Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 200/2013 Dekretua, uztailaren 9koa, turismo-aterpetxeak antolatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 832
  • Xedapen-zk.: 200
  • Xedapen-data: 2019/02/06
  • Argitaratze-data: 2019/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Aipatutakoen moduko huts bat aurkitu da Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren uztailaren 200/2013 Dekretuan (dekretu horren bidez, turismo-aterpetxeak antolatzen dira; 2013ko uztailaren 30eko EHAA, 144. zk.). Beraz, zuzendu egiten da:

2013/3452 (14/10) orrialdean, 20.2 artikuluan, honela dio:

Sukalde horretan edateko ur-korronte hotza eta beroa duten harraskak egongo dira, ostatuaren edukieraren arabera behar den kopurua; horretaz gain, mikrouhin-labea, sukaldeko ontziteria eta baxera egongo dira.

Baina honela esan behar du:

Sukalde horretan edateko ur-korronte hotza eta beroa duten harraskak egongo dira, ostatuaren edukieraren arabera behar den kopurua; horretaz gain, hozkailua, mikrouhin-labea, sukaldeko ontziteria eta baxera egongo dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.