Arautegia

Inprimatu

17/2015 DEKRETUA, otsailaren 17koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioek, estatutupeko langileek eta lan-kontratuko langileek 2015. urtean izango duten urteko lanaldia ezartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 857
  • Xedapen-zk.: 17
  • Xedapen-data: 2015/02/17
  • Argitaratze-data: 2015/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

2000ko ekainaren 28an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrak 35 orduko lanaldiari eta Enplegu Neurriei buruzko Akordioa onartu zuen. Akordio horretako laugarren atalean, lanaldi horren arabera urtean zenbat ordu lan egin beharko den ezartzen da: «35 orduko lan-asteari dagokion urteko gehieneko lanaldia, guztira, 1.592 ordukoa izango da».

Bestalde, kontuan hartu beharra dago, batetik, 2010eko urtarrilaren 19an Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuan lan egiten duten langileen ordainsarien 2010eko igoerak onartzen dituena, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Negoziazio Mahai Orokorraren Akordioa, 2010eko eta 2011ko ordainsarien igoerari eta enplegu publikorako neurriei buruzkoa. Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2010eko urtarrilaren 19ko Erabakiaren eranskinean, zortzigarren atalean, norberaren gauzetarako baimen bat ezartzen da, Administrazio Orokorrean nahiz Ertzaintzan. Baimen hori jasota geratuko da bi esparru horietako lan-baldintzak eta hitzarmen kolektiboak arautzen dituzten akordioetan. Urteko lanalditik kenduko da baimen hori, eta egun libreen bidez nahiz urteko lanaldia murriztuz eta urtean zehar banatuz hartu ahal izango da. Erabaki horretan ezartzen da, halaber, baimen horrek osorik xurgatu eta konpentsatzen duela Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 48.k) artikuluan ezarritako norberaren gauzetarako baimena.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 48.k) artikuluak ezartzen duenez (Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen 28. artikuluaren arabera indarrean den idazketa kontuan hartuta), funtzionario publikoek eskubidea dute norberaren kontuetarako baimena izateko, eta iraupena ere zehazten du.

Hortaz, 2015eko urteko lanaldia egokitu egin behar da bai aipatutako erabaki eta akordioetara, baita Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez ezarritako araudira ere; izan ere, lege hori enplegatu publikoentzako oinarrizko araudia baita. Helburu hori kontuan izanda, negoziazioa hasi zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Negoziazio Mahai Orokorraren barruan. Negoziazioa, ordea, akordiorik lortu gabe bukatu da, eta, beraz, 2015eko urteko lanaldia ezarri behar da aipatutako mahai orokorraren negoziazio-esparruan ordezkatuta dauden talde guztientzat. Zehaztapen horrek, era berean, bideragarri egingo du negoziazioa Negoziaziorako Mahai Sektorialen barruan, hain justu ere 2015. urterako indarrean egon beharko duten lanaldi, lan-ordutegi eta lan-egutegiei dagokienez.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko otsailaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Negoziazio Mahai Orokorrean ordezkatuta dauden langileei aplikatuko zaie; hain zuzen ere, jarraian adierazten diren negoziazioko sektore hauetakoak diren langileei:

    Administrazio Orokorreko funtzionarioak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak.

    Ertzaintzako langileak.

    Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuko langileak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak, betiere, aplikagarri zaien araudiaren esparruan.

    Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langileak.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko lan-kontratuko irakasle eta hezitzaileak.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko lan-kontratuko langileak.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko erlijioko lan-kontratuko langileak.

    Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileak.

  2. Dekretu hau aplikatuko zaie, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrera transferitutako edo han integratutako langile funtzionario eta lan-kontratuko langileei, baldin eta, dekretu hau indarrean sartzen denean, lehenengo puntuan adierazitako langileen lan-baldintzak ez badituzte.

  1. Dekretu honen aplikazio-eremuan sartuta dauden langileek 2015ean izango duten urteko lanaldia 1.614 ordu eta 30 minutukoa izango da.

  2. Lanean benetan jardun beharreko urteko lanaldi maximoa 1.592 ordukoa izango da.

  3. Langileek, halaber, norberaren gauzetarako baimena izateko eskubidea izango dute, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 48.k) artikuluan ezarritako egunak izango dituena, eguneko 7 ordu eta 30 minutuko lanaldiaren arabera ezarriak. Lanean emandako denbora gisa zenbatuko da baimen hori, eta lehenengo puntuan ezarritako urteko lanalditik kenduko da.

  4. Urteko lanaldi efektiboak finkatuko du zenbat diren soberan dauden orduak edo ordu berreskuratuak, eta, era horretan, zehaztu egingo da zenbat egun edo ordu libre har daitekeen. Horretarako, gainera, aintzat hartuko dira dekretu honen aplikazio-eremuan sartuta dauden langileentzat onartzen diren urteko lan-egutegiak eta eguneko edo asteko lanaldiak, 2015ean indarrean jarriko diren akordio, hitzarmen edo itunen arabera onartuko direnak.

  5. Lanaldia nola banatuko den eta langileek zer ordutegi izango duten arloan arloko mahai sektorialetan zehaztuko da, negoziatu ondoren.

  6. Artikulu hau ez zaio aplikatuko irakasle funtzionarioen, erlijioko lan-kontratuko langileen eta lan-kontratuko irakasle eta hezitzaileen dedikazio-erregimenari, haien araudi espezifikoan ezarrita dagoen erregimena aplikatuko baitzaie.

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko langile funtzionarioen urteko lanaldia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lan-egutegira egokitzeko, dekretu honetan ezarritakoa aplikatuko da.

Dekretu hau argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean, eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 17a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik