Arautegia
Inprimatu159/2014 DEKRETUA, uztailaren 29koa, ibilgailuak erregaiz hornitzeko jendaurreko salmenta-instalazioetan segurtasun-neurri osagarriak ezartzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 149
- Hurrenkera-zk.: 3509
- Xedapen-zk.: 159
- Xedapen-data: 2014/07/29
- Argitaratze-data: 2014/08/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Ibilgailuak erregaiz hornitzeko instalazioak Petrolio-instalazioei buruzko Erregelamenduaren menpe daude. Erregelamendu hori urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaren eta MI-IP04 Jarraibide Tekniko Osagarriaren bidez onartu zen, eta MI-IP04 jarraibide teknikoa, halaber, abenduaren 28ko 2201/1995 Errege Dekretuaren bitartez onartu zen, eta urriaren 1eko 1523/1999 Errege Dekretuaren 1. eranskinari jarraituz aldatu.
Aipatutako jarraibide teknikoak ezartzen duenez, lurpeko tangak instalatzean, ihesak antzemateko sistema bat ezarriko da, hau da, buzo-hodidun kubeta bat edo ihesak antzemateko horma bikoitza. Azken hori da erabiliena, jarraibide hori indarrean jarri zenetik, eta segurtasun handiena ematen duena, gainera: ihesak berehala antzematen ditu, eta isuriak gertatzea eta zorua kutsatzea saihestu, euste-elementu baten modukoa baita.
Instalazio berrietan, ezarri egiten dira ihesak antzemateko aipatutako sistemak, baina, petrolioaren arloan izandako erregelamendu-segidaren ondorioz, egun horma bakuneko tanga ugari daude, eta halakoetan aldizka estankotasun-probak, berrikusketak, eta ikuskatzeak egin arren, ihesak ezin dira berehalakoan antzeman, eta, tangak estankotasuna galtzen duenean, ez dago isuriak saihesterik.
Alde horretatik, aintzat hartu beharra dago instalazioak zaharrak direla eta halakoetan maiz samar arazoak izaten direla, eta, horren ondorioz, zoruak kutsatu egiten dira eta segurtasun-arloan arriskua sortu. Hortaz, hidrokarburoak saldu eta banatzeko sektorean instalazioak egokitu egin behar dira teknologia eraginkorragoak erabilita, eta, zehazki, lurpeko horma bakuneko tangak kendu edo aldatu egin behar dira, eta horma bikoitzekoak jarri, zeren eta, egun, horma bikoitzeko tangak, gune interstizialean ihesak antzemateko sistema dutenak, irtenbide tekniko onena dira instalazioan prebentzioa eta segurtasuna bermatzeko.
Horrenbestez, neurri osagarriak hartu behar dira, eta arrazoizko epe batean instalazioetan ezarri.
Horren ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko uztailaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Urtean 3.000.000 litro baino gehiago saltzen duten instalazioak, edo hiri-lurzoruan daudenak:
50 urte edo gehiago duten instalazioak: bi urte.
40 urte edo gehiago eta 50 urte baino gutxiago duten instalazioak: hiru urte.
30 urte edo gehiago eta 40 urte baino gutxiago duten instalazioak: lau urte.
20 urte edo gehiago eta 30 urte baino gutxiago duten instalazioak: bost urte.
20 urte baino gutxiago duten instalazioak: sei urte.
Urtean 3.000.000 litro baino gutxiago saltzen duten instalazioak, hiri-lurzoruan ez daudenak: zortzi urte.
Antzinatasun-datatzat hartuko da instalazioa abian jartzeko baimena eman zen eguna, edo txikizka banatzeko erregistroan instalazioa inskribatu zen eguna, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraituz, edo Industria Erregistro Integratuan inskribatu zenekoa (Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legearen 21. artikuluaren bitartez sortutakoa da erregistro hori).
Dekretu honen ondorioetarako, ibilgailuentzako erregaien jendaurreko salmentatzat hartuko da erregaiak instalazioan bertan kontsumitzaileei prezio batean entregatzeko jarduera, kooperatiben instalazioak barne hartuta, baldin eta jarduera kooperatibako bazkideen ibilgailuentzat zuzenduta badago.
Ihesak antzemateko sistema 1. edo 2. motakoa izan beharko da, UNE-EN 13160 arauan ezarritakoari jarraituz, eta fabrikatzaileak dagokion EE markaketa izan beharko du.
Tanga bakoitzaren lanak bukatutakoan, Obra Zuzendaritzako Ziurtagiria egingo da, tanga berriari buruzko jakingarri guztiak bilduko dituena. Ziurtagiri hori, eta Instalazioa burutu izanari buruzko Ziurtagiria, enpresa konpontzaileko arduradun teknikoak izenpetua, dagokion lurralde-ordezkaritzan aurkeztu beharko dira.
Ziurtagiri horiek aurkeztea nahikoa izango da instalazioa berriz jardunean jartzeko eta dagokion erregistroan inskribatu izana egiaztatzeko.
Dekretu hau indarrean jartzen denetik, eta aurreko paragrafoetan ezarritako aldaketak gauzatu bitartean, instalazioetan egin egingo dira aldiro-aldiro egin beharreko berrikusteak, probak eta ikuskatzeak, denak ere Petrolio Instalazioei buruzko Erregelamenduaren Jarraibide Tekniko Osagarrian bildutakoak (urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaren bitartez onartu zen erregelamendu hori).
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emango ditu dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko uztailaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Garatutakoa: AGINDUA, 2017ko martxoaren 16koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez uztailaren 29ko 159/2014 Dekretua garatzen baita, ibilgailuak erregaiz hornitzeko jendaurreko salmenta-instalazioetan segurtasun-neurri osagarriak e
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 159/2014 Dekretua, uztailaren 29koa, ibilgailuak erregaiz hornitzeko jendaurreko salmenta-instalazioetan segurtasun-neurri osagarriak ezartzeari buruzkoa.
- Garatutakoa: EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 3koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitzen baitira ibilgailuak erregaiz hornitzeko jendaurreko salmenta-instalazioetan segurtasun-neurri osagarriak ezartzeari buruzko uzt
- Ikus: EBAZPENA, 2018ko urriaren 24koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez finkatzen baitira uztailaren 29ko 159/2014 Dekretua garatzen duen 2017ko martxoaren 16ko Aginduak aipatzen dituen aldizkako probak egiteko datei buruzko irizpideak.