Arautegia

Inprimatu

194/2019 DEKRETUA, abenduaren 3koa, kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko dekretua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5646
  • Xedapen-zk.: 194
  • Xedapen-data: 2019/12/03
  • Argitaratze-data: 2019/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kargu publikodunen eta zuzendaritzako langile asimilatuen betebeharrak eta eskubideak arautzen ditu, eta dekretu horren bidez garatzen da, hain zuzen ere, ekainaren 26ko 1/2014 Legea, Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena.

Azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuak, beste alderdi batzuen artean, kapitulu oso bat baliatu zuen zuzendaritzako langileen ordainsari-mugak zehaztera. Haren 40.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, zehazki, dagozkion administrazio-kontseiluek ezarriko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zuzendaritzako langileen ordainsari finkoak eta aldizkakoak, eta ekitaldi bakoitzeko aurrekontuen legeko behar den partidan banakatuta azalduko dira. Dena dela, ordainsari horiek ez dira ezein kasutan sailburu kargurako ezarritakoak baino handiagoak izango.

Bestalde, azaroaren 15eko 156/2016 Dekretua onartzean, sektore publikoko erakundeei honako betebehar hau ezarri zitzaien: erakundeok indarrean diren goi-zuzendaritzako kontratuen klausulak aldatuko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko goi-zuzendaritzako lan-kontratuen eredu korporatibora egokitzeko, hau da, azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuaren eranskin gisa jasotakora.

Goi-zuzendaritzako kontratuetako klausulak berrikusi eta berritzeko prozesu horren ondorioz, eta, zehazki, kontuan hartuta azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuan aurreikusitako alderdi jakin batzuk interpretatzean sortutako zalantzak (zehazki, zuzendaritzako langileen ordainsariei eta erakunde kontratugileak lotura amaitzean eman behar duen aurre-abisuari buruz), bidezkotzat jo da 40. eta 45. artikuluak aldatzea, horien gaineko interpretazioa argiagoa eta zehatzagoa izan dadin.

Ordainsariaren gaineko alderdi horren arauketak urriaren 28ko 14/1988 Legean (Goren-Kargudunen Lansariei buruzkoan) du aurrekaria. Lege horrek gaur egun oraindik ere indarrean dirau. Legearen 4.1 artikuluak xedatzen duenez, autonomia-erkidegoko zuzenbide pribatuko sozietate publiko eta erakunde publikoetako zuzendaritza-karguen ordainsari finkoak eta aldizkakoak euren administrazio-kontseiluek ezarriko dituzte, eta bereizita agertuko dira ekitaldi bakoitzeko aurrekontuen legearen barruan dagokien partidan. Ordainsari horiek ezin dituzte inolaz ere gainditu sailburuorde karguarentzat ezarritakoak.

Bestalde, aurrekontuen gainean atera diren legeek zuzendaritzako langileen ordainsarien mugak zehaztu dituzte, eta, hala, indarrean den abenduaren 22ko 5/2017 Legeak (Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak) 22.2 artikuluan ezartzen duenez, zuzenbide pribatuko ente publikoetako, sozietate publikoetako eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritzako langileek edozer dela-eta urtean jasoko dituzten urteko gehieneko lansarien zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barnean direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino handiagoak izan.

Aurreikuspen horiek guztiak elkarrekin eta zuzen interpretatzen baditugu, Eusko Jaurlaritzako sailburuorde baten ordainsariak ezarri behar dira zuzendaritzako langileen ordainsari finko eta aldizkakoen muga gisa, antzinatasuna kanpoan utzita. Ordainsari finko eta aldizkako horiei bermatu gabeko kopuruzko pizgarriak gehitzen bazaizkie, ordainsariak, guztira, izan izango du inola ere izan Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino altuagoa, antzinatasuna berriz ere kanpoan utzita. Hau da, sailburuorde baten ordainsarien muga duten ordainsari finko eta aldizkakoak lanpostuaren berezko ordainsariei buruzkoak direla ulertu behar da.

Antzinatasunaren ziozko ordainsariak jasotzea, bestalde, kontu ezberdina da. Izan ere, langile bakoitzak era honetako lanpostuetara sartzean dituen egoera pertsonalen araberakoa da hori, nola eskubide hori indarreko araudiaren arabera aitortua duelako, hala erakundeko gobernu-organo gorenak hala adostu duelako. Kasu horretan, hirurtekoak betetzean jasoko dira ordainsari horiek, aipatu erakundean zuzendaritzako langile gisa soilik zerbitzuak eman diren hiru urteko aldi bakoitzean. Hartara, zuzendaritzako langileek antzinatasuna jaso ahal izango dute, horrek Eusko Jaurlaritzako sailburu bati dagozkion urteko ordainsari osoak gainditzea eragiten badu ere.

Era berean, zuzendaritzako langileek antzinatasunaren ziozko zenbatekoak jasotzean, bete egin behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren eremuan homogeneoak diren parametro batzuk, eta, ondorioz, egokitzat jo da langile horiei antzinatasuna ordaintzean antzinatasuneko A1 azpitaldeari dagokion balioa ordaintzea, aurrekontuen legeen arabera.

Bestalde, erakunde kontratugileak lotura amaitzekotan aurreabisua zein epetan eman behar duen argi ez dagoenez (gaia 45. artikuluko 4. apartatuan araututa dago), idazketa hori aldatzea komeni da, gutxieneko epea zein den garbi gera dadin, doktrinan adierazitakoari jarraikiz.

Era berean, laugarren xedapen gehigarria aldatu da, zuzendaritza-kargudunek duten loturari buruzkoa, bertan sar dadin, batetik, goi-zuzendaritzako kontratu baten bidezko loturaren gaineko ñabardura bat, eta, bestetik, goi-kargudunaren pareko pertsonaren izaerari buruzko azalpen bat, ekainaren 26ko 1/2014 Legeak (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituenak) 2.1.c) artikuluan xedatzen duena aplikatze aldera.

Azkenik, 40. artikuluaren idazketa berriaren ondorioz aldatu egin behar da goi-zuzendaritzako kontratuen eredu korporatiboaren idazketa, azalpenen zatia egokitzeko. Beraz, erakundeko gobernu-organo gorenaren erabakia sartuko da, zuzendaritzako karguak antzinatasunaren zioz ordainsaria jasotzeari buruzkoa, halako egoerak gertatzen direnean. Halaber, ordainsari finkoari buruzko hamaikagarren klausula ere aldatuko da, antzinatasunaren ziozko ordainsariari buruzko alderdiak egokitzeko.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko azaroaren 26an eginiko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dagozkion administrazio-kontseiluek edo antzeko organoek ezarriko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zuzendaritzako langileen ordainsari finkoak eta aldizkakoak, eta ekitaldi bakoitzeko aurrekontuen legeko behar den partidan banakatuta azalduko dira. Dena dela, ordainsari horiek ez dira ezein kasutan sailburuorde kargurako ezarritakoak baino handiagoak izango, antzinatasunaren zioz egokitu dakiekeena ezertan galarazi gabe.

    Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeetako zuzendariek pizgarritan jaso dezaketen gehieneko zenbatekoa erakunde bakoitzaren urteko memorian adierazitakoa izango da.

  2. Zuzendaritzako langileek kontzeptu guztiengatik, orotara hartuta eta datorren artikuluan aipatzen diren pizgarriak barnean direla, urtean jaso dezaketen gehieneko ordainsaria kasuan kasuko aurrekontuen legeek adierazitakoa izango da.

  3. Zuzendaritzako langileek antzinatasunaren ziozko ordainsaria jasoko dute, baldin eta indarreko araudiaren arabera eskubide hori aitortuta badute. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeetako gobernu-organo gorenek berariaz adostu ahalko dute kargu publikodunek antzinatasunaren ziozko ordainsariak jaso ditzatela, hirurtekoak betetzeagatik. Ordainsari horiek, zehazki, aipatu erakundean zuzendaritzako langile gisa soilik zerbitzuak eman diren hiru urteko aldi bakoitzeko sortuko dira.

    Edonola ere, kasuan kasuko aurrekontuen legeetan antzinatasuneko A1 azpitalderako esleitutako balioaren arabera ordainduko dira hirurtekoak.

  1. Zuzendaritzako kargu publikoduna goi-zuzendaritzako lan-kontratuaren bidez egongo da lotuta. Aurretiaz jakinarazi beharko da, gutxienez 15 egun naturaleko epean, erakunde kontratugilearen erabakiz lotura hori amaitu dela.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zuzendaritza-kargudunek duten lotura.

Dekretu honen aplikazio-esparruan sartuta dauden zuzendaritzako kargu publikodunak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei lotuta egongo dira goi-zuzendaritzako lan-kontratu baten bidez, erakundea sortzeko legeak edo hura garatzeko arauek izendapen hori administrazio-izendapen bidez ezartzen duten kasuetan izan ezik.

Dena dela, erakunde bakoitzak bere araudiaren arabera beteko ditu zuzendaritzako lanpostuak.

Sortu berri den sektore publikoko erakunde bateko zuzendaritzako langileek goi-mailako kargudun baten pareko izaera badute, Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen urriaren ekainaren 26ko 1/2014 Legearen ondorioetarako, egoera hori berariaz jaso beharko da zuzendaritzako organoak arautzen dituen arauan.

Izendatzeko akordioa.

[Administrazio Kontseilua / Patronatua]k 20XX(e)ko XXXXaren XX(e)(a)n eginiko bileran erabaki zuen [zuzendaritza-kargudunaren izena] izendatzea [zuzendaritza-kargudunak bete beharreko lanpostuaren izena] lanpostua betetzeko; izan ere, egokitzat jo da titulu akademikoaren, ezagutzaren, profilaren eta ibilbide profesionalaren aldetik. Hala, [Administrazio Kontseilua / Patronatua]ren lehendakariari eskumena eman zaio dagokion kontratua formalizatzeko, goi-zuzendaritzako langileen lan-harreman berezia arautzen duten arauekin bat etorriz, abuztuaren 1eko 1382/1985 Errege Dekretuaren arabera eta ekainaren 26ko 1/2014 Legearekin (Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituenarekin) bat etorriz.

Era berean, [Administrazio Kontseiluak / Patronatuak], 20XX(e)ko XXaren XX(e)(a)n egindako bileran, honako hau erabaki zuen: [zuzendaritza-kargudunaren izena] jaunak/andreak ordainsaria jasotzea, antzinatasunaren zioz, hirurtekoak betetzean. Ordainsari horiek, zehazki, [erakunde kontratugilearen izena](e)(a)n zuzendaritzako langile gisa soilik emandako zerbitzuen hiru urteko aldi bakoitzeko sortuko dira.

Hamaikagarrena. Ordainsari finkoa.

Zuzendaritza-kargudunaren urteko ordainsaria [ordainsariaren zenbatekoa letra larriz] euro (XXXXXXX ) gordinekoa izango da, hamalau hilabetetan berdin banatuta: hileko hamabi ordainsari gehi aparteko bi ordainsari (bat ekainean, eta bestea, abenduan).

Ordainsari horiek hilabete bakoitzaren amaieran jasoko dira banku-transferentziaren bidez. Zuzendaritza-kargudunak adierazten duen banku-kontuan egingo da, eta legezko oinarrizko soldata gehi ordainsari osagarri finko eta aldizkakotzat joko dira, antzinatasunaren salbuespenarekin, hala badagokio.

Zenbateko hori handitu egingo da ondorengo urteetan, horren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legeak ezartzen dituen aurreikuspenen arabera.

[Zuzendaritza-kargudunaren izena] jaunak/andreak antzinatasunaren ziozko ordainsaria jasoko du, eskubide hori duelako aitortuta indarreko legedian. Ordainsari hori, zehazki, lan egindako hirurtekoetan sortuko da, eta kasuan kasuko aurrekontuen legeetan antzinatasuneko A1 azpitaldeari esleitzen zaion zenbatekoan ordainduko da. 5.1.

[Zuzendaritza-kargudunaren izena] jaunak/andreak antzinatasunaren ziozko ordainsaria jasoko du, hirurtekoak betetzeagatik. Ordainsari hori, zehazki, [erakunde kontratugilearen izena](e)(a)n zuzendaritzako langile gisa soilik emandako zerbitzuen hiru urteko aldi bakoitzeko sortuko da, eta kasuan kasuko aurrekontuen legeetan antzinatasuneko A1 azpitaldeari esleitzen zaion zenbatekoan ordainduko da. 5.2.

  1. Soilik, baldin eta zuzendaritzako kargua duen pertsonak indarreko araudian badauka aitortuta antzinatasunaren ziozko ordainsariak jasotzeko eskubidea.

  2. Soilik, baldin eta antzinatasunaren ziozko ordainsaria jasotzea adostu badu erakundeko gobernu-organo gorenak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.