Arautegia
Inprimatu455/2013 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, Durangoko eta Gernika-Lumoko barruti judizialetako bulego judizialak osatzen dituzten hainbat unitatetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 241
- Hurrenkera-zk.: 5510
- Xedapen-zk.: 455
- Xedapen-data: 2013/12/10
- Argitaratze-data: 2013/12/19
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Martxoaren 29ko 68/2011 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo eta Tolosako barruti judizialetako lanpostu-zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.
Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko txostena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Hori dela eta, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez hala jasota baitago Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 3. artikuluan, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko abenduaren 10ean egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
(Ikus .PDF)