Arautegia

Inprimatu

112/2014 DEKRETUA, ekainaren 17koa, Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari baimena ematen diona Arabako Eraberrikuntza-Industrialdea S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 2897
  • Xedapen-zk.: 112
  • Xedapen-data: 2014/06/17
  • Argitaratze-data: 2014/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Industriaren Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea (egun, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.) sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak dioenez, sozietateak parte hartu ahal izango du interes bereziko enpresen sozietate-kapitalean. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio aldez aurretik, eta kasu bakoitzean zehazten diren baldintzetan parte hartuko du sozietateak.

Arabako Eraberrikuntza-Industrialdea S.A. sozietatearen xedea da enpresa-jarduera berritzaileak prestatu eta garatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea. Hona hemen zerbitzu horiek:

Enpresa-proiektu berrien sustatzaileak bilatu eta hautatzea.

Sustatzaileak prestatzea.

Berrikuntzaren eta teknologiaren alorreko laguntza ematea.

Enpresaren eta kudeaketaren plangintza prestatzen laguntzea.

Proiektuak egiteko beharrezko finantzaketa lortzen laguntzea.

Enpresa berrientzako lokalak bilatzen laguntzea.

Lokal komertzialak eraikitzea, alokatzea eta saltzea.

Eta enpresa-ekimen berritzaileak sustatzera bideraturiko beste edozein jarduera, betiere Arabako garapen ekonomikoan laguntzeko xedez.

Arabako Eraberrikuntza-Industrialdea S.A.ren Administrazio Kontseiluak, 2014ko martxoaren 25ean egindako bilkuran, erabaki zuen Akziodunen Batzar Orokorrari honako hau proposatzea: batetik, sozietatearen kapitalean 2.038.560 euro gutxitzea, hain zuzen ere oreka berreskuratzeko kapitalaren eta galerak direla-eta murriztutako ondarearen artean; eta, bestetik, sozietatearen kapitalari 998.656 euro gehitzea.

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ren Administrazio Kontseiluak, 2014ko martxoaren 31n egindako bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, 5/1981 Legearen 4. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoari jarraituz Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ri baimena eman diezaion honako egiteko hauetarako:

  1. Arabako Eraberrikuntza-Industrialdea S.A.ren akzio bakoitzaren balio nominala murrizteko proposamenaren alde bozka ematea. Hartara, balioa 52 eurotik 30,08 eurora pasako da, eta, ondorioz, sozietatearen kapitala 2.038.560 euro gutxituko da. Eragiketa hori egin beharra dago, sozietateak bere kapitala berriro osatu dezan eta metatutako galeren zenbatekoa konpentsatu dezan.

  2. Arabako Eraberrikuntza-Industrialdea S.A.ren kapital gehikuntzan parte hartzearen alde bozka ematea. Gehikuntzan, 16.932 akzio harpidetu eta ordainduko dira: guztira, 509.314,56 euro, hau da, kapital osoaren % 51 kapital osoa, guztira, 998.656 eurokoa da.

    Sozietatearen kapitala gutxitu eta gehitzeko eragiketa horren ondotik, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k 1.936.008,96 euroko partaidetza izango du Arabako Eraberrikuntza-Industrialdea S.A.n, hau da, kapitala osoaren % 51.

    Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko ekainaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko ekainaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA,

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik