Arautegia

Inprimatu

100/2019 DEKRETUA, uztailaren 2koa, zeinaren bidez aldatzen baita Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen antolaketan esku hartuko duten norbanakoen haborokinak eta hauteskunde-administrazioarekin lotutako bestelako funtzionamendu-gastuak arautzen dituen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3325
  • Xedapen-zk.: 100
  • Xedapen-data: 2019/07/02
  • Argitaratze-data: 2019/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Ogasun; Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Dekretu honen xedea beste dekretu hau aldatzea da: 148/2018 Dekretua, urriaren 16koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen antolaketan esku hartuko duten norbanakoen haborokinak eta hauteskunde-administrazioarekin lotutako bestelako funtzionamendu-gastuak arautzen dituena. Zehazki, 6. artikulua egokituko da (2., 3., 4. eta 5. apartatuak aldatuta), eta 6. apartatua ere gehituko zaio, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko kideek jasoko dituzten haborokinak arautzeko. 7.2 artikulua ere aldatuko da, Hauteskunde Batzorde horietan laguntzen jarduten dutenen ezohiko zerbitzuak ordaintzeko diru-kopurua zehazten duena.

Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eskumen nagusietako batekin lotuta dago artikulua aldarazteko arrazoia; alegia, hautesmahairen bateko kide izateko izendatutakoek azaldutako oztopo eta aitzakien jakinarazpena jaso, ebatzi, arrazoitu eta idazteko eskumenarekin (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen indarrean da 44.1 artikuluak xedatutakoaren arabera), gero eta gehiago baitira.

Jendeak aurkezten dituen aitzakiak gero eta gehiago ugaritu dira, esponentzialki, Eskualdeko Hauteskunde Batzorde guztietan, bi arrazoi hauengatik, nagusiki: alde batetik, aitzakiak jartzeko legezko kasuak zabaldu egin dituztelako (mahaietako kargudunek justifika ditzaketen oztopo eta aitzakien inguruan Hauteskunde Batzorde Zentralak apirilaren 28an emandako 6/2011 Jarraibidearen testu bateginaren arabera), eta, beste batetik, hautesleak gero eta gutxiago inhibitzen direlako mahaiko kide jardun beharrik ez izateko aitzakiak aurkezterakoan.

Gainera, horretaz aparte, aintzat hartu behar dugu 2011tik aurrera legezko obligazioa dagoela mahaiko kide ez izateko alegatutako aitzakiak ukatzeko kausak labur arrazoitzeko; ondorioz, Hauteskunde Batzorde horien lan-bolumena asko handitzen da.

Horregatik, urriaren 16ko 148/2018 Dekretuak dagoeneko haborokinak handitu bazituen ere, batez ere esleitutako mahai gutxiago dituzten Eskualdeko Hauteskunde Batzordeetarako, beharrezkoa da berriz ere gorantz egokitzea dekretu horrek Hauteskunde Batzordeetako kideei nahiz laguntzaileei esleitzen dizkien diru-kopuruak.

Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

2. 1-90 hautesmahai bitarteko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeen kasuan:

  1. Lehendakaria: 2.800 euro.

  2. Idazkaria: 2.550 euro.

  3. Bokal judizialak: 1.760 euro.

  4. Bokal ez judizialak: 875 euro.

    91-250 hautesmahai bitarteko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeen kasuan:

  1. Lehendakaria: 2.905 euro.

  2. Idazkaria: 2.645 euro.

  3. Bokal judizialak: 1.825 euro.

  4. Bokal ez judizialak: 910 euro.

    1. 251-500 hautesmahai bitarteko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeen kasuan:

      1. Lehendakaria: 3.105 euro.

      2. Idazkaria: 2.825 euro.

      3. Bokal judizialak: 1.955 euro.

      4. Bokal ez judizialak: 970 euro.

    2. 501-900 hautesmahai bitarteko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeen kasuan:

      1. Lehendakaria: 3.205 euro.

      2. Idazkaria: 2.920 euro.

      3. Bokal judizialak: 2.015 euro.

      4. Bokal ez judizialak: 1.005 euro.

  1. Eskualdeko Hauteskunde Batzorde bakoitzeko laguntzaileek hauteskunde-prozesuan eginiko ezohiko zerbitzuak ordaintzeko zenbatekoa hauteskunde-batzorde bakoitzaren hautesmahai-kopuruaren arabera kalkulatuko da, baremo honen arabera:

    1. 90 hautesmahai bitartekoak: 18.200 euro.

      91-250 hautesmahai bitartekoak: 24.210 euro.

    1. 251-500 hautesmahai bitartekoak: 30.215 euro.

    2. 501-900 hautesmahai bitartekoak: 36.400 euro.

    3. 901-2.000 hautesmahai bitartekoak: 42.410 euro.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.