Arautegia

Inprimatu

337/2013 DEKRETUA, apirilaren 22koa, Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 3372
  • Xedapen-zk.: 337
  • Xedapen-data: 2013/04/22
  • Argitaratze-data: 2013/07/23

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legearen osagarri den martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.

  1. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra; lanbide-konpetentzia; konpetentzia pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat hartuko du barnean, gutxienez, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

    1680/2011 Errege Dekretuak, azaroaren 18koak, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi-mailako Teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Dekretu horrek ordezkatu egin du 2035/1995 Errege Dekretuak, abenduaren 22koak, ezartzen zuen Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi-mailako Teknikariaren tituluaren erregulazioa.

    Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 140.1.30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

    Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

    Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 18ko 1680/2011 Errege Dekretuaren babesean.

    Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

    Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

    Modulu bakoitzean jasotako edukiak dira irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria; irakatsi eta ikasteko prozesu horretan, ikasleak egokiro eskura ditzan trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala, eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak.

    Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

    Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko apirilaren 22an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko du zeintzuk diren bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta zein erabaki hartu behar diren nortasuna zehazteko eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, programazioak prestatzea heziketa-zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio. Horretarako, kontuan izan beharko ditu ezartzen diren helburu orokorrak, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioa.

Maila: Goi Mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Irudia eta Soinua.

Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: CINE-5b.

Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen Maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren; konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen; lanbide-kualifikazioen, eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da filmatutako, grabatutako edo zuzeneko ikus-entzunezko proiektuen prestaketa, errealizazioa eta muntaia antolatzea eta gainbegiratzea, bai eta ekitaldien eta zuzeneko ikuskizunen antzezpenen prozesu teknikoak eta artistikoak zuzentzea ere. Horretarako, baliabide teknikoak eta giza baliabideak koordinatuko dituzte, eta edukia, forma, proiektu artistikoa eta finkatutako kalitatea kontrolatuko dituzte.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Ikus-entzunezkoen proiektuen, ikuskizunen eta ekitaldien ezaugarri formalak eta adierazpenekoak zehaztea, ikus-entzunezko edo oholtza gaineko errealizaziorako.

    2. Premiazko langile teknikoen eta artistikoen eta ekipamendu teknikoen eta eszenikoen eta materialen ezaugarriak zehaztea, ikus-entzunezkoen, ikuskizunen eta ekitaldien errealizazio-proiektua abiarazteko.

    3. Ikus-entzunezko proiektuen, ikuskizunen edo ekitaldien errealizazioko lan-prozesua planifikatzea, produkzio-plan orokorraren arabera.

    4. Baliabide teknikoen, materialen eta eszenikoen erabilgarritasuna koordinatzea entseguetan, erregistroan, emisioan edo emankizun eszenikoan, lan-plana aplikatzen dela ziurtatuta.

    5. Langile teknikoen eta artistikoen lana koordinatu eta zuzentzea entseguetan, erregistroan, emisioan, postprodukzioan edo emankizun eszenikoan, lan-plana aplikatzen dela ziurtatuta eta zuzendariaren, ikus-entzunezkoaren errealizatzailearen edo ikuskizunaren edo ekitaldiaren zuzendariaren lana indartuta.

    6. ikus-entzunezko proiektuen muntaia/edizio- eta postprodukzio-prozesuak koordinatzea, eragiketak planifikatuta, materialak eta efektuak prestatuta eta muntaketa eta postprodukzioa gauzatuta, behin betiko masterra lortu arte.

    7. Ikus-entzunezkoen proiektua edo ikuskizuna gauzatzeko dokumentazio tekniko-artistikoa osatzea, entseguetan, erregistroan, emisioan edo emankizun eszenikoan sortutako aldaketak eta egokitzapenak bilduta.

    8. Komunikabideei, ikuskizunei eta ekitaldiei dagokien indarreko legedia betetzea eta betearaztea.

    9. Zereginak betetzean, sektoreko berezko informazioaren eta komunikazioaren teknologietako tresnak aplikatzea, eta etengabe eguneratuta izatea.

    10. Lan-egoera berrietara egokitzea eta, horretarako, lanbide-inguruneari dagozkion ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak eguneratuta mantentzea, norberaren prestakuntza kudeatzea, bizitza osoan ikasteko dauden baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

    11. Egoerak, arazoak edo kontingentziak ekimenez eta autonomiaz ebaztea norberaren eskumenen esparruan, betiere sormenez, berrituz, eta norberaren lanean eta taldeko kideen lanean hobetzeko espirituaz.

    12. Lan-taldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, eta haien garapena ikuskatzea, harreman egokiak izanez, lidergoa bere gain hartuz eta sortzen diren talde-gatazketarako konponbideak ekarriz.

    1. Parekoekin, goragokoekin, bezeroekin eta norberaren erantzukizunpeko pertsonekin komunikatzea, komunikazio-bide eraginkorrak erabiliz, informazio eta ezagupen egokiak emanez, eta norberaren lan-esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumena errespetatuz.

    2. Norberaren lanean eta taldeko lanean ingurune seguruak sortzea, eta, horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioko prozedurak gainbegiratzea eta aplikatzea, araudiak ezarritakoaren arabera eta enpresaren helburuen arabera.

    3. Kalitate-kudeaketako, irisgarritasun unibertsaleko eta «guztiontzako diseinu»ko prozedurak gainbegiratzea eta aplikatzea produkzio-prozesuetako edo zerbitzugintzako lanbide-jardueretan.

    4. Enpresa txiki bat sortzeko eta funtzionatzeko oinarrizko kudeaketa-lanak egitea eta norberaren lanbide-jardueran ekimenez jardutea, betiere gizarte-erantzukizuna kontuan izanik.

    5. Nork bere eskubideak baliatzea eta lanbide-jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera, eta, horretarako, bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Zinematografiako eta ikus-entzunezko lanetako zuzendaritzarako laguntza. IMS220_3: (1228/2006 Errege Dekretua, urriaren 27koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC0700_3: ikus-entzunezko proiektua garatzeko beharrezkoak diren baliabideak zehaztea.

      UC0701_3: filmatzeko/grabatzeko behar diren giza baliabideen, baliabide teknikoen eta artistikoen egokitzapena eta bitartekoak koordinatzea.

      UC0702_3: filmaketa/grabazioa eta postprodukzio-prozesua antolatzea eta kontrolatzea.

    2. Telebistako errealizazioko laguntza. IMS077_3: (295/2004 Errege Dekretua, otsailaren 20koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC0216_3: telebistako produkzio baten errealizazio-premien, agertokiaren eta kokalekuen eszenaratzearen garapena koordinatzea.

      UC0217_3: baliabide teknikoak eta giza baliabideak kontrolatuz telebistako produkzio baten errealizazio-kontrolean laguntzea.

      UC0218_3: telebistako postprodukzioan parte hartzea.

    3. Ikus-entzunezkoen muntaketa eta postprodukzioa. IMS296_3 (irailaren 14ko 1200/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0947_3: ikus-entzunezko produktu baten muntaketa- eta postprodukzio-prozesua planifikatzea.

      UC0948_3: muntaketa eta postprodukziorako beharrezko materialak eta efektuak prestatzea.

      UC0949_3: muntaketa egitea, hainbat lekutako materialak eta postprodukzioko tresnak erabiliz.

      UC0950_3: muntaketako eta postprodukzioko amaierako prozesuak koordinatzea amaierako ikus-entzunezko produktua sortu arte.

    4. Zuzeneko ikuskizunen eta ekitaldien kudeaketa. IMS431_3 (abenduaren 18ko 1957/2009 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barnean hartzen ditu:

      UC1420_3: premia teknikoak eta artistikoak zehaztea, eta zuzeneko ikuskizunen eta ekitaldien entseguak planifikatzea.

      UC1421_3: zuzeneko ikuskizunen eta ekitaldien entseguak prestatzen eta garatzen prozesu teknikoak eta artistikoak gainbegiratzea eta zuzentzea.

      UC1422_3: lokal finko batean eta biretan zuzeneko ikuskizunak eta ekitaldiak burutzen prozesu teknikoak eta artistikoak gainbegiratzea eta zuzentzea.

  1. Lanbide-irudi hau duten pertsonek edozein motatako ikus-entzunezko programen produkzioaren eta errealizazioaren sektorean (zinema, bideo, multimedia, telebista eta new media) eta ikuskizunen produkzioaren eta errealizazioaren sektorean (arte eszenikoak, musika-produkzioak eta ekitaldiak) egiten dute lan.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Zinemako zuzendaritza-laguntzailea.

    Bideo-errealizazioko laguntzailea.

    Telebista-errealizazioko laguntzailea.

    Ikus-entzunezkoen alorreko arduraduna (jarduerarekin lotuta ez dauden enpresatan).

    Zinema-muntatzailea.

    Bideoko editore muntatzailea.

    Kudeaketa-burua.

    Zuzeneko ikuskizunen kudeatzailea.

    Ekitaldien kudeatzailea.

    Hormen kudeatzailea.

Heziketa-zikloaren irakasgaietan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Ikus-entzunezko adierazpen-, narrazio- eta komunikazio-kodeak aplikatzea, ikus-entzunezkoen proiektuen, ikuskizunen eta ekitaldien ezaugarri formalak eta adierazpenekoak zehazteko.

    2. Ekipamendu teknikoen eta materialen premiak eta funtzioak aztertzea, ikus-entzunezko proiektuen, ikuskizunen eta ekitaldien errealizazioan haien ezaugarriak zehazteko.

    3. Langile teknikoen antolakuntza funtzionala, beharrak eta zereginak aztertzea, ikus-entzunezko proiektuen, ikuskizunen eta ekitaldien errealizazioan haien ezaugarriak zehazteko.

    4. Proiektuaren beharren arabera artisten ezaugarriak baloratzea, ikus-entzunezkoetako proiektuen, ikuskizunen eta ekitaldien errealizazioan haien ezaugarriak zehazteko.

    5. Jarduerak zein giza baliabideak eta baliabide materialak programatzeko teknikak aplikatzea, ikus-entzunezko proiektuen, ikuskizunen edo ekitaldien errealizazioko lan-prozesua planifikatzeko.

    6. Baliabide materialen eta teknikoen eraketa eta egokitzapena gainbegiratzea, erabilgarri edukitzeko, ikus-entzunezko proiektuak, ikuskizunak edo ekitaldiak egiteko lan-plana kontuan hartuz.

    7. Ikus-entzunezkoen proiektuen, ikuskizunen eta ekitaldien antzezpenean eta erregistroan erabilitako ekipamendu teknikoak eta elementu eszenikoak muntatzeko, desmuntatzeko eta gordetzeko jarraituko dituzten irizpideak finkatzea, laneko planaren arabera erabilgarri edukitzeko.

    8. Dokumentazio teknikoaren arabera burutuko dituzten ekintzen egitura eta sekuentzia aztertzea, talde tekniko eta artistikoko partaideei euren jarduteko moduari buruz ahoz eta idatziz aurrez adierazteko eta irakasteko.

    9. Errealizazio-kontrolean, zinema-, bideo- eta telebista-platoan eta agertokian, filmazioan, grabazioan eta antzezpenean errealizazio-teknikak aplikatzea, eszenaratzea, aktoreen mugimenduak, figurazioa eta ikusleak koordinatzeko.

    10. Komunikatzeko helburuak lortzen muntaketa-teknika egokiak analizatzea eta aplikatzea, ikus-entzunezko proiektuen muntaia/edizioa eta postprodukzioak egiteko.

    11. Materialak eta efektuak prestatzeko eragiketak planifikatzea eta koordinatzea, ikus-entzunezko proiektuak muntatzeko/editatzeko eta postprodukzioko prozesuen errealizaziorako.

    12. Ikus-entzunezko proiektuak eta ikuskizunak entseatzeko, grabatzeko edo filmatzeko dokumentazio teknikoa osatzeko, sekuentzien eta eszenaratzeen plangintzako narrazio- eta adierazpen-teknikak aplikatzea.

    1. Prestaketa- eta errealizazio-prozesuetan hartutako erabakiak ebaluatzea, bai eta ikus-entzunezko proiektu bat, ikuskizun bat edo ekitaldi bat abian jartzen sortutako aldaketetara egokitzea ere, antzezpenaren ezaugarriak gidoi teknikoan edo kudeaketa-liburuan behin betiko finkatzeko.

    2. Ikus-entzunezko sektorearen eta ikuskizunen berezko komunikazioaren eta informazioaren teknologien programen eta gailuen aukerak eta ezaugarriak aztertzea, ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioan aplikatzeko.

    3. Sektorearen bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotutako ikaskuntza-aukerak eta baliabideak, eta informazio- eta komunikazio-teknologiak aztertu eta erabiltzea, eguneratzeko espirituari eusteko, eta lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzeko.

    4. Sormena eta berritzeko espiritua garatzea, laneko eta bizitza pertsonaleko prozesuetan eta antolamenduan sortzen diren erronkei erantzuteko.

    5. Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

    6. Talde-laneko testuinguruetan lidergo, motibazio, ikuskapen eta komunikazioko teknikak garatzea, lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

    7. Komunikatzeko estrategiak eta teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.

    8. Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, eta prebentzio-neurri pertsonalak eta kolektiboak proposatu eta aplikatzea, lan-prozesuetan aplikatu beharreko araudiaren arabera; ingurune seguruak ziurtatzeko.

    9. Irisgarritasun unibertsalari eta «guztiontzako diseinuari» erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

    10. Ikasteko prozesuan egindako lanetan eta jardueretan kalitate-parametroak identifikatu eta aplikatzea, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioesteko, eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko gai izateko.

    11. Ekintzailetzako, enpresako eta ekimen pertsonaleko kulturarekin lotzen diren prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.

    12. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan harturik, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Zinemako eta bideoko errealizazioaren plangintza.

    2. Zinemako eta bideoko errealizazio-prozesuak.

    3. Telebistako errealizazioaren plangintza.

    4. Telebistako errealizazio-prozesuak.

    5. Ikus-entzunezkoen muntaiaren eta postprodukzioaren plangintza.

    6. Ikus-entzunezkoen muntaiaren eta postprodukzioaren errealizazioa.

    7. Ikuskizunen eta ekitaldien kudeaketaren plangintza.

    8. Ikuskizunak eta ekitaldiak zuzentzeko prozesuak.

    9. Ikus-entzunezko eta eszenako baliabide teknikoak.

    10. Ingeles teknikoa.

    11. Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen.

    12. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    1. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    2. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehaztu dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezarri dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jaso dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da ziurtagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko modalitatea egin dutenek.

Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioko goi-mailako teknikari tituluaren jabe izateak honako hauek ahalbidetzen ditu:

  1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklora zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzak beteta.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzak beteta.

  3. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak zehaztuko du Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi-mailako Teknikariaren tituluak eta berarekin loturaren bat duten unibertsitate mailako tituluak baliozkotzeko araubidea. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-zikloko lanbide-moduluen artean.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:

    Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

    Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da.

  5. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles Teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  6. Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek baliozkotzeko edo salbuesteko eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek egiaztatzeko VI. eranskinean jasotzen da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek ondoren zerrendatzen direnek azaroaren 18ko 1680/2011 Errege Dekretuan ezarritako Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Programen Errealizazioko teknikari espezialista, Irudia eta Soinua adarra.

    Ikus-entzunezko Programen Errealizazioko, Produkzioko eta Eragiketako teknikari espezialista, Irudia eta Soinua adarra.

  2. 2035/1995 Errege Dekretuak, abenduaren 22koak, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi-mailako Teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Dekretu horrek 2035/1995 Errege Dekretuak, abenduaren 22koak, ezartzen zuen Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi-mailako Teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Dekretu honetan Laneko Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren baliokideak izango diren lanbide-erantzukizunak gauzatzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

APIRILAREN 22KO 337/2013 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ZERRENDA, ORDU ESLEIPENA ETA KURTSOA

(Ikus .PDF)

APIRILAREN 22KO 337/2013 DEKRETUAREN II. ERANSKINA

LANBIDE MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

  1. Lanbide-modulua: Zinemako eta bideoko errealizazioaren plangintza.

    Kodea: 0902.

    Maila: 1.a.

    Iraupena: 132 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ikus-entzunezko sekuentzien adierazpen-plangintza egiten du, eta, horretarako, ikus-entzunezko lengoaiaren teknika estandarizatuak eta kodeak aplikatzen ditu, eta eskatutako komunikazio-helburuak lortzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Genero-tipologia, komunikatzeko helburua, guztientzako diseinuaren baldintzak eta ikus-entzunezko produktuen errealizazioan erabilitako adierazpeneko kodeak aztertu ditu.

        2. Ikus-entzunezko proiektuak erabakitzean hartutako enkoadraketaren erabilera, kamera-angeluaren eta bere mugimenduen adierazpeneko erabileraren komunikazioko ondorioak baloratu ditu.

        3. Ikus-entzunezko sekuentzia baten adierazpeneko eta komunikazioko balioa irudiaren alderdi espazialekin erlazionatu ditu, hala nola, eremua, eremuz kanpokoa, eta planoen barruko eta kanpoko mugimenduak.

        4. Ikus-entzunezko sekuentziak ulertzeko eta interpretatzeko guztientzako konposizioko eta diseinuko forma batzuk edo besteak hartzeak dituen adierazpeneko ondorioak eta ondorio funtzionalak justifikatu ditu.

        5. Subjektu baten mugimenduarekin, eta pertsonaia bat, bi edo gehiagoren hartzeekin, ikus-entzunezko sekuentzien erabakian jarraitutasuna burutzeko teknikak aplikatu ditu.

        6. Ikus-entzunezko produkzio baten soinu-banda osatzen erabilitako soinu-baliabideen balio funtzionala, adierazpenekoa eta komunikatzekoa aztertu ditu.

        7. Ikus-entzunezko soinu-bandaren adierazpeneko egitura diseinatu du, produktu horren komunikatzeko baldintzei erantzunez.

      2. Ikus-entzunezko lan bat eszenaratzearen ezaugarriak ebaluatzen ditu, eta, horretarako, proiektuaren helburuen arabera lan hori osatzen duten elementuen artean ezarritako erlazioak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ikus-entzunezko lan bat eszenaratzea osatzen duten elementuek betetzen dituzten funtzio teknikoak, adierazpenekoak eta komunikatzekoak erlazionatu ditu.

        2. Ikus-entzunezko lan baten osagai eszenografikoaren egokitasuna ebaluatu du, bertako girotzea, eta bertako dekorazioaren eta attrezzoa osatzen duten elementuen azterketa oinarri gisa hartuz.

        3. Ikus-entzunezko lan batean bere kromatismoaren eta argiztapenaren aukeraketak eskaintzen duten komunikatzeko eta adierazpeneko helburuak lortzea baloratu du.

        4. Ikus-entzunezko lan bat eszenaratzean eragina duten jantziak, makillajea, karakterizazioa eta estilistikako beste elementu batzuk egokiak ote diren zehaztu du.

        5. Ikus-entzunezko lan baten interpretazioan adierazpeneko eta komunikatzeko baliabide gisa erabilitako gorputz-lengoaiaren eta keinuzko kodeen funtzioak bereizi ditu.

        6. Zinemak esperimentatutako adierazpeneko eboluzioa eta eboluzio teknikoa, batetik, eta eszenaratzea eta argiztapena erabiltzeko gaur egungo moduak eta formak, bestetik, erlazionatu ditu.

        7. Ikus-entzunezko proiektuen irizpide formalak eta estetikoak aztertu ditu, garaiko itxurak, erreferentzia historikoak, estilo artistikoak, argiztatze-estiloak, soinu-segmentuaren jatorria eta eszenografia kontuan hartuz.

      3. Ikus-entzunezko gidoi teknikoa osatzen du, eta, horretarako, bertako egitura narratiboa eta, planteatutako egoeren arabera, erabili behar dituzten tratamenduak erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aurretik badagoen literatura-lan bat ikus-entzunezko gidoi batera egokitzeak sortutako zailtasunak, abantailak, ezaugarriak eta prozesuak baloratu ditu.

        2. Literaturako gidoiaren sekuentzia dramatikoak osatu ditu, fase estandarizatuak jarraituz: ideia, dokumentazioa, story line, argumentua eta tratamendua zehaztea.

        3. Zati bat literatura-gidoi batetik aterata sekuentzia dramatiko bat ikus-entzunezko gidoi teknikoaren berezko egiturara eta storyboardera eraldatzeko prozesua burutu du.

        4. Gauzatze-proiektuaren narrazio-estilora egokitutako ikus-entzunezko gidoi baten storyboarda osatu du.

        5. Gidoiko narrazio-soluzioak eta elkarrizketak errealizazio- eta proiektu-motaren ezaugarrietara egokitu ditu.

        6. Ikus-entzunezko gidoiaren narrazio-soluzioan efektuak eta musika markatu ditu.

        7. Gidoi baten plangintzako dokumentu nagusiak osatzean ikus-entzunezko gidoiaren kodeak eta soluzioak aplikatu ditu: gidoi teknikoa, storyboarda, dekorazioko plantak eta laneko gidoia.

        8. Ikus-entzunezko proiektu baten irizpide formalak eta estetikoak aplikatu ditu gidoi teknikoan, garaiko itxurak, erreferentzia historikoak, estilo artistikoak, argiztatze-estiloak, soinu-segmentuaren jatorria eta eszenografia kontuan hartuz.

      4. Zinema-, bideo- edo multimedia-lan baten errealizaziorako beharrezkoak diren baliabideen ezaugarriak zehazten ditu, eta, horretarako, produkzio-prozesuak beharrezko baliabide teknikoekin eta prozesu profesionalekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tipologiaren (zinema, bideoa, multimedia eta new media), irismenaren eta generoaren araberako ikus-entzunezko lan baten errealizazioan biltzen diren profesionalen funtzioak eta erantzukizunak definitu ditu.

        2. Gidoia xehatu ondoren, ikus-entzunezko proiektu baten fase guztien errealizaziorako behar diren giza baliabideen, baliabide artistikoen eta teknikoen beharrak definitu ditu.

        3. Ikus-entzunezko proiektu baten gauzatze adierazgarrirako beharrezko baliabide teknikoen, materialen, makineriaren eta ekipoen ezaugarriak definitu ditu.

        4. Ikus-entzunezko proiektu baten gauzatze adierazgarrirako kokalekuen, dekoratuen, estudioen eta hauei dagokien girotzearen ezaugarri zehatzak definitu ditu.

        5. Gidoia xehatuta, ikus-entzunezko proiektu bat errealizatzeko ikusmenaren, irudiaren eta soinuaren arloetako dokumentazioari dagozkion premia zehatzak definitu ditu.

        6. Kokapeneko txostenetatik atera ditu irisgarritasunari, espazioaren banaketari, egokitze eszenografikoko eta teknikoko beharrei, segurtasunaren erabilgarritasunari, komunikazioei eta beharrezkoak diren beste hainbat alderdiri buruzko datuak, sekuentziak kokalekuan bertan erregistratzen direla bermatzeko.

        7. Gidoi baten errealizazioko bideragarritasun teknikoa ebaluatu du, bideografiako edo zinematografiako errealizazioko testuinguru zehatz batean baliabideen arloan dituzten beharrak zehaztu eta bere egitura aztertu ondoren.

      5. Ikus-entzunezko lan bat erregistratzeko beharrezkoak diren agertokien girotzea eta ezaugarriak zehazten ditu, eta, horretarako, proiektuaren komunikazio-helburuak gauzatzea eta gidoiaren narrazio-premiak hartuko ditu kontuan.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ikus-entzunezko grabazio bat burutzeko kokaleku posibleen zerrenda justifikatu du, ikuspegi estetikotik eta narratibotik aldeko eta kontrako argudioak adieraziz.

        2. Hainbat kokalekuren dokumentazioa, grabazioak, argazkiak, planoak, Internet edo eskura dauden beste informazio-iturri batzuk ikus-entzunezko narrazio-proiektuaren beharretara egokitzea baloratu du.

        3. Gidoi tekniko baten premiekin bat datorren dekoratu baten girotzearen ezaugarriak zehaztu ditu.

        4. Txostenak egin ditu, kokaleku alternatiboen aukeraketa justifikatuz (cover set), baldin eta aukeratutako kokalekuetan arazoak sortzen badira.

        5. Estudioaren edo kokalekuaren egokitze-txostena egin du, alderdi teknikoei eta eszenografikoei dagokienean.

        6. Narrazioaren aukerara, baliabide tekniko eta artistiko guztien konbinaziora, eta grabazio-estudioaren eta grabatzeko tokien kokalekura egokituta, sekuentziak grabatzeko ordena proposatu du.

      6. Ikus-entzunezko lanetarako aktoreak aukeratzeko probak egiten ditu, eta, horretarako, gidoian definitutako pertsonaien profilak eta aukeratutako aktoreak bateragarri egiteko dauden hainbat teknika baloratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Probak egiteko, aktore protagonistek, bigarren mailakoek eta tarteka agertuko direnek bete beharreko baldintzak adierazi ditu, gidoian aipatutako errekerimendu artistikoak eta dramatikoak kontuan hartuz.

        2. Aktoreen parte-hartze denboren eta iraupenen banakapena egin du, jantzitegiko, karakterizazioko eta makillajeko beharrak gidoiaren eskaeretara egokituz.

        3. Proiektuaren ezaugarrien arabera, aktoreak eta figuranteak aukeratzeko probetan zein irizpide artistiko eta funtzional bete behar dituzten zehaztu du.

        4. Ikus-entzunezko errealizazio-proiektu zehatz batean aktoreak aukeratzeko probaren egitura eta ezaugarri espezifikoak diseinatu ditu.

        5. Aktoreen probetan bildutako datuekin txostenak osatu ditu, paper bakoitzerako partaideen egokitasun-irizpideak adieraziz.

        6. Gidoiaren informazioa kontuan hartuz, jantzitegiari, karakterizazioari eta makillajeari dagokionean pertsonaia bakoitzaren beharrak zehaztu ditu.

        7. Gidoiaren errekerimendu artistikoetara eta dramatikoetara egokitzen diren hautagaiak justifikatu ditu.

      7. Ikus-entzunezko lan baten sekuentzien filmazioa/grabazioa planifikatzen du, eta, horretarako, egokitasuneko eta antolakuntzako irizpideen arabera saioen banaketa justifikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Xehatze-zerrendetan oinarrituz, ikus-entzunezko proiektuaren produkzio-sekuentzia bakoitzerako beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak esleitu ditu.

        2. Produkzioko, blokeetako edo ikus-entzunezko proiektua azpibanatu duten beste edozein unitate koherenteren sekuentzietako bakoitza erregistratzeko behar duten denbora kalkulatu du.

        3. Komunikatzeko, baliabideak optimizatzeko eta denborako irizpideak kontuan hartuz, ikus-entzunezko proiektuaren produkzioaren, blokeen edo beste unitate koherente batzuen sekuentzien erregistro-ordena erabaki du.

        4. Filmaketa/Grabazio Plana landu du, finkatutako aurrekontura egokituz eta sor daitezkeen kontingentziak aurreikusiz beste soluzio batzuk barne hartuz.

        5. Filmaketa Planean beharrak, bertan egoteko ordutegiak eta aurreikusitako denborak jasotzeko antolakuntza-teknikak aplikatu ditu.

        6. Informazioa proiektuaren arduradunei banatu die, bakoitzak bere ekipoa behar bezala kudeatzeko.

    2. Edukiak:

      1. Ikus-entzunezko sekuentzien adierazpen-plangintza.

        Genero zinematografikoetan, bideografikoetan, multimedian eta new median sortzeko baliabideak analizatzea.

        Ikus-entzunezko diseinua eta komunikazioa. Irudiaren semiotika.

        Ikus-entzunezko errealizazioan konposizio-arauak aplikatzea.

        Ikus-entzunezko agertokia zatitzeko teknikak aplikatzea.

        Sekuentzien planifikazioa eta adierazpen-erabilera.

        Ikus-entzunezko mezuaren analisiari eta eraikuntzari buruzko kamera-mugimenduak aukeratzea eta erabiltzea.

        Iradokitako espazioak eraikitzea: eremua eta eremuz kanpo.

        Kamera-kokapena aukeratzea, ekintza-ardatz diferenteekin eta pertsonaia-kopuru aldakorrarekin.

        Pertsonaia-kopuru diferentearekin egoerak eta elkarrekintzak erabakitzeko ikus-entzunezko errealizazio-teknikak aplikatzea.

        Musika-giro objektiboa eta subjektiboa sortzea.

        Genero zinematografikoak eta bideografikoak.

        Multimedia eta new mediako generoak: internet, telefono mugikorrak, beste pantaila batzuk. Ezaugarriak.

        Ikus-entzunezko lengoaia. Planoen eskala.

        Ikus-entzunezko espazioa.

        Sekuentzia, narrazio-unitate gisa.

        Narrazioa eremuan eta eremuz kanpo.

        Kamera-mugimenduen adierazpen-balioak.

        Kontaketan espazioaren/denboraren antolakuntza-prozedurak.

        Jarraitutasuna mantentzea: espazioei, objektuei eta pertsonei lotutako raccorda.

        Ekintza-ardatzak mantentzea.

        Pertsonaien arteko elkarrekintza.

        Pibot-planoak eta ardatz-jauziak.

        Ardatz-jauzia egiteko modu zuzenak.

        Ikus-entzunezko produkzio baten soinu-baliabideak.

        Soinu-baliabideen funtzionaltasuna, adierazpena eta komunikazioa.

        Soinu-bandaren osagaiak.

        Ikus-entzunezko soinu-banden diseinua, euren komunikatzeko baldintzei erantzunez.

        Konposizio-arauak aplikatzeko interesa.

        Irudiarekin eta soinuarekin narrazio-lengoaia erabiltzeko aukerak ikertzea.

      2. Ikus-entzunezko lanak eszenaratzeko ezaugarriak ebaluatzea.

        Ikus-entzunezko lan baten eszenaratzea osatzen duten elementuek betetzen dituzten funtzio teknikoak, adierazpenekoak eta komunikatzekoak analizatzea.

        Ikus-entzunezko lan baten osagai eszenografikoaren egokitasuna ebaluatzea, bertako girotzea, eta bertako dekorazioaren eta attrezzoa osatzen duten elementuen azterketa oinarri gisa hartuz.

        Ikus-entzunezko lan batean bere kromatismoaren eta argiztapenaren aukeraketak eskaintzen dituzten komunikatzeko eta adierazpeneko helburuen lorpena baloratzea.

        Girotzeko, dekorazioko eta attrezzoko teknika eszenografikoak aplikatzea.

        Argi-iturriekin giroak sortzea.

        Argiztatzeko oinarrizko triangelua aplikatzea.

        Jantzitegia, makillajea, karakterizazioa eta ile-apainketa pertsonalizatzea.

        Interpretazioan keinuen kodeak erabiltzea.

        Eszenaratzearekin lotuta, ikus-entzunezko mugimenduak eboluzionatzea.

        Ingurunearen araberako eszenaratzearen antzekotasunak eta diferentziak.

        Eszenaratzearen funtzio teknikoak, adierazpenekoak eta komunikaziokoak.

        Argiztapenaren adierazpen-balioa.

        Goi Klabeko eta Behe Klabeko efektuak.

        Luminaria-motak.

        Argiztatzeko oinarrizko triangelua.

        Jantzitegiaren, makillajearen, karakterizazioaren eta ile-apainketaren adierazpen-funtzioak.

        Interpretazioan keinuen kodeen funtzioak.

        Eszenografiako girotze-estiloak ikertzeko eta sortzeko interesa.

        Argiztatze-estiloak aplikatzeko eta argiaren adierazpen-balioarekin esperimentatzeko interesa.

      3. Ikus-entzunezko gidoi teknikoak egitea.

        Ikus-entzunezko gidoi-motak eta -formatuak identifikatzea.

        Literaturako gidoia osatzea.

        Literaturako gidoiaren sekuentzia dramatikoak osatzea, fase estandarizatuak jarraituz: ideia, dokumentazioa, story line, argumentua eta tratamendua zehaztea.

        Sekuentzia dramatiko bat ikus-entzunezko gidoi tekniko baten berezko egiturara eta storyboardera eraldatzeko prozesua gauzatzea.

        Literaturako gidoia gidoi teknikoan eraldatzea: plangintza.

        Storyboarda sortzea.

        Narrazioko soluzioak eta elkarrizketak egokitzea.

        Soinua ikus-entzunezko gidoietan irudikatzea.

        Gidoi baten plangintzako dokumentuak osatzean ikus-entzunezko gidoiaren kodeak eta soluzioak aplikatzea: gidoi teknikoa, storyboarda, dekorazioko plantak eta laneko gidoia.

        Pelikulako gidoi-egitura analizatzea.

        Ikus-entzunezko gidoi-motak eta -formatuak.

        Literatura-lan bat ikus-entzunezko gidoira egokitzea.

        Fikziozko ikus-entzunezko kontaketen eraikuntzara aplikatutako narrazio-teknikak.

        Gaiari buruzko ideia eta ideia dramatikoa.

        Oinarrizko intriga eta gatazka.

        Planteamendua, garapena eta amaiera.

        Pertsonaien ezaugarriak eta tipologiak.

        Ikus-entzunezko elkarrizketen ezaugarriak eta funtzioak.

        Soinu-adierazpenaren eta irudiaren elkarrekintza ikus-entzunezko gidoietan.

        Gidoi tekniko baten proposamenak egiteko ekimena.

        Burutu beharreko ekintzen sistematizazioa eta sekuentziazioa.

      4. Zinemako, bideoko edo multimediako lan bat errealizatzeko beharrezko baliabideen ezaugarriak zehaztea.

        Ekipo teknikoak eta artistikoak aukeratzeko irizpideak analizatzea.

        Material eszenografikoak aukeratzeko irizpideak analizatzea.

        Tipologia eta ezaugarriak kontuan hartuz, ikus-entzunezko proiektuen errealizazioa babesteko ikus-dokumentazioa, dokumentazio grafikoa eta soinu-dokumentazioa osatzea.

        Proiektuaren behin betiko dokumentazioaren edo gidoiaren analisian oinarrituta, baliabideak xehatzeko teknikak aplikatzea.

        Kokapeneko txostenak lantzea, kokalekuari, irisgarritasunari, espazioaren banaketari, egokitze eszenografikoari eta teknikoari, segurtasunari, komunikazioei eta beharrezkoak diren beste hainbat alderdiri buruz, sekuentziak kokalekuan bertan erregistratzen direla bermatzeko.

        Gidoia xehatu ondoren, ikus-entzunezko proiektu baten fase guztien errealizaziorako behar diren giza baliabideen, baliabide artistikoen eta teknikoen beharrak definitzea.

        Ikus-entzunezko industria.

        Zinema, bideo, multimedia eta new mediako industriaren funtzioak eta antolakuntza-egitura.

        Ikus-entzunezko produkzioaren prozesu-motak.

        Proiektuaren produkzio-faseetan teknikarien eta artisten ezaugarriak eta tipologia.

        Gidoia xehatzea lantzeko teknika.

        Proiektuaren produkzio-faseetan baliabide materialen eta logistikoen ezaugarriak eta tipologia.

        Karakterizazioan erabilitako elementuen ezaugarriak eta tipologia.

        Erregistro-exijentzien eta kokalekuaren ezaugarrien inguruko dokumentazioa.

        Ikus-entzunezko obretako ekipo teknikoen eta artistikoen terminologia erabiltzeko zehaztasuna.

        Ikus-entzunezko eta multimediako industriaren eboluzioa ezagutzeko interesa.

      5. Ikus-entzunezko lan erregistratzeko agertokien giropena eta ezaugarriak zehaztea.

        Gidoi tekniko baten premiekin bat datorren dekoratu baten giropenaren ezaugarriak definitzea.

        Dekoratuak eratzea eta kokalekuak egokitzea ikus-entzunezko produkziotarako.

        Giropena eta eszenografia kontuan hartuz, attrezzoa, jantzitegia, ile-apainketa, makillajea eta karakterizazioa pertsonalizatzea.

        Kokalekuari buruzko kudeaketak egitea:

        Dokumentazioa aztertzea eta kokalekuak gauzatzea.

        Kokaleku-fitxak eta -txostenak osatzea.

        Kokalekurako baimenak idaztea.

        Zinemako eta bideoko agertokitan hornikuntza elektrikoko iturriak eta generadore autonomoak aukeratzea eta konfiguratzea.

        Narrazio-aukeretara, eta baliabide tekniko eta artistiko guztien konbinaziora egokitutako sekuentzietan banatutako grabazio-ordena osatzea.

        Girotzea eta eszenografia.

        Zinemarako eta bideorako agertokia.

        Filmazio-espazioaren ezaugarriak.

        Kokaleku-prozedurak.

        Kokalekuen eta dekoratuen adierazpen-aukerak.

        Elikadura-instalazioak zinemako eta bideoko agertokian.

        Agertokietan gertakizunak kudeatzea.

        Agertokiak ikertzeko eta sortzeko ekimena.

        Filmaketarako kokalekuak aurkitzeko jarrera ekintzailea.

        Txostenen izapidetzea zorrotz gauzatzea.

      6. Ikus-entzunezko lanetarako aktoreak hautatzeko probak.

        Artistak aukeratzeko prozesua lantzea.

        Aukeraketa-proben irizpide artistikoak eta funtzionalak definitzea.

        Pertsonaia-profila definitzea.

        Aukeraketa-probak antolatzea.

        Aktoreek parte hartuko duten denborak eta iraupenak xehatzea.

        Aukeratzeko jardueren emaitzen txostenak idaztea.

        Pertsonaien ezaugarriak analizatzea, eta hautagaien aukeraketa justifikatzea.

        Aktoreak aukeratzeko teknikak, gidoiaren errekerimendu artistikoak eta dramatikoak kontuan hartuz.

        Pertsonaien tipologia: protagonistak, bigarren mailakoak, tarteka agertzen direnak, figuranteak, espezialistak, beste batzuk.

        Pertsonaien definizioa, ezaugarritzea eta egoerak.

        Artistak kontratatzeko ereduak.

        Ikus-entzunezko produkzioan egin beharreko ekintzen barruan, antolakuntza-kudeaketaren garrantzia baloratzea.

        Txostenen izapidetzea zorrotz gauzatzea.

      7. Ikus-entzunezko lan baten sekuentzien filmaketa/grabazioa planifikatzea.

        Filmaketa/Grabazioko Plan-eredua osatzea, bitartekoa eta produktu-mota kontuan hartuz.

        Filmaketa Planean beharrak, bertan egoteko ordutegiak eta aurreikusitako denborak jasoko dituzten antolakuntzako teknikak aplikatzea.

        Hartualdi-prozesuan antolakuntza planifikatzea. Erregistro-ordenak.

        Errealizazioa produkzio-sekuentzien, multzoen edo unitate koherenteen arabera prestatzea.

        Produkzioko, blokeetako edo ikus-entzunezko proiektua azpibanatu duten beste edozein unitate koherenteren sekuentzietako bakoitza erregistratzeko denbora kontrolatzeko eredu bat osatzea.

        Filmaketa/Grabazio Plana eraikitzeko teknikak.

        Filmaketa/Grabazio Plana eraikitzean baliabideak esleitzeko eta optimizatzeko teknikak.

        Unitate koherenteen, multzoen edo produkzioko sekuentzien arabera erregistro- edo errealizazio-denbora baloratzeko teknikak.

        Ikus-entzunezko lanaren aurrekontua eta errealizazio-eredua.

        Ikus-entzunezko produkzio-prozesuaren barruan metodologiaren eta antolakuntzaren garrantzia baloratzea.

        Filmaketa-prozesuan gertakizunak aurreikustea.

  2. Lanbide-modulua: Zinemako eta bideoko errealizazio-prozesuak.

    Kodea: 0903.

    Maila: 1.a.

    Iraupena: 165 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ikus-entzunezko produktu bat filmatzeko/grabatzeko beharrezko giza baliabide artistikoak eta teknikoak koordinatzen ditu, eta, horretarako, plangintza-faseko dokumentazio teknikoa aztertzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Giza talde artistikoen eta teknikoen zereginak koordinatzeko eta gainbegiratzeko alderdiak definitu ditu, filmaketa/grabazioa planifikatzeko fasean sortutako dokumentazio teknikoaren analisian oinarrituz: Filmaketa Plana, sekuentzien arabera xehatzea eta baliabideen zerrenda, besteak beste.

        2. Kameren kokalekua, altuera eta mugimendua aukeratu ditu, sekuentzien errealizazioaren adierazpeneko helburua kontuan hartuz.

        3. Argiztatze-eskemak osatu ditu, sekuentziarako lortu nahi duen adierazpen-efektua kontuan hartuz.

        4. Gidoiaren narrazio- eta adierazpen-asmoen arabera, sekuentziak grabatzeko/filmatzeko beharrezko planoak bereizi ditu.

        5. Pertsonaien mugimenduak eta eszenografia antolatu ditu, besteak beste, gidoiaren narrazio- eta adierazpen-asmoak kontuan hartuz.

        6. Makillajeko, ile-apainketako eta joskintzako lanak grabatuko edo filmatuko duten sekuentziaren errekerimenduetara egokitzen direla egiaztatu du.

        7. Talde teknikoko eta artistikoko kideentzako lan-aginduak osatu ditu, lan horiek banatzeko prozedura ziurtatuz.

        8. Ikus-entzunezko lana filmatzeko/grabatzeko prozesuan, esku hartzen duten giza talde tekniko eta artistiko guztiek garatu behar dituzten zeregin zehatzak esleitu ditu.

      2. Ikus-entzunezko produktu bat filmatzeko/grabatzeko beharrezko baliabide teknikoen, materialen eta logistikoen eskuragarritasuna koordinatzen du, eta, horretarako, plangintza-faseko dokumentazio teknikoa aztertzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Filmaketako/grabazioko egunerako ekipamendu teknikoaren eskuragarritasuna egiaztatu du, erregistratuko dituzten sekuentziak xehatzea eta baliabideen zerrendak kontuan hartuz.

        2. Ikus-entzunezko erregistro-ekipamenduak, argiztapenak, soinuak, filmatzeko makineriak eta filmaketan/grabazioan esku hartzen duten beste instalazio tekniko batzuek ondo funtzionatzen dutela bermatzeko, beharrezko egiaztapen teknikoak egin ditu, hartualdia filmatzeko/grabatzeko beharrak kontuan hartuz.

        3. Filmaketa-platoan edo kokalekuan dekoratuak eta attrezzoa zuzen instalatu, kokatu eta egokitu dituztela bermatzeko beharrezko egiaztapenak egin ditu, hartualdia filmatzeko/grabatzeko beharrak kontuan hartuz.

        4. Sekuentzien filmaketan edo grabazioan sartzeko, grabatutako irudi-elementuak eta eszenak egokiak diren egiaztatu du.

        5. Sekuentziaren filmaketan sartzeko, musikako eta soinuko efektuak eta mozketak egokiak diren egiaztatu du.

      3. Ikus-entzunezko proiektu bat filmatzean/grabatzean esku hartzen duten ekipo tekniko eta artistikoen entseguak zuzentzen ditu, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du, eta alternatibak eta hobekuntzak proposatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Esku hartzen duten giza talde artistikoek eta teknikoek entseguetarako aurreikusitako zitazioak betetzen ote dituzten egiaztatzeko sistema ezarri du.

        2. Filmatuko edo grabatuko duten sekuentzia entseatu du talde artistikoak, laneko gidoiaren arabera jarraibideak adieraziz.

        3. Entseguetan eta teknikariekin, eragiketa teknikoak zuzen gauzatu dituztela eta eszenaratzera egokitzen direla egiaztatu du, denborak eta iraupenak ebaluatuz.

        4. Kamerak probatzeko eta testatzeko egiaztatze-sistema bat ezarri du, artisten jantzitegiak, ile-apainketak, makillajeak eta karakterizazioak zuzendaritza artistikoak finkatutako irizpideak jarraitzen dituztela ziurtatzeko.

        5. Aktoreekin eta, hala badagokio, figuranteekin egindako entsegutan, ekintzaren garapena, elkarrizketak eta esku-hartzeak, posizioak seinalatzea eta interpretatzeko modalitate aproposa egiaztatu ditu.

        6. Etorkizuneko entsegutan edo filmatzeko/grabatzeko unean kontuan hartu behar dituzten teknikako, eszenografiako eta interpretazioko zuzenketak biltzeko txostenak egin ditu.

      4. Ikus-entzunezko lan baten filmaketa/grabazioa zuzentzen du, eta, horretarako, proiektuan finkatutako irizpide artistikoak eta teknikoak gauzatzearekin alderatzen ditu emaitzak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sekuentzien filmaketan/grabazioan aktoreen interpretazioa zuzendu du, gidoiaren adierazpen-asmoak eta interpretatzeko maila gordez.

        2. Sekuentziaren hartualdien filmaketa/grabazioa zuzendu du, pertsonaien mugimendua eta ekintza, eta efektu bereziak koordinatuz, gidoi teknikoan planifikatutako adierazpen-asmoa kontuan hartuz.

        3. Eszenako elementuen eta narrazioko jarraitutasuna kontrolatu ditu, finkatutako plangintza kontuan hartuz.

        4. Egindako hartualdia eta bere soinu-kontrola baloratu ditu, eta behin eta berriz errepikatu du hartualdi zuzena lortu arte.

        5. Hartualdi bakoitza erregistratu ondoren eta filmaketaren/grabazioaren aurretik, dekoratuko eta attrezzoko elementuak eszenaren jarraitutasun formala mantentzera egokitzen ote diren egiaztatu du.

        6. Erregistroan kontuan hartu du hartualdian eragiten duten postprodukzioko efektuen ondorengo errealizazioa.

        7. Filmaketako/grabazioko egunaren txostena egin du. Bertan, egindako hartualdiek balio ote duten, zein ekintza burutu eta erabaki hartu dituen, gertakari azpimarragarriak eta Filmaketa/Grabazio Plana aldatzea bidezkoa ote den adierazten du. Hala, produkzio-ekipoan eragina duten lan-agindu berriak osatu ditu.

        8. Ikus-entzunezko proiektua filmatzean/grabatzean gatazkak konpontzeko, langileak kudeatzeko eta motibatzeko teknikak aplikatu ditu.

        9. Ikus-entzunezko proiektu baten filmaketaren/grabazioaren berezko jardueraren ondoriozko ingurumeneko, lanbideko eta laneko arriskuak prebenitzeko arauak betetzen ote diren hartu du kontuan.

      5. Beranduago muntatu eta postproduzitzeko, ikus-entzunezko proiektu baten filmaketan/grabazioan erregistratutako ikus-entzunezko materiala antolatzen du, eta, horretarako, irudiak eta soinua jasotzea ebaluatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Irudiko zein soinuko hartualdi baliodunak baloratu ditu, haiek ikusi eta entzun ondoren, eta kameren txostena kontuan hartuz.

        2. Bideo-zinten minutajea zorrotz neurtu du, denbora-kodeak, irudi- eta soinu-edukia, plano-mota, iraupena eta, aurrerago, proiektua muntatzeko eta postproduzitzeko prozesurako beharrezkoak izan daitezkeen beste elementu batzuk adieraziz.

        3. Jasotako irudiak eta soinuak muntatzeko eta postproduzitzeko formatu aproposenera egokitu ditu, jatorrizko formatuaren kalitatea babestuz.

        4. Filmaketan/grabazioan sortutako ikus-entzunezko materiala kudeatzeko, kontserbatzeko eta artxibatzeko prozesua burutu du, etorkizunean erabiltzeko eta egokitzeko.

        5. Muntaia eta postprodukzioa planifikatzeko muntatze-gidoia landu du, grabatutako irudi-hartualdien ebaluazioa eta gidoi teknikoa kontuan hartuz.

        6. Soinuztatze eta Bikoizte Plan bat osatu du, grabatutako soinu-hartualdien ebaluazioa eta gidoi teknikoa kontuan hartuz.

    2. Edukiak:

      1. Filmatzeko/grabatzeko giza baliabidea, baliabidea artistikoak eta teknikoak koordinatzea.

        Filmatzeko/grabatzeko prozesuaren dokumentazio teknikoa prestatzea.

        Kamera batekin edo gehiagorekin filmaketaren/grabazioaren prozesu mekanikoak antolatzea eta kontrolatzea:

        Kameren kokapena egokitzea, errealizazioaren helburua eta adierazgarritasuna, aukeratutako helburuak eta altuera kontuan hartuz.

        Filmatzeko makineriaren mugimenduak eta kamera-euskarriak egokitzea, errealizazioa kontuan hartuz.

        Filmaketan/grabazioan argiztapena egokitzea.

        Beharrezko osagarriak eta luminariak aukeratzea eta kokatzea, burutu behar duten grabazio-mota kontuan hartuz.

        Eszenografia kontrolatzea.

        Filmaketan/grabazioan soinu-alderdien grabazioa definitzea.

        Beharrezko osagarriak eta mikrofonoak aukeratzea eta kokatzea, burutu behar duten grabazio-mota kontuan hartuz.

        Filmatzeko/grabatzeko prozesuaren dokumentazio teknikoa:

        Filmaketa/Grabazio Plana.

        Baliabideen zerrendak.

        Ekipo artistikoentzako eta teknikoentzako lan-aginduak.

        Filmaketa-egunerako txostenak prestatzea.

        Baimenak eskatzea eta bideratzea.

        Filmatzeko/grabatzeko prozesuak: kameren, filmatzeko makineriaren eta euskarrien kokalekua.

        Pertsonaien mugimenduak eta osaketa eszenografikoa diseinatzea, gidoiaren narrazio- eta adierazpen-asmoa kontuan hartuz.

        Soinuko, argiztatzeko eta agertokiko eskemak.

        Ikus-entzunezko produkzio-prozesuaren barruan metodologiaren eta antolakuntzaren garrantzia baloratzea.

        Txostenen izapidetzea zorrotz gauzatzea.

        Filmaketa-prozesuan gertakizunak aurreikustea.

      2. Filmatzeko/grabatzeko baliabide teknikoen, materialen eta logistikoen eskuragarritasuna koordinatzea.

        Filmatzeko setean edo kokalekuan ekipamendu teknikoaren egokitzapena egiaztatzea.

        Ekipo teknikoen funtzionamenduaren filmatzeko setean edo kokalekuan egiaztatzea:

        Ikus-entzunezko erregistro-ekipamenduaren, argiteriaren, soinuaren, filmatzeko makineriaren eta filmaketan/grabazioan zer ikusia duten beste instalazio tekniko batzuen funtzionamenduaren egiaztapen teknikoa.

        Filmatzeko espazioak eta instalazioak egiaztatzea:

        Instalazioa, kokalekua eta dekoratuaren egokitzapena egiaztatzea.

        Eszenografiaren kontroleko eta attrezzoko elementuak egiaztatzea.

        Sekuentziaren filmaketan sartzeko, musikako eta soinuko efektuak eta mozketak egiaztatzea.

        Soinua erregistratzeko eta irudiak hartzeko ekipotan prebentzioko mantentze-lana.

        Argi-lanparak erabiltzeko prebentzioa.

        Argitarako, soinutarako eta kameratarako euskarriak eta tripodeak mantentzea.

        Grabazio- edo filmaketa-lekuaren azpiegitura teknikoa:

        Kokalekuen egokitze teknikoaren kontrol-teknikak.

        Grabazio-estudioaren mantentzea.

        Logistikako erabakitasun-teknikak.

        Ikus-entzunezko produkzio-prozesuaren barruan metodologiaren eta antolakuntzaren garrantzia baloratzea.

        Filmaketa-prozesuan gertakizunak aurreikustea.

      3. Filmaketan/grabazioan esku hartzen duten ekipo teknikoekin eta artistikoekin entseguak zuzentzea.

        Teknikariekin entseatzea eta egiaztatzea:

        Eszenaratzeko iraupenak eta denborak ebaluatzea.

        Artistekin entsegu-teknikak aplikatzea:

        Aktoreak, figuranteak eta espezialistak zuzentzeko teknikak.

        Entseguetan figurazioaren lana antolatzea.

        Efektu berezien eta espezialisten lana antolatzea.

        Etorkizuneko entsegutan edo filmatzeko/grabatzeko unean kontuan hartu behar dituzten teknikako, eszenografiako eta interpretazioko zuzenketak biltzeko txostenak egitea.

        Entseguetan langileekin komunikatzea:

        Zitazioak eta deialdiak, garraio-aginduak.

        Teknikariekin entsegu-teknikak.

        Eszenaratzeko denborak kontrolatzea.

        Artistekin entsegu-teknikak.

        Zuzenketa teknikoen, eszenografikoen eta interpretaziokoen txostenak diseinatzea.

        Antolamenduko taldeekin lankidetzan jardutea.

        Jarraibideak betetzeko ardura, interpretazioari zein gauzatzeari dagokienean.

      4. Ikus-entzunezko lan baten filmaketa/grabazioa zuzentzea.

        Filmaketarako/grabaziorako dokumentazioa osatzea:

        Filmaketako plangintza-dokumentuak egokitzea: gidoi teknikoa eta storyboarda.

        Kamerako txostenak eta filmaketako/grabazioko beste dokumentu batzuk osatzea.

        Filmaketan/grabazioan errealizazio-teknikak aplikatzea:

        Estaldura-planoak, master-planoa eta sekuentzia-planoa kontrolatzea eta errealizatzea.

        Kamera bakar batekin elkarrizketa egitea eta eszenaratzea.

        Elkarrizketa-eszenak erabakitzea.

        Grabazio-teknika kamera sorbalda gainean.

        Klaketa identifikatzeko teknikak.

        Filmaketako/grabazioko teknikak aplikatzea eszenografia birtualarekin eta efektu optikoekin.

        Soinua jaso eta kontrolatzeko balorazioa.

        Jarraitutasun formala mantentzeko ebaluazioa.

        Egindako hartualdiek, ekintzek eta hartutako erabakiek balio ote duten adierazten duen filmaketaren/grabazioaren egunari buruzko txostena egitea.

        Gidoi teknikoaren egitura.

        Storyboarden funtzionaltasuna.

        Filmaketako/grabazioko dokumentuak.

        Sekuentzia-planoa, master-planoa eta estaldura-planoa.

        Narrazioa ulertzen laguntzen duten errealizazioaren irizpide edo printzipio estilistikoak.

        Filmaketako/grabazioko teknikak, eszenografia birtualarekin eta efektu optikoekin.

        Postprodukzioko efektuen eta erregistroaren arteko erlazioa: hartualdiaren errealizazioan eragiten duten faktoreak.

        Jarraitutasuneko raccorda kontrolatzea.

        Filmaketan zehar arrisku profesionalak eta ingurumenekoak prebenitzea.

        Laneko dokumentuak osatzeko prestasuna.

        Ikus-entzunezko produkzio-prozesuaren barruan metodologiaren eta antolakuntzaren garrantzia baloratzea.

        Ezarritako segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

      5. Ikus-entzunezko proiektu bat filmatzean/grabatzean erregistratutako ikus-entzunezko materiala antolatzea.

        Postprodukzioaren eta muntaiaren aldez aurreko plangintza:

        Muntatzeko formatuak egokitzea.

        Irudia muntatzeko materiala hautatzea.

        Soinua muntatzeko materiala hautatzea.

        Zinten minutajea, denboren kodea adieraztea, irudiaren eta soinuaren edukia, plano-mota eta iraupena.

        Muntaia eta postprodukzioa planifikatzeko muntatze-gidoia egitea, grabatutako irudi-hartualdien ebaluazioa eta gidoi teknikoa kontuan hartuz.

        Soinuztatze eta Bikoizte Plan bat osatzea, grabatutako soinu-hartualdien ebaluazioa eta gidoi teknikoa kontuan hartuz.

        Ikus-entzunezko erregistroa sailkatzea eta kontserbatzea.

        Postprodukzioa eta muntaia planifikatzeko muntaia-gidoia diseinatzea.

        Soinuztatze eta Bikoizte Plana diseinatzea.

        Muntaketako eta postprodukzioko faserako dokumentazio teknikoa prestatzeko teknikak.

        Erregistratutako materiala hautatzeko irizpideak. Soinu- eta irudi-iturrien bateragarritasuna eta egokitzapena.

        Filmaketan sortutako ikus-entzunezko materiala kudeatzea, kontrolatzea, kontserbatzea eta gordetzea.

        Filmatzeko/grabatzeko dokumentazio teknikoa ixteko prozedurak.

        Errealizazioko dokumentazioak eta informazioak betetzea eta kudeatzea.

        Antolamenduko taldeekin lankidetzan jardutea.

  3. Lanbide-modulua: Telebistako errealizazioaren plangintza.

    Kodea: 0904.

    Maila: 2.a.

    Iraupena: 120 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 10.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Telebistako programa baten ezaugarriak eta formatua definitzen ditu, eta, horretarako, telebista bateko programen emankizunen zerrendan ipintzeko aukerak eta generoaren tipologia kontuan hartzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Programa-proiektuko telebista-generoa definitu du, telebista baten aurrez definitutako programazioaren aukerak eta ezaugarriak proiektuaren hasierako tratamenduetara eta ideietara aplikatuz.

        2. Audientzia-potentziala, emisio-bitartekoak, ordutegi-tarteak, publizitate-aukerak edo zerbitzu publikoko justifikazio posiblea kontuan hartuz, programa-proiektu baten helburuak definitu ditu.

        3. Telebistako programa baten fitxa teknikoa landu du, programaren egituraren azterketa, bere eraikuntzan erabilitako errealizazio-kodeak, guztientzako diseinuaren baldintzatzaileak, erabilitako giza baliabideak eta baliabide teknikoak, eta programa osatzen duten elementu guztien azterketa xehatua oinarri gisa hartuz.

        4. Telebistako programa-proiektu bat martxan jartzeko erabiliko dituzten ikus-entzunezko lengoaiaren baliabideak zehaztu ditu, enkoadraketaren adierazpen-erabilerak eta erabilitako konposizioa espezifikatuz, bai eta soinuko eta argiztapeneko baliabideak ere.

        5. Telebista-programa baten eskaleta matrizea garatu du, bere egituraren eta edukien garapenean oinarrituz.

        6. Programaren errealizazioan erabiliko dituzten narrazioko baliabideak, erritmoa eta egitura zehaztu ditu.

      2. Gidoia xehatzean oinarrituz, telebista-programa baten errealizazio-eskaleta garatzen du, eta, horretarako, baliabideen beharrak eta multikamera-errealizazioaren adierazpen asmoen lorpena erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Telebistako programa-proiektu bateko gidoia xehatu du, zerrenda koherentetan abian jartzeko beharrezko baliabideak identifikatuz eta taldekatuz.

        2. Multzo edo sekuentzia bakoitzean pertsonaien eta figurazioaren parte-hartzeak markatu ditu gidoian, jantzitegia eta karakterizazioak identifikatuz, eta datuak xehatze-orrietara eramanez.

        3. Gidoian markatu ditu kokalekuak, dekoratuak, elementu eszenografikoak, attrezzoa, ibilgailuak, eta argiztatze- eta soinu-efektuak, eta datuak xehatze-orrietara eraman ditu.

        4. Grabazio-estudioaren edo kokalekuaren ezaugarriak tokian bertan edo oinplanoan aztertu ditu, haien egokitasuna baloratuz, kokalekuko fitxari edo txostenari soluzioak emanez, eta berau osatzen duten elementuen bideragarritasuna egiaztatuz.

        5. Multikamera-errealizazioaren egitura eta erritmoa zehaztu ditu, programaren adierazpen-asmoak eta edukia kontuan hartuz.

        6. Eskaleta garatu du, telebistako programaren edo fikzioaren multzoak, esku hartzen duten pertsonen parte-hartzeak, une bakoitzean behar diren jardun teknikoak, eta erreproduzitu behar den material grafikoa eta ikus-entzunezkoa sekuentzialki definituz.

        7. Produkzioak finkatutako baldintzekin koordinatuta, programaren errealizaziorako laneko plan bat osatu du.

      3. Telebista-programa baten aurreprodukzioan behar diren materialak prestatzen ditu, eta, horretarako, programaren ezaugarriak eta baldintzak programa beraren errealizazioaren antolamenduarekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mediateken funtsaren kontsultan oinarrituta, programa aurreproduzitzeko beharrezko ikus-entzunezko materialak eskuratzeko plan bat ezarri du.

        2. Jatorrizko formatuak bateratzen dituen laneko euskarri batera programa aurreproduzitzeko behar den ikus-entzunezko materiala transferitu du, kalitate teknikoak produkzioaren errekerimenduetara doitzen direla egiaztatuz.

        3. Editore ez-linealetan edo erredakzio eta edizio birtualeko sistemetan aurreproduzitzeko beharrezko bideo-piezak editatu ditu.

        4. Aurreprodukzioko materiala osatzen duten piezak garbi identifikatu ditu, eskaletan erlazionatutako grabazio-zatitan jasoz. Era horretan, zerbitzu batean sartu ahal izango ditu edo programa errealizatzean bideo-erreproduktoreen bitartez atera ahal izango ditu.

        5. Beharrezko material grafikoaren ezaugarriak eta baldintzak zehaztu ditu, eta, programan zehar, material horren errealizazio eta antolaketa kudeatu ditu, eskaletan jasotako ordenan.

        6. Eskaletaren aurkezpen-ordena islatzen duen errotuluen zerrenda osatu du.

        7. Zerrenda batean programan erabili behar dituzten musika-pieza guztiak jaso ditu, hauek kudeatzeko eta jabetza intelektualeko araudia betetzeko.

      4. Kontroleko multikamera-errealizazioaren garapen espaziala eta denborazkoa planifikatzen du, eta, horretarako, telebistako programaren komunikatzeko asmoak gauzatzea eta esku-hartze teknikoen koordinazioa erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Estudioko edo kokalekuen oinplanoan, plano eszenografikoetan deskribatutako set-ak kokatu ditu, dekoratuko eta attrezzoko elementuak non ipini finkatuz.

        2. Programan esku hartzen dutenen eta pertsonaien posizioak zehaztu ditu, bai eta eszenaratzeko mugimenduak ere.

        3. Kameren plangintza osatu du, kameren kokapena, estaldura, mugimenduak, jarraitu behar dituzten pertsonak edo pertsonaiak, enkoadraketa- eta plano-motak deskribatuz, eskaletan jasotako ordena kronologikoa jarraituz.

        4. Soinuaren grabazioan nahi duten adierazpeneko erabilera lortzeko beharrezko baldintza teknikoak zehaztu ditu, mikrofonoen kanalak, audio-lineak, kanpo-lineak, musikak eta soinu-efektuak modulatuz.

        5. Argiztatze-efektuen plangintza eta programan zehar egongo diren aldaketen espezifikazioa landu ditu.

        6. Programaren garapen espazialean eta denborazkoan eragin dezaketen aurrez ikusteko moduko gabezia teknikoak eta eszenografiakoak zuzentzeko sistema bat finkatu du.

        7. Aurkezleek irakurriko dituzten testuak eskaletara egokitzea gainbegiratzeko prozedura finkatu du, bai eta testu horiek autocuen sekuentzialki sartzea ere.

      5. Telebista-jarraitutasuneko prozesutan emisioko, publizitateko eta autosustapeneko denborak planifikatzen ditu eta kontrolatzen ditu, eta, horretarako, espazio hauek osatzen dituzten elementuen erabilera funtzionalak eta telebistaren programazioarekin duten erlazioa bereizten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Telebista-instalazio baten eguneroko emisioaren ikus-entzunezko osagai guztiak eskaleten eta jakinarazpenen bitartez dokumentatu ditu, jarraitutasun-kontroleko irizpide funtzionalak eta antolakuntzakoak aplikatuz.

        2. Identifikazio-sistema baten bitartez, telebista-programa bat osatzen duten blokeetako bakoitza zehaztu du, bai eta programaren abiapuntua eta amaierako puntua ere.

        3. Telebistako kanal edo emisora baten autopromozioak identifikatzeko sistema ezarri du, programazio- eta emisio-denbora osoa hartuta haren eragina baloratuz.

        4. Telebista batean publizitate-blokeen emisio-sistema zehaztu du. Sistema hori telebistan publizitatea emititzeko lege-araudiarekin bateragarria da.

        5. Publizitateari bide emateko eta bertatik ateratzeko segidak eta goiburuak identifikatzeko sistema ezarri du, emisioko eta programazioko denboraren guztizko zenbaketan duten eragina kontuan hartuz.

    2. Edukiak:

      1. Telebistako programa baten formatuaren eta ezaugarrien definizioa.

        Telebistako errealizazio-ereduak analizatzea.

        Telebistako programetan adierazpen-argiztapena analizatzea.

        Telebistako programetan soinu-baliabideak aplikatzea.

        Telebistako errealizazioan narrazioko eta adierazpeneko baliabideak aplikatzea.

        Honako programa hauetarako telebistako gidoia planifikatzea eta diseinatzea:

        Informazio-programak.

        Entretenimendu-programak.

        Telebistarako fikzioko programak edo serieak.

        Telebista-programa baten eskaleta matrizea gauzatzea, bere egituraren eta edukien garapenean oinarrituz.

        Programaren errealizazioan erabiliko dituzten narrazioko baliabideak, erritmoa eta egitura zehaztea.

        Audientzia-potentziala, emisio-bitartekoak, ordutegi-tarteak, publizitate-aukerak edo zerbitzu publikoko justifikazio posiblea kontuan hartuz, programa-proiektu baten helburuak definitzea.

        Telebistako enpresa-motak: plataformak, emisoreak, produktoreak eta zerbitzu-enpresak.

        Telebista-generoak:

        Askotariko programak eta musika-programak.

        Informatiboak, elkarrizketak eta eztabaida.

        Fikzio-serieak.

        Lehiaketa-programak.

        Ekitaldi bereziak eta kirol-emanaldiak.

        Formatuak:

        Informazio-formatuak.

        Entretenimendu-formatuak.

        Fikzio-formatuak.

        Multimedia-formatuak.

        Telebistako programazio-teknikak.

        Argiak telebistako set-etan.

        Adierazpen-soinua telebista-programetan.

        Telebistako errealizazioan narrazio-moduak aplikatzea. Guztientzako diseinuaren eragileak.

        Telebistako gidoia eta eskaleta.

        Egitura, erritmoa eta narrazio-baliabideak telebistako programa baten errealizazioan.

        Informazioaren analisi, bilketa eta formatua aukeratzeko ekimena.

        Jarrera ekintzailea errealizazio-ereduen azterlanean.

      2. Telebistako programaren errealizazio-eskaleta garatzea.

        Multzo edo sekuentzia bakoitzean pertsonaien eta figurazioaren parte-hartzeak markatzea gidoian, jantzitegia eta karakterizazioak identifikatuz, eta datuak xehatze-orrietara eramanez.

        Gidoian markatzea kokalekuak, dekoratuak, elementu eszenografikoak, attrezzoa, ibilgailuak, eta argiztatze- eta soinu-efektuak, datuak xehatze-orrietara eramanez.

        Telebistako programetan eta fikzioko proiektutan gidoia xehatzea:

        Multzotan banatzea.

        Banaketa sekuentzia mekanikotan eta dramatikotan.

        Pertsonaiak xehatzea.

        Argumentu-attrezzoa xehatzea.

        Telebista-programaren errealizazio-gidoia xehatzea.

        Multikamera-errealizazioaren egitura eta erritmoa definitzea, programaren adierazpen-asmoak eta edukia kontuan hartuz.

        Telebistako programen eskaletaren errealizazioa.

        Produkzioak finkatutako baldintzekin, programaren errealizaziorako laneko plana idazteko teknikak koordinatuta aplikatzea.

        Grabazio-estudioaren ezaugarriak eta gidoian oinarritutako kokalekuak zehaztea.

        Gidoia xehatzeko ereduak:

        Telebistako programaren errealizaziokoa.

        Fikzio-proiektuena eta telebista-programena.

        Telebistako programen eskaletaren errealizazio-teknikak:

        Egitura multzotan.

        Egitura sekuentziatan.

        Grabazio-estudioaren ezaugarriak eta gidoian oinarritutako kokalekuak zehaztea.

        Telebista-programetan eta fikzio-proiektutan narrazio-baliabideak, erritmoa eta egitura.

        Laneko teknikak eskaleta informatizatuekin.

        Ikus-entzunezko produkzioaren barruan antolakuntza-kudeaketaren garrantzia baloratzea.

        Sor daitezkeen egoeretara egokitzea.

      3. Telebistako programa bat aurreproduzitzeko materialak prestatzea.

        Telebistako programetan artxiboko ikus-entzunezko materiala zehaztea eta beharrak analizatzea.

        Ikus-entzunezko iturrien dokumentuak eskuratzea:

        Agentzietako albisteak biltzea.

        Ikus-entzunezko dokumentu-funtsak erabiltzea.

        Material grafikoa zehaztea eta osatzea.

        Agentzietako albisteak biltzea.

        Ikus-entzunezko dokumentu-funtsak erabiltzea.

        Iturrietako formatuak bateratzea.

        Aurreprodukziorako bideo- eta soinu-piezak editatzea.

        Zerbitzarian sartzeko edo programaren errealizazioan erabiltzeko postprodukzioko materiala aukeratzea.

        Ikus-entzunezko iturrien baliabideak telebista-programetan:

        Fitxategi-materialak.

        Albiste-agentziak.

        Ikus-entzunezko dokumentu-funtsak.

        Edizioko sistema birtualak, eta ikus-entzunezko dokumentuak eta albisteak idaztea.

        Grafismo-materiala telebistako programetan.

        Jabetza intelektualak babestutako baliabideak kudeatzea.

        Informazioa bilatzeko ekimena.

        Garatu beharreko produktuaren kalitatearekiko interesa.

      4. Telebistako kontrolean multikamera-errealizazioa planifikatzea.

        Telebistarako eszenografia planifikatzea:

        Eszenografiako elementuak identifikatzea.

        Dekoratuaren goiko bistak, eta aurretiko bistako eta hiru dimentsioko irudikapenak egitea.

        Eszenografia birtualak osatzea.

        Telebistan multikamera-errealizazioan ekintzaren mugimendua planifikatzea: kamera-posizioak eta mugimenduak.

        Soinuaren adierazpen-analisia, eta seinaleak eta soinu-efektuek ondo funtzionatzen dutela ikusteko probak.

        Erabilitako argi-puntuen adierazpen-analisia eta argiztapen-efektuen plangintza.

        Testuetako eskaleta prestatzea:

        Autocuen aurkezleek irakurritako testua sekuentzian sartzea.

        Beste bitarteko batzuk.

        Eszenografia birtualeko teknika.

        Telebistako programetan eta fikzioen proiektutan eszenaratzea.

        Multikamera-teknika telebista-kontrolean.

        Telebistako errealizazioan espazioaren eta denboraren teknikak.

        Telebistako programetan irudia eta soinua antolatzeko teknikak.

        Testuak irakurtzeko prozedurak ezartzea: autocue.

        Gertakizuneko egoerak aurreikusteko antolaketa.

        Burutu beharreko ekintzen sistematizazioa eta sekuentziazioa.

        Talde-lana koordinatzea.

      5. Telebistako jarraitutasunean emititzeko, publizitateko eta autosustapeneko denborak kontrolatzea.

        Jarraitutasuneko eskaleta osatzea.

        Blokeen emisio-denborak, publizitatea eta autosustapena kontrolatuko dituen jarraitutasuneko eskaleta baten denborak aplikatzea eta neurtzea.

        Telebistako jarraitutasunean puntuaketa-teknikak aplikatzea.

        Telebistako jarraitutasun-ekipoen eragiketa.

        Emititu beharreko piezei eta programei buruzko amaierako edizio-eragiketak egitea.

        Emisioan jarraitutasuneko ordenak identifikatzea.

        Honako elementu hauen denboren kontrola eta eskaleta:

        Goiburuak eta segidak.

        Ikus-entzunezko osagaiak.

        Programaren blokeak.

        Autopromozioak eta publizitate-blokeak.

        Telebistako jarraitutasunean puntuaketako elementuak.

        Telebistako jarraitutasun-ekipoak.

        Telebistako emisiotan jarraitutasunerako jakinarazpenak eta ordenak.

        Finkatutako denborak betetzeko zorroztasuna.

        Jarduteko eraginkortasuna egin beharreko zereginak planifikatzean.

        Koordinazioa ekipoko kideen artean.

  4. Lanbide-modulua: Telebistako errealizazio-prozesuak.

    Kodea: 0905.

    Maila: 2.a.

    Iraupena: 180 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Errealizaziorako laneko gidoia garatzen du, eta, horretarako, aurreprodukziotik datorren ikus-entzunezko materialaren iraupena eta kalitatea egiaztatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Programan erreproduzituko dituzten ikus-entzunezko pieza guztien kalitate teknikoa egiaztatzeko sistema ezarri du.

        2. Bideo-piezen minutajea egin du, bakoitzarentzako iraupena, sarrerako koleatzea, irteerako koleatzea, irteerako testu-oina, irteerako ekintza-oina eta bideoko azken koadroaren deskribapena xehatuz.

        3. Gidoiaren ekintza-oinak eta testu-oinak identifikatu eta aipatu ditu.

        4. Musika-ekitaldien minutajea landu du, sarrerako zubiaren iraupena eta ahotsen sarrerako unea, instrumentuak, leloak eta musika-marrazkiak deskribatuz.

        5. Fikziotan, ikus-emanalditan eta koreografia-emanalditan ekintzen minutajea egin du.

        6. Grabatuko duten telebistako errealizazioaren seinaleak zehaztu ditu: masterra, seinalea inkrustaziorik gabe eta kamera tolestuak edo masterizatuak.

        7. Eskaletaren laneko gidoi osagarria garatu du.

      2. Programaren errealizazioan edo emisioan, bideo-piezen emisioa eta erreprodukzioa kontrolatzen ditu, eta, horretarako, minutajeak, laneko gidoiak eta eskaletak bezalako errealizazioko dokumentazio teknikoa jarraitzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bideo-piezen jatorriari eta kopuruari buruz aldez aurretik informatu du, programaren eskaleta zuzen interpretatuz.

        2. Bideo-pieza guztien edo zatien jatorriari buruz aldez aurretik informatu du, bai eta minutajeetan aipatutako iraupenari, oinei eta koleatzeei buruz ere, bideoa erreproduzitzean falta den denbora adieraziz, eta amaierako gelditzeen eta plano-aldaketen inguruan ohartaraziz.

        3. Grabazioan zehar, zuzeneko edo playback bidezko musika-emanaldien inguruan informatu du, sarrerako zubiaren iraupenari eta ahotsen, instrumentuen, leloen eta musika-marrazkien sarrera-uneari buruz, musika-minutajean adierazitako datuetan oinarrituz.

        4. Fikzioak eta koreografiak grabatzean, ekintza nagusiei buruz informatu du, iraupenak eta oinak aipatuz.

        5. Kirol-emanalditan errepikapenen erreprodukzio- eta grabazio-sistema kudeatu du.

      3. Multikamerako telebista-programak egiten ditu, eta, horretarako, prozesuan esku hartzen duten giza baliabide eta baliabide tekniko guztien parte-hartzea baloratzen du, eta horien lana zuzentzen du proiektuaren errekerimenduak kontuan hartuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Grabatutako edo zuzenean emandako multikamerako programa baten errealizazioan esku hartzen duten guztien koordinazioa bermatzeko sistema ezarri du: informatzaileak, aurkezleak, errealizazio-ekipoak, kamerak, soinua, argiztapena, karakterizazioa, eszenografia, artistak eta beste batzuk.

        2. Programa osatzen duten enkoadraketa guztien konposizioko bigarren planoetan nahi ez dituzten lerrokatzeak aurreikusi eta ekidin ditu.

        3. Enkoadraketa guztietan kamerak eta elementu desegokiak agertzea ekidin du eta aurreikusi du.

        4. Enkoadraketetan nahi ez dituzten efektuak sor ditzaketen eszenografia, argiztapen, jantzitegia, ile-apainketa eta makillajeko elementu guztiak identifikatu eta ekidin ditu.

        5. Kameren ekipoari planoak, enkoadraketak eta mugimenduak, bideo-ekipoari bideo-piezak, soinu-ekipoari audio-iturriak eta estudioko errealizaziorako laguntza eskatu ditu, eskaerak nahikoa denborarekin aurreikusiz.

        6. Giza talde teknikoa eta artistikoa zuzendu ditu, programaren helburuak lortzeko aginduak emanez, hartualdiak baliozkotuz eta grabatuen kasuan errepikapenak aginduz.

        7. Programa grabatzeko aginduak eman ditu edo emisioan sartzeari buruz informatu du.

        8. Telebista-programa egin du, grabatzeko edo emititzeko ateratzen diren irudi- eta soinu-iturriak sekuentzietan aukeratuz.

      4. Entseguetan eta grabazioan telebistako platoaren berezko jarduerak koordinatzen ditu, eta, horretarako, antolakuntzako funtzioen betearazpenak eta programaren errealizazioaren helburuak lortzea erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Programaren eszenografiarekin lotuta artisten mugimenduak kontrastatzeko prozedura ezarri du, bere bideragarritasuna eta behar den denboran gauzatzea bermatzeko.

        2. Telebistako programaren errealizazioan ikus-jarraitutasuna konprometitu dezaketen elementu mugikorren eta attrezzoko elementuen ezaugarriak eta posizioak egiaztatu eta finkatu ditu.

        3. Multikamerako fikzio-programetan figurazioak edo programetan ikusleek hartuko dituzten posizioak zehaztu ditu, burutu behar dituzten ekintzak haiei jakinaraziz.

        4. Estudioan diharduten ekipo teknikoen koordinazio-prozedura ezarri du, programaren grabazioa edo zuzeneko emisioa abiarazteko.

        5. Programaren errealizazioan zehar kamera, soinu, argiztatze eta efektu berezietako ekipoei jakinarazi behar dizkieten estudioko errealizaziorako laguntza-jarraibideak zehaztu ditu.

        6. Kameren kokalekuak eta hauen mugimenduak egiaztatzeko sistema finkatu du, bai eta seten arteko mugimendu-denborak eta euren bideragarritasuna ere.

      5. Telebistako programaren emisioan edo grabazioan, iturriak, trantsizioak, inkrustazioak eta efektuak nahasten ditu, eta, horretarako, irudiaren kalitatearen kontrola ahalbidetzen duten ekipoen ezaugarri funtzionalak eta operatiboak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dagozkien erregistro-tresnetara, eta kontroleko eta estudioko audio- eta bideo-monitorizazioko ekipoetara audio- eta bideo-seinale bidalketen jatorria zehaztu du.

        2. Kamerak kontrolatzeko unitateen abiapuntu-parametroak doitu ditu, eta irudi-monitorearen, uhin-formako monitorearen, bektoskopioaren eta rasterizadorearen laguntzaz haien seinaleak orekatu ditu, adierazpeneko eta estetikako irizpideak jarraituz.

        3. Nahasgailuko busetara bideo-sarrerak konfiguratu ditu, kamerak, bideo-lineak, kanpoko seinaleak, grafikoak eta beste hainbat elementu behar bezala ordenatuz.

        4. Nahasgailuaren irteerak eta programa-seinaleen, aldez aurreko seinaleen eta seinale osagarrien helburuak konfiguratu ditu.

        5. Kroma, luminantzia edo DSK bidez, nahasgailuan iragaiteak, gortinak, efektu digitalak eta inkrustazioak doitu eta aurrez finkatu ditu, eta telebista-programan erabiliko dituzte.

      6. Errealizazioan laguntzeko eragiketa teknikoak burutzen ditu, eta, horretarako, telebista-estudioaren errealizazio-kontrolean kokatutako ekipo osagarriak erabiltzen ditu, hauen ezaugarri funtzionalak eta operatiboak deskribatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Telebistako programa batean, errealizazio-kontrolera bideo- eta audio-seinaleak bidaltzen dituzten erredakzioko eta edizioko sistema birtualen, zerbitzarien eta ekipo osagarrien konfigurazio-aukerak zehazteko prozedura finkatu du.

        2. Telebista-programa baten errealizaziorako multipantailan monitorizatzeko konfigurazio egokia zehaztu du.

        3. Programaren ezaugarriak eta errekerimenduak kontuan hartuz, grabagailu osagarrietarako eta pantailetarako aurre-hautagailuak, switcherrak edo kommutazioko matrizetan bideo- eta audio-seinaleen bideratzeak aurretik finkatu ditu.

        4. Titulatzailearen testuak biltegiratzeko aukerak eta aukera grafikoak konfiguratu ditu, seinalea behar bezala sartzen dela egiaztatuz.

        5. Titulatzailean beharrezkoak diren identifikatzeko klaketak eta errotuluak sortu ditu, telebistako programa bat errealizatzeko. Horretarako, elementu horiek gordetzea kudeatu du eta bideo-nahasgailurako irteera kontrolatu du.

        6. Telebistako programa baten errealizazioan programaren seinalea eta beste seinale osagarri batzuk erregistratzeko magnetoskopioak, disko gogorreko sistemak eta beste grabazio-ekipo batzuk erabili ditu, etiketen, parteen eta informatikako datuen bitartez, grabatutako artxiboak edo euskarriak identifikatuz.

        7. Telebista-programa baten errealizazioan ekintzak grabatu ditu ondoren errepikatzeko, disko gogorreko grabagailuak edo beste erregistro-sistema batzuk erabiliz.

    2. Edukiak:

      1. Errealizaziorako laneko gidoia garatzea.

        Telebistako programetan erreproduzitzeko bideo-piezak erabiltzea: osorik eta zatiak.

        Programen tipologien arabera, minutaje-datuak osatzea, bakoitzarentzako iraupena, sarrerako koleatzea, irteerako koleatzea, irteerako testu-oina, irteerako ekintza-oina eta bideoko azken koadroaren deskribapena xehatuz.

        Gidoiaren ekintza-oinak eta testu-oinak identifikatzea eta deskribatzea.

        Musika-ekitaldien minutajea, sarrerako zubiaren iraupena eta ahotsen sarrerako unea, instrumentuak, leloak eta musika-marrazkiak deskribatuz.

        Multikamerako errealizazioan laneko gidoiarekin jardutea.

        Telebistako errealizazioan grabazio-motak aplikatzea.

        Grabatuko dituzten seinaleak zehaztea: masterra, seinalea inkrustaziorik gabe eta kamera tolestuak edo masterizatuak.

        Musika-emanaldietan bideo-piezak, pasarteak, ahotsak eta instrumentuak identifikatzeko denborak eta minutajea kontrolatzea.

        Grabazioa telebistako errealizazioan:

        Masterra.

        Inkrustazio gabeko seinalea.

        Kamera masterizatuak.

        Multikamera-errealizazioan laneko gidoiaren diseinua eta funtzioak.

        Burutu beharreko ekintzen ordena eta metodoa.

        Autonomia izatea lanak egitean.

      2. Telebistako programetan bideo-piezak, iturriak eta emanaldi artistikoak erreproduzitzeko eta emititzeko kontrola.

        Kontrolean errealizaziorako laguntzan bideoak aurreratzeko metodoak aplikatzea, eskaleta interpretatuz eta honako arlo hauei buruz informatuz:

        Bideo-zatien iraupena.

        Minutajearen oinak eta koleatzeak.

        Erreprodukzioan plano-aldaketak eta amaierako gelditzeak.

        Musika-emanalditan aurreratzeko metodoak aplikatzea, antzezpenean edo emanaldian honako gai hauei buruz informatuz:

        Sarrerako zubiaren iraupena.

        Ahotsen, instrumentuen, leloen eta musika-marrazkien sarrera, musika-minutajean adierazitako datuetan oinarrituz.

        Kirol-emanalditan grabatzeko eta errepikapenak erreproduzitzeko teknikak eta estrategiak aplikatzea.

        Jatorriari eta bideo-piezen kopuruari buruzko kontrolean errealizaziorako laguntzan bideoak aurreratzeko metodoak.

        Musika-emanaldien errealizazioan tresnak, ahotsak, elkarrizketak, ekintzak eta pasarteak aurreratzeko metodoak.

        Fikzioak eta koreografiak grabatzen informazioak.

        Kirol-emanalditan errepikapenen erreprodukzioa eta grabazioa.

        Autonomia izatea lanak egitean.

        Jarduteko eraginkortasuna egin beharreko zereginak planifikatzean.

      3. Kamera anitz bitartez telebista-saioen errealizazioa egiteko teknikak:

        Errealizazio-kontrolean ordenak identifikatzea.

        Multikamera-teknikarekin telebistako errealizazioan zuzeneko muntaia aplikatzea.

        Iragaiteak gauzatzea. Adierazpeneko eta narrazioko erabilerak.

        Seinalea inkrustatzeko lana.

        Telebistako errealizazioan grafikoak prestatzea eta horiekin jardutea.

        Telebistako errealizazioan soinu-elementuak planifikatzea eta erabiltzea.

        Kamera-ekipoarekin, bideo-ekipoarekin eta soinu-ekipoarekin errealizazio-entsegua, ekintzak eta eskaerak garaiz aurreikusiz.

        Telebistarako fikzio-programetan aktoreen zuzendaritza-entsegua, hainbat kamerarekin zuzeneko errealizazioko teknikak aplikatuz.

        Telebista-programa egitea, grabatzeko edo emititzeko ateratzen diren irudi- eta soinu-iturriak sekuentzietan aukeratuz.

        Generoen eta formatuen arabera telebistako errealizazioaren dinamika.

        Kameraren mugimenduen eta enkoadraketaren adierazpen-funtzioak.

        Telebistako errealizazioan zuzeneko muntaiarako aukera teknikoak.

        Entsegu-teknikak, kameren mugimenduekin, planoekin eta enkoadraketekin, bideo-piezekin eta audio-iturriekin.

        Errealizazio-kontroleko komunikazioak.

        Telebistako fikzio-programetan aktoreak zuzentzeko teknikak.

        Jasotzen dituen aginduak interpretatu eta burutzea.

        Autonomia izatea lanak egitean.

        Arreta ekipoak erabiltzean.

      4. Telebistako platoko jarduerak koordinatzea.

        Telebistako estudioan ekipo teknikoen eta artistikoen jarduerak koordinatzea.

        Telebistako estudioan artisten kokapeneko eta mugimenduetako teknikak aplikatzea.

        Maniobragarritasun-aurreikuspena eta kamera-posizioak gainbegiratzea.

        Telebistako fikziotan ikus-jarraitutasuna gainbegiratzea.

        Telebistako estudioan soinu-efektuak, argi-efektuak eta efektu bereziak aplikatzea.

        Ekipo teknikoak eta artistikoak telebistako estudioan.

        Kamera-posizioak eta maniobragarritasuna estudioan.

        Telebistako fikziotan ikus-jarraitutasuna.

        Telebistako estudioan soinu-efektuak, argi-efektuak eta efektu bereziak.

        Giza taldeen koordinazioa jarduera zuzen gauzatzeko.

        Sormen-mailan beste pertsona batzuek garatutako lana ezagutzeko interesa.

        Jarduteko eraginkortasuna egin beharreko zereginak planifikatzean.

      5. Iturriak, trantsizioak, inkrustazioak eta efektuak nahastea.

        Uhin-formako monitorearen, bektoskopioaren eta rasterizadorearen bidez kameren seinaleen monitorizatze teknikoa analizatzea eta ebaluatzea.

        Kameren bideo-seinaleen neurketa eta doikuntza teknikoa, kameren kontrol-unitateen bitartez.

        Irudiaren adierazpen-interpretazioa eta doikuntza.

        Bideo-nahasgailuaren sarreren konfigurazioa: kamerak, bideo-lineak, kanpoko seinaleak, grafikoak eta beste batzuk.

        Bideoko nahasgailuaren irteerak eta programa-seinaleen, aldez aurreko seinaleen eta seinale osagarrien helburuak konfiguratzea.

        Bideoa nahasteko eragiketak: iragaiteak, gortinak, efektu digitalak, kroma bidezko inkrustazioak, luminantzia edo DSK.

        Kudeaketa planifikatzea, aldez aurreko doikuntzak eta errotuluak ezartzea telebistako errealizazioan.

        Nahasteko zenbait kameren seinaleak orekatzeko eta doitzeko parametroak, irizpide teknikoak, adierazpenekoak eta estetikoak aplikatuz.

        Seinaleak doitzeko neurketa-tresnak.

        Bideo-nahasgailuaren funtzionamendu-multzoen diagrama:

        Sektoreak eta funtzioak.

        Errendimendua sarrerako eta irteerako lerrotan.

        Funtzionamendu-pertsonalizazioa.

        «Nahaste» kontzeptua. Aukera teknikoak eta artistikoak:

        Erabateko eta zatiko iragaiteak.

        Inkrustazioak.

        Kromak.

        Maskarak.

        Telebista seinalea neurtzeko eta kontrolatzeko doikuntzak zorroztasunez eta zehaztasunez aplikatzea.

        Ekipamendu teknikoen konfigurazioak ikertzeko interesa.

        Autonomia amaierako produktua gauzatzeko.

      6. Errealizazioa babesteko eragiketa teknika osagarriak egitea.

        Errealizazio-kontrolerako bideo-zerbitzarien sistemak, disko gogorrak, urruneko kontrolak eta magnetoskopioak konfiguratzea eta doitzea.

        Patch Panel-en seinalea bideratzeko eragiketak.

        Bideoa erreproduzitzeko sistemetan eta magnetoskopiotan bideo-piezak prestatzea eta aurkeztea.

        Programa-seinaleak eta osagarriak grabatzeko eragiketa.

        Grabatzeko eta erreproduzitzeko bideo-zerbitzarien sistemetatik eta disko gogorretatik hedatzea (eragiketak Play Listekin).

        Errealizazio-kontrola multipantaila-sistemetan monitorizatzea.

        Errealizazio-kontrolean errotulazio-aplikazioekin eta tituladoreekin eragiketa.

        Errealizazio-kontrolerako bideo-zerbitzarien sistemak, disko gogorrak, urruneko kontrolak eta magnetoskopioak konfiguratzeko multzoen diagramak.

        Audio- eta bide-seinaleak bideratzea.

        Programa-seinaleak eta osagarriak grabatzeko sistemak.

        Kirol-emanaldietan grabatzeko eta errepikapenak erreproduzitzeko bideo-zerbitzarien sistemen eta disko gogorren eragiketa-teknikak.

        Seinalea erregistratzeko/grabatzeko eta kontrolatzeko ekipoak, nahasgailuekin seinale tratamendua (audioa eta bideoa) eta iturriak (audioa eta bideoa) gehituko dituen sistema baten multzoen diagrama. Seinalea grabatzea. Programako seinaleak eta osagarriak erregistratzeko sistemak.

        Gailuen dokumentazio teknikoa eta eskuliburuen zehaztapenak kontsultatzea.

        TBko kontrol-sistema bat osatzen duten ekipoak erabiltzeko arauak zorrotz eta zehatz aplikatzea.

        Autonomia amaierako produktua gauzatzeko.

  5. Lanbide-modulua: Ikus-entzunezkoen muntaiaren eta postprodukzioaren plangintza.

    Kodea: 0906.

    Maila: 1.a.

    Iraupena: 132 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 11.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Dokumentazioaren analisian oinarrituta, muntaia-proiektuaren komunikatzeko eta adierazpeneko ezaugarriak, eta ezaugarri teknikoak ebaluatzen ditu, eta, horretarako, bere helburuak lortzeko muntaia-teknika aproposak baloratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ikus-entzunezko muntaiaren teoria eta teknika nagusiak definitzeko ezaugarriak bereizi ditu, euren ibilbide historikoa eta proiektu bat konpontzeko aplikazioa baloratuz.

        2. Ikus-entzunezko proiektu bat muntatzeko erabakiari jarraipena (narratiboa, pertzepziokoa, formala, mugimendukoa, ekintzako eta zuzendaritzakoa, beste hainbaten artean) emateko teknikak zuzen edo oker aplikatzeko ondorioak baloratu ditu.

        3. Denboraren, espazioaren, ideiaren edo edukiaren eta soinu-bandaren tratamenduaren balorazioan oinarrituz, ikus-entzunezko produktu baten muntaian alternatiba posibleak justifikatu ditu.

        4. Ikus-entzunezko proiektuaren helburuak espezifikatu ditu, muntaia gauzatzeko prozedura tekniko gomendagarrienak eta laneko formatua zehaztuz.

        5. Ikus-entzunezko proiektua muntatzean gehitu behar dituzten barne- eta kanpo-erritmoko ezaugarri espezifikoak erabaki ditu, muntatze-fasean duten eragina baloratuz.

        6. Filmaketa/grabazioko fasean egindako errekerimendu espezifikoak dituzten eta ikus-entzunezko produktu baten muntaian gehitu behar dituzten efektu teknikoen kopurua eta ezaugarriak zehaztu ditu.

        7. Muntaketa-prozesu espezifiko bat eskatzen duten hartuneen zerrenda egin du, burutu behar duten muntaketa-soluzioak aurreikusiz.

        8. Ikus-entzunezko proiektu bat muntatzeko komunikazioko eta adierazpeneko ezaugarriak, eta ezaugarri teknikoak baloratzeari buruzko erabaki guztiak bildu ditu, prozesuen katalogo edo dokumentu batean ikus-entzunezko proiektua muntatzeko.

      2. Ikus-entzunezko programa bat muntatzeko eta postproduzitzeko prozesua planifikatzen du, eta, horretarako, guztientzako diseinuaren baldintzak eta edizio-plataformen ezaugarriak proiektuaren helburu teknikoekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. ikus-entzunezko produktu baten muntaketaren errealizaziorako edizio-gelak eta postprodukzio-enpresak bete behar dituzten ezaugarriak definitu ditu, proiektuaren ezaugarrietan, zerbitzuetan eta produktuaren egituraren analisian oinarrituz.

        2. Ikus-entzunezko proiektu baten muntaia- eta postprodukzio-prozesua burutzeko erabilitako plataformak bete behar dituen ezaugarriak definitu ditu.

        3. Bideo- eta soinu-formatuak, hauek konprimitzea, multigenerazioko aukerak eta kontuan hartu behar diren beste parametro tekniko batzuk erabaki dituzte, ikus-entzunezko produktu bat muntatzeko prozesu teknikoan aplikatzeko.

        4. Argazki-irudiaren formatu digitalen eta analogikoen ezaugarri azpimarragarrienak, euren bateragarritasuna eta guztientzako diseinuaren baldintzatzaileak baloratu ditu, ikus-entzunezko produktu baten muntaketa-prozesuan.

        5. Grafikoak sortzeko artxibo-formatuaren ezaugarri teknikoak eta euren bateragarritasunak definitu ditu, ikus-entzunezko produktu baten muntaketan aplikatzeko.

        6. Aplikazio aktiboen artean media artxiboak transferitzeko aukeratutako sistemaren ezaugarriak definitu, ditu ikus-entzunezko produktu baten muntaketaren errealizaziorako eta ikus-entzunezko beste plataforma batzuekin baliabideak trukatzeko.

        7. Fase guztietan ikus-entzunezko produktu bat muntatzeko eta postproduzitzeko prozesua gauzatzeko denboren eta jardueren diagrama egin du, dokumentu teknikoak landuz, eta denbora eta baliabideen optimizazioa kontuan hartuz.

      3. Baliabideak edizio-sisteman sartzen ditu, eta, horretarako, materialen kalitate teknikoa eta antolaketa baloratzen ditu, eta ikus-entzunezko postprodukzioko eta muntatzeko proiektuan ezarritako kalitate-errekerimenduak betetzearekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Baliabideen euskarri fisikoen (magnetikoak, optikoak eta fotosentikorrak) kanpoko identifikazio zuzena, eta bertako edukia muntatuko duten programaren dokumentazioan adierazitakoarekin bat ote datorren egiaztatu du: gidoia, eskaleta eta kamera-zatiak, besteak beste.

        2. Euskarri fisikoen edukia zuzen deskribatu eta minutatu du, aurrerago, ikus-entzunezko produktu baten muntaketan identifikatzeko.

        3. Trinkotzeak, pantailan denbora kodeak dituztela ikuste-kopiak, euskarri fisikoen formatuen kopiak eta/edo bihurketak gauzatu ditu, muntaketan aukeratutako postprodukzioko tresnekin eta baliabide teknikoekin bateragarri egiteko.

        4. Denbora-kodeen osotasuna egiaztatu du eta berriz idatzi du, jarraitutasunik ez, etetea edo sinkronizazio okerra gertatzen den kasuetan.

        5. Irudi, audio eta material grafiko guztien eskuragarritasuna eta kalitate teknikoa egiaztatu du, muntaketaren helburu den ikus-entzunezko proiektuaren dokumentazioan eskatutako kalitate-estandarrarekin bat datorrela ziurtatuz.

        6. Edizio linealeko edo ez-linealeko ekipo osoa konfiguratu, konexionatu eta doitu du, bai eta bere periferikoak ere, seinaleen fluxuaren ibilbideak kontrolatuz eta egiaztatze-eragiketak eginez.

        7. Bideo- eta audio-iturrietatik (analogikoak edo digitalak), edo formatu-bihurketa duten edo ez duten artxibo digitaletatik, edizio-sistema bati baliabideak kapturatu edo berriz kapturatu ditu.

        8. Ikusterakoan antzemandako gertakarien, akatsen eta berezitasunen zerrenda osatu du, eta horiek zuzentzeko behar diren neurriak hartu ditu.

      4. Ikus-entzunezko produktu bat muntatzeko eta postproduzitzeko beharrezko materialetarako, grafismoko, soinuko, irudien tratamenduko eta efektuak sortzeko prozesuak gauzatzen ditu, eta, horretarako, erabiliko dituzten plataformen, sistemen eta tresnen ezaugarri teknikoak eta operatiboak espezifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Efektuak, grafismoa eta errotulazioa sortzeko tresna eta plataforma egokienak aukeratu ditu, muntatze-fasean ikus-entzunezko proiektuaren errekerimendu teknikoekin bat etorrita.

        2. Proiektuan aplika daitezkeen irudi-, soinu-, grafismo- eta errotulazio-efektuen ereduak eta jarraibideak sortzeko prozesuak gauzatu ditu.

        3. Edizio-plataforman zuzenean lortu ezin diren eta kanpoko plataforma batean egin behar diren efektuak sortzeko erabili behar duen softwareko tresna gehigarriaren ezaugarri teknikoak eta eraginkorrak definitu ditu.

        4. Irudi finkoa editatu du ikus-entzunezko proiektuaren muntaketan sartzeko.

        5. Aplikazio gehigarritan, ikus-entzunezko produktu bat muntatu aurreko efektuak, grafikoak eta errotulazioak sortu ditu.

        6. Hala eskatzen duten ikus-entzunezko produktuaren irudiak osatzeko behar dituzten maskarak sortu ditu.

        7. Trukatze-euskarri batean, kanpoko plataforma batera bidali behar dituzten materialak kapturatu eta erregistratu ditu.

        8. Txosten bat egin du, kanpoko plataforma batean egin behar dituzten prozesutan irudi-, soinu-, grafismo- eta errotulazio-efektuak sortzeko jarraibideak adieraziz.

      5. Edukiaren arabera, irudi-, soinu- eta infografia-materialak ordenatzen ditu, eta, horretarako, ikus-entzunezko produktu baten muntaketa- eta postprodukzio-prozesuaren aurreragoko faseetan erabilera ahalbidetuko duten sailkapen-irizpideak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hartualdi bakoitzari dagozkion irudi- eta soinu-klipak sortu ditu, hauen edukia identifikatuz, eta muntaketa-gidoian aurreikusitako iraupenaren arabera, sarrerako eta irteerako puntuak esleituz.

        2. Klipak sekuentzien, hartualdi baliodunen eta iraupenaren arabera sailkatu eta taldekatu ditu, muntaketa-saioan klip horiek errazago aurkitzeko.

        3. Ikus-entzunezko produktuaren muntaketan eta postprodukzioan aplikatu behar duten efektuak osatzeko erabili behar dituzten irudi- eta audio-segmentuak, grafikoak eta maskarak, besteak beste, identifikatu, sailkatu eta aukeratu ditu.

        4. Sisteman sartutako hirugarrengoen materialak sailkatu eta identifikatu ditu muntaketan erabili ahal izateko, eskubideak bete behar dituztenean edo haien inguruan erabilera-adierazpena egin daitekeenean.

        5. Proiektutik soberan dauden eta baztertu dituzten materialak sailkatu, ordenatu eta artxibatu ditu, aurrerago material hori eskuratu ahal izateko.

        6. Aldibereko erregistroa egin duten iturrietatik jasotako gordinak sinkronizatu ditu.

        7. Audioko bikoizketa-saio bat egiteko beharrezko takeak prestatu, sailkatu eta euskarri egoki batean aurkeztu ditu, ikus-entzunezko produktua muntatu aurretik eskatzen badute prest izateko.

    2. Edukiak:

      1. Muntaketa proiektuaren ezaugarri komunikatiboak, adierazpenekoak eta teknikoak ebaluatzea.

        Komunikatzeko helburuaren arabera proiektua planifikatzea honako hauek kontuan hartuz:

        Adierazpen-funtzioak.

        Barruko eta kanpoko erritmoak sortzea.

        Denboraren eta espazioaren tratamendua.

        Audio-banda.

        Muntaiaren teknikak aplikatzea:

        Muntaiaren sekuentziak.

        Elkarrizketa-eszenak muntatzea.

        Ekintza-eszenak muntatzea.

        Dokumentalak muntatzea.

        Suspensea antolatzea.

        Muturreko zatiketako teknikak eta arauak haustea.

        Jump cuten adierazpen-erabilera.

        Muntatzeko efektu teknikoen errealizazioa eta filmaketa-fasean duen ondorioa.

        Jarraitutasuna (narratiboa, pertzepziozkoa, formala, mugimendukoa, ekintzakoa eta zuzendaritzakoa, besteak beste) eta barruko eta kanpoko erritmoa mantentzeko ebaluazioa.

        Muntatzearen inguruko teoria azpimarragarriak definitzen dituzten ezaugarriak.

        Ikus-entzunezko proiektuaren adierazpeneko eta komunikazioko diseinua.

        Muntaketaren adierazpeneko funtzioak.

        Honako hauen tratamendua:

        Denbora (egokitzea, laburpena eta elipsia).

        Espazioa.

        Ideia edo edukia muntaketan.

        Audioa.

        Soinu-banda muntaketan.

        Muntaketan jarraitutasuna mantentzea:

        Jarraitutasun narratiboa.

        Ekintza-jarraitutasuna.

        Mugimendu- eta zuzendaritza-jarraitutasuna.

        Barneko eta kanpoko erritmoen ezaugarriak.

        Diskurtso narratiboan audioaren eta bideoaren adierazpen-baliabideekiko interesa.

        Baliabide narratibo gisa, muntaketan efektu teknikoen ekarpena ikertzea.

      2. Ikus-entzunezko proiektu bat muntatzeko eta postproduzitzeko prozesua planifikatzea

        Postprodukzioko eta muntatzeko prozesuak planifikatzea: denboren eta jardueren diagramak.

        Edizio ez-lineala prestatzea:

        Proiektua identifikatzea.

        Media artxiboak sortzea: binak eta klipak.

        Bideo- eta soinu-formatua aukeratzea eta konprimitzea:

        Irudi- eta soinu-digitalizazioa, eta muntatzearekin eta postprodukzioarekin duen erlazioa.

        Bideoak konprimitzeko codec-ak.

        Artxibo grafikoaren eta argazki-artxiboaren formatua aukeratzea/egokitzea.

        Irudi- eta soinu-multigenerazioko teknikak aplikatzea.

        Aplikazioen artean media artxiboen transferentzia egitea: OMF eta MXF formatuak.

        Irudia eta soinua editatzeko eta postproduzitzeko plataformak eta sistemak.

        Zinemarako, bideorako eta telebistarako muntaketa- eta postprodukzio-gelen ezaugarriak.

        Ikus-entzunezkoen muntaketan eta postprodukzioan esku hartzen duten faseak eta funtzio profesionalak.

        Ikus-entzunezkoen muntaiarekin eta postprodukzioarekin lotuta, bideo, zinema, argazki eta soinuko formatuen ezaugarri teknikoak.

        Bideo irudiaren definizioa:

        Definizio estandarra (SD).

        Goi-mailako definizioa (HD).

        Formatuak bihurtzea.

        «Edizio lineala» kontzeptua: magnetoskopioekin, bideo-zintaren gainean.

        «Edizio ez-lineala» kontzeptua: ordenagailuarekin, disko gogorraren gainean.

        Aplikazioen arteko artxiboen transferentzia.

        Plataformen arteko artxiboen transferentzia.

        Azaleratzen diren aplikazioak eta teknologiak ezagutzeko interesa.

        Eskuliburuen zehaztapenak ikustea eta ikus-entzunezko edizioaren dokumentazio teknikoa.

        Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

      3. Baliabideak edizio-sisteman sartzea.

        Euskarri fisikoen kanpoko identifikazioa.

        Filmatutako eta jasotako materialaren minutajea egitea.

        Edizio ez-linealetan eta linealetan CTrekin eragiketa.

        Baliabideen euskarri fisikoen trinkotzeak eskuratzea.

        Edizio linealeko eta ez-linealeko sistemen konfigurazioa, konexionatzea eta eragiketa.

        Iturri analogiko eta digitaletatik edizio-sistema batera baliabideak sartzeko eta kapturatzeko teknikak aplikatzea.

        Irudien, audioaren eta material grafikoaren sekuentzien kalitate teknikoa ebaluatzeko prozedurak.

        Bideo- eta audio-iturriak:

        Analogikoak edo digitalak.

        Formatu-bihurketekin edo bihurketarik gabe.

        Denbora-edo minutaje-kontroleko erregistroak.

        Bideoko/audioko materialetan denbora-kodearen ezaugarriak.

        Baliabideak sartzeko eta kapturatzeko prozedurak.

        Irudien, audioaren eta material grafikoaren sekuentzien kalitate teknikoa ebaluatzeko eta estandarreko prozedurak:

        Bideo-parametroak eta -doikuntzak.

        Audio-parametroak eta -doikuntzak.

        Irudi finkoa eta material grafikoa ebaluatzea eta doitzea.

        Baliabideak biltzen dituzten materialen eraginak eta akatsak zuzentzeko teknikak.

        Azaleratzen diren aplikazioak eta teknologiak ezagutzeko interesa.

        Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

        Autonomia funtzioak betetzean.

      4. Efektuak sortzea, irudiak tratatzea eta soinua, grafismoa eta baliabideak prestatzea

        Ikus-entzunezko muntaketa-proiektutarako argazki-irudia editatzea eta tratatzea.

        Postprodukzioan efektu bereziak sortzea.

        Postprodukzioan ilustrazioa eta grafismoa sortzeko teknikak aplikatzea:

        Ikus-entzunezko proiektutarako grafikoak prestatzea eta konfiguratzea.

        Ikus-entzunezko muntaketarako irudi bektoriala tratatzea eta editatzea.

        Ikus-entzunezko muntaketarako bit-mapako irudia tratatzea eta editatzea.

        Tipografia prestatzea eta editatzea.

        Postprodukzioan 2D eta 3D efektuak aplikatzea:

        Informatiboen goiburuak.

        Programen goiburuak.

        Birsorkuntza animatuak.

        Prozesuen simulazio animatua.

        Lan-fluxua efektuekin:

        Irudi grabatuak.

        Grafismoa.

        Errotulazioa.

        Audioa.

        Efektu bereziak, 2D eta 3D animazioak, infografia, grafismoa eta errotulazioa sortzeko software tresnak eta plataformak.

        Irudi-, soinu-, grafismo- eta errotulazio-efektuen ereduak eta jarraibideak sortzeko prozesuak.

        Software moten arteko artxiboak trukatzeko prozesuak.

        Plataformen arteko trukatze-protokoloak.

        Azaleratzen diren aplikazioak eta teknologiak ezagutzeko interesa.

        Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

        Autonomia funtzioak betetzean.

      5. Irudi- eta soinu-materialen eta material infografikoen antolakuntza

        Baliabideen artxiboak kudeatzeko teknikak aplikatzea.

        Muntatze-saioaren aurretik, informatikako aplikazioen bitartez edizio-proiektuko materialak biltzea eta antolatzea:

        Hartualdi bakoitzeko klipak sailkatzea, gidoiaren araberako iraupena, eta sarrera- eta irteera-puntuak identifikatuz.

        Klipak sekuentzien arabera taldekatzea.

        Errotulazioko, 2D eta 3D grafismoko, audioko eta irudiko segmentuak taldekatzea.

        Efektuak lantzeko materialak aukeratzea eta erabiltzea.

        Muntaketa aurreko audio-bikoizketarako takeak prestatzeko teknikak aplikatzea.

        Soberan dagoen eta baztertu duten materiala antolatzea.

        Edizio-proiektuko materialen antolakuntzako aplikazio informatikoak.

        Edizio-proiektuko materialen kudeaketa:

        Filmatutako materialak sailkatzea eta identifikatzea.

        Hirugarrenen materialak sailkatzea eta identifikatzea.

        Edizio ez-linealeko prozesua:

        Baliabideen artxiboen kudeaketa: binak eta klipak.

        Edukia identifikatzea, eta sarrerako eta irteerako puntuak esleitzea.

        Mihiztatze edo sartze bidez editatzea.

        Bideo-edizioa eta audio-edizioa.

        Soberan dauden eta baztertu dituzten materialak sailkatzeko eta antolatzeko prozedurak.

        Teknologia berriak aztertzeko gaitasuna.

        Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

        Autonomia funtzioak betetzean.

      6. Lanbide-modulua: Ikus-entzunezkoen muntaiaren eta postprodukzioaren errealizazioa.

        Kodea: 0907.

        Maila: 2.a.

        Iraupena: 200 ordu.

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Edizioko eta postprodukzioko ekipamendua konfiguratzen du eta gordetzen du, eta, horretarako, kalitatezko estandar teknikoen ezaugarriak eta ekipoen aukera eraginkorrak erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Besteak beste, denbora-kodea, sarrerako eta irteerako fluxuen aukeraketa, gailuak urrutitik erabiltzea eta sinkronizazio-doikuntzak bezalako parametrotan edizio-sistemaren osagaiak konfiguratu ditu.

            2. Muntatzeko sistema osoaren eraginkortasuna egiaztatu du, periferikoak, seinaleen fluxua, biltegiratze-sistema eta, hala badagokio, grabatzekoa frogatuz.

            3. Fabrikatzaileak adierazitako ekipoak zaintzeko ohiturak jarraitu ditu, eta informatikako biltegiratze-unitateak aztertu eta optimizatu ditu.

            4. Bideoko eta audioko seinaleen zirkulazioan eteteak diagnostikatu eta zuzendu ditu, bai eta ekipoen arteko sinkronia-galerako, urrutiko kontroleko eta komunikazioko arazoak ere.

            5. Proiektu bat amaitu ondoren biltegiratze-unitateetan espazioa libratu du, eta euskarri fisikoak birziklatu ditu aurrerago aprobetxatzeko.

          2. Ikus-entzunezko produktuak muntatzen/postproduzitzen ditu, eta, horretarako, muntatzeko teknikak, kodeak eta teoriak aplikatzen ditu, eta proiektuaren helburuen eta lortutako emaitzaren arteko lotura ebaluatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Muntatze konplexuak egin ditu, bideoko eta audioko hainbat seinale barne hartuz, eta proiektuaren narrazio-nahikotasunarekin bat etorriko diren abiadura aldakorreko eta ikusteko efektuak, eta iragaiteak aplikatuz.

            2. Muntatze- eta postprodukzio-sistemak trebetasunez erabili ditu, bai eta seinale-prozesuko eta bideoko erregistro- eta erreprodukzio-ekipoak ere.

            3. Inguruneen itxurazko erlazio, ebazpen eta artxiboko formatuak homogeneizatu ditu.

            4. Irudiak eta hauei dagokien audioa sinkronizatu ditu, klaketen irudi- eta soinu-marketan edo beste edozein erreferentziatan oinarrituz.

            5. Programa bateko soinu-banda osatu du, audioko banda ugari (elkarrizketak, soinu-efektuak, musikak eta esapideak) erantsiz, mailak doituz, eta iragazkiak eta efektuak aplikatuz.

            6. Edizio batean denboren kodeko offset bat zuzen aplikatu du, eta soinu-bandaren kalitate teknikoa eta adierazpenekoa egiaztatu ditu, bai eta irudiarekin bat datorrela ere. Gainera, akatsak adierazi ditu, hauek dauden kasuetan.

            7. Egindako muntaketaren eta filmatze/grabazioaren dokumentazioaren arteko lotura egiaztatu du, lehen muntaketako akatsak eta gabeziak antzemanez, eta haiek konpontzeko beharrezko ekintzak proposatuz.

            8. Muntaiaren emaitzak baloratu ditu, beste hainbat parametroren artean, erritmoa, adierazpenak argi egitea, ikus-jarraitutasuna eta narrazioaren arintasuna kontuan hartuz. Halaber, aldatzeko proposamen arrazoituak egin ditu.

          3. Muntatze-prozesuan irudi-efektuak sortzen eta sartzen ditu, eta, horretarako, tresna eta teknologia estandarizatuen ezaugarri funtzionalak eta operatiboak baloratzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ikus-entzunezko produkzio bat muntatzeko prozesuan egingo dituen eta/edo sartuko dituen efektuak sortzeko baliabide eta prozedura egokiak aukeratu ditu.

            2. Multigeruza-konposizio bat egin du, kolorea zuzentzeko doikuntzak, irudiaren mugimendu-efektuak edo abiadura-aldaketa (gelditua, moteldua eta azkartua), aurpegiak ezkutatzea/lausotzea, eta egonkortzeko eta jarraipeneko efektuen eta keyen aplikazioak, besteak beste, konbinatuz.

            3. Efektu bat egiteko beharrezko keyak zehaztu eta sortu ditu, eta kasu bakoitzerako mota (argiak, krominantzia, matte eta diferentzia bidez) eta prozesu egokiena aukeratu ditu.

            4. Muntaian kanpoko plataforma bateko efektuak sartu ditu. Halaber, kanpoko errotulazioko eta grafismoko plataformak edo karaktereak osatzeko ekipoen errotulazioa eta grafikoak ere sartu ditu.

            5. Irudiaren ikus-kalitatea doitu eta berdindu du, aldatu behar dituzten parametroak eta irudiaren prozesatze-maila zehaztuz, bertako tresnak erabiliz edo kanpotik hartutako ekipoekin eta softwarearekin.

            6. Efektuak doitzeko parametroak artxibatu ditu, aurrerago parametro horiek berreskuratu eta berriz aplikatu ahal izateko.

            7. Trukatzeko materialak eta datuak zuzen inportatu eta osatu direla egiaztatu du.

            8. Informazioa trukatzeko protokolo estandarizatutan oinarritutako dokumentuak landu ditu, beste plataforma batzuen lana errazteko.

          4. Kanpoko enpresekin eta beste plataformekin trukatzera zuzendutako materialak prestatzen ditu, eta, horretarako, ikus-entzunezko produktuak eta dokumentuak trukatzeko estandarren eta protokolo normalizatuen ezaugarriak ezagutzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Muntaian esku hartzen duten dokumentuak eta baliabideak aurkitzeko zerrendak osatu ditu, muntaiaren edukia, biltegiratze-euskarria eta kokapena adieraziz.

            2. Trukatzeko beharrezko baliabide eta dokumentu guztiak sailkatu, etiketatu eta biltegiratu ditu.

            3. Baliabideak trukatzeko euskarrien erabilgarritasuna egiaztatu du, eta beharrezko formatu-bihurketak egin ditu.

            4. Beste prozesu batzuen artean, errotulazioa, infografia, animazioak, irudi-efektuak sortzea, materialak eskaneatzeaz arduratzen diren kanpoko enpresen laborategietarako errekerimendu teknikoen txostenak eta laneko ordenak idatzi ditu.

            5. Ikus-kopiak eta masterra lortzeko, erakusketa/emisioko kopiak inprimatzeko, euskarri fotokimikoak bikoizteko, negatibo-ebaketa eta baliabideak osatzeko kanpoko enpresen laborategitarako errekerimendu teknikoen txostenak eta lan-aginduak idatzi ditu.

            6. Agindu bakoitzaren errekerimendu espezifikoak argi eta zehatz adierazi ditu.

            7. Txostenak eta lan-aginduak idaztean, ikus-entzunezko produktuak eta dokumentuak trukatzeko protokolo normalizatuak aplikatu ditu.

            8. Egindako lan-aginduekin, kanpoko hornitzaileek prozesatutako materialak (soinu-bandak eta laborategiko materialak, besteak beste) alderatzeko, eta emaitzak agindu horietara egokitzen ote diren baloratzeko sistema finkatu du.

          5. Ikus-entzunezko produktuaren postprodukzioan akabera prozesuak gauzatzen ditu, eta, horretarako, kalitate-araudiak erregistroko, banaketako eta erakusteko formatutara aplikatzeko ezaugarriak aitortzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Bereizmen estandarreko eta bereizmen handiko prozesu lineal eta ez-lineal analogiko eta digitaletan postprodukzioaren lan-fluxuak zehaztu ditu, eta azken muntaian erabilitako euskarrien eta formatuen ezaugarri teknikoak eta zerbitzuak baloratu ditu.

            2. Hainbat modutan (zinta, telezine, laborategi eta informatikako artxiboak, besteak beste) jasotako jatorrizko elementutan oinarritura, muntaia errepikatzea ziurtatzen duten dokumentuak, artxiboak eta zerrendak osatu eta interpretatu ditu.

            3. Amaierako muntaian, kolorea eta etalonajea zuzentzeko prozesu teknikoak aplikatu ditu.

            4. Offline edizioan eskuratutako informazioan oinarrituta, euskarri fotosentsibletan, elektronikotan edo informatikotan jatorrizko baliabideekin ikus-entzunezko produktu bat osatu du, eta kanpoko plataformetan sortutako efektuak eta gainerako materialak integratu ditu.

            5. Kanpoko materialak amaierako muntaian integratzea egiaztatzeko sistema ezarri du, bai eta soinu-pisten sinkronizazioa eta edukia ere.

            6. Pisten antolaketari, erreferentziei eta mailei, bideoa trukatzeko formatuei, emanaldirako/emisiorako erabiltzean soinu-sistemen ezaugarriei eta zinematografiako estandar-kopietan soinu-pisten antolaketari buruz dauden araudi nagusien ezaugarriak zehaztu ditu.

            7. Erakusketako eta zinematografiako kopiak argitaratzeko sistemak zehaztu ditu.

            8. Emisiorako zinta bat sortu du, PPD (hedatzeko edo emititzeko prestatua) arau zehatzak jarraituz, eta audio-pisten eskatutako banaketa eta klaketak gehituz.

          6. Ikus-entzunezko produktuaren masterraren ezaugarriak erakustaldian erabilitako formatuetara eta teknologietara egokitzen ditu, eta, horretarako, obra ustiatzeko eskubideak babeseko dauden soluzio teknikoak baloratzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ikus-entzunezko produktuak ustiatzeko leihoen ezaugarriak bereizi ditu, bakoitzaren berezko entrega-formatuak zehaztuz.

            2. Ikus-entzunezko produktu bati aplikatu dizkio parametro teknikoak eta trukatzeko protokoloak, DVD edo beste erakusketa-sistema batzuk masterizatzeko, interneten edukiak deskargatzeko, telebista-operadoreentzako emisio-kopiak egiteko, euskarri fotokimikoan eta elektronikoan zine-emanaldietarako kopiak eta segurtasuneko kopiak, eta bestelako kopiak egiteko

            3. Produktuaren ustiapen-ikuspuntuen arabera, masterizatzeko formatu egokia aukeratu du, eta banaketa-kanal bakoitzerako amaierako produkzioko materialak eta prozesuak zehaztu ditu.

            4. Formatu fotosentikorrean, zein elektronikoan eta informatikoan emanaldiko/emisioko kopietarako eta masterrerako dokumentazio teknikoa osatu du.

            5. DVDn edo beste formatu batean egiletza-prozesua burutu du, test, ebaluazio, sustapen eta beste helburu batzuetarako kopiak eskuratuz.

            6. Ustiapen-eskubideak babesteko sistema estandarizatu bat ikus-entzunezko produktu bati aplikatzea baloratu du, produktu hori komertzializatzeko erabilitako teknologian espezifikazio teknikoak kontuan hartuz.

            7. Muntaian erabilitako soinu, irudi eta infografiako materialak prestatu, sailkatu eta artxibatu ditu, bai eta ikus-entzunezko proiektu baten tarteko eta amaierako materialak, eta muntaketa-proiektua osatzen duten datuak ere. Era horretan, aurrerago egingo dituzten jarraipenak, eguneratzeak eta egokitzapenak erraztuko ditu.

            8. Proiektuaren datuak, metadatuak eta baliabideak artxibatzeko dokumentazioa osatu du.

        2. Edukiak:

          1. Edizioko eta postprodukzioko ekipamendua konfiguratzea eta mantentzea.

            Edizioko/postprodukzioko gelen konfigurazioak egitea. Baliabideak optimizatzea.

            Zinemarako, bideorako eta telebistarako postprodukzioko eta irudiak jasotzeko gelak konfiguratzea. Baliabideak optimizatzea.

            Muntaiako eta postprodukzioko ekipoen mantentze-lanak egitea.

            Akatsak eta matxurak ekipoetan: atzemateko metodoak eta zuzentzeko ekintzak.

            Audioko eta bideoko seinalearen zirkulazioan zehar eta ekipoen artean komunikazio eteteak antzematea.

            Mantentze prebentiboko eragiketak. Proiektu bat amaitu ondoren, diskoan espazioa hustea eta egokitzea.

            Edizioko/postprodukzioko geletako ekipoen artean erlazio funtzionalak. Sistemen konfigurazio bereziak.

            Zinemarako, bideorako eta telebistarako audioa jasotzeko eta postproduzitzeko geletako ekipoen arteko erlazio funtzionalak. Sistemen konfigurazio bereziak.

            Edizioko eta postprodukzioko ekipoak mantentzeko prebentzioko eta zuzentzeko ekintza bereziak.

            Azaleratzen diren aplikazioak eta teknologiak ezagutzeko interesa.

            Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

            Autonomia funtzioak betetzean.

          2. Ikus-entzunezko produktuen muntaiaren eta postprodukzioaren errealizazioa.

            Edizio-parametroen konfigurazioa: settingak.

            Ikus-entzunezko muntaketa-eragiketak egitea.

            Edizio ez-lineala.

            Multikamera-edizioa denboren kodearekin grabatutako materialarekin.

            Edizio birtuala, ausazko sarrera gordetzeko euskarritan aldi bereko erreproduzitzeko eta grabatzeko gailuekin.

            Muntatzeko prozesu berezi baten faseak gauzatzea:

            Baliabideak biltzea.

            Formatuak homogeneizatzea eta itxura-erlazioa.

            Muntaia denbora-lerroan.

            Soinu-banda eraikitzea. Audio-banda ugari eranstea (elkarrizketak, soinu-efektuak, musikak eta lokuzioak), iragazkiak eta efektuak aplikatuz.

            Programak gauzatzean ikus-entzunezko muntaiaren teknikak eta teoriak aplikatzea.

            Editatutako lana aztertzea eta ebaluatzea, erritmoa, adierazpen-argitasuna, ikus-jarraitutasuna eta narrazio-jarraitutasuna kontuan hartuz.

            Ikus-entzunezko muntaia-sistemak. Edizio lineala / ez-lineala. Txertatzeak eta mihiztatzeak. Edizio digitaleko pistetan bideo-klipak editatzeko baliabide teknikoak (izurrak, lekualdatzeak, ahoa, etab.).

            Bideo-formatuak. Itxura-erlazioen eta formatuen arteko diferentziak. Kalitateak eta konpresioak. Homogeneizazioa. Bihurgailuak.

            Artxiboak inportatzeko eta esportatzeko prozesuak.

            Muntaia ebaluatzeko teknikak.

            Teknologia berriak aztertzeko gaitasuna.

            Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

            Autonomia funtzioak betetzean.

          3. Muntaiako eta postprodukzioko prozesuan irudi efektuak sortzea eta sartzea.

            Multigeruzako konposizioko teknikak eta prozedurak aplikatzea.

            Proiektuaren antolakuntza eta lan-fluxua.

            Geruzak kudeatzea.

            Maskarak sortzea.

            Animazioa. Interpolazioa. Ibilbideak.

            Efektuak ezartzeko prozedurak aplikatzea.

            Bizkortzea eta mantsotzea.

            Fotogramak geldiaraztea.

            Atzerako abiadura.

            Irudia handitzea eta murriztea.

            Key-efektuak. Gainjartzea eta inkrustazioa.

            Irudi-efektuak eta kolorea zuzentzea.

            Bideoko irudian ukituak egitea.

            Jarraipen-efektutarako grabazioa planifikatzea.

            Errotulazioa eta grafikoak sortzeko teknikak aplikatzea.

            Irudian kontrastea eta kolorea berdintzea.

            Irudi-dominanteak zuzentzea/sortzea:

            Luminantzia-efektuak.

            Tonu-mailak definitzea.

            RGB efektuak.

            Tonu-mailen gainean, hiru noranzko kolore-doikuntzak.

            Zuzenketa software espezifiko bitartez.

            Bideo-efektuak sortzeko gailuak.

            Irudia postproduzitzeko plataformak eta sistemak.

            Irudi finkoa, grafikoak eta errotulazioa sortzeko baliabideak.

            Irudi, bideo, soinu eta animazioko efektuak eta tratamendua sortzeko softwarearen ezaugarriak.

            Irudiaren ikus-kalitatea, adierazpeneko argi- eta kolore-irizpideak kontuan hartuz.

            Kolore-nagusiak.

            Etalonajea.

            Denbora-efektuen edizioa.

            Efektuak errendatzea.

            Teknologia berriak aztertzeko gaitasuna.

            Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

            Autonomia funtzioak betetzean.

          4. Kanpoko enpresekin eta beste plataformekin trukatzeko sortutako materialak prestatzea.

            Materiala trukatzeko sistemak eta protokoloak aplikatzea.

            Dokumentu grafikoak eta infografia.

            2D eta 3Dko animazioak.

            Material fotosentikorrak trukatzea.

            Nazioarteko trukatzeak: audioa, azpitituluak eta errotulazioak.

            Plataformen artean trukatzeko formatuak eta euskarriak prestatzea.

            Soinu-postprodukziorako trukatzeko formatuak eta euskarriak prestatzea.

            Deskonposizioa.

            Baliabideak finkatzea.

            Kanpoko enpresekin eta beste plataformekin trukatzeko sortutako materialen dokumentazioa.

            Baliabideak sailkatzeko, identifikatzeko eta gordetzeko teknikak.

            Trukatzeko formatuak eta euskarriak:

            Plataformen artean.

            Soinu-postprodukziorako.

            Teknologia berriak aztertzeko gaitasuna.

            Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

            Autonomia funtzioak betetzean.

          5. Ikus-entzunezko produktuaren postprodukzioa akabatzeko prozesuak.

            Soinuztatzeko eta muntatzeko amaierako prozesuak aztertzea eta aplikatzea.

            Negatiboa mozteko eta osatzeko eragiketak analizatzea.

            Produktuaren kalitate-kontroleko teknikak identifikatzea eta aplikatzea:

            Euskarri bideografikoetan eta zinematografikoetan soinu-pistak banatzea.

            Nazioarteko zerrenda.

            PPD arauak.

            Produktuaren akaberan laneko fluxuak, prozedurak eta teknikak.

            Offline edizioan laneko fluxuak eta teknikak: negatiboa moztea eta osatzea.

            Postprodukzioaren amaierako balantzea: balorazio-irizpideak.

            Kalitate-kontrola muntaian, edizioan eta postprodukzioan.

            Produktuaren kalitatearekiko interesa.

            Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

            Teknologia berriak aztertzeko gaitasuna.

          6. Masterraren ezaugarriak erabilitako formatuetara eta teknologietara egokitzea.

            Ustiapen-kopiak eta masterra lantzea.

            Blu-ray eta DVD egiletza-sistema erabiliz masterra sortzea.

            Bideo-bikoizketa eta segurtasuneko kopiak sortzea.

            Muntatzeko/postprodukzioko prozesuan sortutako datuak, dokumentuak eta baliabideak sailkatzea eta artxibatzea.

            Ikus-entzunezko produktuen ustiapen-leihoen baldintza teknikoak.

            Telebista-operadoreen bitartez ikus-entzunezko produktuak hedatzeko sistemak.

            Banaketa komertziala: euskarri fisikodun kopiak eta edukiak deskargatzea.

            Zinema-aretotan proiektatzeko formatuak.

            Teknologia berriak aztertzeko gaitasuna.

            Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

            Autonomia funtzioak betetzean.

          7. Lanbide-modulua: Ikuskizunen eta ekitaldien kudeaketaren plangintza.

            Kodea: 0908.

            Maila: 1.a.

            Iraupena: 132 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Proiektu eszeniko baten ezaugarri dramatikoak, narratiboak, estetikoak eta funtzionalak ebaluatzen ditu, eta, horretarako, gidoiaren, libretoaren, partituraren edo dokumentazioaren ezaugarri teknikoak eta artistikoak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Antzerki-testuen edo gidoi estandarizatuen berezko kodeak bereizi ditu, ikuskizunen edo ekitaldien proiektuen konponketan aplikatzeko.

                2. Produktuaren tipologia, ikuskizunaren formatua eta generoa zehaztu ditu, lanaren gidoiaren, libretoaren, partituraren edo dokumentazioaren analisian oinarrituz.

                3. Gaia, argumentua, pertsonaiak, espazioa eta denbora zehaztu ditu, bai eta ikuskizuneko edo ekitaldiko egitura dramatikoaren gainerako elementuak ere, aldez aurreko dokumentazioaren edo gidoiaren analisitik abiatuz.

                4. Lengoaia eszenikoak osatzen dituzten elementuen adierazpen-ezaugarriak, eta euren ezaugarri plastikoak, funtzionalak, semantikoak eta teknikoak baloratu ditu, aldez aurreko dokumentazioaren edo gidoiaren analisitik abiatuz.

                5. Gidoi baten narrazio-sekuentzia zehaztu du, gidoia multzotan, ekitalditan eta eszenatan edo koadrotan banatu ondoren.

                6. Garatuko duten ikuskizunaren testuinguru historikoa zehaztu du, gidoiaren irakurketan eta analisian, eta proiektuaren dokumentazioan oinarrituta.

                7. Ikuspegi historikoa eta garaikidea kontuan hartuz, ekitaldiekin eta arte eszenikoekin erlazionatutako estilo eta mugimendu artistiko azpimarragarrienak bereizten dituzten ezaugarriak zehaztu ditu.

              2. Ikuskizun edo ekitaldi bat eszenaratzearen ezaugarriak ebaluatzen ditu, eta, horretarako, eszena-proposamenaren interpretazioan eta dokumentazio teknikoan oinarritzen da.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Antzezpen-espazioen ezaugarriak, antzerki-arkitektura eta funtzionaltasun eszeniko egokiak definitu ditu ikuskizun edo ekitaldi bat errealizatzeko, bere formatua eta tipologia kontuan hartuz.

                2. Keinuen, ahoen eta lengoaiaren kodeen funtzioak bereizi ditu. Halaber, ikuskizun edo ekitaldi bat eszenaratzeko unean, aktoreek eta interpretariek erabili behar dituzten adierazpeneko eta komunikazioko baliabideen moduko teknikak bereizi ditu.

                3. Eszenografiaren ezaugarri funtzionalak, dramatikoak eta adierazpenekoak zehaztu ditu, bai eta ikuskizun edo ekitaldi baten eszena-tresneria ere. Guztia, proposamen eszenikoaren edo dramaturgikoaren analisian oinarrituta burutuko du.

                4. Proposamen eszenikoaren edo dramaturgikoaren analisitik abiatuz, jantzitegiaren, makillajearen eta karakterizazioaren ezaugarriak zehaztu ditu, ikuskizuneko edo ekitaldiko proiektua eszenaratzeko.

                5. Ikuskizun edo ekitaldi bat eszenaratzeko behar dituzten argiteriako elementuak eta eskemak egokiak ote diren zehaztu du.

                6. Ikuskizun edo ekitaldi bat eszenaratzean esku hartzen duten musikako, soinuko, ikus-entzunezko edo beste edozein motatako elementuen ezaugarriak zehaztu ditu.

                7. Ikuskizuneko edo ekitaldiko proiektu bat eszenaratzeko, agertokiaren kopurua kalkulatzeko eta agertokia janzteko elementuak eta teknikak zehaztu ditu.

                8. Ikuskizun edo ekitaldi bat eszenaratzean aplikatzen dituzten makineria tradizionaleko baliabideak definitu ditu.

                9. Arte eszenikoek historikoki esperimentatutako eboluzio teknikoa eta adierazpenekoa erlazionatu ditu, ikuskizun edo ekitaldi bat eszenaratzeko gaur egungo teknikekin eta formekin.

              3. Ekitaldi edo zuzeneko ikuskizun baten proiektuaren dokumentazio teknikoa, artistikoa eta antolakuntzakoa lantzen ditu, eta, horretarako, proiektua abian jartzeko beharrak, eta sektorearen industria-egiturak, egitura profesionalak eta teknikoak erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ekitaldien eta ikuskizunen industriaren antolakuntza- eta enpresa-funtzioen ezaugarriak ezarri ditu, bai eta tipologiaren arabera proiektu baten errealizazioan biltzen diren produkzioko eta emanaldiko faseak eta prozesuak ere.

                2. Ekitaldi- edo ikuskizun-proiektu bat abian jartzeko ekipo artistikoek eta teknikoek beteko dituzten lanak garatu ditu diagramen bitartez.

                3. Aktoreak (protagonistak, nagusiak, sekundarioak, figurazioa eta beste batzuk), esku hartzen dutenak, elementu eszenografikoak, eszena-tresneria, jantzitegia, eta argi, soinu eta ikus-entzunezko efektuak eszenen arabera xehatu ditu.

                4. Ekitaldian edo ikuskizunean esku hartzen duten pertsonaiak sailkatu ditu, hauek proiektuan duten profila, garrantzia, hedapena, maiztasuna eta erlazioa kontuan hartuz.

                5. Esku hartzen duten langileen xehapena egin du, ekitaldiaren edo ikuskizunaren antzezpenaren edo entseguaren une bakoitzean garatu behar dituen ekintzekin erlazionatuz.

                6. Dokumentazio grafikoa, eszenografiako diseinuak eta planoak, argien planoak, jantzi-marrazkiak eta beste batzuk antolatu eta bildu ditu.

                7. Libreto bateko sekuentzia dramatikoa gidoi teknikora egokitzeko prozesu osoa garatu du.

                8. Lehen kudeaketa-liburua idatzi du, zuzendaritzak planteatutako aldaketak, eszenen ordena, pertsonaien sarrerak eta irteerak, eszenografiako aldaketak, eszena-tresneria, soinua, luminoteknia, atsedenak eta efektuak jasoz bertan.

              4. Ekitaldi edo ikuskizuneko proiektu baten entseguak planifikatzen ditu, eta, horretarako, kontuan hartzen ditu obraren zuzendaritzaren aginduak eta produkzio-ereduaren jarraibideak. Guztia, antzezteko espazioaren baldintzak eta lan-araudia kontuan hartuz egingo du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Entseguen plana egin du, ekitaldiaren edo ikuskizunaren zatien edo eszenen sekuentzia kronologikoa, eta soinu, jantzitegi, eszena-tresneria, luminoteknia eta eszenografiako aldaketak, besteak beste, kontuan hartuz.

                2. Ekitaldi edo zuzeneko ikuskizun baten proiektu baten entseguak planifikatu ditu, arte eszenikoetan lanetako legeak eta araudiak, laneko espazioak prestatzea, eta laneko arriskuak prebenitzeko xedapenak betetzea kontuan hartuz.

                3. Entseguen egutegia eta plana osatu ditu, zuzendaritza teknikoaren eta produkzioaren baldintzak, material eszenikoen entrega, bertan lan egiten dutenen ordutegiak, eta, eszenen ordenaren eta banaketaren arabera, aurrez ikusteko moduan interpretariak lanean hasiko direla kontuan hartuz.

                4. Ekitaldi edo ikuskizun baten eszenografia behin betiko finkatu baino lehen aurre-eszenografia edo antzekoa gauzatu du. Halaber, eszenaren baldintzak eta espazioa zuzen islatzen dituen entsegu-gela markatu du.

                5. Multimediako ikuskizun edo ekitaldi batean produktu bat aurkezteko eskaleta sortzeko prozesu osoa garatu du.

                6. Langileen ordutegiaren taula osatu du, produkzioan parte hartzen duten guztiei ikuskizun baten entseguetan garatuko dituzten deialdien, lanen eta beste jarduera batzuen berri emateko.

              5. Ekitaldi edo ikuskizuneko proiektu bat antzezpen-espazio berritara egokitzeko aukerak baloratzen ditu, eta, horretarako, ikuskizunaren baldintza artistikoak errespetatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Eszena-espazio berrira egokitu behar duten ikuskizunaren fitxa osoa edo riderra osatu du.

                2. Ikuskizuna espazio berri batera egokitzeko bideragarritasun artistikoa eta teknikoa ebaluatu ditu, lokalaren dokumentazio teknikoa, kudeaketa-liburuaren jarraibideak, eta teknikoki eta artistikoki ezarritako malgutasun-irizpideak kontuan hartuz.

                3. Espazio berri baterako egokitzea planifikatu du, kontuan hartuz lokalaren beraren antolakuntza-egitura, harrera-gelako teknikarien lan-baldintzak eta artisten guneko laneko espazioen (back stage) erabilera.

                4. Harrera-espazio berrian eszena-tresneriaren eta jantzitegiaren kokapena, eta jantzigeletan aktoreen banaketa-plana osatu ditu.

                5. Txosten batean bildu ditu eszenografia ezartzeko, proiektoreak ezartzeko, argiteriako eta ikus-entzunezkoen efektuak grabatzeko baldintza berriak, eta ekitaldiaren edo ikuskizunaren egokitzapenaren ondoriozko beste edozein aldaketa tekniko.

                6. Eszenografia paketatzeko eta garraiatzeko prozesuen, bidaia-planaren eta agertoki berrian aurreikusitako muntatze-lanen baldintzak zehaztu ditu, biran lan egiten duten gainerako arloekin koordinazioa kontuan hartuz.

                7. Egokitzapen-prozesuan jatorrizko proiektu artistikoarekiko ahalik eta antzekotasun handiena gorde du.

            2. Edukiak:

              1. Proiektu eszeniko baten ezaugarri dramatikoak, narratiboak eta funtzionalak ebaluatzea

                Obra eszeniko baten diskurtso narratiboa eta egitura dramatikoa planifikatzea.

                Gaia, argumentua, pertsonaiak, espazioa eta denbora zehaztea, bai eta ikuskizuneko edo ekitaldiko egitura dramatikoaren elementuak ere, aldez aurreko dokumentaziotik edo gidoitik/libretotik abiatuz.

                Gidoi/libreto dramatiko bat osatzeko teknikak aplikatzea.

                Gidoi/libreto baten narrazio-sekuentzia sortzea, gidoia/libretoa multzotan, ekitalditan eta eszenatan edo koadrotan banatu ondoren.

                Ekitalditarako eta ikuskizunetarako gidoi/libreto bat osatzeko teknikak aplikatzea.

                Software espezifikoa erabiliz, ikuskizunetarako eta ekitalditarako gidoia/libretoa lantzea.

                Ekitaldien eta zuzeneko ikuskizunen ezaugarriak. Tipologia eta elementu bereizgarriak eta espezifikoak.

                Genero dramatikoak eta euren elementu bereizgarriak.

                Egitura dramatikoa eta diskurtso narratiboa arte eszenikotan.

                Ekitaldi eta ikuskizunetarako gidoiak/libretoak. Gidoi/Libreto artistikoak eta teknikoak.

                Ekitaldien eta zuzeneko ikuskizunen mugimendu artistikoen eta eskolen eboluzio teknikoa.

                Gidoiak/libretoak sortzen eta egokitzen interes eta jarrera ekintzailea.

                Dokumentazioa jaso eta tratatzeko ekimena.

                Ezagutza teorikoak eta praktikoak hobetzeko kezka.

              2. Ikuskizun edo ekitaldi bat eszenaratzeko ezaugarriak ebaluatzea.

                Antzerkiko eszenaratzea eta zuzendaritza.

                Ikuskizunetako interpretazio-kodeak analizatzea.

                Ekitalditan eta zuzeneko ikuskizunetan argiteriaren balio funtzionala eta adierazpenekoa analizatzea:

                Argiteriako eskemak egitea.

                Argiteriako elementuak aukeratzea.

                Eszenografiako software espezifikoarekin argiteriako teknikak aplikatzea.

                Musika-zatiak eta -hondoak, eta soinu-efektuak aplikatzea, arte eszenikoetan.

                Antzerki-arkitektura:

                Irudikatzeko espazioen ezaugarriak.

                Eszenaren funtzionaltasuna.

                Eszenografian makineria tradizionaleko baliabideak.

                Eszenaratzearekin lotuta, ekitaldiak eta zuzeneko ikuskizunak irudikatzeko agertokien eboluzio teknikoa.

                Ikuskizunetarako interpretazioko tekniken eta eskolen eboluzioa.

                Ikuskizunean eszena-tresneriaren eta eszenografiaren funtzioak.

                Ekitalditan eta zuzeneko ikuskizunetan argiteriako teknikak.

                Arte eszenikoetako soinu-efektuen eta musikaren funtzioak.

                Eszenaratzean edukiak aplikatzearen ondoriozko motibazioa eta jarrera ekintzailea.

                Eszenaratze, ikuskizun edo antzezpen bakoitza bereizten duen estetikarekiko interesa.

                Ezagutza teorikoak eta praktikoak hobetzeko kezka.

              3. Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu baten dokumentazio teknikoa, artistikoa eta antolakuntzakoa osatzea.

                Arte eszenikoetako ikuskizun bat, musika-antzezpenak, ekitaldiak eta beste batzuk garatzeko prozesua prestatzea.

                Eszena bakoitzeko honako baliabideak banakatzea:

                Aktoreak, partaideak, elementu eszenografikoak, eszena-tresneria, jantzitegia, argi-efektuak, soinu-efektuak eta ikus-entzunezkoak.

                Teknikarien banakatzea egitea, euren ekintzak entseguan edo ikuskizunean zehaztuz.

                Zerrenda teknikoak egitea.

                Dokumentazio grafikoa, eszenografiako diseinuak eta planoak, argien planoak, jantzi-marrazkiak eta beste batzuk antolatzea.

                Kudeaketa-liburua eraikitzea:

                Eszenen ordena, iraupena eta atsedenak.

                Eszenografiarako, eszena-tresneriarako eta jantzitegirako planteatutako aldaketak.

                Pertsonaien sarrerak eta irteerak.

                Aurreikusitako ikus-entzunezko, soinu eta argiteriako efektuak.

                Lan-prozesua errazteko beharrezko ekintzen sekuentzia.

                Kudeaketa-liburua: ezaugarriak eta funtzioak.

                Kolektibo artistikoen eta teknikoen funtzioak eta zereginak.

                Baliabideak xehatzea eta zerrenda teknikoak osatzea.

                Eszenografia ezartzeko kontrol-teknikak.

                Eszenografiako ereduak, diseinuak eta dokumentazio grafikoko ereduak.

                Libretoko sekuentzia dramatiko bat gidoi teknikora egokitzeko teknikak.

                Kudeaketa-liburuan dauden kontrol-elementuak.

                Dokumentazioa biltzeko eta betetzeko ekimena.

                Aginduak betetzeko ardura.

                Lan-taldearekin erlazionatzeko prest egotea.

              4. Ekitaldi edo ikuskizun-proiektu baten entseguak planifikatzea.

                Entseguen plangintza:

                Jardueren eta zereginen sekuentzia definitzea.

                Prestatu gabeko espaziotan antzezteko zerbitzuak eta espazioak planifikatzea.

                Ordutegi-taula osatzea. Deialdiak.

                Antzezteko eta entseguko espazioak prestatzea.

                Espazioak egokitzea.

                Espazioen banaketa funtzionala.

                Aktoreak jantzigeletan banatzea.

                Jantzitegia eta eszena-tresneria ipintzea.

                Erkaketa aurreszenografikoa egitea, eszenaren baldintza errealen isla.

                Entseguen prozesuaren antolakuntza-sistematikorako teknikak eta metodoak:

                Jardueren plana.

                Zereginen sekuentzia.

                Espazioak aurreikustea.

                Ordutegiak eta deialdiak.

                Jantzigelen eta aldagelen aurreikuspena.

                Deialdien eta ordutegien taula.

                Jantzitegiko eta eszena-tresneriako zerrenda.

                Laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruzko arauak.

                Antolamenduko taldeekin lankidetzan jardutea.

                Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

                Jarraibideak betetzeko ardura, interpretazioari zein gauzatzeari dagokienean.

              5. Ekitaldi- edo ikuskizun-proiektu bat antzezteko espazio berritara egokitzea baloratzea.

                Ekitaldi edo zuzeneko ikuskizun bat antzezteko espazio berritara egokitzeko teknikak aplikatzea.

                Ikuskizuna egokitzeko fitxa edo riderra osatzea.

                Bideragarritasun artistikoa eta teknikoa.

                Espazio berritara egokitzea.

                Kudeaketa-liburua edo gidoia antzezteko espazio berritara egokitzea, jatorrizko proiektuaren leialtasuna gordez.

                Egokitze-baldintzen gaineko txostenak eta dokumentazioa.

                Egokitu gabeko espaziotan jardueretarako erabilitako arkitektura arinak.

                Paketatze-teknikak eta espazio berritara eramatea:

                Paketatzeko zehaztapenak, garraioa eta bidaia-plana.

                Eszenategi berrian muntatzea.

                Biltegiratzea eta kontserbatzea.

                Materialak zaindu eta kontserbatzeko lanetarako laguntza eskaintzeko interesa.

                Funtzioak garatzeko ekimena izatea.

                Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

          8. Lanbide-modulua: Ikuskizunen eta ekitaldien kudeaketaren prozesuak.

            Kodea: 0909.

            Maila: 1.a.

            Iraupena: 165 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Ekitaldi edo ikuskizun baten entseguak egiteko beharrezko elementu teknikoak, materialak eta pertsonak prestatzeko eta lortzeko prozesua ezartzen du, eta, horretarako, jatorrizko plangintza eta aplikatzeko dituen aukerak baloratzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Giza talde artistikoen eta teknikoen lanak eta baliabide materialen erabilgarritasuna koordinatzeko eta gainbegiratzeko beharrezko alderdiak definitu ditu, ekitaldia edo ikuskizuna planifikatzeko fasean sortutako dokumentazio teknikoan eta lehen kudeaketa-liburuaren oharretan oinarrituz.

                2. Ekitaldi edo ikuskizun baten entsegu-espazioen, aldagelen, sarreren, komunen, klimatizazioaren, altzarien, argien, garbitasunaren eta beste elementu batzuen baldintzak egiaztatzeko eta gainbegiratzeko sistema ezarri du, sor daitezkeen arazoak garaiz aurreikusiz.

                3. Gertakariak jakinarazteko sistema, eta entsegurako beharrezko elementuak eta materialak prestatzeko prozedura zehaztu ditu.

                4. Esku hartzen duten guztiek entseguetarako aurreikusitako zitazioak betetzen ote dituzten egiaztatzeko sistema ezarri du.

                5. Eszenografiako, eszena-tresneriako, jantzitegiko eta beste esparru batzuetan entsegu bakoitzaren orrazketa teknikorako kontrol-irizpideak ezarri ditu, plangintzak, irizpide teknikoak eta finkatutako segurtasuneko kontsignak betetzen direla egiaztatuz.

                6. Arlo guztietan informazio garrantzitsua zuzen transmititzea bermatuko duen komunikazio-sistema diseinatu du, baliabide egokienak erabiliz, hala nola, informazio-panel eguneratua, eguneroko taula, eta zitazioak eta deialdiak.

                7. Pareko eszenografikoan, eszenografian eta eszena-tresnerian entseguetan izandako aldaketetarako dokumentazioa kontsignatzeko eta eguneratzeko irizpideak ezarri ditu, jatorrizko planoetan adieraziz.

              2. Ekitaldi edo ikuskizun bateko ekipo teknikoen eta artistikoen laneko prozesuak zuzentzeko prozedurak diseinatzen ditu, eta, horretarako, gatazkak kudeatzeko, zuzendaritzako eta motibazioko teknikak, batetik, eta finkatutako laneko planak betetzeak, bestetik, erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ekitaldi edo ikuskizun baten errealizazio-prozesuan esku hartzen duten giza taldeekin aplikatu behar duten aginte-estiloaren ezaugarriak definitu ditu.

                2. Proiektuaren kudeaketan aplikatuko duten komunikazio-modalitatearen ezaugarriak zehaztu ditu, esku hartzen duten guztien iradokizunak eta ekarpenak analizatzea, komunikazio horizontala indartzea, eta prozesuan aurrera egitea eta elkarren artean komunikatzea bultzatuko duen beste edozein teknika kontuan hartuz.

                3. Ekitaldiaren edo ikuskizun-proiektuaren errealizazio-prozesuan sortutako pertsonen arteko gatazken kudeaketan erabiliko duten metodologiaren ezaugarriak identifikatu ditu.

                4. Erabakiak hartzeko sistema jarri du martxan. Sistema horretan erabakiei lotutako arriskuak eta ondorioak hartuko ditu kontuan, eta, aldi berean, proiektuaren kudeaketan parte-hartzaileen artean onarpen-maila handiena lortuko du.

                5. Besteak beste, arriskuen prebentzioari, segurtasunari, sartzeko araudiei eta barne-arauei buruzko informazioa transmititzeko prozesua ezarri du, bai eta arau horiek betetzen ote diren kontrolatzeko eta egiaztatzeko ere.

                6. Entseguetan laneko plana betetzen ote den egiaztatzeko sistema prestatu du. Era berean, ezusteko arazoak konpontzeko sistema ezarri du ideiak eskainiz eta probleman zer ikusia duten arduradunekin negoziatuz: zuzendaritza artistikoa, produkzioa eta zuzendaritza teknikoa.

              3. Ekitaldi edo ikuskizun bateko entseguetan esku hartzen duten taldeen zereginak ezartzen ditu, eta, horretarako, emaitzak eta proiektuaren helburuak betetzea erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Entseguaren garapenean prozesu bat ezarri du. Bertan honakoak hartu ditu kontuan: interpretarien eta teknikarien esku-hartze aginduak ematea, sortutako aldaketen abiadura eta ordena kronologikoa finkatzea, pertsonaien mugimenduak finkatzea eta aldaketa guztiak jasotzea; hori guztia, ekitaldia edo ikuskizuna osatzen duten ekintza guztiak betetzen direla ziurtatuz.

                2. Ekitaldi edo ikuskizun baten entseguen eta antzezpenaren jarraipenerako lanbidearen berezko komunikazio-kodeak, eta lanbidearen argot eta hiztegi teknikoaren adierazpen guztiak aplikatu ditu.

                3. Esku hartzen dutenetako bakoitzaren paperaren ikaskuntza kolektiboko prozesu gisa baloratu du entseguen fasea.

                4. Entseguetan kudeaketa-liburua egunero eguneratzeko sistema bat definitu du, ekitaldiaren edo ikuskizunaren garapenari eta eboluzioari buruzko informazio tekniko eta artistiko guztiekin, bai eta zuzendaritzak proposatutako eszena-aldaketa posibleekin ere.

                5. Entseguetan esku hartzen duten artisten eta teknikarien eguneroko zereginak eta ordutegiak aztertzeko eta berregokitzeko prozedura definitu du. Bertan kontuan hartuko ditu baldintza teknikoak eta produkziokoak, pertsonak libre egotea eta hauen laneko ordutegiak.

              4. Ekitaldia edo ikuskizuna hasi aurreko jarduerak gainbegiratzeko prozedurak ebaluatzen ditu, eta, horretarako, bere funtzioaren erantzukizuna eta bere jardueren eragina aitortzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Taulan hitzartutakoa jarraituz, antzezlekura teknikariak eta artistak iristeko kontrol-prozedura finkatu du.

                2. Antzezpenean esku hartzen duten elementu artistiko eta tekniko guztien funtzionamendua gainbegiratzeko orrazketa egitea planifikatu du, esku hartzen duten taldeen zereginaren iraupenaren eta haien ordenaren arabera, eta ezustekoak konpontzeko behar den denbora kontuan hartuz.

                3. Aretoa zabaltzeko plana egin du eta partaideei jakinarazi die modu ordenatuan, ekipo bakoitzak lanean egingo dituen aurreikusitako denborak adieraziz.

                4. Jendea hartzeari buruzko alderdi guztiak kontrolatzeko prozedura bat ezarri du, hala nola, jendetza-bolumena, txarteldegian sarrerak banatzea eta antzezpena garaiz hastean eragin dezaketen beste alderdi batzuk.

                5. Komunikazio- eta seinaleztapen-sistema guztien funtzionamendua egiaztatzeko sistema planifikatu du, antzezpenean esku hartzen duten sail guztien artean.

                6. Bertaratutako ikusleen, artisten eta langileen segurtasunari buruzko arauak ezarri ditu antzezpena egiteko.

                7. Ekitaldia edo ikuskizuna abian jartzean esku hartzen duten ekipo guztien adostasuna jaso ondoren, ikuskizuna hasteko ordena emateko sistema zehaztu du.

              5. Ekitaldiaren edo ikuskizunaren antzezpenean jarraitu behar diren ekintzen ordena ezartzen du, eta, horretarako, antzezpena teknikoki zuzen egitea eta proiektuaren helburuak lortzea erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Aktoreen, kantarien, abesbatzen, dantzarien eta figurazioaren sartzeko eta irteteko aginduak, antzezlekuko mekanismoen mugimendua eta dekorazioaren aldaketak, argi, soinu eta ikus-entzunezko efektuak, jantzitegiko eta eszena-tresneriako aldaketak, besteak beste, jasoko dituen ekitaldi edo ikuskizun baten antzezpena koordinatzeko prozedura ezarri du.

                2. Ekitaldi edo ikuskizun baten antzezpenaren elementu partzialak zehatz-mehatz tenporizatu ditu, hala nola, dekoratu-aldaketak, atsedenaldiak, bisak eta ikusleak agurtzea, besteak beste. Bertan egon daitezkeen aldaketak funtzioko eguneroko jakinarazpen edo txosten batean aurreikusiko dira.

                3. Mota diferenteko ekitaldi edo ikuskizun baten (arte eszenikoak, musika-produkzioak, multimediako aurkezpenak, mitinak eta beste batzuk) antzezpenean sarrien eman daitezkeen gertaerei erantzuteko sistema aurreikusi du.

                4. Ekitaldia edo ikuskizuna behin-behinean edo behin betiko eteteko prozedura zehaztu du, jendeari eman behar zaion informazio-mota eta komunikatzeko modu egokiena kontuan hartuz.

                5. Ekitaldian edo ikuskizunean esku hartzen duten taldeek egin behar dituzten lanak planifikatu ditu, jendea biltzen den lokalen Larrialdi eta Ebakuazio Plana betetzen dela ziurtatzeko.

              6. Ekitaldiaren edo ikuskizunaren antzezpena ixteko eta baloratzeko prozedurak ezartzen ditu, eta, horretarako, antzezpen berriak optimizatuko dituen dokumentazioa lantzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ekitaldiaren edo ikuskizunaren garapena etengabe baloratzeko helburuarekin, bildutako datu azpimarragarri guztiak idatziz jasotzeko funtzioaren eguneroko jakinarazpenak edo txostenak egiteko prozedura definitu du.

                2. Esparru artistikoan eta teknikoan antzemandako gertakariak konpontzeko jardun-protokoloa diseinatu du. Bertan, langileen aldaketa posibleak eta doikuntza teknikoak aurreikusiko ditu, bai eta arazoa konpontzeko behar den denbora eta behar diren entseguak ere.

                3. Langileen taula egunero osatzeko plana zehaztu du. Bertan, hurrengo deialdirako ordutegiak eta zereginak, batetik, eta ekitaldian edo ikuskizunean esku hartzen duten talde guztientzako komunikazio-sistema eraginkorra, bestetik, bilduko ditu.

                4. Ekitaldian edo ikuskizunean esku hartzen duten talde eta sail guztien ekarpenak bilduko dituen, eta etorkizunean eszenaratzea erreproduzitzeko abiapuntu-eredu gisa balioko duen behin betiko kudeaketa-liburua osatzeko sistema ezarri du.

                5. Ekitaldiaren eta ikuskizunaren errealizazioan erabilitako ikus-entzunezko material, testu eta partitura guztiak bildu, artxibatu eta produkzio-sailari entregatzeko prozedura zehaztu du, etorkizuneko antzezpenetan erabiltzeko helburuarekin.

            2. Edukiak:

              1. Elementu teknikoak, materialak eta pertsonalak prestatzea.

                Kudeaketa zuzendaritza teknikoarekin eta artistikoarekin koordinatzea.

                Prebentziorako jardueren koordinazioa aplikatzea.

                Entsegu-dokumentuak lantzea:

                Entseguen memoria.

                Kudeaketa-liburua eguneratzea.

                Kudeaketa-gidoia egitea.

                Entseguetan orrazketa teknikoaren errealizazio-teknikak.

                Aldaketa teknikoak eta eszenografikoak kontrolatzea.

                Entseguen dokumentazioaren ezaugarriak eta hauek kudeaketa-liburuan jasotzea.

                Prebentzio-teknikak.

                Antolamenduko taldeekin lankidetzan jardutea.

                Laneko dokumentuak osatzeko prestasuna.

                Jarraibideak betetzeko ardura, interpretazioari zein gauzatzeari dagokienean.

              2. Ekitaldi edo ikuskizun baten ekipo teknikoen eta artistikoen laneko prozesuen zuzendaritza prozedurak diseinatzea.

                Eszenaratzean kudeaketa-prozedura aplikatzea.

                Entseguen gela markatzeko teknikak aplikatzea.

                Entseguetan sortutako Informazioa emateko teknikak aplikatzea.

                Laneko plana aplikatzea eta bere jarraipena egitea.

                Entseguetan elementu eszenikoak gainbegiratzeko eta kontrolatzeko prozedurak aplikatzea.

                Zuzendaritzako teknikak eta estiloak.

                Ekitalditan eta ikuskizunetan motibazio-teknikak eta gidaritza.

                Funtzionamendu-arauak:

                Sartzeko arauak.

                Segurtasuna eta lan-arriskuak.

                Kontrola, egiaztatzea eta betetzea.

                Interpretazio-teknikak eta -estiloak.

                Entseguetan elementu eszenikoak gainbegiratzeko prozedurak.

                Antolamenduko taldeekin lankidetzan jardutea.

                Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

                Jarraibideak betetzeko ardura, interpretazioari zein gauzatzeari dagokienean.

              3. Ekitaldi edo ikuskizun baten entseguetan esku hartzen duten taldeen zereginak ezartzea.

                Teknikariei eta antzezleei esku-hartze zuzendaritzak analizatzea.

                Ekitalditan eta ikuskizunetan pertsonaien mugimenduak eta desplazamenduak adieraztea.

                Ekitaldi edo ikuskizun bat osatzen duten ekintza guztiak kontrolatzeko eta finkatzeko teknikak aplikatzea.

                Entseguetan kudeaketa-liburua eguneratzea.

                Entseguetan zehar interpretazioan aldaketak finkatzea.

                Ekitaldietan eta ikuskizunetan talde-lanaren ezaugarriak.

                Teknikariei eta antzezleei zuzendutako esku-hartze zuzendaritza.

                Entseguetan zehar interpretazioko aldaketak finkatzea.

                Entseguetako aldaketa teknikoen kontrol-teknikak.

                Ekitaldi edo ikuskizun bat osatzen duten ekintza guztiak kontrolatzeko eta finkatzeko teknikak.

                Teknikarien eta artisten eguneroko zereginak eguneratzeko prozedurak.

                Antolamenduko taldeekin lankidetzan jardutea.

                Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

                Eduki teorikoak aplikatzearen ondoriozko motibazio-xedapena.

              4. Ekitaldia edo ikuskizuna hasi aurreko jarduerak gainbegiratzeko prozedurak ebaluatzea.

                Teknikarien eta artisten iristeen kontrola kudeatzea.

                Orrazketa teknikoaren errealizazioa gainbegiratzeko teknikak aplikatzea.

                Aretoaren irekitzea planifikatzea: oharrak eta prebentzioa.

                Jendearen harrera-prozesua kudeatzea.

                Antzezpenean segurtasuna gainbegiratzea eta kontrolatzea.

                Ekitaldia edo ikuskizuna hasi aurreko jarduerei buruzko kontrol orokorreko teknikak:

                Gainbegiratzeko jarduerak.

                Prozedurak eta jarduerak ebaluatzea.

                Orrazketa teknikoaren errealizazioa gainbegiratzeko teknikak.

                Seinaleztatzeko eta komunikazioko sistemak kontrolatzeko teknikak.

                Antzezpenean segurtasuna kontrolatzeko prozedurak.

                Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

                Jarraibideak betetzeko ardura, interpretazioari zein gauzatzeari dagokienean.

                Eszenako lanean segurtasun-arauak identifikatzea.

              5. Antzezpenean jarraitu behar dituzten ekintzen ordena ezartzea.

                Ekitalditan eta musikako (pop-rock, klasikoa eta sinfonikoa) eta ikuskizunetako (antzerkia, dantza eta lirika) antzezpenetan prozesu espezifikoak lantzea eta kudeatzea.

                Aktoreen, kantarien, abesbatzen, dantzarien, figurazioaren, aurkezleen eta parte-hartzaileen sarrera eta irteerako ordenak.

                Dekoratuko mekanismoen sarrerako eta irteerako ordenak.

                Dekoratu-aldaketen ordena.

                Argi, soinu eta ikus-entzunezko efektuen ordena.

                Eszena-tresneriako eta jantzitegiko aldaketen ordenak.

                Antzezpeneko zatiko elementuen denboren kontrola aplikatzea.

                Antzezpen bat abian jartzeko faseak edo ekintzak.

                Tipologiaren arabera ikuskizunen antzezpenetan ematen diren prozesuak.

                Ekitaldietan eta ikuskizunetan gertakizunak kontrolatzeko prozedurak.

                Jendea biltzen den lokaletan Ebakuatzeko eta Segurtasuneko Plana aplikatzeko teknikak.

                Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

                Jarraibideak betetzeko ardura, interpretazioari zein gauzatzeari dagokienean.

                Eszenako lanean segurtasun-arauak identifikatzea.

              6. Ekitaldiaren edo ikuskizunaren antzezpena baloratzeko eta ixteko prozedurak.

                Funtzioaren inguruan egunero jakinarazpenak edo txostenak egitea.

                Gorabeherak konpontzea:

                Teknikak.

                Artistekin.

                Amaierako kudeaketa-liburua osatzeko prozedurak aplikatzea.

                Materialak aukeratzeko prozedurak aplikatzea haiek artxibatzeko eta katalogatzeko.

                Eguneroko taularen irudikapena eguneratzeko teknikak.

                Gorabeheren parteak.

                Ekitaldiaren eta zuzeneko ikuskizunaren balantzea: amaiera eta balorazioa.

                Artxibatzeko, erregistratzeko eta katalogatzeko teknikak.

                Sortuko diren kontingentziei soluzioak bilatzeko ekimena.

                Jarraibideak betetzeko ardura, interpretazioari zein gauzatzeari dagokienean.

                Eszenako lanean segurtasun-arauak identifikatzea.

          9. Lanbide-modulua: Ikus-entzunezko eta eszenako baliabide teknikoak.

            Kodea: 0910.

            Maila: 1.a.

            Iraupena: 165 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 12.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Ikuskizuneko eta ikus-entzunezkoetako proiektutan erabili behar dituzten argi- eta eszenoteknia-ekipoen baldintza teknikoak zehazten ditu, eta, horretarako, bere ezaugarri funtzionalak eta eragileak analizatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Emisio-teknologiarekin, fotometriarekin, kolorimetriarekin, argi-sorta motarekin, tentsioarekin, potentziarekin eta argi-eraginkortasunarekin lotutako ikuskizuneko, agertokiko eta ikus-entzunezko hainbat proiektutan beharrezkoak diren iturri naturalen, gorien, fluoreszenteen eta deskargakoen ezaugarriak ebaluatu ditu.

                2. Ikuskizunetako, eszenako eta ikus-entzunezko proiektutan, kokalekuen, eszenen, dekoratuen, aurkezleen, gonbidatuen, ikusleen eta antzezleen gainean, argiteriaren efektuak alderatu eta definitu ditu zuzeneko argi, argi errefraktatu, argi islatu eta argi modularreko tresna finkoekin zein robotizatuekin.

                3. Potentziari, fase elektrikoei, kable-sekzioei, konektoreei, koadro elektrikoei eta lineen banaketari dagokienean multzo elektrogeno edo elektrizitate-hartuneko aukerak definitu ditu, ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen proiektutan.

                4. Telebistako, antzezteko eta ikuskizunetako proiektutarako mahai-argien eta dimmer-en konfigurazio diferenteak zehaztu ditu, bertan sartutako argi-materialaren, eta adierazpeneko eta dramatikako asmoen arabera.

                5. Ikuskizunetako, eszenako eta ikus-entzunezko proiektutan erabilitako argi-aparatu moten gainean, kolore efektuen iragazkien, eta kolore-tenperaturako bihurkarien, neutroen eta barreiatzaileen erabilera zehaztu du.

                6. Ikuskizun, eszena, telebista eta zinematografiako hainbat proiektutara egokitutako eszena-makineria eta elementu eszenografiakoak definitu ditu.

              2. Ikus-entzunezko proiektutan erabiliko dituzten telebistako, bideoko eta zinemako irudiak jasotzeko ekipamenduaren ezaugarri teknikoak zehazten ditu, eta, horretarako, bere ezaugarri funtzionalak eta operatiboak justifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Helburuen parametro teknikoak eta enkoadraketaren elementu morfologikoen gainean dituzten efektuak erlazionatu ditu.

                2. Ikus-entzunezko grabazio edo filmazio-motetarako egokiak diren pelikula fotokimikoan, zinta magnetikoan, disko optikoetan, memoria-txarteletan eta disko gogorretan erregistroko alternatibak justifikatu ditu.

                3. Segundoko irudiei, esplorazioari, definizioari, itxura-erlazioari eta formatuari dagokienean bideoan eta zineman proiektu diferenteetarako egokiak izango diren kameren ezaugarriak zehaztu ditu.

                4. Ikus-entzunezko proiektuekin eta hauen argiztatze-baldintzekin lotuta, bisore-doikuntzak, matrize digitaleko doikuntzak, beltzen maila, buxadura-denborak, kolore-tenperaturetara moldagarritasuna eta argi-sentsibilitateari dagokionean, kameren gaitasunak ebaluatu ditu.

                5. Kamerek eskaintzen dituzten denbora-kodeen aukerak, kamera batekin edo gehiagorekin grabaziotan denbora-kodeen erregistro-metodoak, eta ondoren egingo dituzten laborategiko eta postprodukzioko prozesuak erlazionatu ditu.

                6. Kameran klipen katalogazio eta kudeaketa digitaleko aukerak ebaluatu ditu.

                7. Kameran edo audioko ekipo espezifikotan soinua jasotzeko baldintzak definitu ditu, eta kameran kanpoko sarrerak eta bere mikrofonoen monitorizatzeko, kontrolatzeko eta doitzeko beharrak zehaztu ditu.

                8. Filmaketa edo grabazioko baldintzekin lotuta, kamera-euskarriak ebaluatu ditu, eta kamera-mugimenduen oinarri narratibo eta estetikoekin erlazionatu ditu.

              3. Ikus-entzunezko proiektuetan, antzezpenetan, ikuskizunetan, musika-grabaziotan eta irrati-programetan soinu egokiko ekipamenduaren ezaugarri teknikoak zehazten ditu, eta, horretarako, bere ezaugarri funtzionalak eta operatiboak justifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Dramatikako eta komunikazioko asmoen, soinuak jasotzeko edo zabaltzeko ekipamenduaren eta espazioen ezaugarri akustikoen arabera, ikuskizunetako eta ikus-entzunezko proiektutan beharrezko osagaien eta mikrofonoen ezaugarri teknikoak definitu ditu.

                2. Ikuskizunen eta ikus-entzunezko proiektutan erabiliko dituzten audioko erregistroko eta grabazioko ekipoen eta bozgorailuen, potentzia-etapen, banagailuen, anplifikadoreen, nahaste-mahaien, informatikako ekipoen, erreprodukzio-ekipoen eta mikrofonoen baldintzen arabera, kable- eta konektore-mota diferenteekin audio-lineen beharrak justifikatu ditu.

                3. Zinematografiako filmaketetan eta ikus-entzunezko grabaziotan zuzeneko soinu-erregistroko ekipoen eta audio-mahaien konfigurazio diferenteak egokiak direla justifikatu du.

                4. Telebistako zuzeneko programetan eta grabaziotan anplifikazio-ekipoen eta audio-mahaien, zuzeneko ikuskizunen eta antzezpenen beharrak zehaztu ditu, estudioen, aretoen eta hainbat espazioren baldintza akustikoak kontuan hartuz.

                5. Musikako, bikoizketako eta soinu-efektutako estudiotako grabaziotan, audio-ekipamenduko konfigurazioen zehaztapen teknikoak eta ezaugarri operatiboak definitu ditu.

                6. Irrati-programetarako eta musika-grabazioko proiektutarako, irrati-estudioko eta grabazio-estudioko konfigurazioen egokitasuna justifikatu du.

              4. Errealizazio-kontroleko baliabide teknikoen konfigurazioa zehazten du, eta, horretarako, telebista-programetan multikamerako hainbat estrategiatara egokitzen du, eta bere ezaugarri funtzionalak eta eragileak justifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Jarraitutasuneko kontrolaren eta unitate mugikorren, telebistako platoa eta errealizazio-kontrolaren konexioen eta ekipoen diagrama justifikatu ditu.

                2. Bideo-nahasgailuen eta hauen gaitasunen ezaugarriak ebaluatu ditu, sarrerako lineak aukeratzeko eragiketei, sinkronizazioari, oinarrizko busei eta osagarriei, trantsizioei, inkrustazioei, DSKri eta efektu digitalei dagokienean.

                3. Telebistako programetan audio-mahaiaren sarrerako lineen beharrak, eta kontrolean eta estudioan mahai horretatik hainbat lekutara egindako bidalketak definitu ditu.

                4. Errealizazioko postuen, kameren, kudeaketaren, audio-mahaiaren, bideo-erreprodukzioaren eta -grabazioaren, kameren kontrolaren, argi-kontrolaren, grafismoaren eta kanpoko konexioen arteko komunikazio-eskema diseinatu du.

                5. Bideoko eta audioko euskarrien eta formatuen aukeraketa justifikatu du, bai eta audio segi bideo motako, eta bideo eta audio kapsulatuko teknologiena ere.

                6. Kameren eta euren kontrol-unitateen espezifikazioak ebaluatu ditu, eta hainbat programa grabatutan eta zuzeneko emisiotan irudien doikuntza-eragiketak justifikatu ditu.

                7. Eszenografia birtualeko sistemen gaitasun teknikoak, eta kamerekin eta irudi-nahasgailuarekin duten lotura zehaztu ditu.

              5. Edizio, grafismo, animazio, efektu, soinuztatze, formatu-aldaketa eta amaierako prozesuen baldintzen arabera, ikus-entzunezko proiektutan postprodukzioko ekipamendua zehazten du, eta, horretarako, bere ezaugarri funtzionalak eta eraginkorrak justifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Postprodukzioko ekipamenduaren ezaugarri eragileak eta espezifikazio teknikoak, batetik, eta zinema, bideo eta telebistako proiektutan muntatze- eta edizio-metodologiak diferenteak, bestetik, erlazionatu ditu.

                2. Muntatzeko eta postprodukzioko hainbat proiektutan edizio linealaren eta edizio ez-linealaren egokitasuna justifikatu du.

                3. Edizio ez-linealeko ekipo baten multzoen diagrama eta edizio-sistema, bere periferikoak, sareetara eta zerbitzarietara konexioa, magnetoskopioekin edo beste erreproduktore, grabagailu eta matrize batzuekin konexioak diseinatu ditu, jasotzeko edo digitalizatzeko, editatzeko eta helburu duen euskarrira iraultzeko prozesuen eraginkortasuna ziurtatuz.

                4. Ikus-entzunezko proiektuak banatzeko euskarrietan eta edizio-prozesuan erabili behar dituzten erakusketa-estandarrei, fotograma nagusiei, audio- eta bideo-codecei, bit-tasei, konprimitze-estandarrei, kuantifikazioei, laginketa-maiztasunei, ustiapenari, formatuei eta grabazioko euskarriei dagokienean, edizio-proiektuko erabakiak justifikatu ditu.

                5. Postprodukzio-prozesuaren amaieran entregatuko dituzten materialen aukera teknikoak finkatu ditu, ikus-entzunezko hainbat proiektutan banatzeko kanaletarako, laborategitarako eta beste enpresa batzuetarako offline eta online grabazioak eta edizio-erabakien zerrendak barne hartuz.

                6. Editore ez-linealen gaitasunak eta postprodukzioko proiektuen exijentziak erlazionatu ditu, proiektu-aukerei, formatu diferenteak onartzeari, audio- eta bideo-pistei, trantsizioei, efektuei, sinkronizatzeko eta orekatzeko gaitasunei, prozesatze-denborei, errotulazioko eta integrazioko ahalmenei dagokienean, grafismoko, konposizio bertikaleko eta 3Dko aplikazioekin.

                7. Ikus-entzunezko proiektuak soinuztatzeko prozesutan beharrezkoak diren audioko postprodukzio-aplikazioak eta ekipamenduko ezaugarriak ezarri ditu.

                8. Telebistako albistegitako funtziotara egokitutako albisteak editatzeko sistema birtualen aukera teknikoak eta operatiboak zehaztu ditu.

              6. Multimedia-proiektutan ekipamendu teknikoaren egokitasuna definitzen du, eta, horretarako, bere espezifikazioak ebaluatzen ditu, eta proiektuen beharrekin eta ingurunearen errekerimenduekin lotuta bere gaitasunak justifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Prozesadoreei, memoriari, disko gogorrari, grabatzeko eta erreproduzitzeko unitate optikoei, txartel grafikoari, pantailari eta periferikoei dagokienean, multimediako proiektutarako informatikako ekipoen zehaztapenak definitu ditu.

                2. Informatikako ekipoak sarean konfiguratzeko beharrak, zerbitzaria/bezeroak erlazioak, biltegiratzeko eta segurtasuneko kopiarako metodoak, eta, funtzioen arabera, multimedia-proiektuko kideentzako baimenen protokoloak zehaztu ditu.

                3. Irudien tratamenduko aplikazioen gaitasun teknikoak eta eragileak, bektore-ilustrazioa, 2D animazioa, 3D animazioa eta modelatzea, diseinu interaktiboa, web diseinua, bideo-edizioa eta egilea justifikatu ditu, hainbat proiektu interaktiborekin, ikus-entzunezko web-diseinukoekin, bideo-jokoetakoekin, eta DVDn egiletasunekoekin eta beste euskarri batzuekin erlazionatuz.

                4. Multimediako hainbat proiektutara egokituta, bideo-erreproduktoreen, audio-lineen, mikrofonoen, eskanerren eta argazki-kameren bitartez eskuratutako baliabideetarako, irudi, audio eta bideoko artxiboko formatu eta aukera zehatzak erabiltzea justifikatu du.

                5. Eskuragarritasun-maila diferenteko erabiltzaileen beharrak eta ustiapen-baliabideen exijentzia teknikoak zehaztu ditu, eta multimedia-aplikazioen irteera-aukerak haietara egokitu dira.

              7. Edozein euskarri edo sistema bidez emitituko edo banatuko dituzten ikus-entzunezko eta multimediako programen ezaugarri interaktiboak, multikanalak eta multimediak, eta aukera teknikoak definitzen ditu, eta, horretarako, haien ezaugarri teknikoak aztertzen ditu eta aukerak justifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. LTD, IPTV, satelite, kable, streaming, podcast eta telefonia mugikor bidez emango dituzten telebistako programak konfiguratzeko aukerak eta zerbitzu teknikoak definitu ditu, euren parametroen arabera.

                2. Emisio analogiko, DAB irrati digitaleko estandar, LTD, streaming, podcast eta telefonia mugikor bidez emango dituzten irrati-programen aukera teknikoak justifikatu ditu, sistema bakoitza definitzeko parametro teknikoak betetzeari dagokionean.

                3. Set-top-box, deskodegailu interaktibo, telefono-linea, SMS, Internet edo kable bidez telebista interaktiboko programetan itzulera-kanaleko beharrak eta euren aukera teknikoak justifikatu ditu.

                4. Euskarri-motari, edukierei, bideo-formatuei, audio eta bideo kodifikazioari-deskodifikazioari, biten tasari, eskualdeei eta bateragarritasunari dagokienean, euskarri digitalen bitartez hedatu behar dituzten ikus-entzunezko produktuak konfiguratzeko aukerak zehaztu ditu, bai eta egiletzako eta nabigazioko baldintzak ere.

                5. Euskarri digitalen bitartez zabalduko dituzten musika-produktuen konfigurazio-aukerak justifikatu ditu, euskarri-motari, modulazioari, laginketa-maiztasunari, kuantifikazioari, seinale-zarata erlazioari, maila dinamikoari, grafikoei eta menu interaktiboei dagokienean.

                6. Internet, LTD, telefonia mugikor eta euskarri digitalen bitartez hainbat plataformatarako zabalduko dituzten bideojoko eta proiektu interaktiboen ezaugarri teknikoak finkatu ditu.

            2. Edukiak:

              1. Ikuskizunetan eta ikus-entzunezko hedabidetan beharrezkoak diren argiteriako eta eszenotekniako baldintza teknikoak zehaztea.

                Argi-iturri naturalen eta artifizialen neurketa fotometrikoak.

                Argi-iturri naturalen eta artifizialen kolore-tenperaturaren neurketak.

                Ikuskizunak eta ikus-entzunezko hedabideak argitzeko instalaziotan konfigurazio elektrikoak eta diagramak interpretatzea.

                LED, fluoreszentzia, deskarga, goritasun-lanparak eta ikus-entzunezkoak argitzeko iturrien katalogoen interpretazio teknikoa.

                Eszenoteknia eta argitzeko softwarea ebaluatzea.

                Eszenako makineria konfiguratzea eta funtzionatzea.

                Argiaren fisika. Argi-iturri naturalen eta artifizialen kolore-tenperaturak.

                Kolorimetria: magnitudeak eta neurtzeko tresnak.

                Fotometria: magnitudeak eta neurtzeko tresnak.

                Argiaren adierazpen-kalitatea:

                Argi zuzena.

                Argi errefraktatua.

                Argi islatua.

                Kolore-tenperaturako bihurketak: iragazkien bitarteko doikuntzak.

                Ikuskizunetan eta ikus-entzunezko hedabidetan argi-instalaziotarako elektrizitate aplikatua.

                Fluoreszentzia, deskarga eta inkandeszentziako lanparak eta ikus-entzunezkoak argitzeko iturriak.

                LED teknologia argiterian.

                Ikuskizunetarako eta ikus-entzunezko hedabideetarako argiteria-tresneria: sorta irekiko proiektoreak, lentedun proiektoreak, argi arineko islagailuak, tresna modularrak eta robotizatuak.

                Eszenoteknia eta antzerki-arkitektura.

                Dokumentazio teknikoko eta eskuliburuen espezifikazioak ikustea.

                Azaleratzen diren teknologiekiko eta kontzeptu teoriko berriekiko interesa.

                Terminologia teknikoa erabiltzen zehaztasuna.

              2. Zineman, bideoan eta telebistan irudia jasotzeko ekipoen ezaugarri teknikoak zehaztea.

                Zineman eta bideoan erabilitako foku-distantzien errendimenduari buruzko dokumentazio teknikoa analizatzea.

                Bideo digitaleko erregistro-sistemen ezaugarri teknikoak zenbatzea.

                Bideokamera baten eskuliburuaren ezaugarri teknikoak interpretatzea.

                Zine-kamera baten eskuliburuaren ezaugarri teknikoak interpretatzea.

                Zinemako eta bideoko helburuak: motak, parametroak eta osagarriak. Ikus-entzunezko produkziotan erabilitako helburuen ezaugarriak:

                Foku-distantziak.

                Optikaren eta enkoadraketaren arteko erlazioa.

                Eremu-sakontasuna.

                Eremu-sakontasunean eragiten duten faktoreak (irekiera, milimetrajea, eta fokatze-distantzia).

                Irudia jasotzeko teknologietarako erregistro-euskarri egokiak.

                Bideoa:

                Formatuak: Movie (MOV), AVI, MPEGs.

                Txartelen tipologia: SD / SDHC, P2, Flash, etab.

                Zinema: ASA sentsibilitatea eta kolore-tenperaturak.

                Erregistro-ekipoak:

                Bideokameren ezaugarri teknikoak eta errendimendua.

                Zine-kameren ezaugarri teknikoak.

                Zine-kameren eta bideokameren euskarriak. Eskuzko kamerarako osagarriak, steadycam, bodycam eta antzekoak.

                Elementu osagarriak: travelling, dollies, lumak, garabiak eta buru beroak.

                Kamera-sistema robotizatuak.

                Dokumentazio teknikoko eta eskuliburuen espezifikazioak ikustea.

                Azaleratzen diren teknologiekiko eta kontzeptu teoriko berriekiko interesa.

                Terminologia teknikoa erabiltzen zehaztasuna.

              3. Ikus-entzunezko hedabidetan, irratian eta ikuskizunetan soinu egokiko ekipamenduaren ezaugarri teknikoak zehaztea.

                Mikrofono-mota diferenteekin soinua jasotzeko probak egitea.

                Ikus-entzunezko, irrati eta ikuskizunetako proiektutan, inguruneko ezaugarri akustikoen edo nahi den emaitzaren arabera mikrofonoak aukeratzea.

                Ikus-entzunezkoetarako, ikuskizunetarako eta irratirako audio-mahai analogikoekin eta digitalekin oinarrizko eragiketak egitea.

                Telebistako eta irratiko estudiotarako eta agertokitarako anplifikazioa eta lineak konfiguratzea.

                DVD-RAM, disko gogor edo memoria-txartelean audio-grabagailuen ezaugarri teknikoak analizatzea.

                Audio-seinalearen parametroen unitateak eta neurriak.

                Seinalea modulatzea (AM, FM, PCM, eta abar).

                Audio-seinalea grabatzeko eta gordetzeko formatuak:

                Digitala.

                Analogikoa.

                Ikus-entzunezko, irrati eta ikuskizunetako proiektutan soinua jasotzeko mikrofonoen ezaugarri tekniko orokorrak.

                Ikus-entzunezkoetarako, ikuskizunetarako eta irratirako audio-mahai analogikoen eta digitalen zerbitzu teknikoak.

                Ateak.

                Erreberberadoreak.

                Ekualizadoreak.

                Ekipoen sinkronizagailuak.

                Telebistako estudiotan, grabazio-estudiotan, irratian, ikuskizunetan eta espazio eszenikotan audioa anplifikatzea.

                Zinematografiako eta ikus-entzunezko zuzeneko soinurako, musika-grabaziotarako, eta telebistako eta irratiko programetarako audioko erregistro digitaleko ekipoak.

                Irrati-estudioen eta grabazio-estudioen konfigurazioaren ezaugarriak.

                Dokumentazio teknikoko eta eskuliburuen espezifikazioak ikustea.

                Azaleratzen diren teknologiekiko eta kontzeptu teoriko berriekiko interesa.

                Terminologia teknikoa erabiltzen zehaztasuna.

              4. Telebistako jarraitutasun kontrola, unitate mugikorra eta errealizazio-kontroleko baliabide teknikoen konfigurazioa zehaztea.

                Errealizazioko kontrol-sistema bateko ekipoen eskuliburu teknikoak interpretatzea: bideo-nahasgailuak, sinkronismo-sorgailuak, matrizeak edo bideoko patch-pannel aurreselektoreak, kamerak eta kameren kontrol-unitateak, bideo-erreproduktoreak eta grabagailuak, titulatzaileak, autocue sistemak eta eszenografia birtualeko sistemak.

                Errealizazioko kontrol-sistema bateko ekipoen artean konektatzeko multzo-diagramen interpretazio teknikoa.

                Jarraitutasuneko sistema informatikoaren eta ekipoen arteko lotura.

                Kamera baten elementu teknikoen konfigurazioa eta doikuntza:

                Telebistako estudioan.

                Emankizunean.

                CCU bidez seinalea egiaztatzea eta doitzea.

                Baliabide teknikoen artean konexioak egitea, nahi dugun konfigurazioaren arabera, eta ondo funtzionatzen duela eta seinalea ondo jasotzen dela egiaztatuz.

                Nahasgailuen ezaugarri teknikoak, sinkronismo-generadoreak, Patch Panel, bideo-aurreselektoreak, kamerak eta CCUk, magnetoskopioak, tituladoreak, autocue sistemak eta eszenografia birtualeko sistemak.

                Telebistako jarraitutasun-kontroleko audio- eta bideo-ekipamendua.

                Emanaldietan eta estudioan telebista-kameren ezaugarri teknikoak. Zuri-balantzea, beltz-balantzea, tenperatura-iragazkiak, NDak, audioko eta bideoko puntako seinaleak, esposizioa konpentsatzeko sistemak, etab.

                Kameren kontrol-unitateen eta kontrol eragileen ezaugarri teknikoak.

                Dokumentazio teknikoko eta eskuliburuen espezifikazioak ikustea.

                Telebistako eta bideoko seinalearen erreferentziako neurri zuzentzaileen aplikazioan zorroztasuna.

                Teknologia berriak ikertzeko interesa.

              5. Ikus-entzunezko proiektuetan postprodukzio ekipamendua zehaztea.

                Magnetoskopio digitalen ezaugarri eragileen interpretazio teknikoa.

                Bideo-lineen editoreen ezaugarri eragileen interpretazio teknikoa.

                Postprodukzio-gela ez-linealen konfigurazioak analizatzea.

                Edizio ez-linealeko proiektuko konfigurazioak analizatzea.

                Edizio ez-linealeko proiektuaren irteerako konfigurazioak analizatzea.

                Magnetoskopio digitalen ezaugarri teknikoak eta eragileak.

                Bideoko editore linealen ezaugarri teknikoak eta eragileak.

                Postprodukzio ez-linealeko gelen ekipamendua.

                Edizio ez-linealeko aplikazioen ezaugarri teknikoak eta eragileak.

                Zinematografiako eta ikus-entzunezko postprodukzio-proiektutan edizio linealaren eta edizio ez-linealaren egokitasuna zehazteko faktoreak.

                Albisteak idazteko eta editatzeko sistema birtualen ezaugarri teknikoak eta eragileak.

                Dokumentazio teknikoko eta eskuliburuen espezifikazioak ikustea.

                Ekipoen eboluzio teknikorako interesa.

              6. Multimedia proiektutan ekipamendu teknikoaren egokitasuna definitzea.

                Multimedia-produkzioko softwarearen ezaugarriak eta prestazioak ebaluatzea.

                Multimedia-proiektuaren eragiketa teknikoak baldintzatzen dituzten helburuko baliabideen ezaugarriak analizatzea: pantaila-tamainak, audioko eta bideoko baldintzatzaileak, bideo- eta audio-formatuak, eta irisgarritasuneko eta erabilerako baldintzak.

                Multimedia-produkziorako ekipoen sistema bat konfiguratzea.

                Multimedia-produktu bat sortzeko faseak analizatzea, hardware eta softwareko beharrak antzemanez.

                Multimedia produkziotako ekipamendu informatikoaren ezaugarri teknikoak.

                Biltegiratzeko sistemak: tipologia eta zerbitzuak.

                Sarrerako eta irteerako hardwarea: eskanerren zerbitzuak, tableta grafikoak eta inprimagailuak.

                Multimedia-proiektutarako egokiak diren bideo, audio eta irudiko artxibo-formatuak.

                Multimedia-produktuak sortzeko egile-tresna bereziak.

                Azaleratzen diren teknologiekiko eta kontzeptu teoriko berriekiko interesa.

                Multimedia-produkziotan ekipo eta konfigurazio egokiak ikertzeko jakin-mina.

              7. Multimediako eta ikus-entzunezko programen aukera teknikoen, eta multimedia eta multikanal ezaugarrien eta ezaugarri interaktiboen definizioa.

                Bideo-seinalea deskribatzea eta analizatzea.

                Seinale analogikoen eta digitalen arteko diferentziak analizatzea.

                Telebistako sistemak deskribatzea eta analizatzea.

                Neurtzeko tresnak erabiliz, seinaleak neurtzea eta interpretatzea.

                A/D eta D/A bihurketa analizatzea.

                Telebista digitalean erabilitako arauak sailkatzea.

                Telebista seinale digitalak transmititzeko moduak deskribatzea.

                A/D irratian maiztasun-bandak eta modulazioa analizatzea.

                CD eta DVD audioari buruzko audiorako formatuen propietateak baloratzea.

                DVD eta Blue-rayri buruz bideorako formatuen propietateak baloratzea.

                Emititzen ari den audio-seinale baten parametro teknikoak (modulazioa, laginketa-maiztasuna, kuantifikazioa, seinale-zarata erlazioa, maila dinamikoa) aukeratzea.

                Telebista-sistemak. PAL kodifikazioa eta sistema.

                Telebista-estandarrak definizio estandarrean eta emisio-formatuak LTD, IPTV, satelite, kable eta mugikortasun bidez.

                Bereizmen handirako gaur egungo sistemak.

                Definitutako arau teknikoak: Estatu Batuetakoa (ATSC), europarra (DVB-T) eta japoniarra (ISDB-T).

                HD eta Full HD. Bereizmen handiko parametroak:

                Bereizmenak.

                Ekortze-dualtasuna.

                Frame-maiztasuna.

                Itxura-erlazioa.

                Konektagarritasuna: DVI edo HDMI.

                Audio- eta bideo-formatuak:

                DVD

                Blu-ray

                Bideo-seinale analogikoen eta digitalen ezaugarriak.

                Irudiak digitalizatzea. Irudiak konprimitzea.

                Telebista interaktiboa: baliabideak, estandarrak, deskodegailu interaktiboak eta itzulera-kanalak.

                Seinaleak transmititzea, jasotzea eta hedatzea.

                Modulazioa, maiztasun-bandak eta irrati analogikoko eta digitaleko estandarrak.

                Telefonia mugikorrean irrati interaktiboko teknologiak eta hargailuak.

                Ikus-entzunezko eta musikako produktuak banatzeko euskarri digitalak.

                Interneten streaming eta podcast hedapena, audiorako eta ikus-entzunezko hedabidetarako.

                Internet, LTD, telefonia mugikor eta euskarri digitalen bidez interaktiboen hedapenaren ezaugarriak.

                Azaleratzen diren teknologiekiko eta kontzeptu teoriko berriekiko interesa.

                Eskuliburu teknikoen espezifikazioak ikustea.

          10. Lanbide-modulua: Ingeles teknikoa.

            Kodea: E200.

            Maila: 2.a.

            Iraupena: 40 ordu.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Edozein komunikazio-bitarteko bidez hizkuntza estandarrean egindako orotariko ahozko diskurtsoetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du, eta mezuaren edukia interpretatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Mezuaren ideia nagusia identifikatu du.

                2. Hizkuntza estandarrean ahoskatutako irrati bidezko mezuen helburua eta bestelako material grabatuaren edo erretransmitituaren helburua ezagutu du, eta hiztunaren aldartea eta tonua identifikatu ditu.

                3. Bizitza sozialarekin, profesionalarekin edo akademikoarekin lotzen diren hizkuntza estandarreko grabazioetatik atera du informazioa.

                4. Hiztunaren ikuspuntuak eta jarrerak identifikatu ditu.

                5. Hizkuntza estandarrean eta erritmo normalean egindako gai zehatzei eta abstraktuei buruzko mezu eta adierazpenen ideia nagusiak identifikatu ditu.

                6. Hizkuntza estandarrean adierazten zaiona xehetasun guztiekin ulertu du, baita ingurune zaratatsu batean ere.

                7. Hitzaldi, solasaldi eta txostenetako ideia nagusiak atera ditu, baita hizkuntza-mailan konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste modu batzuetako ideia nagusiak ere.

                8. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

              2. Idatzizko testu zailetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Independentzia-maila handiarekin irakurri du, eta irakurmenaren abiadura eta estiloa testuetara eta xedeetara egokitu du eta erreferentzia-iturri egokiak modu selektiboan erabili ditu.

                2. Bere espezialitateari dagozkion gutunak interpretatu ditu, eta erraz ulertu du funtsezko esanahia.

                3. Zehatz-mehatz interpretatu ditu testu luze eta zail samarrak, bere espezialitatearekin lotzen direnak eta lotzen ez direnak, betiere atal zailak berriro irakurtzeko aukera badu.

                4. Aztergai duen sektorearen esparruarekin erlazionatu du testua.

                5. Berehala identifikatu du askotariko gai profesionalei buruzko albisteen, artikuluen eta txostenen edukia eta garrantzia, eta analisi sakonagoa behar den erabaki du.

                6. Testu zailen itzulpenak egin ditu, eta, beharrezkoa izan denean, laguntza-materiala erabili du.

                7. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezu teknikoak interpretatu ditu: e-posta eta faxa.

                8. Bere espezialitateko jarraibide luzeak eta zailak interpretatu ditu.

              3. Ahozko mezu argiak eta ondo egituratuak ematen ditu, eta egoeraren edukia aztertzen du eta solaskidearen hizkuntza-erregistrora egokitzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Mezua emateko erabilitako erregistroak identifikatu ditu.

                2. Emari, doitasun eta eraginkortasunez mintzatu da askotariko gai orokorrei, akademikoei eta profesionalei buruz, edo aisialdiko gaiei buruz, eta argi lotu ditu ideiak.

                3. Naturaltasunez komunikatu da eta zirkunstantzien araberako formaltasun-maila egokiaz egin du.

                4. Aurkezpen formaletan eta informaletan protokolo-arauak erabili ditu.

                5. Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

                6. Argi eta garbi adierazi eta babestu ditu bere ikuspuntuak, eta azalpen eta argudio egokiak eman ditu.

                7. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

                8. Lanerako aukera edo prozedura jakin bat hautatzea xehetasun guztiekin argudiatu du.

                9. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

              4. Lanbide-jarduerako edo bizitza akademikoko eta eguneroko bizitzako dokumentuak eta txostenak egiten ditu, eta hizkuntza-baliabideak idazkiaren xedearekin lotzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Espezialitatearekin lotzen diren askotariko gaiei buruzko testu argiak eta zehatzak idatzi ditu, eta hainbat iturritatik jasotako informazioak eta argudioak laburtu eta ebaluatu ditu.

                2. Informazioa zuzentasunez, doitasunez eta koherentziaz antolatu du, eta informazio orokorra edo zehatza eskatu eta eman du.

                3. Txostenak idatzi ditu, alderdi adierazgarriak nabarmendu ditu eta lagungarriak izango diren xehetasun garrantzitsuak eman ditu.

                4. Bere lanbide-eremuko dokumentazio espezifikoa bete du.

                5. Dokumentuak betetzerakoan ezarritako formulak eta hiztegi espezifikoa aplikatu ditu.

                6. Artikuluak, jarraibideen eskuliburuak eta bestelako dokumentu idatzi batzuk laburbildu ditu, eta, horretarako, hiztegi zabala erabili du, errepikapenak saihestearren.

                7. Landu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

              5. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

                2. Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

                3. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko berezko balioak eta sinesmenak identifikatu ditu.

                4. Lanbide-jardueraren berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

                5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

                6. Eskualde-jatorriaren hizkuntza-markak ezagutu ditu.

            2. Edukiak:

              1. Ahozko mezuak aztertzea.

                Ahozko mezu profesionalak eta egunerokoak ulertzea zuzenekoak zein telefono bidezkoak, irrati bidezkoak edo grabatuak.

                Ahozko testu baten ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatzea.

                Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea, hala nola adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.

                Administrazioaren eta kudeaketaren lanbide-jardueraren berariazko terminologia.

                Ahozko testuak ulertzeko beharrezko gramatika-baliabideak. Esate baterako: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak...

                Ahozko hizkuntzaren hainbat azentu.

                Ulertzeko interesa izatea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

              2. Idatzizko mezuak interpretatzea.

                Mezuak, testuak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.

                Edozein euskarri tradizionaletan edo telematikoetan emandako testuak ulertzea. faxa, e-posta, burofaxa.

                Sektorearekin lotzen diren mota guztietako testu-tipologiak ezagutzea.

                Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

                Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.

                Idatzizko testuak ulertzeko beharrezko gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren, zalantzaren eta desioaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak...

                Sektorean ohikoenak diren testu-tipologien egitura.

                Ulertzeko interesa izatea.

                Lanbidearekin lotzen diren edozein motatako testuak ulertzeko beharrezko baliabideak erabiltzen autonomiaz jardutea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

                Informazio-iturriekiko jarrera erreflexiboa eta kritikoa izatea.

              3. Ahozko mezuak sortzea.

                Honako hizkuntza-baliabideak ezagutzea: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.

                Gizarte-harremanetarako hizkuntza-adierazgailuak, adeitasun-arauak eta erregistro desberdinak erabiltzea.

                Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: hitz egiteko txanda hartzea, mantentzea eta lagatzea, sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argibideak eskatzea, eta abar.

                Intonazioa ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa erabiltzea: intonazio-ereduak erabiltzea.

                Gramatika-baliabideak, ahozko mezuak sortzeari dagokionez: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak, etab.

                Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

                Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.

                Fonetika, intonazioa eta erritmoa, ahozko mezuei dagokienez.

                Ikasgelan ingelesa erabiltzearen aldeko jarrera positiboa izatea.

                Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

                Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

              4. Idatzizko testuak igortzea.

                Hainbat euskarritan emandako sektoreko dokumentu eta testu profesionalak eta egunerokoak adieraztea eta betetzea.

                Testu koherenteak lantzea:

                Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

                Testuaren mota eta formatua.

                Hizkuntza-aldaera.

                Erregistroa.

                Gairako sarrera eta diskurtsoaren hasiera. Garapena eta iritsiera: adibideak. Diskurtsoaren amaiera eta laburpena.

                Sektorearen berariazko terminologia egokia erabiltzea.

                Egitura sintaktikoak hautatzea.

                Puntuazio-markak erabiltzea.

                Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.

                Testuak igortzeko beharrezko gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa.

                Beste baliabide batzuk: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

                Loturak: although, even if, in spite of, despite, however, in contrast...

                Eratorpena: adjektiboak eta substantiboak osatzeko atzizkiak.

                Denbora-erlazioak: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                Sektorean ohikoenak diren testu-tipologien egitura.

                Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

                Lanbidearekin lotzen diren edozein motatako testuak sortzeko beharrezko baliabideak erabiltzeko autonomia izatea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

              5. Atzerriko hizkuntza (ingelesa) hitz egiten duten herrialdeetako kultura-elementurik adierazgarrienak identifikatzea eta interpretatzea.

                Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

                Komunikazioaren testuinguruaren, solaskidearen eta solaskideen asmoaren arabera, erregistrorik egokienak erabiltzea.

                Ingelesa hizkuntza duten herrialdeetako elementu soziokultural esanguratsuenak.

                Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.

                Atzerriko hizkuntza ezagutzea, bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izan daitezkeen jakintzak areagotzeko.

          11. Lanbide-modulua: Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioko proiektua.

            Kodea: 0911.

            Maila: 2.a.

            Iraupena: 50 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.

                2. Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu eta, horretarako, sail bakoitzaren funtzioak eta antolamendu-egitura eman du aditzera.

                3. Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

                4. Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

                5. Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

                6. Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

                7. Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

                8. Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

                9. Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia landu du.

              2. Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, horiek eta osatzen dituzten faseak barnean hartu eta garatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

                2. Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

                3. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.

                4. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien iritsiera identifikatu du.

                5. Egiteko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

                6. Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

                7. Abian jartzeko finantziazio-beharrak identifikatu ditu.

                8. Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

                9. Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

              3. Proiektuaren inplementazioa edo gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Jarduerak sekuentziatu ditu, eta inplementatze-beharren arabera antolatu ditu.

                2. Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

                3. Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

                4. Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

                5. Proiektua ezartzeari datxezkion arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta tresneriak definitu ditu.

                6. Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

                7. Ezartzearen baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

                8. Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

              4. Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

                2. Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

                3. Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.

                4. Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.

                5. Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

                6. Erabiltzaileen edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak landu ditu.

                7. Hala badagokio, proiekturako baldintzen orria beteko dela ziurtatzeko sistema bat ezarri du.

              5. Proiektua aurkeztu eta defendatzen du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.

                2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliko dituen aurkezpena prestatu du.

                3. Proiektuaren azalpena egin du, eta, horretarako, proiektuaren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta bertan jasotzen diren ekintza-proposamenak aukeratu izana justifikatu du.

                4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.

                5. Proiektua defendatu du, eta talde ebaluatzaileak haren inguruan egindako galderei arrazoiak emanez erantzun die.

          12. Lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea.

            Kodea: 0912.

            Maila: 1.a.

            Iraupena: 99 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

                2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

                3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

                4. Tituludunarentzako lanerako eta lan-munduratzeko hobi nagusiak identifikatu ditu.

                5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

                6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

                7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

              2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

                2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

                3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

                4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

                5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

                6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

                7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

              3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

                2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

                3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

                5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

                6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

                7. Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

                8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

                10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

              4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

                2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.

                3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

                4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

                5. Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

                6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

                7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

                8. Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

              5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

                2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

                3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

                4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

                5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

                6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

                7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

              6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

                2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

                3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

                4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

                5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

                6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

                7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

              7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

                2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

                3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

                4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

                5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

                6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

            2. Edukiak:

              1. Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako prozesua.

                Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

                Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

                Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.

                Norberaren ibilbidea planifikatzea:

                Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

                Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

                Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

                Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

                Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

                Erabakiak hartzeko prozesua.

                Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

                Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

                Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

                Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

                Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

                Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.

                Lanarekiko konpromisoa izatea. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

              2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

                Antolakundea pertsona talde gisa aztertzea.

                Antolamendu-egiturak aztertzea.

                Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

                Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

                Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

                Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

                Lan-taldeen sorrera aztertzea.

                Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

                Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

                Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

                Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

                Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

                Gatazkak ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

                Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.

                Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.

                Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

                Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

                Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

              3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

                Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

                Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

                Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

                Nomina interpretatzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

                Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren direktibak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

                Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

                Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

                Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

                Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

                Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

                Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

                Ordezkaritza sindikala: Sindikatua kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

                Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

                Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana, etab.

                Lana arautzeko beharra baloratzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa izatea.

                Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

                Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

                Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.

              4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

                Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

                Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

                Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

                Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

                Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

                Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

                Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

                Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

                Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

              5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

                Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

                Arrisku-faktoreak aztertzea.

                Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

                Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

                Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

                Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

                Arrisku profesionalaren kontzeptua.

                Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

                Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

                Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

                Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

                Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

                Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

                Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.

              6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

                Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

                Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

                Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

                Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

                Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

                Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

                Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

                Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.

                Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

                Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

                Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

                Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

                Prebentzioaren plangintza enpresan.

                Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

                Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

                Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

                Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

                Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

              7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

                Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

                Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakakoek dituzten betebeharrak aztertzea.

                Lehen sorospenetako teknikak aplikatzea.

                Larrialdi-egoerak aztertzea.

                Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

                Langileen osasuna zaintzea.

                Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

                Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

                Larrialdi medikoa / lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

                Seinale motak.

                Larrialdien aurreikuspena balioestea.

                Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

                Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

          13. Lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

            Kodea: 0913.

            Maila: 2.a.

            Iraupena: 60 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

                2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

                3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

                4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

                5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

                6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

                7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

              2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

                2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

                3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

                4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

                5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

                6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

                7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

                8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

                10. Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

              3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

                2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

                3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

                4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

                5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

                6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

                7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

                8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

                9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

                10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

                11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

                12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

              4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

                2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

                3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

                5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

                6. Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

                7. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

            2. Edukiak:

              1. Ekimen sortzailea.

                Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

                Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko konpetentzia, plangintza eta prestakuntza.

                Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

                Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

                Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

                «Enpresaburu» kontzeptua.

                Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

                Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

                Ekintzaileen arteko lankidetza.

                Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

                Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

                Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

                Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

                Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.

              2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

                Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

                Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

                Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

                Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

                Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

                Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

                Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

                Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

                Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

                Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

                Merkatu azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

                Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

                Genero-berdintasuna errespetatzea.

                Enpresa-etika baloratzea.

              3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

                Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

                Produkzio-plana prestatzea.

                Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

                Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

                Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

                Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

                Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

                Zerga-arloa enpresetan.

                Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

                Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

                Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

                Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

              4. Administrazio-funtzioa.

                Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

                Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

                Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

                Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

                Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

                Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

                Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

                Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          14. Lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza.

            Kodea: 0914.

            Maila: 2.a.

            Iraupena: 360 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

                2. Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu ditu.

                3. Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa-jardueraren garapenarekin lotu ditu.

                4. Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

                5. Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

                6. Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

              2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

                  Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.

                  Jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).

                  Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.

                  Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

                  Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

                  Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

                  Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

                2. Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

                3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko tresneria.

                4. Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

                5. Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

                6. Zuzendu zaion lanaz arduratu da, jasotako argibideak interpretatuz eta betez.

                7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.

                8. Taldearen gainerakoekin koordinatu da eta sortzen diren gertakaririk adierazgarrienak komunikatu ditu.

                9. Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.

                10. Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

              3. Ikus-entzunezko lan baten sekuentzien filmaketa/grabazioa planifikatzen eta zuzentzen ditu, eta, horretarako, beharrezko dokumentazio teknikoa lantzen du, eta egokitasuneko eta errentagarritasuneko irizpideen arabera saioen banaketa justifikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Proiektuaren irizpide formalak eta estetikoak aztertu ditu, garaiko itxurak, erreferentzia historikoak, estilo artistikoak, argiztatze-estiloak, soinu-segmentuaren jatorria eta eszenografia kontuan hartuz.

                2. Giza baliabideak eta baliabide materialak esleitu ditu, bai eta multimedia, bideo edo zinemako proiektuaren produkzio-sekuentzia bakoitza erregistratzeko behar den denbora ere, xehatze-zerrendetan oinarrituz.

                3. Filmaketa/Grabazio Plana landu du, finkatutako aurrekontura egokituz eta sor daitezkeen kontingentziak aurreikusiz beste soluzio batzuk barne hartuz.

                4. Artistekin eta teknikariekin entseguak egin dituzte, eragiketa teknikoak eta artistikoak zuzen gauzatu dituztela eta eszenaratzera egokitzen direla baloratzeko, denborak eta iraupenak ebaluatuz.

                5. Hartualdiak filmatzeko/grabatzeko prozesua zuzendu du, interpretazioa, ekintza, armen edo efektu berezien erabilera kontrolatuz, bai eta ibilgailuen eta bakarrik mugitzen direnena ere, besteak beste.

                6. Egindako hartualdia eta bere soinu-kontrola baloratu ditu, eta behin eta berriz errepikatu du hartualdi zuzena lortu arte.

                7. Filmaketan/grabazioan sortutako ikus-entzunezko materiala kudeatzeko, kontserbatzeko eta artxibatzeko prozesua burutu du, etorkizunean erabiltzeko eta egokitzeko.

              4. Kontroleko multikamera-errealizazioaren garapen espaziala eta denborazkoa planifikatzen eta gauzatzen du, eta, horretarako, telebistako programaren komunikatzeko asmoak gauzatzea eta esku-hartze teknikoen koordinazioa erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Gidoia banakatzean oinarrituta, telebista-programa bateko eskaleta garatu du.

                2. Telebista-programa baten erreprodukzioan beharrezko materialak eskuratzea kudeatu du, eta jatorrizko formatu diferenteak bateratu ditu.

                3. Kameren kokapena eta hauen estaldura, mugimenduak, pertsonaien edo pertsonen kokalekua, soinu-hartuneko baldintza teknikoak eta argiztapen-efektuak planifikatu du.

                4. Programa baten errealizazioan edo emisioan bideo-zatien emisioa eta erreprodukzioa, erabilitako iturriak eta jarduera artistikoak kontrolatu ditu.

                5. Multikamera bitartez telebista-programak egin ditu, prozesuan esku hartzen duten giza baliabide eta baliabide tekniko guztiak kudeatuz.

                6. Ekipo osagarrien, zerbitzarien eta erredakzioko eta edizioko sistema birtualen konfigurazioa, eta multipantailako monitorizazioa zehaztu ditu.

              5. Ikus-entzunezko programa bat muntatzeko eta postproduzitzeko prozesua planifikatzen eta gauzatzen du, eta, horretarako, edizio-plataformen ezaugarriak proiektuaren helburu teknikoak burutzearekin erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Bideoko, grafikoak sortzeko artxiboko eta soinuko formatuak definitu ditu, ikus-entzunezko produktu baten muntaia egiteko.

                2. Euskarri fisikoen edukia zuzen trinkotu, deskribatu eta minutatu du, aurrerago, produktu baten muntaketan identifikatzeko.

                3. Ikus-entzunezko programa baten Muntaketako eta Postprodukzioko Plana osatu du, irudi, audio eta material grafiko guztien kalitate teknikoa eta erabilgarritasuna egiaztatuz.

                4. Besteak beste, denbora-kodea, sarrerako eta irteerako fluxuen aukeraketa, gailuak urrutitik erabiltzea eta sinkronizazio-doikuntzak bezalako parametrotan edizio-sistemaren osagaiak konfiguratu ditu.

                5. Ikus-entzunezko produktu bat muntatu/postproduzitu du, proiektuaren dokumentazioan eskatutako kalitate-estandarra kontuan hartuz.

                6. Muntaian kanpoko plataforma bateko tokian bertan sortutako efektuak sartu ditu. Halaber, kanpoko errotulazioko eta grafismoko plataformak edo karaktereak osatzeko ekipoen errotulazioa eta grafikoak ere sartu ditu.

                7. Produktu baten masterraren ezaugarriak ikus-entzunezko emanaldian erabilitako formatu eta teknologia diferentetara egokitu ditu.

              6. Entseguak planifikatzen ditu eta ikuskizun edo ekitaldi baten antzezpena zuzentzen du, eta, horretarako, proiektuaren baldintza artistikoak eta teknikoak analizatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Esku hartzen duten langileen xehapena egin du, ekitaldiaren edo ikuskizunaren antzezpenaren edo entseguaren une bakoitzean garatu behar dituen ekintzekin erlazionatuz.

                2. Lehen kudeaketa-liburua idatzi du, zuzendaritzak planteatutako aldaketak, eszenen ordena, pertsonaien sarrerak eta irteerak, eszenografiako aldaketak, eszena-tresneria, soinua, luminoteknia, atsedenak eta efektuak jasoz bertan.

                3. Ekitaldi edo zuzeneko ikuskizun baten proiektu baten entseguak planifikatu ditu, arte eszenikoetan lanetako legeak eta araudiak, laneko espazioak prestatzea, eta laneko arriskuak prebenitzeko xedapenak betetzea kontuan hartuz.

                4. Multimediako ikuskizun edo ekitaldi batean produktu bat aurkezteko eskaleta sortzeko prozesu osoa garatu du.

                5. Antzezpenean esku hartzen duten elementu artistiko eta tekniko guztien funtzionamendua gainbegiratzeko orrazketaren errealizazioa planifikatu du.

                6. Ekitaldian edo ikuskizunaren antzezpenean jarraitu behar dituzten ekintzen ordena ezarri du.

                7. Amaierako kudeaketa-liburua idatzi du, ekitaldiaren edo ikuskizunaren geroagoko antzezpenak abian jartzeko oinarri gisa.

                8. Eszena-espazio berrira egokitzeko, ikuskizunaren edo ekitaldiaren fitxa osoa edo riderra osatu du.

                  (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik