haur eta gazteak, zaurgarritasun-egoeran dauden adingabeak, bidaiderik gabeko adingabeak, emakumeak, administrazio-egoera erregular edo irregularrean dauden etorkinak, edota euren kabuz moldatzen diren eta ez diren adineko pertsonak. Helburu horiek lortzeko, hainbat jarduera egingo dira, besteak beste honako hauek: pertsona eta talde horiei harrera, informazioa, orientazioa, laguntza eta gaikuntza pertsonal eta teknikoa emateko zerbitzuak eta ekintzak; gizarteratzeko eta langileei prestakuntza eta informazioa emateko jarduera, zerbitzu eta ekintza espezifikoak, bereziki bazterkeria-arriskuan daudenei; bazterkeria handiko egoeran daudenak gizarteratzeko gizarte- eta hezkuntza-jarduerak eta -zerbitzuak (haurrak eta gazteak, etxerik gabeko pertsonak...), edo gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko jarduerak.

Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela, elkarte gisa, 2008tik 2018ra arte. Kooperatibaren lurralde-esparrua ere, nagusiki, Euskal Autonomia Erkidegoa da.

Aipatutako urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko abenduaren 17an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik