Arautegia

Inprimatu

28/2019 DEKRETUA, urriaren 14koa, lehendakariarena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide batzuk berriro izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4877
  • Xedapen-zk.: 28
  • Xedapen-data: 2019/10/14
  • Argitaratze-data: 2019/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritakoaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua arautu zuen irailaren 16ko 158/2008 Dekretuak, eta urriaren 21eko 197/2014 Dekretuak aldatu egin zuen azken dekretu hori.

Lehendakariaren uztailaren 27ko 22/2017 Dekretuaren bitartez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak izendatu ziren. Beren kardua dela-eta kide direnen kasuan izan ezik, izendapenek hiru urteko indarraldia izango dute, irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Geroago, eta 158/2008 Dekretuaren babesean, kontseilu horretako kide bat aldatu da lehendakariaren martxoaren 13ko 8/2018 Dekretuaren bitartez.

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailak, Enplegua eta Gizarte Politika Sailak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Euskadiko GGKen Koordinakundeak eta Unicef-Euskal Herriko Batzordeak izendapen berriak egin dituzte, beraz, kide horien izendapenak egin behar dira.

Ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren burua naizenez, eta lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan ezarritakoa betetzeko dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak ezarri zituen, hauxe,

  1. Eusko Jaurlaritzan gai hauetan eskumena duten sailak ordezkatzeko:

    1. Nekazaritza (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila):

      Titularra: Jone Miren Fernández Landa andrea, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako zuzendaria, Irma Basterra Ugarrizar andrearen ordez.

      Ordezkoa: Azucena Salazar Bayona.

    2. Gizarte-ongizatea eta gizarte-zerbitzuak (Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila):

      Ordezkoa: Agurtzane Llano Cuadrado andrea, Gazteriako zuzendaria, Ander Añibarro Maestre jaunaren ordez.

  2. Foru-aldundiak ordezkatzeko:

    1. Arabako Foru Aldundia:

      Titularra: Nerea Melgosa Vega andrea, Berdintasunerako, eta Giza Eskubideen zuzendaria. Nekane Zeberio Ganzarain andrearen ordez.

      Ordezkoa: Emilio Sola Ballojera jauna, Gizarteko Politiketako foru-diputatua, Arantza Cañamares Aguilar andrearen ordez.

    2. Bizkaiko Foru Aldundia:

      Titularra: Ignacio Rodriguez Puertas jauna, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendari nagusia, María Guijarro Ceballos andrearen ordez.

    3. Gipuzkoako Foru Aldundia:

      Titularra: Mikel Diez Sarasola jauna, Nazioarteko Lankidetzarako zuzendari nagusia, Fernando San Martín Gubia jaunaren ordez.

  3. Euskadiko GGKEen Koordinakundea ordezkatzeko:

    Titularra: Olga García Martínez andrea, InteRed erakundekoa, Eva Silván Miracle andrearen ordez.

  4. Euskadiko GGKEen Koordinakundean integratu gabeko euskal lankidetza-eragileak ordezkatzeko:

    1. Unicef-Euskal Herriko Batzordea ordezkatzeko:

      Ordezkoa: Natividad de Jesús Campillo López andrea, Carlos García Bakedano jaunaren ordez.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, oro har, denok jakin dezagun.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.