Arautegia

Inprimatu

111/2019 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko barne arroetako eta itsas uretako eremu sentikorrak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 3632
  • Xedapen-zk.: 111
  • Xedapen-data: 2019/07/16
  • Argitaratze-data: 2019/07/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 91/271/EEE Zuzentarauak zenbait neurri finkatu zituen urak isuri aurretik behar bezala tratatuko direla estatu kideek berma zezaten.

Aipatutako zuzentarau horren 5. artikuluak, zuzentarauaren II. eranskinean zehaztutako jarraibideen arabera, estatuei dagokiela eremu sentikorrak zehazteko beharra xedatu zuen, bai eta eremu sentikorren izendapena 4 urtetik behin berraztertzeko ardura ere.

Abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege-dekretuak, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikatu beharreko arauak ezartzen dituenak, zuzentarau horren transposizioa egin zuen barne ordenamendu juridikoan; horren bidez, bada, hiri-aglomerazio jakin batzuetan hondakin-urak bildu eta bideratzeko kolektore-sistemak izateko derrigortasuna arautu zen eta ur kontinentaletara edo itsas uretara isuri aurretik pasatu beharreko tratamenduak finkatu ziren, hondakin-ur horiek eremu sentikorretan edo eremu ez hain sentikorretan isurtzen diren kontuan izanik.

11/1995 Errege Lege-dekretua garatzen duen martxoaren 15eko 509/1996 Errege Dekretuak, besteak beste, eremu sentikorrak eta eremu ez hain sentikorrak zehaztean kontuan izan beharreko irizpideak xedatu zituen.

11/1995 Errege Lege-dekretuaren 7.3 artikuluan ezarri zen Autonomia Erkidegoei dagokiela propio euren lurralde-eremu barruko arro hidrografikoetan eremu sentikorrak eta itsas uretako eremu ez hain sentikorrak izendatzeko eginkizuna.

214/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, Euskal Autonomia Erkidegoko itsas uretako eta erkidego barruko arroetako inguru kalteberak izendatu zituen.

Bestetik, 509/1996 Errege Dekretuaren 7.2 artikuluak izendapen hori gutxienez lau urtetik behin berraztertu beharra dagoela arautu zuen.

Hortaz, honako dekretu honek aipaturiko berrazterketa hori du helburu.

Horrez gain, eremu horien inguruan emandako informazioa osatze aldera eranskinari gehitu zaio, batetik, informazioaren tratamendu estatistikoa erraztearren, ur-masen eta eragindako aglomerazioen kodeak; eta, bestetik, eremu sentikorren zedarritutako isurialdeak.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak aurretiazko deliberazioa egin eta 2019ko uztailaren 16an izandako bilkuran onartu ondoren, honako hau

Euskal Autonomia Erkidegoko barne arroetako eta itsas uretako eremu sentikorrak izendatzea du helburu dekretu honek, betiere Hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikatu beharreko arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege-dekretuak aurreikusten dituen ondorioetarako.

  1. Dekretu honen eranskinean zerrendatzen dira izendatzen diren eremu sentikorrak.

  2. Aurrerantzean, 509/1996 Errege Dekretuaren 7.2 artikuluan ezarritakoa betez, izendapen horren inguruan egingo diren berrazterketak uren arloan eskumenak dituen sailburuaren agindu bitartez egingo dira, betiere izendapenak eremuetan aldaketarik eragiten ez duenetan.

  1. 11/1995 Errege Lege-dekretuaren 7. artikuluari eta Uraren 200/60/EE Esparru Zuzentarauaren Ezarpenerako Estrategia Bateratuaren 23. gida-agiriaren gomendioei jarraituz, eragindako aglomerazioetan tratamendu osagarriz murriztu beharko den nutrientea kontuan hartuta, ondorengoa hartu ahal izango da aintzakotzat:

    1. Urtegietara urak isurtzen dituzten ibaien kasuan, fosforoa, oro har, eliminatu behar dela aurreikustea komeni da.

    2. Ur gutxi elkartrukatzen duten estuario, badia eta bestelako itsas uretan nitrogenoa, oro har, eliminatu behar dela aurreikusi beharko da.

  2. Beharrezkoa denean, isurketa-baimenetan baldintza zorrotzagoak ezarri ahal izango dira isurketa jasoko duten urek indarrean dagoen araudian ezarritako ingurumen-kalitatearen arauak nahiz Demarkazioko Plan Hidrologikoak ezarritako ingurumen-helburuak betetzen dituztela berma dadin.

Indargabetuta gelditzen da Euskal Autonomia Erkidegoko itsas uretako eta erkidego barruko arroetako inguru kalteberak izendatzen dituen urriaren 16ko 214/2012 Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Uren arloan eskumena duen sailari baimena ematen zaio dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezkoa den xedapen oro egin dezan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Dekretu honen aurka, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, borondatezko berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari; edota, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegian, dekretu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

UZTAILAREN 16KO 111/2019 DEKRETUAREN ERANSKINA

EREMU SENTIKORRAK ETA PLANOAK

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.

Kanpo esteka (barruko eralbipenerako)

Ez dago kanpo-erreferentzirik.