Arautegia

Inprimatu

119/2019 DEKRETUA, uztailaren 23koa, zeinaren bidez aldatzen baita jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 3622
  • Xedapen-zk.: 119
  • Xedapen-data: 2019/07/23
  • Argitaratze-data: 2019/07/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Merkataritza eta turismoa; Herrizaingoa

Testu legala

10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena, ikuskizunen arloan Euskal Autonomia Erkidegoak esleituta duen eskumen esklusiboa garatzeko eman zen.

Hori garatzeko, dekretu hau eman da: 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko erregelamendua onartzen duena.

Aipatutako dekretuaren 105. eta 106. artikuluetan, beharrezko betekizunak eta prozedura garatzen dira, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 31.3 eta 25.4 artikuluen babespean ekitaldiak egiteko. Lehenengo kasuan, establezimendu bat gaitzeko tituluan jasota ez dauden ikuskizun eta jardueren baimen bereziak dira. Bigarren kasuko jarduerei dagokienez, legearen arabera, establezimendu bat gaitzeko tituluaren barruan sartzen dira, jarduera nagusiaren osagarri edo akzesorio modura, baina baldintza batzuk bete behar dituzte, eta udal-agintaritzari jakinarazi behar zaizkio.

Bi kasuetan, aurrez zehaztutako aldi batean egiteko ekitaldi-kopuru itxi bat ezartzen du dekretuak. Halere, betekizun edo muga hori ez dago jasota erreferentziazko bi lege-manuetako ezeinetan, eta zurrunegia da haren xedea eta legearen espiritua aintzat hartzen baditugu. Gainera, konponbide uniformea ezartzen du izaera ezberdina duten zenbait arau-kasutarako. Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 31.3 artikuluko kasuek berezkoa dute noizbehinkakotasuna, baina ez da hori gertatzen lege horren 25.4 artikuluaren arabera establezimenduaren lizentziarekin dagoeneko gaituta datozen jarduera osagarri eta akzesorioekin.

Edonola ere, antolatzaileen, ikusleen eta gainerako herritarren eskubideak eta betebeharrak bermatzeko, arauan jasota dauden funtsezko muga hauek dira garrantzitsuak: muga akustikoak, ordutegi- eta edukiera-mugak, jarduera-motak eta abar. Beharraren eta proportzionaltasunaren ikuspegitik manu haiek ezartzen duten zenbakizko murrizketa aztertu ostean, badirudi ez dela tresnarik egokiena lortu nahi diren helburuak lortzeko.

Otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren manu horien irismen edo interpretazioari buruz sortu den eztabaida ikusita Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen manuei lotuta, xedapen honen bidez aldatu egiten dira, haien irismena argitzeko, erreferentziazko lege-manuen interpretaziorik zentzuzkoena abiapuntutzat hartuta.

Beraz, aipatutako gai horretara mugatzen da aldaketa, eta, horrela, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen espirituaren barruan, ahalbidetzen du ukitutako interes ezberdinen eskubideak eta betebeharrak uztartzea, publikoak zein partikularrak, modu koherentean eta establezimendu bakoitzaren lizentzien eta nagusitzat edo osagarritzat eskaintzen dituzten jardueren arteko korrelazio-beharra zainduta, betiere lizentzian jasotako exijentziak eta baldintzak betez eta toki-autonomia errespetatuz; izan ere, esparru hori da egokiena arlo zehatz hau argitu eta orekatzeko.

Era berean, zuzendu egiten da otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 35. artikuluaren 1. paragrafoan dakarren bidaltze-ohar okerra. Argitaratutako testuan, aipatutako dekretuaren 37.6 artikulura bidaltzen duen ohar bat dago, baina ordutegi orokorraren luzapenak ezartzen dituen manua arau horren 32.8 artikulua da.

Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 23an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

  1. Debekatuta dago lokalen kanpoan edariak kontsumitzea 23:00etatik aurrera, hargatik eragotzi gabe 32. artikuluaren 8. paragrafoan aurreikusitako ordutegi orokorraren luzapenak. Hala ere, udal bakoitzak ezarri ahal izango ditu muga zorrotzagoak, udal-ordenantzen bidez.

  1. Baimen horiek jendaurreko ikuskizun eta jolas-jarduera noizbehinkako edo puntualetarako bakarrik izango dira, horrelakotzat ulertuz behin egitearekin agortzen direnak, ohikoak, errepikatuak edo aldizkakoak ez direnak.

  1. Jarduera nagusiaren osagarriak eta akzesorioak izatea, horrelakotzat ulertuz gaikuntza-tituluan sartutako jardueren gauzatzea hobea, osoagoa, erakargarriagoa edo perfektuagoa izaten laguntzen dutenak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.