Arautegia

Inprimatu

173/2015 DEKRETUA, irailaren 15ekoa, zeinen bidez kargutik kentzen baitira Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 181
  • Hurrenkera-zk.: 3986
  • Xedapen-zk.: 173
  • Xedapen-data: 2015/09/15
  • Argitaratze-data: 2015/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du. Atariko tituluaren II. kapituluan, interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legegintzako errege-dekretuak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.

Hain zuzen ere, honela diote Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoek:

«1. Administrazio Kontseiluak honako kide hauek izango ditu:

  1. Erakundeko presidentea, Administrazio Kontseiluko buru izango dena.

  2. Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

  3. Gutxienez 10 bokal, eta gehienez 13. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da bokal-kopurua. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.

    1. Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) idatzi-zatian aipatu diren bokalak izendatzerakoan, honako irizpide hauek errespetatuko dituzte:

      1. Itsas kapitaina eta beste hiru bokal izango dira Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari Kontseiluan. Hiru bokal horietako bat estatuaren abokatu bat izango da, eta beste bat Estatuko Portuak Erakunde Publikokoa.

      2. Presidenteaz gain, lau bokalek ordezkatuko dute Autonomia Erkidegoa.

      3. Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

      4. Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainontzeko kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Zerbitzugunea udalerri batean baino gehiagotan kokatuta egonez gero, lehenik, Portuko Agintaritzak administratutako portuari edo portuei izena ematen dion udalerriari edo udalerriei egokituko zaie ordezkaritza; ondoren, gainerako udalerriei, zerbitzugunearen eraginpean duten azalerarekiko proportzioan.

      5. Honako hauen ordezkari izango dira Kontseiluko gainerako kideen % 66a: merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberak egun, merkataritza-, industria-, zerbitzu- eta nabigazio-ganbera ofizialak; enpresa- eta sindikatu-erakundeak, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoak.

        Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da Kideen izendapena, nahitaez. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak izeneko erakunde publikoaren lehendakariak egingo du proposamena.

        Administrazio Kontseiluko kideen izendapenak, lehenengo ataleko c) idatzi-zatian aipatzen denak, lau urteko indarraldia izango du. Izendapena berritu ahal izango da, hargatik eragotzi gabe hurrengo lerrokadan ezarritakoa.

        Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia erkidegoko organo eskudunak hartuko du, betiere bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.

        Ondorioz, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 4. artikuluan, eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko irailaren 15eko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritzan:

Iñaki Errazkin Vitoria jauna.

Pasaiako Udalaren ordezkaritzan:

Amaya Aguirregabiria Alberdi andrea.

Errenteriako Udalaren ordezkaritzan:

Maite Peña López andrea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritzan:

  1. ª Soledad Garmendia Beloqui andrea.

    Pasaiako Udalaren ordezkaritzan:

    Izaskun Gómez Cermeño andrea.

    Errenteriako Udalaren ordezkaritzan:

    Julen Mendoza Pérez jauna.

Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari izendatutako kide berriak nor diren jakinarazten zaionetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko irailaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.