Arautegia

Inprimatu

18/2018 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren osaketa eta erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 738
  • Xedapen-zk.: 18
  • Xedapen-data: 2019/02/05
  • Argitaratze-data: 2019/02/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa

Testu legala

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen bitartez, Ertzaintzaren langile funtzionarioen ordezkaritzaren esparru juridikoa ezarri zen, baita lan-baldintzak ezartzerakoan hark izan beharreko parte-hartzea ere. Horretarako, Ertzaintzako Kontseiluan honako hauek ezartzeko sistema konplexu bat eratu zen: ordezkaritza-mailak eta -modalitateak, erakunde sindikaletako eta, hala badagokio, federazio eta konfederazioetako ordezkariak eta delegatuak; eta haiek kuantifikatzeko, identifikatzeko eta izendatzeko, hauteskunde-ordezkaritzaren irizpidea baliatzen da.

Lege-aurreikuspen horiek garatuz eman zen, hain zuzen ere, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren osaketa eta erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretua. Erregelamendu-xedapen hori urriaren 11ko 392/1994 Dekretu bidez aldatu zen.

Aipaturiko araudi hori aplikatzean, Ertzaintzako langileen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak egin diren bakoitzean eratutako hauteskunde-batzordeek ezinbestean garatu behar izan zituzten antolakuntza-praxian kontzeptuak edota hutsuneak argitzeko interpretazio-irizpideak. Ertzaintzako langileen ordezkariak aukeratzeko 2017ko hauteskundeetan eratutako hauteskunde-batzordeko kideek Segurtasun Sailari eskatu behar izan zioten martxoaren 16ko 50/1993 Dekretua aldatzeko, gutxienez, hauteskunde-batzordeak bertako hutsuneak argitzeko hartutako erabakiak txertatzeko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hautagai-zerrenden eta hautatutako izangaien argitalpena ezabatzeko. 2017ko abenduaren 12ko hauteskunde-batzordearen aktan, izan ere, horixe jaso zen.

Oraingo aldaketa honen xedea hobekuntza-proposamen horiei erantzuna ematea da. Zentzuzkoa dirudi hauteskunde-prozesuak hobeki kudeatzeko eta gerta litezkeen zenbait lege-hutsune salbatu beharra saihesteko balio izan duten irizpideak sartzea aipaturiko lege-arauan. Bestalde, ez du inolako zentzurik hautagai-zerrendak eta hautatutako ordezkari sindikalak argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; izan ere, langileen ordezkariak aukeratzeko beste ezein hauteskundetan ez da halakorik gertatzen, eta Ertzaintzan zerbitzuak ematen dituzten langileetara mugatuta dagoen prozesu batean datu gehiegi argitaratzea dakar.

Bestalde, kendu egiten dira erregulaziotik erakunde sindikaletako delegatuak izendatzearekin lotutako alderdiak, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen bigarren aldaketaren abenduaren 1eko 6/2006 Legeak indargabetutakoak.

Aldaketa-proposamen hau ordezkari sindikalen gehiengoak adostu zuen 2018ko ekainaren 26an egin zen bilkurako negoziazio-mahaian, eta Ertzaintzako Kontseiluak haren aldeko txostena eman zuen 2018ko uztailaren 16an egindako bilkuran.

Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 5ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

Bat. Aldatu egin da dekretuaren izenburua; izen hau izango du aurrerantzean: «50/1993 Dekretua, martxoaren 16koa, Ertzaintzako ordezkari sindikalen hauteskundeak arautu eta erakunde sindikalei dagozkien Ertzaintzako Kontseiluko kideak zehazten dituena».

Bi. Idazketa berria ematen zaio 1. artikuluari:

Hiru. Idazketa berria ematen zaio 3. artikuluko 2. zenbakiari:

  1. Deialdian alderdi hauek guztiak adieraziko dira: zer egunetan egingo diren hauteskundeak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta berrogeita hamar eta hirurogei egun bitartean egin beharko dira ezinbestean), hauteskunde-atalak eta -mahaiak, errolda osoa, zenbat ordezkari aukeratuko diren eta hauteskunde-kanpainak zenbateko iraupena izango duen.

Lau. Idazketa berria ematen zaio 4. artikuluko 1. zenbakiari:

  1. Legearen arabera eratutako erakunde, federazio eta konfederazio sindikalek sustatu ahalko dituzte hautagai-zerrendak. Hautagai-zerrenda bakoitzak mugape bakoitzean hautatu beharreko ordezkariak bezainbeste hautagai hartu beharko ditu barne gutxienez, eta haiek halako bi gehienez.

Bost. 4. zenbakia gehitzen zaio 5. artikuluari:

  1. Hautagaiek edozein hauteskunde-mugapetan aurkezteko aukera izango dute, erroldatuta dagoen hauteskunde-atala zer lurralde historikotan dagoen alde batera utzita.

Sei. Idazketa berria ematen zaio 6. artikuluko 2. zenbakiari:

  1. Segurtasun Sailak egingo du, dituen datuak oinarri hartuta, hauteskunde-errolda; bertan funtzionarioaren izena, bi abizenak, antzinatasuna eta lanbide-zenbakia eta NAN zenbakia jasoko dira.

Zazpi. Idazketa berria ematen zaio 6. artikuluko 4. zenbakiari:

  1. Hauteskundeetarako deialdia Segurtasun Sailaren intranet korporatiboan argitaratu eta hamar egun naturaleko epearen barruan, giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzak argitara emango du intranet korporatiboan eta Ertzaintzako Unitate guztien iragarki-oholetan Unitate bakoitza atxikita dagoeneko hauteskunde-atalari edo -mahaiari dagokion hauteskunde-erroldaren zatia, eta gutxienez 7 egun naturalez egongo da bertan.

Zortzi. Idazketa berria ematen zaio 7. artikuluari:

Bederatzi. Idazketa berria ematen zaio 8. artikuluko 1. zenbakiari:

  1. Hauteskunde-erroldaren inguruko erreklamazioen ebazpena eman ondoren, unitate bakoitzari dagokion hauteskunde-ataleko edo -mahaiko behin betiko hauteskunde-errolda emango du argitara Hauteskunde Batzordeak intranet korporatiboan eta unitate horietako iragarki-oholetan. Bost egun balioduneko epearen barruan, erakunde, federazio eta konfederazio sindikalek hautagai-zerrendak aurkeztu ahal izango dituzte hauteskunde-mugape guztietan, eta horretarako, Hauteskunde Batzordeari idazki bat igorri beharko diote; proposamena egiten duen erakundearen deitura, siglak eta sinboloak, hautagaien izen-abizenak, NAN zenbakiak, eta hautagaiek zerrendan joateko esanbidez emandako baimena ere jaso beharko dira idazki horretan. Ertzaintzako zein funtzionario hautatu daitekeen zehazteko baino ez du balioko errolda horrek.

Hamar. Idazketa berria ematen zaio 9. artikuluari:

  1. Aldarrikatutako hautagaiak ezingo dira aldatu, kasu hauetan izan ezik: hautagairen bat hil egin delako edo uko egin diolako, edo hautaezintasunen bat sortu delako. Kasu horietan egin beharko diren aldakuntzak ahalik eta lasterren egingo dira eta aurreko paragrafoan adierazitako moduan argitaratuko dira.

  2. Hauteskunde Batzordeak hauteskunde-mugapeko erroldari dagokion informazioa emango dio aldarrikatutako hautagaiari, hala eskatzen badu; informazio horretan, langileen identifikazio-datu bakarra lanbide-zenbakia izango da.

Hamaika. Idazketa berria ematen zaio 10. artikuluko 1. zenbakiari:

  1. Hauteskunde-kanpaina botoak lortzeko egindako legezko ekintzen multzoak osatzen du. Aldarrikatuak izan diren hautagaiek edota hautagai aldarrikatuak dituzten sindikatu eta erakunde, federazio eta konfederazio sindikalek baino ezingo dituzte gauzatu halako ekintzak.

Hamabi. Kendu egiten da 10. artikuluaren 3. zenbakia.

Hamahiru. Idazketa berria ematen zaio 11. artikuluko 4. zenbakiari:

  1. Hauteskunde-mahaiak edukiko dituzten lantokietan hauteskunde-propagandarako kartelak ipintzeko tokiak izango dituzte eskuragarri aldarrikatutako hautagaiek. Toki horiek berdinak izango dira azaleraz eta erabilgarritasunez eskuragarri dauden leku guztietan.

Hamalau. Idazketa berria ematen zaio 11. artikuluko 5. zenbakiko a) letrari:

  1. Hauteskunde Batzordeak argitara emango du zein aretotan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren ekintzak. Segurtasun Saila ekintza horiek burutzeko egokiak diren aretoak erabilgarri izaten saiatuko da, zerbitzu publikoan inolako trabarik jarri gabe.

Hamabost. IV. kapituluaren izena aldatu egiten da; izen hau izango du aurrerantzean: «Botoa aldez aurretik emateko eskubidea gauzatzea».

Hamasei. Idazketa berria ematen zaio 12. artikuluari:

  1. artikulua, 1. Hautesleek botoa aldez aurretik emateko aukera izango dute, Hauteskunde Batzordeak ezarritako egunetik aurrera, hautagaiak aldarrikatu ondoren eta gehienez ere bozketa egiteko aurreikusita dagoen eguna baino bi egun lehenagora arte. Xede horretarako, hautesleak honako hauek eskatuko dizkio Hauteskunde Batzordeari: erroldan dagoela ziurtatzeko egiaztagiria, aldarrikatutako hautagai guztien boto-paperak eta botorako gutun-azal bat.

  1. Behin dagokion lantokian eskabidea jaso duela eta erroldan erregistratuta dagoela egiaztatu ondoren, giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzako lantokiko langileek ziurtagiria eman eta hautesleari entregatuko diote, aldarrikatutako hautagai guztien boto-paperez eta botorako gutun-azal batez gain; horren ondoren, aplikazio informatikoan dagokion oharra txertatuko dute.

  2. Botoa aukeratu ondoren, horretarako gutun-azalean sartuko du hautesleak dagokion boto-papera, eta gutun-azala itxiko du; azkenik, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta errolda-ziurtagiria beste gutun-azal batean sartuko ditu (handiagoan); bi gutun-azal horiek erregistratuta dagoen hauteskunde-mahaira igorriko ditu; azkenik, Hauteskunde Batzordera bidaliko da hori guztia.

  3. Aldez aurretik bozkatzeko eskabidea egiteari eta ziurtagiria duen gutun-azala eta botoa emateko gutun-azala entregatzeari dagokionez, bi modu desberdinetan egin daiteke: hauteslea zuzenean aurkeztuta Hauteskunde Batzordearen egoitzan, edo bestela, dagokion lantokira eramanda.

  4. Hautesleak inolako zalantzarik gabe egiaztatu beharko du bere nortasuna eta hauteslea dela, bai botoa aldez aurretik emateko eskubidea gauzatzeko eskaera egiteko, bai errolda-ziurtagiria jasotzeko, aldarrikatutako hautagai guztien boto-paperekin eta botorako gutun-azalekin batera, baita aldez aurretik botoa emateko ere.

  5. Aldi baterako ezintasuneko egoeran dauden langileen kasuan, beste pertsona batek aurkeztu ahalko du hauteslea hauteskunde-erroldan dagoelako ziurtagiria, betiere behar bezalako baimena badu pertsona horrek; halaber, baimendutako pertsona horrek jaso ahalko ditu bai ziurtagiri hori bai aldarrikatutako hautagai guztien boto-paperak eta botoa emateko gutun-azala.

    Behin botoa aukeratuta eta hirugarren zenbakian ezarrita dauden urratsak eginda, boto-eskubidea gauzatzeko dokumentazioa aurkeztu ahalko du, behar bezala baimenduta dagoen pertsonaren bitartez.

    Bi izapide horiek egiteko, nortasuna eta ordezkaritza frogatu beharko ditu pertsona horrek, baita haren baja-partea ere, lehendik aurkeztu ez badu.

  6. Hauteskunde Batzordeak bozketa egiteko egunaren bezperara arte jaso ahalko ditu hautesleak aldez aurretik emandako botoari dagozkion gutun-azalak. Bozketa egiteko egunean, aldez aurretik emandako botoen gutun-azalak hauteskunde-mahaietara igorriko ditu Hauteskunde Batzordeak, eta hauteskunde-mahai horren idazkariak gordeko ditu, hautestontzian sartzeko unea iritsi arte.

  7. Giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzako lantokiko langileek eskumena izango dute eskabideak jasotzeko, Hauteskunde Batzordearen izenean ziurtagiriak emateko eta artikulu honen lehen zenbakian aurreikusitako gainerako dokumentazioa entregatzeko, baita emandako botoak jasotzeko ere.

  8. Izapide hori egiteko, aplikazio informatiko bat baliatuko da; aplikazio informatiko horretan, giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzako lantokiko langileek dagokion erroldan sartu eta emandako botoak erregistratu beharko dituzte.

  9. Langileek erroldatuta dauden hauteskunde-mahaiaren egoitza den lantokian egin beharko dituzte izapideak, edo bestela, Hauteskunde Batzordearen egoitzan. Hauteskunde Batzordeak erabaki dezake beste lantoki batzuetan egin daitezkeela izapideak.

Hamazazpi. Idazketa berria ematen zaio 16. artikuluari:

Hamazortzi. Idazketa berria ematen zaio 17. artikuluko 3. zenbakiari:

  1. Aldez aurretik emandako botoak hauteskunde-eguna bukatu ondoren sartuko dira.

Hemeretzi. Idazketa berria ematen zaio 17. artikuluko 4. zenbakiari:

  1. Hautesle batek aldez aurretik botoa eman badu, baina hauteskunde-egunean dagokion mahaian botoa aurrez aurre eman nahi badu, egin ahal izango du, baldin eta mahaiko kideei aldez aurretik jakinarazten badie. Kasu horretan, mahaiko idazkariak aktan eta dagokion gutun-azalean jasoko du hori, eta gutun-azal hori, zabaldu gabe eta hautestontzian sartu gabe, suntsitu egingo da gainontzeko dokumentu eta boto-paperekin batera.

Hogei. Idazketa berria ematen zaio 18. artikuluari:

  1. Eredu ofizialez bestelako boto-paperez emandakoak, gutun-azalik gabeko boto-paperez emandakoak eta gutun-azal berean hautagai bat baino gehiago dutenak. Gutun-azal batean hautagai beraren boto-paper bat baino gehiago egonez gero, boto bakar bat izango balitz bezala zenbatuko da.

  2. Hautagai-zerrendaren edo hautagairen baten izena aldatuta edo ezabatuta edo beste izenen bat erantsita daraman boto-paper batean emandako botoa.

  3. Sufragio-eskubidea gauzatzearekin lotu gabeko esapideren bat duen boto-paperean emandako botoa.

  4. Botoa emateko egunean 9. artikuluaren 3. zenbakiko baldintza betetzen ez duen hautagairen baten alde emandako botoa.

    1. Boto zuritzat hartuko dira boto-paperik gabeko gutun-azalak edo boto-paper zuria dutenak.

Hogeita bat. 22. artikuluaren 2. zenbakiaren amaieran hau erantsi da:

Boto-berdinketa edo hauteskunde-mugape batean bete beharreko azken postua betetzeko osoen edo hondarren berdinketa gertatuz gero, Ertzaintzan antzinatasun handiena duen hautagaia aukeratuko da, eta antzinatasun berdin-berdina badute, zaharrena.

Hogeita bi. Idazketa berria ematen zaio 22. artikuluko 3. zenbakiari:

  1. Behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, hautagai-zerrendak aurkeztu dituzten erakunde, federazio eta konfederazio sindikalen ordezkariek bi egun izango dituzte, intranet korporatiboaren bidez modu frogagarrian jakinarazten zaienetik aurrera, egoki iritzitako erreklamazioak egiteko. Hauteskunde Batzordeak ebatziko ditu erreklamazio horiek, aurkezten direnetik bost eguneko epean gehienez ere.

Hogeita hiru. Idazketa berria ematen zaio 23. artikuluko 3. zenbakiari:

  1. Hauteskunde Batzordeak hautagai hautetsien aldeko aldarrikatze-egiaztagutunak egingo ditu, eta Segurtasun Sailaren intranet korporatiboan hautagai-zerrenda bakoitzeko hautagai hautetsien zerrenda argitaratuko du, dagozkion ondorioetarako.

Hogeita lau. 25. artikuluko i) letrari idazketa berria ematen zaio:

  1. Hauteskunde-prozesuan kontuan hartu beharreko irizpideak finkatzea.

Hogeita bost. 25. artikuluari j) letra gehitzen zaio:

  1. Ordenamendu juridikoak izenda dakizkion beste guztiak.

Hogeita sei. 7. zenbakia gehitzen zaio 25. artikuluari:

  1. Giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzako langileek, lantokian horretan dihardutenek, Dekretu honek ematen dizkien jardun guztiak egiteko eskumena izango dute, baita Hauteskunde Batzordeak emandako beste edozein jardun ere.

Hogeita zazpi. Idazketa berria ematen zaio 26. artikuluko 3. zenbakiari:

  1. Hauteskunde-atal bakoitzean hautesleen zerrenda bat egongo da, eta hurrenkera alfabetikoan egongo dira hautesleak ordenatuta zerrenda horietan. Atal bakoitzean hauteskunde-zerrenda bat baino gehiago egonez gero, hautesleen zerrenda hauteskunde-mahaien arabera egituratuko da.

Hogeita zortzi. Idazketa berria ematen zaio 28. artikuluko 4. zenbakiari:

  1. Giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzako lantokiko langileek bozketara eta boto-zenbaketara bertaratzeko aukera izango dute, hauteskunde-mahaietako kideei haien eginkizunetan laguntzeko eta kontsultak Hauteskunde Batzordera bideratzeko, beharrezkoa joz gero.

Hogeita bederatzi. Idazketa berria ematen zaio 28. artikuluko 5. zenbakiari:

  1. Bai kontu-hartzaileek bai giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritza ordezkatzen dutenek hauteskunde-mahaiaren eztabaidetan parte hartu ahal izango dute; hitz egin ahal izango dute baina ez dute botorik izango.

Hogeita hamar. Idazketa berria ematen zaio 28. artikuluko 6. zenbakiari:

  1. Kontu-hartzaileek, hala dagokienean, beren funtzioak betetzen dituzten hauteskunde-mahaian gauzatuko dute boto eskubidea, salbu eta eginkizunak erroldatuta dauden hauteskunde-mugapeaz bestelako hauteskunde-mahai batean gauzatzen badituzte. Hala bada, erroldatuta dauden hauteskunde-mahaian eman beharko dute dagokien botoa.

Hogeita hamaika. Kendu egiten da 28. artikuluaren 7. zenbakia.

Hogeita hamabi. Idazketa berria ematen zaio 31. artikuluari:

Hogeita hamahiru. VIII. kapitulua kentzen da.

Hogeita hamalau. Laugarren xedapen iragankorra kentzen da.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.