Arautegia
Inprimatu201/2015 DEKRETUA, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako bulego judizialetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 4858
- Xedapen-zk.: 201
- Xedapen-data: 2015/10/27
- Argitaratze-data: 2015/11/13
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Martxoaren 29ko 68/2011 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako bulego judizialetako lanpostu-zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.
Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Errekurtsoak.
Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, Dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, dekretu honena: 201/2015 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako bulego judizialetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko dena.
- Aldatzen du: 68/2011 DEKRETUA, martxoaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoen Justizia Administrazioan Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako barruti judizialeko lanpostu-zerrendak onartzeko dena.