Arautegia

Inprimatu

181/2019 DEKRETUA, azaroaren 19koa, zeinaren bidez aitortzen baita Fundación Tutelar Usoa erakundea gizarte-interesekoa dela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 5453
  • Xedapen-zk.: 181
  • Xedapen-data: 2019/11/19
  • Argitaratze-data: 2019/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan dago xedatuta gizarte-intereseko deklara daitezkeela gizarte-zerbitzuak ematen diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta arauz adierazitako betekizunak betetzen badituzte, aintzatesteko bai euren ibilbidea bai autonomia-erkidegoan gizarte-ekintzako hirugarren sektorean gizarte-zerbitzuak garatzeko egindako ekarpena.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, aipatutako deklarazioa eskatu du Fundación Tutelar Usoa erakundeak, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak dioen moduan, 1985ean Adimen-Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartearen (APDEMA) fundazio tutelar gisa eratutako fundazio bat da Fundación Tutelar Usoa erakundea, eta bere izena hainbat aldiz aldatu ondoren, Fundación Tutelar Usoa du izena gaur egun. Haren xedea da laguntza-neurriak ematea desgaitasuna duten pertsonei, hain zuzen, jarduteko gaitasuna aldatzeko prozesuaren barnean ezarritako neurriak, edo haien desgaitasunarekin zerikusia dutenak, izan prozesu judizialetan izaera prebentiboarekin interesdunak berak edo horiek ezartzeko legezko gaitasuna duten pertsonek Fundazioari eman dizkiotenak. Xede orokor horren barnean, Fundazioaren bestelako helburuak dira jarduera, zerbitzu, aurreikuspen erakunde mota ororen eta, oro har, zuzenean edo zeharka Fundazioaren tutoretzapeko pertsonen defentsa eta babesa hobetzen laguntzen duen bestelako ekimen ororen eraketa, perfekzionamendua eta garapena sustatzea.

Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2014tik aurrera Euskal Autonomia Erkidego osoan. Arabako Lurralde Historikoaren eremuan gauzatzen ditu bere jarduerak nagusiki.

Aipatu urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko azaroaren 19an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik