Arautegia

Inprimatu

198/2019 DEKRETUA, abenduaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baita Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko abenduaren 5eko akordioa, errepideen arloko eginkizun eta zerbitzuak erakunde erkideetatik lurralde historikoetara eskualdatzeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan izango duen eragina zehazteari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila; Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 5830
  • Xedapen-zk.: 198
  • Xedapen-data: 2019/12/17
  • Argitaratze-data: 2019/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeak 2019ko apirilaren 16an adostutako akordioaren bidez, errepideen arloko eginkizun eta zerbitzu gehiago eskualdatu zitzaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari. Apirilaren 30eko 71/2019 Dekretuaren eta apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen akordio hori.

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.34 artikuluan dago ezarrita ezen, bide eta errepideen arloan lurralde historikoetako foru-aldundiek oso-osorik gordeko dituztela gaur egun dituzten lege-araubidea eta eskumenak edo, hala badagokio, Estatutuaren 3. artikuluaren arabera berreskuratzeko dauzkatenak, Konstituzioaren 148.1.5 artikuluan adierazitako eskumenez gain.

Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko erlazioei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, 7.a).8 artikuluaren bidez, lurralde historikoei esleitzen die eskumen esklusiboa, bakoitzari bere lurraldean, errepideak eta bideak planifikatzeko, proiektatzeko, eraikitzeko, kontserbatzeko, aldatzeko, erabiltzeko eta ustiatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sarean behar den koordinazioa bermatze aldera, erakunde erkideek onartutako plan orokorra jarri beharko da indarrean.

Apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretuaren bidez, Autonomia Estatutuaren aurreikuspenak egikaritzeko, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeak zehaztu zituen eginkizunak eta zerbitzuak, esaterako, AP-68 autobideak lurralde honetan zeharkatzen duen zatiaren titulartasuna (Bilbao-Zaragoza).

Autonomia-erkidegoaren barruan eskualdatze horrek eragiten duen estatutu-gaitasun berriaren barne-translazioak ez du efektu juridiko edo eskumen-efektu zuzenik sortzen Gipuzkoako Lurralde Historikoan; izan ere, ez zaio zerbitzu bat ere eskualdatuko, AP-68 autobidea Arabatik eta Bizkaitik baino igarotzen ez delako.

Aurrekoa hala izanik ere, Ekonomia Itunetik datozen baliabideak banatzeko ereduaren izaera integratzailearen ondorioz, eskualdatze horrek efektu ekonomikoak izango ditu hiru lurralde historikoetan.

Esandakoa kontuan hartuta, Bitariko Batzordeak 27/1983 Legearen lehen xedapen iragankorraren arabera ezarrita Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko zerbitzuak emateko arauak onartzen dituen ekainaren 19ko 196/1984 Dekretuan xedatutakoaren arabera jardun du errepideen arloan eskualdatu behar diren eginkizunak eta zerbitzuen ondorioak zehazten, eta, horretarako, behar den akordioa adostu du 2019ko abenduaren 5eko osoko bilkuran.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko abenduaren 17ko bilkuran onartu ondoren, hau

Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

ABENDUAREN 17KO 198/2019 DEKRETUAREN ERANSKINA

EUSKO JAURLARITZAREN ETA GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN ARTEKO TRANSFERENTZIEN BITARIKO BATZORDEAREN AKORDIOA, ZEINAREN BIDEZ ZEHAZTEN BAITA ERREPIDEEN ARLOKO EGINKIZUN ETA ZERBITZUAK ERAKUNDE ERKIDEETATIK LURRALDE HISTORIKOETARA ESKUALDATZEAK GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAN IZANGO DUEN ERAGINA. BATZORDE HORREN OSOKOAK ADOSTU ZUEN AKORDIO HORI 2019KO ABENDUAREN 5EKO BILKURAN

Begoña Pérez de Eulate González andreak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariak, hau

ZIURTATZEN DU:

Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko abenduaren 5eko Osokoan, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak (AP-68) autonomia-erkidego osorako erakundeen eskuetatik lurralde historikoen foru-organoen eskuetara aldatzeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan izango duen eragina zehaztea hitzartu zen, hauekin bat:

  1. Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eskumenak.

    Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko erlazioei buruzko 27/1983 Legeak xedatutako eskumen-arauen babespean adostu da akordio hau, bai eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.34 artikuluan xedatutakoarekin eta aplikagarri diren gainerako arauekin bat ere.

  2. Eskualdatzearen eraginpeko aurrekontu-kredituak.

    2019ko ekitaldian, errepideen arloan eskualdatzen diren eginkizun eta zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegorako izango duten urteko kostu osoa eranskin-zerrendan dago adierazita.

  3. Eskualdatzearen eraginkortasun-data.

    Akordio honen xede diren eginkizun eta zerbitzuen eskualdaketak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina.

    Erantsitako zerrenda:

    2019ko ekitaldian, lurralde historikoei eskualdatu beharreko errepideen arloko eginkizun eta zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegorako izango duten urteko kostu osoa.

    (Ikus .PDF)

    Balorazio hau behinbehinekoa da, apirilaren 30eko 71/2019 Dekretuaren eta apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen Akordioaren B apartatuaren 5. puntuan adierazitako batzorde teknikoaren akordioa onetsi arte.

    Batzorde Teknikoak adostutako akordioak Euskal Herrirako sortzen dituen ondorio ekonomikoak erakunde komunei edota lurralde historikoei egotziko zaizkie, momentu horretan indarrean dagoen metodologia aplikatuta, baliabideak banatzeko eta ekarpenak zehazteko.