Arautegia
Inprimatu195/2015 DEKRETUA, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 4852
- Xedapen-zk.: 195
- Xedapen-data: 2015/10/27
- Argitaratze-data: 2015/11/13
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Uztailaren 20ko 202/2010 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostuen zerrendak onartu ziren, Amurrio, Azpeitia, Eibar, Getxo eta Irungo bulego judizialetan. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.
Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Hori dela eta, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez hala jasota baitago Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 3. artikuluan, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Errekurtsoak.
Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, Dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: 202/2010 DEKRETUA, uztailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioan lanpostu-zerrendak onartzeko dena.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 195/2015 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.