Arautegia

Inprimatu

185/2013 DEKRETUA, martxoaren 26koa, Añanako Gatz Haraneko (Araba) kultura-paisaia kultura-ondasun, monumentu-multzo izendapenaz, kalifikatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1742
  • Xedapen-zk.: 185
  • Xedapen-data: 2013/03/26
  • Argitaratze-data: 2013/04/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 artikuluaren babesean eta Autonomia Estatutuko 10.19 artikuluaren arabera, kultura-ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Aipaturiko eskumen hori gauzatuz, Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan kultura-interesa duten ondasunak deklaratzeko prozedurak ezartzen dituena.

Eskumen horiek baliatuta, Añanako Gatz Harana kultura-paisaia deklaratzeko espedientea tramitatzen da. Kultura-paisaia hainbat elementuk osatzen dute, nahiz eta elementu berari lotuta dauden, gatzari, hain zuzen; gainera, elementu horren inguruan sortutako jarduerarekin lotura izan dute historikoki.

Berezitasun horri esker, Gatz Harana, inguruneaz gain, balio arkeologiko, arkitektoniko eta paleontologiko handia duten kultura-ondasunak gatz-ustiapenak, Añanako hirigunea eta interes arkeologiko eta paleontologikoko beste eremu batzuk biltzen dituen espazioa da.

Espediente honen aurreko kultura-paisaiaren esparruan hainbat babes-deklarazio egin ziren, baina area edo elementu jakinei zegozkien, ez zuten multzoa osoa hartzen kontuan.

Ildo horretan, Añanako gatzagak Monumentu Historiko Artistiko Nazional deklaratu ziren uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez. Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen lehen xedapen gehigarrian eta bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, lege hori indarrean sartu aurretik abian jarritako espedienteak ere horren eraginpean geratzen dira. Beraz, Añanako gatz-ustiapena jada babestuta dagoen arren aipatutako lege horren babesean Sailkatutako Kultura Ondasun gisa, deklarazio horrek ez du biltzen babes-erregimenik, mugaketarik edo babestutako ondasunaren deskribapenik ere.

Kulturako sailburuaren 1996ko martxoaren 21eko aginduaren bidez, Salinas de Añanako Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean, Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondare gisa sartu zen.

Halaber, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 1997ko maiatzaren 26ko ebazpenaren bidez, Añanako balizko Arkeologia Guneen Izendapena egin zen.

Bestalde, Añanako hirigunean, gaur egun deklarazio propioa duen eraikin bakarra Carrera kaleko 14.eko Zambrana-Herran sendiaren jauregia da. Kultura-ondasun gisa kalifikatuta dago, Monumentu kategorian, martxoaren 11ko 44/2008 Dekretuaren bidez, eta dekretu horrexek ezartzen du haren berariazko babes-erregimena.

Horregatik, Kultura Paisaia deklaratzearen xedea da aurrez ezarritako babesak bateratu eta osatzea eta kultura-batasuna izan arren babesik ez zuten esparruak sartzea.

2012ko abuztuaren 6ko Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez (irailaren 13ko EHAA, 179. zk.) hasiera eman zitzaion Añanako Gatz Harana (Araba) kultura-pasaia, monumentu multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari.

Informazioa jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapideak egin ondoren, Arabako Foru Aldundiak alegazioak aurkeztu zituen epe barruan eta epez kanpo, Añanako Udalak eta Añanako Gatz-Harana Fundazioak.

Ora har, bi alegazio mota aurkeztu dira. Alde batetik, babes araudiaren artikulu batzuen erredakzioa eta plano baten izena aldatzeko eskatzen zutenak, eta bestetik, elementu arkitektoniko batzuen babespen maila aldatzeko eskaera egiten zutenak.

Beharrezko txosten teknikoak egin ondoren (espedientean jasota daude) eta haietan azaldutako arrazoietan oinarrituta, alegazio batzuk onartu dira eta beste batzuk ez; arrazoiak ez dira dekretu honetan berriro errepikatuko asko direlako eta luze joko lukeelako. Beste aldetik, babes araudiaren artikulu batzuen testuak aldatu dira espedientea aurrera ateratzeko elkarlanean aritu diren instituzioen eskakizunei erantzuna eman nahian. Horretaz gain, 2012ko abuztuaren 6ko Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpenaren zerrendetan aldaketa batzuk sartu dira babestutako ondasunak eta elementuak hobeto identifikatzeko.

Ondorioz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11.1 eta 12. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek egindako aldeko txostena aztertu ondoren, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenaz eta Gobernu Kontseiluak 2013ko martxoaren 26ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikitako Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistroan inskribatuko du Añanako Gatz Harana kultura-paisaia.

Bigarrena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak dekretu honen berri emango du Jabetza Erregistroan, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta, horrekin batera, honako erakunde hauei jakinarazi: Añanako udalari, Arabako Foru Aldundiko Kultura, Euskara eta Kirol Sailari eta Ingurumen eta Hirigintza Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Sailari.

Hirugarrena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskaera egingo dio Añanako udalari udal hirigintza-araudia egokitu dezan multzo horren babes-araudiak ezartzen dituen betebeharretara, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2 artikuluak hala xedatzen duelako.

Laugarrena. Argitara dadila dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ALHAOn, jende guztiak horren berri izan dezan.

Udal planeamendua dekretu honetan ezarritako babes-araubideari egokitzen zaion arte eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren oniritzia izan arte, monumentu-multzoaren mugaketak hartzen duen eremuan egin beharreko esku-hartzeek aldez aurretik Arabako Foru Aldundiko organo eskudunen baimena beharko dute, eta baimen horren ondotik eskuratu behar da udal lizentzia, halaxe xedatzen du-eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1 artikuluak.

Lehenengoa. Dekretu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, aurretik beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo bestela zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 26a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

MARTXOAREN 26KO 185/2013 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

AÑANAKO GATZ-HARANEKO KULTURA-PAISAIA MONUMENTU-MULTZOAREN MUGAKETA

Mugaketaren eremua.

Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaiaren mugaketa I. eranskin honetako dokumentazio grafikoan adierazten dena da, eta kultura-intereseko honako eremu, ondasun higigarri eta higiezin hauek biltzen ditu:

Gatz-ustiategia.

Interes arkeologikoko eta paleontologikoko guneak.

Hirigunean, gatz-ustiategian eta gainerako lurretan banatutako interes arkitektonikoko higiezinak eta eremuak.

Lursail oso bat, bere hedadurarekin elementu horiek guztiak biltzeaz gain, Gatz Haran osoa hartzea eta babestea bermatzen duena.

Kultura Paisaia gisa babestutako lursailak 336,90 hektarea ditu guztira.

Gauzak horrela, Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaiaren Monumentu Multzoa honela zehaztuta dago:

Lerro semizirkular bat, puntu nagusia gatz-ustiategiaren erdigunean duena, zehazki Muera eta Terrazos ibaiak elkartzen diren lekuan. Gutxi gorabehera 900-1.000 metroko erradioko distantzia izanik, mugaketa lurraldeak jartzen dituen hainbat muga fisikotan oinarritzen da.

Iparraldean, muga La Ventosako gunean barrena dago, punturik altuena 676 metroko altuera duen goragune txiki baten gailurrean barrena. Era horretan lerro kurbatua egiten du, bidegurutze batean, eta hego-ekialderantz jaisten da, lehendabizi beste bide batekiko paralelo, eta, ondoren, Valdecabañas gunean kokatuta dagoen ibai bat ez ezik, bidezidor batzuk ere zeharkatuz, beste bidegurutze batera iritsi arte, Peña de Sol gunetik barrena. Puntu horretan mugak 750 metroko altueran jarraitzen du, eta 400 metro inguru aurrera egin ondoren, 90 gradu baino zertxobait gehiago biratzen du Añanako udalerriaren mugarekiko paralelo igarotzeko, A-2622 errepidea zeharkatuz 27. kilometro-puntuan, Viloriako Baratzeen gunean barrena. 50 metroko distantzian jarraitzen du, Añanako udalerriak Erriberagoitiarekin egiten duen mugarekiko paralelo, 750 metroko altuerako beste bi gailurren hego-ekialdetik igaroz, Ribagrande Eremuko gunean.

Hegoaldean, lerro bihurgunetsu bat malda-aldaketako goiko lerrotik igarotzen da bi mendi-magalen artean, eta Muera ibaia zeharkatu ostean, 700 metroko altueratik jarraitzen du lehendabizi Orbongo gailurrak inguratuz, hegoaldetik, eta ondoren Canegokoak zeharkatuz. Ibai batekiko eta beste bidexka batekiko paralelo, iparralderantz jotzen du eta 30. kilometro-puntuan A-2622 errepidea zeharkatzen du eta Miralobueno bizkarrean (Llanillo) barrena jarraitzen du, eta La Ventosako gailurrera iristen da berriro.

Mugaketaren ertza, beraz, honako distantzia hauetara dago erdigunetik, hau da, Muera eta Terrazos ibaiak elkartzen diren gunetik neurtuta:

Iparraldean: 1.010 metrora.

Ipar-ekialdean: 960 metrora.

Ekialdean: 1.100 metrora.

Ekialde hego-ekialdean: 1.090 metrora. Mugak A-2622 errepidea zeharkatzen du 27,750. kilometro-puntuan.

Hego-ekialdean: 900 metrora. Hego-ekialdeko muga Añanako udalerriaren eta Erriberagoitiaren arteko mugarekiko paralelo dago, 50 metroko distantziara.

Hegoaldean: 970 metrora.

Hego-mendebaldean: 1.230 metrora.

Mendebaldean: 960 metrora.

Mendebalde ipar-mendebaldean: mugak A-2622 errepidea zeharkatzen du 30.000. kilometro-puntuan.

Ipar-mendebaldean: 1.010 metrora.

Mugaketaren zergatia.

Proposatutako mugaketaren arrazoia da gatza eta gatz-ustiaketa ardatz dituen Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaia osoko balio historiko, artistiko, hirigintzako, etnografiko, zientifiko, tekniko eta sozialez gain balio estetikoak, paisaia-alorrekoak eta balio bisualak ez ezik, gatzarekin eta gatz-ustiaketarekin konposizio-elkarketa funtzionala eta historikoa duten gainerako kultura-ondasunak ere zaintzeko premia dagoela.

Ezinbestekoa da ingurunea mugatzea haran horretako ondasun guztiak behar bezala babesteko eta dagokien balioa emateko; horregatik, ondasun horien alboko eremuak ere babestu behar dira, eremu horien izaera zaintzeko eta eremu bat gaitzeko ondasunok behar bezala ikusaraztearren eta dagokien balioa ematearren.

Horregatik, mugaketa horretan balio arkeologikoa, paleontologikoa eta arkitektonikoa duten ondasunak ez ezik, ondasun horien inguruko paisaia eta ingurunea ere barne hartzen dira.

MARTXOAREN 26KO 185/2013 DEKRETUAREN II. ERANSKINA

AÑANAKO GATZ HARANEKO KULTURA-PAISAIAREN DESKRIBAPENA

Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaia Arabako hego-mendebaldean dago, Gasteiztik 30 kilometrora gutxi gorabehera, Pobesko eta Espejoko udalerriak elkartzen dituen A-2622 errepidetik sartuz. Zehazki, Añanako udalerriko hego-ekialdean dago, Kultura Paisaiaren ardatz nagusia Muera ibaia izanik.

Haran txiki irregularra da, goragune txikiak dituena, ondare-balioa duten hainbat elementu biltzen dituena; elementu horiek guztiak gatzarekin lotuta daude, eta gatzari eta ondorengo gatz-produkzioari esker sortu dira. Toki aparta da bertan elkartzen diren balioengatik: gizakiaren eta natura-ingurunearen arteko elkarrekintzaren lekuko delako; toki horretako natura-baliabideengatik, toki horren inguruan sortzen den jarduerarengatik (batez ere gatz-jarduera) eta historian zehar haran horretan izan diren giza asentamenduengatik.

Haran hori hainbat elementuk osatzen dute; hasteko, gatz-ustiaketa aipatu behar da, hori baita ardatz nagusia eta horrek antolatuko baititu gainerakoak. Gatz-ustiaketa Muera ibaiaren inguruan kokatzen da estrategikoki eta haranaren erdialdetik eta gatz-iturburuetatik igarotzen da. Gatz-iturburu horiek gatza lurreko azaleraraino ateratzen den fenomeno geologikoaren bitartez, hots, «diapiroa» deiturikoaren bitartez sortzen dira. Haranaren hondoan barrena hedatzen da, lur lauan, eta mendi-magaletatik gora igotzen da haranaren hegoalderantz, bere egiturak maldara egokituz, forma mailakatuak sortuz. Egituraketa horrek sortzen duen inpaktu bisual berezi eta nabarmena ematen dio paisaiari. Haranaren hondoan egiaztatzen da Brontze Aroko hondakinak daudela, toki horretan bertan gatz-ustiaketa aitzinean egiten zela egiaztatzen diguten hondakinak, hain zuzen ere.

Gatz-ustiategiarekin batera, Brontze Aroan gatz-iturburutik gatza ustiatzen zuen biztanleria kokatu zen toki guztiek osatzen dute kultura-paisaia. Paisaia horretan honako hauek biltzen dira: alde batetik, hemen orain arte ezagutzen den lehenengo asentamendurik zaharrena, hots, San Andresko asentamendua (lehen la Desilla deitzen zitzaion), bestetik, gure ustez Erdi Aroko herrixken hondakinak egon behar duten eremuak (Terrazos, Fontes, Villakones, Iesares, Orbon, Santa Maria eta Villanueva), eta, azkenik, horko lehenengo tenpluak (Villakonesko Santa Maria, San Juan Akrekoa, Orbongo Santa Lucia, San Sebastian eta Santa Engrazia). Herrixka horiek guztiak mendi-magalean kokatuta daude, haranetik hasita hura inguratuz, eta ikusi dugunez, bertan dauden hainbat hondakinetatik (zutoin-zuloak, siloak, eta abar) ondoriozta dezakegu VIII. mendetik XII. mendera bitarte okupazioa egon zela. Kasu horiek guztiak interes arkeologikoa duten eremuak dira, aztertu beharrekoak, eta ikerketa gauzatu ondoren jakin ahal izango dugu nolakoa zen paisaia garai batetik hasita gaur egun arte.

Beste aztarnategi bati esker (kasu honetan aztarnategi paleontologikoa da) espediente honen xede den Kultura Paisaia kokatuta dagoen ingurune naturala ezagutu ahal izango dugu. Hirigunearen iparraldean eremu babestuaren iparraldeko mugan dagoen iknita-ustiategia da; hor haragijaleen aztarnak daude, munduan ezagutzen diren Miozenoko fosil-aztarnen bilduma hoberentzat hartzen direnak.

Era berean, Añanaren egungo hiriguneak osatzen du kultura-paisaia; izan ere, mendixkaren gunerik altuenean antolatu eta kokatu zen hiribildua erregearen ekimenez, eta ingurunean harresi bat zuen hobeto babesteko, eta aurrerantzean Añanako parrokia izango zena eraiki zuten, San Kristobal eliza. Bi eraikin horien hondakin asko geratzen dira agerian, altxaeran edo lurpean. Erdigune berri hori antolatzeak biztanleria antolatzeko fase berri bat ekarri zuen, ordura arte herrixka txiki horien magaletan sakabanatuta zegoen biztanleria hiribilduko harresi eraiki berrien barruan bildu baitzen, eta horrek ekarri zuen herrixka horiek uztea. Izan ere, herri berria Villakones (mendebaldean) eta Fontes (ekialdean) herrixken gainean kokatu zen.

Añanako udalerriaren hirigunea, ordea, Erdi Aroko hiribilduko harresietatik haratago hazi zen, hirigintza-garapen handia izan baitzuen harresiz kanpo, hegoaldeko mendi-magal osoa hartuz, gatz-ustiategiaren ondoko lursailetaraino iritsi arte. Babesteko arazoak desagertu ostean, espero zitekeen hazkunde hori izatea, eta, era berean, logikoa da, kokapena erosoagoa baita irisgarritasunari dagokionez eta gatz-ustiategitik askoz ere hurbilago dagoelako. Aipatutako elementu guztiez gain, eraikin isolatu batzuk geratzen dira, horiek ere paisaiaren eremuan bilduta daudenak (biltegiak, Basquiñuelasko zubia, ixteko arkuak bide nagusian, eta abar).

Laburbilduz, Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaia hau gatz-ustiategiaren inguruan kokatzen diren interes arkeologikoa, paleontologikoa, historikoa, arkitektonikoa eta kulturala duten hainbat lekuk, higigarrik eta higiezinek osatzen dute eta horien guztien baturak paisaiak ingurune naturalaren okupazioaren lehenengo etapetatik egungo irudia osatu arte izan duen bilakaeraren azken emaitza azaltzen du.

MARTXOAREN 26KO 185/2013 DEKRETUAREN III. ERANSKINA

AÑANAKO GATZ-HARANEKO KULTURA-PAISAIAREN MONUMENTU MULTZOA BABESTEKO ARAUBIDEA

Babes-araubide hau Añanako udalerriko Gatz Haraneko Kultura Paisaia Monumentu Multzo Kalifikatutzat hartzen duen aitorpenaren zati da, eta, horrenbestez, kalifikazioaren eraginpean dauden ondasunen kontserbazioa haren menpe jarri beharko da, eta hirigintza-plangintzako tresnek aitorpenean zehazturikoa bete beharko dute.

Jarraian ezarri den babes-araubidea aplikagarri izango zaie Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaiaren mugaketan sartutako higigarrien eta higiezinen ondasun eta espazio guztiei, I. eranskinean ezarritako mugaketaren eta II. eranskinean egindako deskribapenaren arabera.

Mugaketaren barnean hartutako ondasunak eta eremuak beren izaeraren arabera bereizten dira. Horregatik, kultura-paisaia babesteko araubide bat definitzen da, beste bat ondare arkitektonikorako eta hirugarren bat ondare arkeologikorako eta paleontologikorako.

Helburua zera da, babes-araubide bat esleitzea Gatz Haranaren barruan kokatutako ondasun guztiak babesteko eta nabarmentzeko eginkizuna duten eremuei, baita haren irakurketa egin dadin ahalbidetzea ere gatz-ustiategi handi bati lotutako tokia den aldetik, eta horrek balio handia ematen die eremuei.

Añanako Gatz Harana kokatzen den eta ondare arkitektoniko, arkeologiko eta paleontologiko gisa identifikatutako eremuen mugetatik kanpo geratzen den interes kulturaleko eremu osoa eta I. eranskinean ezarritako mugaketaren arabera, eremu horiei dagozkien babesguneak edo babes-inguruneak hartuko dira Kultura Paisaia babesteko gunetzat.

  1. Esku-hartze oro Gatz Haranaren kultura-balioespenetik eta kulturaren eta ingurunearen, paisaia naturalaren eta/edo hiri-paisaiaren arteko etengabeko harremanetik abiatuta egin beharko da.

  2. Gatz Haran osoko kultura-adierazpen ukigarria edo ukiezina zaindu beharko da, hura ulertzea eta behatzea ahalbidetuz.

  3. Eremu horretan kokatutako interes kulturaleko ondasunak eta eremuak zaindu beharko dira eta gorde eta kontserbatuko direla bermatu; era berean, Gatz Haraneko Kultura Paisaiaren mugaketaren barruan hartutako gainerako ondasun guztiei balioa emango zaie eta ikusaraziko dira.

  1. Paisaiaren babes-eremuari buruzko esku-hartze orok aurretik kontuan izan beharko ditu eraginpean egon daitezkeen balio naturalak, ingurumenekoak eta kulturalak; era berean, zehatz-mehatz deskribatu beharko du esku-hartze horien irismena; horretarako, aurretiazko azterlan batean bildu beharko ditu alderdi horiek guztiak, baldin eta esku-hartzeen ondorioz aldaketaren bat egiten bada paisaian, bai paisaiaren orografian, bai dauden eraikinen kopuruan edo bideen sistemari eragiten dieten esku-hartzeak baldin badira.

  2. Eremu horren barruko ondare arkitektonikoko ondasunei buruzko preskripzioak III. tituluan (Arkitektura Ondarea) bilduta daude.

  3. Dauden erabilera eta eraikitze-jarduerak lurzoru ez-urbanizagarriaren berezkoak direnak eta tradizionalki gune horretan garatu direnak baimenduko dira.

  4. Salbuespen gisa, eraikin berriak egiteko jardunak gauzatzeko baimena emango da, baldin eta jardun justifikatuak badira, betiere Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean lurzoruaren sailkapenari, kalifikazioari eta araubideari buruz ezartzen dena betetzen bada. Era berean, jardun horiek Monumentu Multzoaren balio kulturalak errespetatu beharko dituzte eta haiekiko bateragarriak izango dira, betiere haien benekotasuna, izaera eta zaintza bermatuz. Esku-hartze horien ondorioz paisaian aldaketaren bat egiten den kasuetan, artikulu honetako a) puntuan zehaztu bezala, aldaketa horiek Euskadiko Monumentu Ondare Arkitektonikoaren Batzorde Aholkulariaren txostena Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 6. artikuluan azaltzen dena izan beharko dute.

  5. Eremu horretan kokatuta dauden eraikin eta ustiategi diskordanteen eta babesik gabekoen kasuan, baimena ematen da eraisteko obrak egiteko, baita III. tituluaren (Arkitektura Ondarea) 15. artikuluaren 2.1 puntuan definitzen diren konponketa- edo ordezkatze-obrak egiteko ere. Halaber, eraikin berriak egiteko salbuespenezko jardunek 15. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.

Testu honen edukiak babes-araubide hau garatuko duen hirigintza-plangintzak nahiz etorkizunean egin litezkeen plangintza horren berrikuspenek eta aldaketek arkitektura-ondarea babesteko bete beharko dituzten baldintza orokorrak finkatzen ditu.

Kapitulu honetako araubide orokorra Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaiaren mugaketaren barnean Monumentu Multzo Kalifikatutzat hartutako higiezin, eremu eta elementu arkitektoniko guztiei aplikatu ahal izango zaie.

Babes-araubide honek, arkitektura-ondareari buruzko araubide orokorra ezartzeaz gain, Añanako hirigunearen (titulu honetako II. kapitulua) eta gatz-ustiategiaren (titulu honetako III. kapitulua) barnean hartutako ondasunetarako araubide espezifikoa biltzen du. Bi gune horietan eta Kultura Paisaiaren gainerako eremuan biltzen diren ondasunak titulu honetako VI. kapituluko zerrenden arabera biltzen eta identifikatzen dira.

Babes-araubide honetan dauden ondasun higiezinei aplika dakiekeen hirigintza-plangintzak Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 28.1 artikuluak aipatzen duen txostena beharko du. Txosten horretan edozein esku-hartzeren harmonizazio-maila jasoko da, solairu berriko eraikuntzena barne.

Babes-araubide hau garatuko duten hirigintza-tresnak onartzen ez diren bitartean, goian aipatutako Legearen 28.2 artikulua zehatz-mehatz bete beharko da.

  1. Babes-araubide honen babes-mailetan jasoriko ondasun guztiek, baimen, erabilera, jarduera, defentsa, zigor, arau-hauste eta gainerako alderdiei dagokienez, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean aurreikusitakoa bete beharko dute.

  2. Babes-araubide honen eraginpean dauden ondasunen jabeek uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 20. eta 35. artikuluek eta ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 199. artikuluak ezartzen dituen kontserbazio-, zaintza- eta babes-betebeharrak bete beharko dituzte.

  3. Monumentu izendapenaz Kultura Ondasuntzat aitortuta dauden edo etorkizunean halakotzat jotzen diren eraikin eta elementuei, eta horren ondorioz xehetasun guztiak jasotzen dituen babes-araubidearen pean daudenei, alegia, araubide hori aplikatuko zaie eta araudi hau osagarri gisa aplikatuko da.

  4. Babes bereziko, babes ertaineko, oinarrizko babeseko eta babes partzialeko zerrendetan sartuta dauden ondasunen eraispena Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 36. artikuluan xedaturikoarekin bat etorriz bakarrik egin ahal izango da.

  5. Babes-araubide honen aplikazioaren ondorioz, elementu jakin batzuk osorik edo partzialki eraits badaitezke, edota aurreko idatzi-zatiaren arabera araututakoen kasuan, gorde egin beharko dira bistan edo gaur egun ezkutuan dauden eta fabriken bereizgarriak diren harrizko elementuak (hala nola, harlanduzko ertzak, ateburuak, leihoburuak, inpostak, mentsulak etab.), eraikuntza berrian erabiltzeko, nahiz eta ez egon babes-araubide honetako zerrenden barnean (babes partzialekoen artean).

  6. Araudi orokor hau aplikatzearen ondorioz Kultura Paisaiaren berezko ezaugarri tipologikoetan, formaletan edo ingurumenekoetan aldaketak eragiten dituzten erabilerak sartzea ahalbidetzen duten elementuen kasuan, gai horri dagokionez organo eskudunak ezartzen duena hartuko da kontuan, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29. artikuluan bilduta dagoenaren arabera.

  1. Esku-hartze oro Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaiaren kultura-balioespenetik eta kulturaren eta ingurunearen, paisaia naturalaren eta/edo hiri-paisaiaren arteko etengabeko harremanetik abiatuta egin beharko da.

  2. Espazio publikoetan egikaritu beharreko jarduera orok espazio horien izaera eta egitura indartuko ditu, eta, halaber, hiri-altzariak Monumentu Multzo osoaren ingurune-izaerarekin integratuko eta harmonizatuko ditu.

  3. Babes-araubide honek aipatzen dituen birgaitzeko esku-hartzeen motak ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan garatutakoak dira.

  4. Babes-araubide hau garatuko duen hirigintza-plangintzak egungo zenbait eraikinen gehieneko altuera berrikusi beharko du, tratamendu edo osaera erabat ezberdina duten altxaeren ondorioz bere inguruneko edo kaleko altuera nabarmenki gainditzen dutenena, alegia.

Babes-araubide honetako zerrendetan azaltzen diren ondasunen identifikazio indibiduala elementu kopuruaren, izendapenaren, existitzen direnean fatxadetako plaken posta-helbidearen edo/eta katastro-helbidearen arabera egiten da.

Ondasun babestu baten mugaketa bere eraikuntza-unitatearekin definitzen da. Halaber, mugaketa hori bat dator bere katastro-lurzatiarekin edo katastro-lurzatiekin, unitate batean edo batzuetan kokatuta dagoen kontuan hartuta, 3. eta 4. planoen arabera.

Harik eta garapeneko plangintza indarrean ez dagoen arte, eraikin bati erantsitako lurzoru libre pribatu eta katastro-mugaketan sartuta dagoenak lorategia, terraza, patioa edo antzekoa eraikuntzaren beraren kategorizazio edo maila bera du, eta lurzoru harengandik banaezina da eta esku hartzeko irizpide berdinei atxikita dago, bakoitzaren izaerari eta edukiei egokituta daudenei, eta berariaz debekatzen da edozein eraikuntza-egintza berri.

Dauden jatorrizko partzelazioen eskemari eutsiko zaio orokorrean, eta ez da baimenik emango horien lerrokadurak aldatzeko, trazaduraren disfuntzioak konpontzearren gutxieneko konponketak egiteko izan ezik.

  1. Añanako hirigunearen eremu barruko elementuetan eraberritze- eta ordezkatze-lanak egin behar badira, jardunek 20. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.

  2. Eremuko gainerako elementuei dagokienez, honako hau definitzen da: babes-araubide honi egokitutako hirigintza-plangintza onartzen ez den arte, elementu diskordanteei edo babesik gabekoei dagokienez, eraberritze- eta ordezkatze-lanetan, jardunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Añanako hirigunearen eta gatz-ustiategiaren mugetatik kanpo geratzen den arloan:

    1. Eraikinak solairu bakarrekoak izango dira eta ez da baimenik emango hedapenak egiteko.

    2. Estalkiaren isurkiak eta fatxadak lauak izango dira; horregatik, debekatuta dago gailentzen diren edo eransten diren kasetoi, txapitoi eta bolumenak eraikitzea.

    3. Material nobleak erabiliko dira, hala nola harria edo zura, eta altxaerak sinpleak izango dira osaerari eta akaberari dagokionez, eta bat etorriko dira haraneko ingurumeneko ezaugarriekin.

    4. Eraikin berriak egiten badira, eraikin horiek haraneko balio kulturalak errespetatuko dituzte eta mugatuak izango dira. Txikiak izango dira eta arkitektura suntsikorrarekin altxatuko dira.

      2. guneari dagokion lursailean (gatz-ustiategiaren ingurunea) babesik gabeko elementuek aurreko paragrafoan (2.1) deskribatutako baldintzak bete beharko dituzte. Elementu diskordanteak, bestalde, kendu egin beharko dira.

      Salbuespen gisa, erlijio-gurtzarako kultura-ondasunak direnean, aintzat hartu beharko dira erabilera horrek dakartzan eskakizunak.

Babeseko mailetatik (babes berezia, ertaina edo oinarrizkoa) edozeinetan sartutako ondasun baten gainean gauzatu nahi den edozein esku-hartze egin aurretik, dagokion esku-hartze proiektua onartuta egon beharko da, eta jarraian aipatzen den edukia jaso beharko du:

  1. Eraikinaren egoerari buruzko azterketa analitikoa; alegia, eraikinaren deskribapena, eta kontserbazio-egoerari buruzko azterketa, txosten diagnostikoa, ondorioak eta esku hartzeko oinarrizko gomendioak biltzen dituena. Azterketa analitikoaren deskribapenak dokumentazio grafikoa jaso beharko du, 1/50 eskalan, gutxienez, solairuak, aurretiko bistak eta sekzioak adierazteko; 1/20 eskalan, gutxienez, arkitektura-xehetasunak adierazteko; argazki-dokumentazio osoa, plano historikoak eta abar, eta egitura-sistemaren altxaera zehatza, dimentsionatua eta kotaduna. Dokumentazio horrekin batera azalpen-memoria aurkeztuko da, eta, baldin badago, eraikinari buruzko bibliografia.

    Kontserbazio-egoeraren azterketa, eta hor, besteak beste, honakoak erantsiko dira: egiturazko sisteman eragiten duten edo eragin dezaketen patologiei buruzko azterketa bat eta osagai horiek gordetzeko erabaki diren neurriak.

    Azterketa analitikoa dokumentu autonomo gisa ere egin daiteke, eta proiektuaren eranskin edo separata moduan ageri.

  2. Dokumentazio grafikoa. Bertan, egin beharreko esku-hartzeak, erabiliko diren materialak, lanak egiteko egikaritze-faseak eta bukaerako egoera adieraziko dira. Hori guztia eskala egokian egingo da, aurreko atalean eskatutakoan, gutxienez.

  3. Esku-hartzearen helburuak, egingo diren lanak eta erabiliko diren teknikak adierazten dituen dokumentazio idatzia. Zer material erabiliko den adieraziko da, baita zer egonkortasun duen eta zer elkarreragin duen gainerako osagarriekin ere.

  4. Eraikinaren bizitza ziurtatzeko eta egoki mantentzeko behar diren teknikak eta bitartekoak zehaztea.

  5. Esku-hartzearen aurrekontua, esku-hartze hori babes-araubide honek ezarritako aginduen arabera egikaritzeko behar diren teknika eta bitarteko guztiak barne hartzen dituena.

  6. Ondasun kalifikatuak badira edo babes berezikoen kategorian sartuta badaude, azterketa estratigrafikoa egingo da. Azterketa horrek proiektuko edukiak eta eraikuntzako elementu eta alderdi esanguratsuetan egingo diren esku-hartzeak osatu eta justifikatuko ditu. Preskripzio hori bera eska daiteke administrazio-organo eskudunen iritziz beharrezko edo komenigarri dela arrazoituz jotzen denean, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29. artikuluan ezarritako baimena lortu aurretik.

  7. Esku-hartzeak eraikuntza-atalen bat edo elementu zehatzen bat ezabatzea proposatuko balu, orobat, eragindako aldeari buruzko azterketa estratigrafiko bat egin beharko litzateke, halako eran, non jasota geratuko den atal edo elementu hori nola dagoen gaur egun, baita esku-hartzearen justifikazioa ere.

    Lanak edo esku-hartzea eraikinaren zein aldetan egingo diren, hari buruzkoa izango da proiektuen dokumentazioa; zerikusia duten erabateko alderdiei dagozkien erreferentzia grafiko eta idatzizkoak ere egin beharko dira, edota hedadura handiagoko guneei edo ondasun guztiari dagozkienak ere, hala nola esku-hartzearen kokapen erlatiboaren planoak eta esku-hartzearen jardueraren izaera dela-eta beharrezko irizten zaizkion beste batzuk.

Kapitulu honetako araubide espezifikoa Añanako hirigunea osatzen duten higiezin, eremu eta elementu arkitektonikoei aplikatu ahal izango zaie, Erdi Aroko hiribilduaren gunea, Erdi Aroaren ondorengo asentamenduak eta ondorengo eraikinak ere barne hartzen dira.

  1. tituluko I. kapituluan garatutako arkitektura-ondarearen araubide orokorraz gain, esku hartzeko honako Baldintza Espezifiko hauek definitzen dira:

Eremu eta higiezin horietan gauzatuko diren erabilerek higiezin horren kontserbazioa bermatu beharko dute, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen III. tituluaren zehaztapenak urratu gabe.

Oro har, Añanako hiriguneko bizitegi-eraikinek bizitegi-erabilerari eutsi beharko diete, baita beheko solairuan dauden erabilerei ere, betiere arriskurik eragiten ez badiete eraikinen eta/edo Kultura Paisaia multzoaren ondare-balioei.

Ezin izango da aparkatu Erdi Aroko hirigune historikoko nahiz Errenazimenduan egindako zabaltzeetako higiezinetako beheko solairuetan edo erdisotoetan, salbu eta hiriguneko muturretan kokatutako lurrak eraikinak eginez zabaldu daitezkeenak badira.

Oro har, ekipamendu kolektibo publiko edo pribatuetara bideratutako eraikinek, diskordantetzat hartzen direnek izan ezik, beren egungo erabilerari eutsi beharko diete; nolanahi ere, beste zuzkidura-erabilera batzuk esleitu ahal izango zaizkie, betiere arriskurik eragiten ez badiete eraikinen eta/edo Kultura Paisaia osoaren ondare-balioei.

Oro har, arkitektura-ondareko eremuak batez ere erabilera publikoetara bideratuko dira, bide-komunikaziorako, egonaldietarako, aisiarako, olgetarako edo jolaserako; baita nekazaritza-erabilerarako ere hirigune barruan lehendik zeuden terraza mailakatuetan.

Añanako hiriguneko arkitekturaren egituraketa berezia kontuan izanik, eta haren ezaugarri morfologikoak babestu ahal izateko asmoz, aurretik dagoen partzelazio-eskema bere horretan utziko da, oro har; izan ere, eskema horrekin jarraitzea bera baloratzeko modukoa dela iritzi da.

Hiri-bilbea Añanako hiriguneko ezaugarrietako bat denez, lurraren topografiara egokitzen delako eta publiko denaren eta pribatu denaren definizioa eta lursailen egituraren azken euskarria direla medio ez da onartuko egituraren egungo lerrokadurak aldatzea, baldin eta trazatuko disfuntzioak konpontzeko zuzenketa gutxieneko batzuk egiteko ez bada.

Lursailaren forma eta tamainari zehatz-mehatz eutsi beharko diete babes-mailaren bat duten elementuek. Kasu horietan, ordea, lursailaren zabalera askea 4,00 m-tik beherakoa bada (mehelinak ez dira kontuan hartzen), baimena ematen da aldameneko lursail bakar batekin elkartzeko, betiere bazter utzi gabe babestu behar diren eraginpeko eraikinetako elementu guztiei derrigorrean eutsi behar izatea. Gainerako babes-mailetan zilegi izango da lurzatiak bereiztea, hirigunearen ezaugarriei hobeto egokitzen zaizkien eskala-baldintzei eustearren edo lurzatien zatiketaren jatorrizko zentzua berreskuratzearren, baina inola ere ez lurzatiak bereizteak adierazitako lotizazio-irizpidearen kontrako egoerarik eragiten badu.

Eraberritzeko, ordezkatzeko edo eraikin berriak egiteko obrak gauzatzen diren ondasun orotan lehendik zegoen balio historiko artistikoko edozein elementuri eutsi beharko zaio.

Harik eta babes-araubide honi egokitutako hirigintza-plangintza onartzen ez den bitartean, eta ondasun honetarako ezarritako babes-araubidearen arabera aplikagarri den esku-hartze baldintzak bazter utzi gabe, Añanako hirigune barruko eraikinak eraberritzeko, ordezkatzeko eta eraikin berriak egiteko obretan eta, bereziki, uneko okupazioa irregularra edo zatikatua bada, ez da onartuko partzela bakoitzaren antolaera bolumetrikoan aldaketarik egitea, eta mota horretako jarduerek honako irizpide hauek bete beharko dituzte:

  1. Estalkiak bi isurialde izango ditu eta gailurra fatxada nagusiarekiko paralelo egongo da, kasu berezietan izan ezik, hala nola kaleen elkargune diren eraikinetan, hiri-jauregietan, garrantzi handiko eraikin isolatuetan, lehendik dauden jatorrizko edo dokumentaturik dauden elementuetan, orubearen forma berezietan, txapitula zahar eta kasu antzekoetan, eta abarretan.

  2. Lehendik zeuden teilatu-hegalen eta gailurraren altuerei eutsiko zaie, salbu eta altuera horiek inguruneko fatxada babestuetan nagusitzen diren altuerak gainditzen badituzte, eta, bereziki, fatxada haiek dauden kaleko tarteetako altuerak errespetatu beharko dituzte eta haietara egokitu beharko dute; altuera horiek txikiagoak badira, aipatutako ingurumen-altuera horretara egokitu beharko dute.

    Horretarako, solairu gisa zenbatuko da teilatupeko eremu bat, ehun eta berrogeita hamar zentimetrotik (1,50 m) gorako altuera librekoa, teilatupearen hasierako solairutik neurtua, edozein fatxadaren ertzean.

  3. Teilatupeko eremu bizigarriak, soil-soilik, aurretik dauden elementuetan badaude edo etxebizitzarekin edo beheko solairuko eremuarekin edo eremu- eta katastro-unitate bat osatzen badute baimentzen dira; kasu horretan, aurreko puntuan xedaturikoari jarraituko zaio.

  4. Teilatu-hegalak, hegalean zein ertzean, hiriguneko ingurumen-balioaren adierazgarri direnen ezaugarriak izan beharko ditu. Ez dira inola ere baimenduko 20 cm-tik gorako ertzak.

  5. Ordezkapenak egiten diren kasuetan, fatxadaren itxura laua errespetatuko da, eta ez da baimenduko hegal-zati mazizorik egikaritzerik, hegal-zati horren sakonera edozein delarik ere, diskordanteak ez diren eta aurretik dauden elementuak izan ezik.

  6. Etxabeetan markesinak eta hegalkinak eraikitzea debekaturik dago.

  7. Aurretik dagoenaren beheko solairuaren altuerari eutsiko zaio, salbu eta horrek kale horretako fatxadaren batez besteko altuera bereizgarria gainditzen badu; eta, horrela bada, egokitu egin beharko da.

  8. Solairuarteak egitea debekatzen da.

  9. Aurretik dagoen elementu tipologikoa eta ez-diskortantea salbu, teilatuetako planoaren gaindi ateratzen diren kasetoi, txapitoi eta bolumenak eraikitzea debekatzen da, eta beti gailenduko dira gainazalean eta forman teilaz bukatutako isurki lauak.

  10. Fatxaden konposizioa eta egikaritzea, inguruko funtsezko ezaugarrietara egokituko da, hau da:

    Erregulartasun geometriko orokorra. Konposizio ordenatua, ardatz bertikalen inguruan lerrokatutako proportzio bertikaleko baokoa.

    Konposizioaren oinarrizko edukien nagusitasuna, hala nola altxaeren planoen soiltasuna (forma farfailtsuak ekidinez, hala nola alferrikako moldura eta markoak).

    Fatxada-konposizioak fatxada osatzen duten elementuen irakurketa hierarkikoa egiteko aukera emango du.

    Debekatuta dago begiratokiak egitea.

    Balkoi irtenen zorua ez da izango 15 cm-tik gorakoa, eraikitzeko materiala edozein delarik ere, aurretik dauden elementu ez-diskordanteak salbu.

    Balkoien defentsak egikaritzeko, lehentasunez ohiko materialak erabiliko dira, metalezkoak eta/edo zurezkoak, eta aurretik zegoen diseinua berreskuratzen saiatuko da, eta, hori posible izango ez balitz, soiltasuna bilatuko da eta imitazio desegokiak ekidingo dira.

    Sistema tradizionalekin bat datozen eraikitze-piezak imitatzen dituzten xaflaketak debekaturik daude ateburu faltsuetan, leihoetako birmarko eta indargarrietan edo izkinako harlandu iruzurrezkoetan.

  11. Kalera eta kantoira ematen duten fatxaden tratamendu hierarkizatua egingo da, bietan fatxada duten eraikinetan.

  12. Higiezin batek fatxada-aurrealdeak kalera eta kantoira dauzkanean, komunikabide bertikalaren nukleorako sarrera kalerako fatxadaren aurreko aldetik egikarituko da, salbu eta aurretik dagoen egoerak interes arkitektoniko eta tipologiko nabaria badu edo eskaintzen badu.

  1. Aurretik dauden material eta aparailuak kontserbatzea, eta/edo, behar izanez gero, material eta aparailu horiek berreskuratzea, beheko solairuko fatxada-aurrealdeetan, elementu hori harlanduan edo harlangaitzean egikarituta daukaten higiezin guztietarako.

  2. Erakusleihoak eta errotuluak dagokien hormaren harkantoiaren zabaleran gauzatu beharko dira; espresuki debekatuta dago baoen irakurketa-planotik atzeraemangune handirik egitea edo aurreratzea.

  1. Fatxadako akaberak zarpeatuta edo entokatuta egingo dira kolore zurian, okrean eta kreman, harlanduzkoa ez den lanaren edo adierazgarriak diren harrizko elementuen (leihoburu eta ateburuak, harkantoiak, kantoiak, etab.) kasuan; debekatuta daude tonu sendoak eta nabarmenak. Beheko solairuetan fatxadaren akaberak harrizkoak izango dira nagusiki ezingo dira akabera leunik egin; era berean, onartuko dira kareorezko, harri-iztukuzko edo hareharri erregularrezkoak. Horiek guztiek zokaloa goiko solairuek osatzen duten eraikinaren gorputzetik bereiz nabarmentzea ahalbidetuko dute.

  2. Gatz-ustiategiaren parean dauden eraikinek, beren kokapen berezia dela medio, arestian ezarritakoa betetzeaz gain, aurrealde, irudi homogeneo eta berdina osatu beharko dute, hiriguneko fatxaden eta elementu tradizionalen diseinuari eta osaerari buruzko irizpideei jarraiki, gatz-ustiategiari balioa ematearren.

    Babesik gabeko higiezinen ordezkapena oraindik dauden harresiaren horma-atalen edo lurpeko hondakinen kontserbazioari kalterik egin gabe gauzatuko da, Arabako Foru Aldundiak hala erabakitzen duenean, bidezko esku-hartze arkeologikoak eskaintzen dituen emaitzen arabera.

Babesaren xedea.

Babes-araubide honen ondorioetarako, hiri-egituraren zati direnak joko dira hiri-eremutzat, berdin da erabilera publikokoak diren ala ez. Hauek dira:

Kaleak, kalezuloak, kantoiak eta portikoak.

Plazak, parkeak, lorategiak eta antzeko beste eremu batzuk.

Baratzetarako terrazak.

Patioak eta karkabak.

Garapeneko hirigintza-plangintzako xedapenak.

Hirigunearen hiri-bilbea osatzen duten elementuak diren aldetik, hiri-eremuek duten balio berezia dela medio, garapeneko hirigintza-plangintzak honako hauek eduki beharko ditu gutxienez:

  1. Kontserbatzeko beharrezko neurriak, eta hori dokumentu honen 10. artikuluan aipatzen den txostenaren xede izango da.

  2. Babes-araubide honetan bildutako eremu guztiek modu partikularrean bete behar dituzten baldintza zehatzak, baita eremu horiei buruzko esku-hartzeetan biltzen direnak ere, eta araubide horretan azaltzen diren irizpideak hartuko dira kontuan, baita harresiei lotutako eremuen tratamendua eta eremu horien berreskuratzea ere jendeak erabili ahal izateko.

  3. Kaleak, kalexkak, eskailerak eta kantoiak ez ezik, plazak eta parkeak, patioak eta karkabak, terrazak eta harresiak ere egoki urbanizatzea aurreikusi beharko da, eta plangintzak zehaztu beharko du zer motatako akaberak eta hiri-altzariak ezarriko diren.

  4. Hirigune barruan aparkatzeko eremu bat gaitu behar bada, plangintzak aurreikusi ahal izango du horretarako eremu bat, betiere jarduna behar bezala justifikatzen bada eta multzo osoaren balioak arriskuan jartzen ez baditu; nolanahi ere, biztanleria-nukleoaren muturretan kokatuta egoteari emango zaio lehentasuna eta hiribilduaren nahiz Kultura Paisaia osoaren inpaktu negatiboa eta irudia aldatzea saihestuko da.

  5. Urbanizazio hori egikaritu aurretik, eraginpean har daitekeen ondare arkeologikoaren beharrezko babes-neurriak ezarri beharko dira, babes-araubide honen IV. tituluaren ondare arkeologikoaren babes-araubidearen arabera.

    Kaleak, kalezuloak, kantoiak eta portikoak.

    Kale, kalezulo, kantoi eta portikoetan, egun dauden lerrokadurak bere horretan utziko dira, eta ezingo da inolako atzeraemangunerik egin.

    Haietan gauzatzen diren jardunak berreskuratzera eta higienizatzera eta oinezkoentzat jartzera bideratuta egongo dira, ahal diren gehienak, baita azalera-aparkamenduaren erabilera desagertzera ere.

    Hirigunea eta gatz-ustiategia bereizten dituen errepide nagusian gauzatzen diren esku-hartzeak ibilgailuen trafikoa murriztera bideratuta egongo dira, orokorrean Monumentu Multzoaren batasuna, eta, bereziki, hirigunearen eta gatz-ustiategiaren arteko batasuna faboratuz.

    Urbanizazio-jardunek aurreikusiko dute dagoen galtzadarri-zoladurari eustea, hura zaharberritzea edo hobetzea ez ezik, gainerakoa behar bezala zolatzea ere bazter utzi gabe. Baldintza orokor horiek, betiere, zehaztu ahal izango ditu plangintzak, zuhaitzak edo, salbuespen gisa, lorategiak ezarri nahi izanez gero. Harlangaitzezko hormei eta fatxadek duten harrizko itxurari eutsi beharko zaie, eta debekatu egiten dira izaera horri eta oraingo material eta ehundurei eragiten dieten esku-hartzeak.

    Arian-arian hiri-zerbitzuen instalazio teknikoen sare guztiak lurpean kanalizatzeari ekingo zaio, eta inola ere ez da baimenduko gainazaleko edo aireko linearik egotea. Obra horiek egon litezkeen balio arkeologikoen kontserbazioa bazter utzi gabe egingo dira.

    Eranskin degradatzailetzat hartuko da kantoiaren lerrokadura gainditzen duen edozein elementu, irtena izan edo ez, eraikinen teilatu-hegala izan ezik (inoiz ez da 50 zentimetrotik gorakoa izango). Honako babes-araubide honetan edo hura garatzen duen plangintzan berariaz baimentzen direnak ere salbuesten dira.

    Plazak, parkeak, lorategiak eta antzeko beste eremu batzuk.

    Dagozkien plangintza-tresnek eta proiektuek izan behar dituzten plazen, parkeen, lorategien eta antzeko eremuen urbanizazioaren eta hiri-diseinuaren helburuen artean, honako hauek dira nagusiak:

    Dauden lerrokadurei eutsiko zaie, eta debekatuta daude atzeraemanguneak eremua mugatzen duten fatxadetan.

    Jardun orok jatorrizko baldintza formalak eta hura osatzen duten eraikinenak errespetatuko ditu.

    Zuhaitzak, lorategiak eta intereseko apaingarriak, eskulturak, kale-argiak eta altzariak ez ezik, babes-elementuen zerrendetako iturriak ere babestea eta haiei balioa ematea.

    Behar izanez gero, egungo urbanizazioan dauden elementu diskordanteak eremua inbaditzen dutenak kentzea, aparkalekuak barne, eta eraikita dauden elementu diskordanteen presentzia gutxiagotzea.

    Sortuko diren eremuak berritu eta diseinatu ahal izango dira, eta aurreko helburuak lortzen lagunduko duten zoladuraketa eta apaindura nobleak gauzatu ahal izango dira.

    Udaletxeko (Miguel Díaz de Tuesta plaza) arkuak kontserbatzea eta haiei balioa ematea.

    La Fuente plazako iturria eta harrizko harresiak kontserbatzea eta haiei balioa ematea.

    Miguel Díaz de Tuesta jaunaren plazaren, Ozpinatarren plazaren eta La Fuente plaza txikiaren kontserbazioa eta haiei balioa ematea.

    Eraikinik gabeko eremua harresiaren inguruneko iparraldean, harresiz kanpo eta harresi barruan: eraikinik gabekoak izango dira harresiaren eta hirigunearen mugaketako iparraldeko lurrak, baita mendebaldekoak ere mendixkaren goialdean, gaur egun frontoia eta San Kristobal elizaren aurriak dauden gunean. Era berean, ezin izango da eraiki iparraldeko zerrendan harresiaren intradosetik egungo kaleraino, 4 zenbakiko planoan adierazten denaren arabera.

    Harresiaren tarteen inguruan eraikinik gabeko eremuak berreskuratuko dira tarte horietan eraikinik ez dagoenean edo diskordantetzat edo babesik gabekotzat hartzen diren higiezinak daudenean.

    Baratzetarako terrazak.

    Esku-hartzeak egun dauden lerrokadurei eta hormen harrizko edo harlangaitz-hormako izaerari eustera bideratuta egongo dira.

    Egun dauden materialei eta baratzetarako erabilitako jatorrizko terrazen mailakatzearen egitura bereziari eta lurraren topografiara egokitzeko premiari erantzuten dionari eutsiko zaie.

    Debekatuta dago izaera horri eragiten dion esku-hartze oro, eta edozein elementu edo eranskin itsusgarri kendu egin beharko da.

    Dokumentazio grafikoan biltzen denaren arabera, oinarrizko babesa duten terrazetan gauzatzen diren jardunak terraza horiek nekazaritza-baratze gisa berreskuratzera bideratuta egongo dira, eta eraiki ezin diren eremu gisa bideratu ahal izango dira jendea haietaz baliatzeko.

    Patioak eta karkabak.

    Karkaba posibleei eta atzeko edo barruko patioei buruzko jarduerak, betiere, eremu horien eta argiztatu eta aireztatzen dituzten higiezinen higiene- eta osasun-baldintzak bermatzera zuzenduko dira.

    Plangintza Bereziak ezarriko ditu patioen eta, behar izanez gero karkaben zabalerak, kultura-ondarearen balioak bazter utzi gabe, eta aplikazioko araudi orokorrarekin harmonizatzen saiatu beharko da.

    Orube eta elementu ordezkagarri edo diskordanteen gaineko jardun berrien kasuan, baita berreraikuntzetan ere, karkabaren ardatz erkidearen aldean, karkaba horretarako zehazten den zabaleraren erdiraino atzeraeman beharko dituzte atzealdeko lerrokadurak eraikuntzek. Plangintzak baldintza orokor hau zehaztu ahal izango du, lerrokatzeen eta barneko eta atzeko eremuen ezaugarrien arabera eta lehendik zeuden elementu jakin batzuen kontserbazioak karkabaren lerrokaduraren trazadura bortxatzen duenean, eta karkabaren zabalera ezarritako marjinan kontserbatu beharko da. Ez da inolako hegalik onartuko finkatutako lerrokadurarekiko, eraikuntzaren teilatu-hegala izan ezik.

    Eranskin degradatzailetzat hartuko dira patioen edo karkaben inbasioak, hegalkin egiten dutenak edo behe-solairuetakoak. Higiezinean edozein jarduera gauzatzen denean, eraitsi egin beharko dira eranskin horiek.

    Patioak eta karkabak higienizatzeko jardunak egiterakoan, espazio horien zolaketa-lanak ere egingo dira, baita bertako nahiz fatxadak bertara begira dituzten higiezinetako euri-uren kanalizazio-lanak ere. Halaber, edozein motatako hiri-zerbitzuak lurpean kanalizatzeko obrak ere baimenduko dira. Obra horiek egon litezkeen balio arkeologikoen kontserbazioa bazter utzi gabe egingo dira.

    Harik eta babes-araubide honen garapeneko plangintzako lantresna bidezkoa eta egokia onartzen ez den arte behar izanez gero, hark zehaztuko ditu debekatu egiten da atxikirik eta eraikuntza lagungarririk egikaritzea etxola, barrunbe, armairu, ataripe, estalpe eta antzekoak Solana kalearen eta Reloj kalearen arteko kalexketan edo hiriguneko beste edozein lekutan, eta haiek guztiak, edozein kasutan, elementu erantsitzat edo zati degradatzailetzat hartuko dira.

Harresiaren gainean egin beharreko esku-hartzeak azterlan espezifiko batean xedatutakora egokituko dira. Azterlan horretan dauden aztarna guztien data jarriko da eta, gainera, azterlan historiografikoetan oinarrituta, esku hartzeko jarraibideak eta irizpideak ezarriko dira, harresiak babestera eta haiei balioa ematera bideratuta egongo direnak; horrez gain, Arabako Foru Aldundiaren kontrolaren eraginpean egongo dira.

Harresiaren ingurunean baimena emango da bat datozen esku-hartzeak edo jardunak gauzatzeko, haiei balioa emanez, eta, era berean, ahalbidetuko dute jatorrizko barruti harresitua argi eta garbi identifikatzea. Harresi horren eraginpeko hiri-eremuak berreskuratu beharko dira jendeak erabili ahal izateko; ildo horretan, harresiaren horma-atalean dagoen elementu eta/edo instalazio diskordante oro kendu egin beharko da. Halaber, harresiaren tarteen inguruan eraiki ezin diren eremuak berreskuratzera bideratuta egongo dira jardunak, tarte horietan eraikinik ez dagoenean edo diskordantetzat edo babesik gabekotzat hartzen diren higiezinak dituztenean.

Harresiaren ingurunearen iparraldean, zehazki harresiaren eta hirigunearen mugaketaren arteko harresiz kanpoko lurretan, eraikinik gabeko eremu bat utzi beharko da. Era berean, harresien trazaduraren hurreneko zerrenda osoan, intradosean, ez da eraikiko, ez mendebaldean, hau da, gaur egun frontoia eta San Kristobal elizaren aurriak dauden eremuetan, ezta harresiaren eta harresiarekiko paralelo 12 bat metrora dagoen kalearen arteko eremuan ere, 4. planoan adierazten denaren arabera.

Debekatuta dago harresiaren zati bat edo harresi osoa berreraikitzea eta gehigarri mimetikoak egitea, baldin eta berreraikitze-lanek eta gehigarriek ondasunaren benekotasun historikoa faltsutzen badute.

Araubide espezifiko hau ustiategiko produkzio-egiturei dagozkien elementu guztiei eta gainerako higiezin eta eremuei ez ezik, mugaketan bildutako arkitektura-ondarearen gainerako elementuei ere aplikatu ahal izango zaie. Eremu hau bi gunetan banatzen da: 1. gunea, produkzio-sistemari dagokiona, eta 2. gunea, hura kontserbatzeko behar den babes-inguruneari dagokiona, 3. planoan adierazten denaren arabera:

  1. gunean iturburu guztiak, gatzuna banatzeko sareak, gatzuna biltegiratzeko putzuak, gatz-biltegiak, zurezko bilbadurak eta harrizko harresiak, larrainak eta muga ezartzen duten lerroaren barruko bideak biltzen dira. Era berean, historikoki gatz-jarduerarekin lotuta egon diren eta mugaketaren barruan dauden eraikin batzuk biltzen dira, hau da, antzinako gatz-biltegiak.

  2. gunea zerrenda batek osatzen du, eta zerrenda horren ertza gatz-ustiategiaren mugarekiko paralelo dago mendebaldean, hego-mendebaldean, hego-ekialdean eta ekialdean, 100 metrotik 160 metrora bitarteko distantzietara. Hego-mendebaldean, ertz hori bat dator kota topografikoarekin (+650 m) eta Arreo lakurako bidearekin hego-ekialdean.

    Ondasun horiek VI. kapituluan («Zerrendak»), «Gatz-ustiategiaren eremuko ondasunak» atalaren barruan azaltzen dira, eta I. kapituluan («Arkitektura Ondarearen Araubide Orokorra» eta IV. kapituluan («Babes-mailak») zehaztutakoaz gain, araubide espezifiko hau aplikatu ahal izango zaie.

Babes-araubide hau garatuko duten hirigintza-tresnak onartzen ez diren bitartean, babes-ingurunean:

  1. Gatz-ustiategiaren inguruko erabilera publikoa nahiz pribatua ondasunari eustera eta ondasuna kontserbatzera bideratuta egongo da, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen III. tituluaren zehaztasunak urratu gabe, eta erabilera hori gatz-ustiategiarekin eta gatz-ustiategian garatzen den jarduerarekin lotuta egongo da. Salbuespen gisa, erlijio-gurtzarako kultura-ondasunak direnean, aintzat hartu beharko dira erabilera horrek dakartzan eskakizunak.

  2. Eremu horretan dauden elementu diskordanteak kendu egin beharko dira eta eremuko babesik gabeko elementuek Arkitektura Ondarea deituriko III. tituluaren 15. artikuluaren («Eraberritze- eta ordezkatze-lanak») 2.1 atalean deskribatutako baldintzak bete beharko dituzte.

  3. Debekatuta dago eraikin berriak egitea.

  4. Gatz-ustiategia sortzea eragin duten baliabide naturalak erabat babestuko direla eta kanpotik etor daitezkeen inpaktu ekologikoak eta paisaia-alorrekoak saihestuko direla bermatu beharko da.

  5. Natura-giroari eutsi beharko zaio, oinezkoentzako erabilerari ibilgailuen zirkulazioari baino lehentasun handiagoa emanez; era berean, debekatuta egongo da edozein ibilgailu motordun erabiltzea horretarako baimendutako bide edo bidexkatik kanpo.

  1. Gatz-ustiategiaren gunea osatzen duten produkzio- eta eraikuntza-elementuen gaineko esku-hartzeen lehentasunezko helburua prebentzio-kontserbazioa eta eginkizunak, teknikak, moduak eta materialak mantentzea izango da.

  2. Erabilera- eta eraikuntza-ekintzak, hala nola, erakustea, hedatzea, sustatzea, azterlan zientifikoak eta kulturalak eta antzeko beste batzuk, ustiategiarekin lotuta egongo dira.

  3. Gida-planak, ekintza-planak, erabilera-planak eta kudeaketa-planak edo produkzio-jarduerak plangintza egiteko bestelako dokumentuak ez ezik, gainerako jarduerak ere araudi honetako preskripzioetara egokituko dira, betiere babes-araubide honek, hala badagokio, garatzen duen Plan Berezia bazter utzi gabe.

  4. Edozein modutan eta neurritan produkzio-ustiategiaren elementuei eragiten dion ekintza orok ez du inola ere oztopatuko edo eragotziko helburu horiek lortzea, eta ez die kalterik egingo edo ez ditu arriskuan jarriko ustiategiaren mugetan dauden intereseko ondasunak eta ez ditu kaltetuko ondasunek dituzten kultura-balioak; bestela, debekatu egingo dira.

  5. Debekatuta dago eraikinak, egiturak, elementu auxiliarrak, bideak eta gatzaren produkzio-sistema osatzen duten gainerako osagaiak erausteko ekintza oro, baita osagai horiei osorik edo zati batean eragin diezaiekeen ekintza oro ere, salbu eta esku-hartzeen eraginpeko gunerako edo elementurako baimendutako proiektu bat baldin badago.

  1. Irizpide orokorrak.

    Lehen gunean egiten diren esku-hartze guztiek honako babes-irizpide orokor hauek bete beharko dituzte:

    1. Egiazkotasun historikoa bermatuko dute: lehendik dagoen materiala kontserbatu beharko da fisikoki eta funtzionalki, egiturazko sistemen eta materialen jatorrizko laneskuaren ebidentzia errespetatu beharko da, baita material eta sistema horien ahalmen arkeologikoa errespetatu ere.

    2. Ondasun osoaren osotasuna bilatuko dute, elementuei, harremanei zein eskalei dagokienez.

    3. Ondasunaren osotasunaren iraupena luzatu beharko dute.

    4. Ondasuna interpretatzeko prestatu beharko dute.

      Debekatuta dago jatorrizkoari gailentzen zaion eta jatorrizko elementuekin (kolorea, tonua, testura, forma eta eskala) zein metodo eta teknika tradizionalekin bat ez datorren eransketarik egitea. Zurezko txarrantxatzeak ezartzeko aukera izango da, itzulgarritasun-irizpideei jarraiki, baldin eta bilbaduretan izandako aldaketak orekatzeko baliagarri badira eta baldin eta larraineko osagaietako bat kaltetua ateratzeko arriskuan badago.

      Larrainak garbitzeko aukera izango da, baina bakar-bakarrik kontserbazio-egoera konponezinean badaude, lur-jausiak izateko eta ondorioz pertsonei kalterik eragiteko arrisku handiarekin, egiturazko moduan geldituta eta agortuta eta abandonu-egoera argian egonik, materialak behin betiko hondatuta.

  2. Esku-hartze proposamena: kontserbazioa eta mantentzea.

    Atal honetan gatz-ustiategia osatzen duten elementu guztiak mantentzeko eta prebentzio-kontserbaziorako irizpideak zehaztuko dira.

    1. Iturburuak.

      Gatz-ustiategiaren jatorria eta euskarria dira, eta horregatik mantenduko direla bermatu behar da, gatzuna hornitzeko bermea diren heinean.

      Santa Engrazia iturburua.

      Gatz-ustiategiaren iturburu nagusia da, bai bere emariarengatik, bai bere tamainarengatik eta baita bere kokapenarengatik ere. 1995. urtea baino lehen zeukan egoera berreskura ote daitekeen aztertuko da, jatorrizko ezaugarriak ez dituelako gorde.

      Santa Engrazia iturburuaren gatibu den iturburua.

      Egungo egoera errespetatuko da (itxura, eraikuntza-materialak eta morfologia), mantentzeko eta prebentzio-kontserbazioko lanak soilik eginez.

      El Pico, la Hontana eta Fuentearriba iturburuak.

      Egungo egoera errespetatuko da (itxura, eraikuntza-materialak eta morfologia), mantentzeko eta prebentzio-kontserbazioko lanak soilik eginez.

    2. Banaketarako sareak.

      Sare horien behar bezalako funtzionamenduaren mende egongo da gatz-ustiategiaren hornidura. Martxan mantenduko dira, behar bezala, gatza produzitzeko larrainak hornitzeko eta gainerako larrainen bilbadurak ureztatzeko.

      Ubideak.

      Martxan dauden ubide eta ubide-tarte guztiak errespetatuko dira. Larrainen barruko ubideetan buztinez eta errekarriz egikaritutakoak mantentze-lanak egingo dira eraikuntza-teknika bera erabiliz.

      Ez da egingo sistema tradizionalarekin bateragarriak ez den eta materialei dagokienez nahiz elkartzeko moduei dagokienez teknika berriak sartzen dituen esku-hartzerik.

      Egitura lagungarriak eta akueduktu-elementuak berreskuratuko dira, betiere dokumentatuta badaude, eta pixka bat baino ezin izango dira aldatu sarbidearekin, segurtasunarekin edo irisgarritasunarekin zerikusia duten arrazoiak direla medio, jatorrizko funts tradizionalari eutsiz.

    3. Larrainak.

      Esku hartuko den terraza guztietan larrain kopurua eta larrainen itxura lehen zegoena izango da, baina egitura- edo funtzionamendu-arrazoien ondoriozko aldaketa txiki batzuk egin ahal izango dira.

      Larrainei eusteko modua lehengo bera izango da, bai hormei dagokienez, bai bilbadurei dagokienez. Kontserbazio-egoera onean dauden larraineko elementu guztiak errespetatu beharko dira, bai betetzen duten eginkizunari dagokionez, bai kokapenari dagokionez. Larrainen definizioan gatz-produkzioko azalera nahiz gainean edo azpian dituen elementu guztiak biltzen dira, hala nola zurezko bilbadurak, harlangaitz-hormak, biltegiak, albate-putzuak edo katapulta txikiak.

      Garai historiko bakoitzaren berezko akabera mota guztiak kontserbatuko dira: erromatar aroa eta Erdi Aroa (buztina), XIX. mendea (errekarria buztinaren gainean) eta XX. mendea (zementu-morterozko geruza edo geruzak buztinaren gainean). Gainera, harri naturalezko lauzak erabiltzeko aukera ere izango da. XIX. mendean gatzagak administratzen zituztenek proposatu zuten konponbide hori, eta orain gutxi probatu da, emaitza onarekin.

      Gatza artisau-erara produzitzeko erabiliko dira larrainak batik bat, baina beste zenbait erabilera ere bateragarri izan daitezke, hala nola, kultura eta aisiarakoak, irakaskuntza eta ikerkuntzarakoak, terapeutikoak, mikroerreserba biologiko halofiloa sortzea, eta, berreskuratzearekin, gatz-produkzioarekin eta kultura-erabilerekin bateragarri izanik, larrain edo bilbaduretarako konponbiderik gabeko aldaketarik ez dakarren beste edozein erabilera.

      Hormak.

      Lehendik dauden horma-egiturak mantentzeari eta prebentzio-kontserbazioari ekingo zaio. Esku-hartzea beharrezkoa bada egiturazko elementuak konpondu behar direlako, material berberak eta eraikuntza-teknika tradizionalak erabiliko dira, kasu bakoitzari egokituz.

      Bilbadurak.

      Egiturak mantenduz, lehendik dauden elementuak, loturak eta zurezko elkargune guztiak kontserbatuko dira, eta, hortaz, egituretan, beren eginkizun erresistentea betetzeko gai ez diren elementuak baino ez dira ordezkatuko.

      Biltegiak.

      Biltegiak larrainen bilbaduren azpian dauden eremuak dira, gatza uztatu ostean hura biltegiratzeko erabiltzen direnak. Biltegi horien guztien izaera errespetatuko da biltegiak osatzen dituzten materialak aldatu gabe. Higiene-arrazoiak direla medio, lurreko bilbadurak eta gatza buztinarekin nahastea eragotziko duten paretak jartzea onartuko da, betiere zura erabiltzen bada, bai bilbaduretarako, bai oholtzarako eta elkartzeko sistemetarako.

      Putzuak.

      Putzuak eraikitzeko teknika tradizionalak errespetatuko dira. Soilik aldatu ahal izango dira baldin eta erabilitako teknika ez bada bateragarria gatz-ustiategia eraikitzeko metodokoekin.

      Harlangaitzezko eta buztinezko putzuek hormak kontserbatu eta mantentzeko ezarritako irizpideei jarraituko diete, iragazgaiztasunari dagokionez izan ezik.

      Bilbadura-putzuek bilbadurak kontserbatu eta mantentzeko irizpideei jarraituko diete.

      Larrainek estalitako putzuak estali aurreko jatorrizko egoerara itzultzeko aukera badago, gatza produzitzeko erabili ahal izateko.

    4. Barruko bideak eta igarobideak.

      Gatz-ustiategiaren barruko bide guztiak mantenduko dira. Jarduneko irizpideak ustiategiaren teknikak (jatorrizko azalera) eta moduak (igarotzeko egokitzea) errespetatzea eta pertsonen segurtasuna errespetatzea izango dira.

      Irisgarritasun-baldintzak hobetzeko aldaketa txiki batzuk egiteko aukera izango da, betiere: lehendik dauden elementuak aldatzen ez badira, itzulgarritasun-irizpideak erabiltzen badira, eta elementuak, metodoak eta teknikak bateragarri egiteari dagokionez aldez aurretik adierazitako irizpide orokorrak betetzen badira.

    5. Ixtea.

      Egungo ixtean esku hartzeko, gatz-ustiategiaren barruko eta kanpoko jardueren premiak eduki beharko dira kontuan. Sartzeko beharrezkoak diren ate guztiak utziko dira. Ixteak ahalbidetuko du ustiategia kanpoko aldearekin harremanetan jartzea sarbideen bitartez, eta, era berean, ahalbidetuko du ustiategiaren kanpoaldea ikustea toki estrategiko batzuetatik, non begiratokiak jarri diren.

    6. Eraikin erantsiak.

      Biltegi handia. Biltegia birgaitzeko lehen zegoena errespetatuko da eta eraikitzeko metodo eta teknika bateragarriak erabiliko dira, lehen zeudenak eta ustiategia errespetatuz. Birgaitu ostean, eraikin horri emango zaion erabilera ustiategiko jarduerekin lotuta egongo da.

      La Revilla biltegia. Ustiategiarekin muga egiten duten biltegietako batean jendearen arretarako zentro bat dago, baita erakusketarako eta salmentarako toki bat ere. Harlangaitz-hormetako eta zurezko bilbadura kurbatuko eraikin bat da, zurezko xaflez estalia kanpoaldetik. Ez da aurreikusten eraikin horretan mantentzeko logikoak diren esku-hartzeak ez diren beste esku-hartzerik gauzatzea.

      Santa Ana biltegia. La Revilla biltegiaren ondoan Santa Ana biltegia dago. Prebentzio-kontserbazioko eta mantentzeko zereginak baimenduko dira, baita lehendik dauden zuloak berreskuratzea eta ustiategiaren berezko jardueretarako erabiltzea.

    7. Seinaleak.

      Barruko seinale eta azalpen-panel guztiak baterako azterlan baten xede izango dira irudi bateratua eta kalitatezkoa emateko, betiere gatz-ustiategiaren irudia aldatzea eragotziz.

Mugaketan sartutako ondarea, honako babes-maila edo -kategoria hauetan sailkatuko da:

Babes berezia.

Erdi-mailako babesa.

Oinarrizko babesa.

Babes morfologikoa.

Higiezinaren babes-maila alde batera utzita, araubide honek babesten dituen eraikinen zenbait zati edo eratze-elementu modu indibidualizatuan balioetsi ahal izango dira, eta, horretarako, honako kategoria edo maila hau ezartzen da:

Babes partziala.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.1.e) artikuluan hizpaturikoa betetzeko, garrantzi bereziko elementutzat joko dira babes bereziko elementuen zerrendan jasotako higiezin guztiak.

Babesaren xedea.

Babes bereziko elementutzat hartuko dira, izaera berezia eta aparteko balio arkitektoniko, historiko edo artistikoak izanik, eta beren jatorrizko ezaugarri arkitektonikoak berreskuratzeko aukera ematen duen kontserbazio-egoeran egonik, araubide honen estaldurarik zabalena merezi duten higiezinak eta hiri-elementuak.

Babes bereziko mailaren barnean hartutako elementuei buruzko aginduak.

Babes bereziko elementuei maila goreneko babesa dagokie; bertan egindako zaharberritze-jarduerek eta baimendutako gainerako esku-hartzeek elementu horien egitura eta ezaugarriak errespetatu beharko dituzte eta ezin izango dute inolaz ere asmatutako edo diseinu berriko ekarpenik egin.

Babes berezia duten ondasunen eraisketa osoa edo partziala Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 36. artikuluan xedaturikoaren arabera soilik baimendu ahal izango da.

Elementu horiei eragiten dien edozein lan edo esku-hartzetan ezin izango dira aldatu konfigurazio bolumetrikoa eta lerrokadurak.

Higiezin horietan gauzatuko diren erabilerek, betiere, higiezin horren kontserbazioa bermatu beharko dute, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen III. tituluan jasotako zehaztapenak urratu gabe.

Babes bereziko ondasunetan egindako esku-hartzeak horrelako ondasunak behar bezala zaharberritzeko eta kontserbatzeko azterlan baten bitartez finkaturiko zehaztapenetara egokitu beharko dira.

Gatz-ustiategiko babes bereziko elementuetan egindako esku-hartzeak eraikuntzakoak III. kapituluan «Gatz Ustiaketaren Araubide Berezia» deritzonean xedaturikoari jarraiki zuzenduko dira.

Babes bereziko gainerako elementuetan, bestalde, kontserbatzeko eta horiei balioa emateko esku-hartzeak eraikuntza-alorrekoak egitea baimenduko da, eta horretarako, Ondare Urbanizatua Birgaitzeko Jarduketa Babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan zaharberritze zientifikorako ezarritako lanak egitea ere baimenduko da.

Hortaz, eraikin horietarako baimendutako lanek eraikinaren elementu tipologiko formalak eta egiturazkoak errespetatu beharko dituzte eta honako irizpide hauen arabera egingo dira:

  1. Arkitekturagunea zaharberritzeko eta aldatutako zatien jatorrizko egoera berrazartzea honako hauen bitartez:

    Barruko nahiz kanpoko fatxadak zaharberritzea.

    Barruko eremuak zaharberritzea.

    Eraitsitako edo botatako eraikin zatien lehengoratze tipologikoa.

    Eraikinarekin batera unitate bat osatzen duten lurretako eraikinen jatorrizko egoera kontserbatzea edo berrezartzea, hala nola patioena, klaustroena, plazena, baratzeena edo lorategiena.

  2. Jarraian zehazten diren egiturazko elementuak kontsolidatu egingo dira eta berreskuraezinak diren zatiak ordezkatu, betiere kokapena eta kotak aldatu gabe:

    Kanpoko eta barruko horma euskarriak.

    Solairu eta gangak.

    Eskailerak.

    Estalkia; jatorrizko estaltze-materiala jarri beharko da.

  3. Eranskin itsusgarriak eta duela gutxi gauzaturiko interesik gabeko edozein motatako obrak ezabatzea, eraikinaren jatorrizko ezaugarri arkitektonikoekin, eraikuntza-unitatearekin edo ingurunearekin kontraste negatiboa badute.

  4. Funtsezko higiene- eta osasun-instalazioak sartzea, betiere, arestian esandakoa errespetatzen bada.

    Zanbrana-Herran Jauregiaren kasuan, Añanako (Araba) Zambrana-Herran sendiaren Jauregia, Monumentu izendapenaz, Kultura Ondasun gisa deklaratzeko den martxoaren 11ko 44/2008 Dekretuaren babes-araubidean xedaturikoa aplikatuko zaio, eta agindu hauek aplikazio osagarrikoak izango zaizkio.

    Babestutako elementuak.

    Monumentu Multzo gisa mugatutako esparruan, babes-maila horren barnean hartzen dira dokumentu honen VI. kapituluko 37., 38. eta 39. artikuluetan zerrendaturiko babes bereziko elementuak, garrantzi bereziko gisa.

    1. atala. Erdi-mailako babesa.

      Babesaren xedea.

      Erdi-mailako babesa eskaini beharko zaie jarraian adierazitako baldintzaren bat betetzen duten higiezin eta hiri-elementuei:

      1. Garrantzi bereziko balio arkitektonikoak ez dituzten arren, beren barneko banaketagatik, banaketa bertikaleko elementuen konposizioagatik, lurzatiaren gaineko okupazio eta konposizioagatik edo beste edozein ezaugarri morfologikoengatik, kanpoko berezimenaren bidez edo tipologiaren ikuspegitik ondare eraikiaren osagai interesgarri direnei.

      2. Garrantzi bereziko balio arkitektonikoak izanik, berreskuratzeko esku-hartzeak babes bereziko elementuetarako tipifikatutakoen artean kokatu ezin direnei.

        Erdi-mailako babesaren barnean hartutako elementuei buruzko aginduak.

        Eraikin horiek osorik edo partzialki eraisteko, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 36. artikuluan xedaturiko aginduak bete beharko dira.

        Eraikin horiei eragiten dien edozein lan edo esku-hartzetan ezin izango dira aldatu konfigurazio bolumetrikoa eta lerrokadurak.

        Higiezin horietan gauzatuko diren erabilerek higiezin horren kontserbazioa bermatu beharko dute, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen III. tituluaren zehaztapenak urratu gabe.

        Erdi-mailako babesa duten higiezin eta elementuetan baimendutako esku-hartzeek kontserbazioa eta funtzionalitatea bermatzea izango dute helburu, eta elementu tipologikoak, formalak eta egiturazkoak errespetatu beharko dituzte. Babes bereziko araubidean baimendutako esku-hartzeez gain, honako lan hauek ere egin ahal izango dira: Ondare Urbanizatua Birgaitzeko Jarduketa Babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, zaharberritze kontserbatzailerako A eta B kategorian ezarritako lanak, eraikuntzen kontserbazio-egoeraren arabera.

        Kategoria horren barnean hartzen diren higiezin eta elementuetan egin daitezkeen baimendutako esku-hartzeek higiezinaren erabateko berreskurapena bultzatuko dute, eraikinaren balio formal, tipologiko eta egiturazkoei balioa emanez. Esku-hartze horiek honako irizpide hauen arabera egingo dira:

      1. Higiezin edo elementuaren alderdi arkitektonikoari balioa ematea, alegia, honako hauen bitartez bere jatorrizko balioak berrezartzea:

        Kanpoko nahiz barruko fatxadak zaharberritzea. Azken horien kasuan, zatiren bat aldatzea baimenduta egongo da, betiere, fatxadaren konposizioaren batasuna hausten ez bada eta aparteko balio estilistikoa duten elementuak errespetatzen badira.

        Barneko eremuak zaharberritzea, betiere kultura edo arkitektura aldetik balio berezikoak badira.

      2. Dokumentu honen 28 artikuluko b), c) eta d) puntuetan adierazitakoak.

        Babestutako elementuak.

        Monumentu Multzo gisa mugatutako esparruan, maila horren barnean hartzen dira dokumentu honen VI. kapituluko 37., 38. eta 39. artikuluetan zerrendaturiko erdi-mailako babeseko elementuak.

Babesaren xedea.

Oinarrizko babes-maila izango dute honako bi baldintza hauetatik bat betetzen duten higiezinek:

  1. Balio arkitektoniko, historiko edo artistiko berezirik ez izan arren, kontsolidatu beharrekotzat jotzen direnak ikuspegi tipologikotik edo ingurumen-ikuspegitik ondare eraikiaren alderdi interesgarri direlako, baina ez dutenak nahikoa interes erdi-mailako babesean sartzeko, alegia, zaharberritze-lanak egiteko.

  2. Garrantzi handiko balio historiko edo artistikoak badituzte ere, horien berreskurapenerako esku-hartzeak babes-maila handiagoko elementuetarako tipifikatuta daudenen barnean hartu ezin direnak.

    Oinarrizko babes-mailaren barnean hartutako elementuei buruzko aginduak.

    Babes-maila honetan dauden higiezinak eraisteko, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 36. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

    Horrelako eraikinak eraginpean hartzen dituen obra edo esku-hartze orotarako kalerako lerrokadurei eutsi beharko zaie. Barneko lerrokaduretan lubakia edo patioa dagoen lerrokaduraren gainean berreskuratzea izango da irizpide nagusia.

    Higiezin horietan gauzatuko diren erabilerek higiezin horren kontserbazioa bermatu beharko dute, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen III. tituluaren zehaztapenak urratu gabe.

    Eraikin horietan baimendutako esku-hartzeak, babes-maila gorenen barnean hartutakoez gain, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoan, jasotakoak izango dira, kontsolidatzea deituriko esku-hartze motarako. Era berean, erreforma deituriko esku-hartze mota ere baimenduko da 22. artikuluko («Babesaren xedea») a) baldintza betetzen duten eraikinetan, baldin eta eraikina babes-araubidea garatzen duen plangintza-arauan ezarritako etxadiaren barruko lerrokadura-baldintzetara egokitu behar bada. Halakoetan, zatikako eraisketak egiteko aukera ere izango da.

    Elementu horietan baimenduriko esku-hartzeak, babes-maila gorenen barnean hartutakoez gain, ondoren aipaturiko bat edo gehiago izan daitezke:

  1. Fatxaden itxura aldatzen duten obra txikiak, baldin eta baoak aldatzeko edota berriak zabaltzeko badira eta azalera erabilgarriak lehendik zuen distribuzioa eta fatxaden konposizio orokorra aldatzen ez badute.

  2. Estalkia konpontzeko lanak. Horrelako kasuetan petralak eta egiturazko beste elementu batzuk ere aldatu ahal izango dira, baina itxura eta materialei eutsi beharko zaie ezinbestean.

  3. Eraikinaren edozein elementu iragazgaizteko lanak.

  4. Fatxadetako arotzeria, balkoietako hegalkinak, begiratokiak, erlaitzak eta sarrerako ateak aldatzeko lanak. Horrelakoetan elementu berriek ordezkatutakoen antzeko material eta diseinua izango dute, baldin eta hori hobetzeko beste gauzaren bat gomendagarria bada.

  5. Hondatutako akabera-elementuren bat konpontzeko lanak, beti ere egiturazkoak edo euskarriak ez direnean.

  6. Eraikinaren banaketan eraginik ez duten barneko obrak, esate baterako, entokadura eta pintura, zoladuren egikaritzea eta konponketa, barneko arotzeria-lanak, iturgintza-konponketak, berogailuak eta tximiniak, sukaldeen eta osasun-aparatuen aldaketak, eta oinarrizko instalazio teknologikoak eta higiene- eta osasun-instalazioak sartzea.

  7. Aurreko idatzi-zatietan zehaztutako lanen garrantzi berdina edo antzekoa duen beste edozein obra, betiere eraikinaren higiene- eta osasun-baldintzak hobetzeko baldin bada eta inguruan edo etxearen ingurumen-ezaugarrietan edo/eta ezaugarri tipologikoetan eraginik ez badu.

  8. Egoera txarrean dauden egiturazko elementuak aldatzeko lanak, nahiz eta berriak beste material batzuekin eginak izan, eta etxearen egonkortasuna eta segurtasuna areagotzeko helburuarekin egituraren eta zimenduaren konposizioan egindako bestelako eragiketak.

  9. Funtsezko instalazio teknologikoak eta higiene- eta osasun-instalazioak kokatzeko, barneko espazioen distribuzio eta antolaketa horizontala aldatzeko lanak, betiere, bizigarritasuna hobetzeko baldin badira eta inguruan edo/eta higiezinaren ingurumen-ezaugarrietan eta/edo ezaugarri tipologikoetan eraginik ez badute.

  10. Eranskin itsusgarriak edota kanpo-estalduraren estaldura-materialean edo pinturan, kolorean nahiz egituran egindako tratamendu desegokiak eta, hala badagokio, orain gutxiko interesik gabeko obra-motak edo eraikuntzaren, eraikuntza-unitatearen edo horren inguruaren jatorrizko arkitektura ezaugarriekin kontraste negatiboa dutenak kentzea.

    Babestutako elementuak.

    Monumentu Multzo gisa mugatutako esparruan, maila horren barnean hartzen dira dokumentu honen VI. kapituluko 37., 38. eta 39. artikuluetan zerrendaturiko oinarrizko babes-mailako elementuak.

Babesaren xedea.

Babes-maila honetan jasotzen dira, balio arkitektoniko, historiko edo artistikorik ez izan arren, hirigunearen multzoa egituratzen duen eskemarekin bat datozelako balioa eman zaien lurzatietan kokatuta dauden higiezinak.

Babes morfologikoko mailaren barnean hartutako elementuei buruzko aginduak.

Lurzatia hasierako itxura- eta neurri-baldintzetan mantendu beharko da, babes-araubide honek garatutako hirigintza-plangintzak ezarritako balizko aldaketak salbuetsita; aldaketa horiek bide publikoa hobetzeko zuzenketa txikitzat hartuko dira. Halaber, atzeko lerrokadurak aldatzea ere biltzen da, patioaren zabalera aldatzen den kasuetan.

Eraikinik ez duten lursailetan, aurreko paragrafoetan aipatutako partzelazioaren, banantzearen eta taldekatzearen ondorioetarako, eraiki ahal izango den gunetzat hartuko dira babesen bat duten aldameneko lursailen lerrokadura nagusiek, mehelinek eta hondoak mugatutakoak. Aipatutako bigarren kasuan, hondorik handienekoa izango da.

Eraikin horietan baimendutako esku-hartzeak abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, Urbanizatutako eta Eraikitako Ondarea birgaitzeko babesturiko jarduerei buruzkoan, ordezkapena deituriko eraikuntzako esku-hartzerako aipatutakoak izango dira, eta ordezkatutako eraikinaren egitura-eskemaren oinplanoko banaketa, harresian oraindik dauden horma-atalak edota horiek lurrean izan ditzaketen aztarnak errespetatuko dituzte.

Higiezinak babes-araubide honetan zerrendaturiko babes partzialaren eraginpean dauden elementuak eraikinaren berezko elementuak mantenduta ordezkatuko dira.

Hirigintza-plangintza hori onartzen ez den bitartean, babes-araubide honen 20. artikuluan zehaztutakoa aplikatuko da zaharberritzeko eta ordezkatzeko esku-hartzeetan.

Eraikin berriek dagoeneko badaudenekin bat etorri, eta hirigunearen ezaugarri morfologiko tradizionalekin bat datozen etxadiak osatu beharko dituzte. Higiezinek mantendu beharreko baldintzak hirigintza-plangintzak ezarritako parametroen araberakoak izango dira. Plangintzak, lursail bakoitzerako, honako kontzeptu hauek zehaztu beharko ditu:

Lurzatiaren zehaztapen bolumetriko osoa, eraikin bat baino gehiago baldin badago, horien erabilera eta horien arteko lotura espezifikatuz.

Eraikitako hondoa.

Teilatu-hegalen eta gailurren altuerak.

Estalkiaren planotik irteten diren bolumenak direla-eta jarraitu beharreko baldintzak.

Beheko solairuaren altuera.

Kanpoko altxaeren konposizio-eskemak, eta lehendik beste elementu batzuk bazeuden, horiekin zer egin behar den zehaztu beharko da.

Fatxadan erabil daitezkeen elementuen dimentsio-ezaugarriak.

Akaberako materialak eta lehendik zeuden elementuen tratamendua, halakorik badago.

Eredu-etxebizitza lurzatietan gauzatzeko eskema.

Babestutako elementuak.

Monumentu Multzo gisa mugatutako esparruan, maila horren barnean hartzen dira dokumentu honen VI. kapituluko 37., 38. eta 39. artikuluetan zerrendaturiko babes morfologikoko elementuak.

Balioespenaren xedea.

Eraikin baten zati edo alderdi jakin bat osatzen duten elementuei buruzko balioespenak egin ahal izango dira, elementu horiei, osatzen duten eraikinerako ezarritakoaz besteko babes-maila ezartzeko.

Babes partzialeko mailaren barnean hartutako elementuei buruzko aginduak.

Babes partzialaren eraginpeko elementuetan, Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak Zaharberritze Kontserbatzailerako A eta B kategorietan ezarritako obrak egin ahal izango dira, eta baita Kontsolidazio-obrak ere, duten kontserbazio-egoeraren arabera.

Babes-elementuak.

Monumentu Multzo gisa mugatutako esparruan, maila horren barnean hartzen dira dokumentu honen VI. kapituluko 37. artikuluan zerrendaturiko babes partzialeko elementuak.

Balioespenaren xedea.

Babes-araubide honen ondorioetarako, elementu diskordantetzat hartzen dira ingurunera egokitzeko legezko betebeharra betetzen ez duten higiezinak, baita beren bolumetria-, eraikuntza-, forma- edo kokapen-ezaugarriak direla-eta babes-araubide honek helburu duen hirigunea, gatz-ustiategia edo haran osoa birgaitzeko plangintza orokorrean, Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaian, interferentzia larriak sortzen dituztenak ere.

Higiezin eta hiri-elementu diskordanteek bete behar dituzten aginduak.

Interferentzia larritzat hartuko dira honako egoera hauetakoren bat edo gehiago sortu duten esku-hartzeak:

  1. Kultura Paisaiaren ondare arkitektonikoa birgaitzeko gune libreen eskema egokia ezartzea eragozten duten bolumenak egotea.

  2. Ikuspegi historiko edo arkitektonikotik balio berezirik ez duten arren, karkaben, patioen edo kalezuloen bitartez argiztatu eta aireztatzen diren eraikinetan traba diren bolumenak egotea.

  3. Fatxada-akaberetan hirigune historikoan nagusi direnekin bat ez datozen material eta elementuak erabiltzea.

  4. Eraikinean eranskin degradatzaileak egotea, halako proportzioan, non ezinezkoa baita aldaketa horiek egin zaizkion jatorrizko eraikuntza-unitatea atzematea.

  5. Ingurukoen ezaugarriekin nabarmen bat ez datozen bolumenak ezartzea, bai gehiegizko altuera dutelako, bai etxadiaren barruko zein kanpoko lerrokaduretan aldaketak eragiten dituztelako.

  6. Monumentu Multzoaren barnean hartuta dauden gainerako eraikinekin bat ez datozen eraikuntzak egitea, dauden tokiaren inguruneari oinarrizkoan egokitu gabe.

    Eraikin horietan baimendutako esku-hartzeak, eraistea edo ordezkatzea izango dira, babes-araubide hau garatuko duen hirigintza-plangintzan zehaztutako moduan. Plangintza hori onesten ez den arte, hirigunearen esparruan kokaturiko ondasun diskordanteetarako babes-araubide honetako 20 artikuluan («zaharberritzeko eta ordezteko obrak») xedaturikoa aplikatuko da, eta gainerakoetarako, berriz, 15. artikuluan xedaturikoa.

    Horietaz gain, baimendu egingo dira Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 24. artikuluak higiezinen kontserbazioari buruz ezarritako esku-hartzeak, eta kontserbatzaileak eta apaindurakoak ere bai, Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeko Jarduera Babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan zehazten diren moduan.

    Elementu diskordanteak.

    Dokumentu honen VI. kapituluko 37., 38. eta 39. artikuluetako zerrendan adierazita daude Monumentu Multzoko zein higiezin eta hirigintza-elementu hartzen diren diskordantetzat.

Balioespenaren xedea.

Eraikin baten zati edo alderdi jakin bat osatzen duten elementuei buruzko balioespenak egin ahal izango dira, elementu horiei, osatzen duten eraikinerako ezarritakoaz besteko babes-maila ezartzeko.

Diskordantzia partziala babes-araubideari dagokionez beren balioespena eginda daukaten eraikinetan kanpoaldeko akabera edo elementu desegokiak egotearen ondorio izan daiteke (hegada-terraza, hegalkin trinkoak, dimentsio desegokiko balkoiak, gehiegizko jasodurak eta abar).

Diskordantzia partzialeko mailaren barnean hartutako elementuei buruzko aginduak.

Edozein babes-mailatan sartuta dauden eraikinetako diskordantzia partzialtzat jotzen diren elementuen gaineko esku-hartzeek elementu horiek ezabatzea izango dute helburu, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 24. artikuluan higiezinen kontserbazioaren inguruko betebeharrei buruz jasotakoak baino ez dira baimenduko.

Diskordantzia partzialeko elementuak.

Monumentu Multzo gisa mugatutako esparruan, maila horren barnean hartzen dira dokumentu honen VI. kapituluko 37. artikuluan zerrendaturiko diskordantzia partzialeko elementuak, eta baita aurreko artikuluan ezarritako baldintzetan horien antzeko egoerak izanik jasota ez dauden elementuak ere. Zerrendetan haranean dauden egoera nabarmenenak jasotzen dira. Hirigintza-plangintzaren betebeharra izango da balioespen partziala izan dezaketen elementu guztiak zehatz-mehatz zerrendatzea, eta ordenantzak idaztea babes-araubide honetan adierazitako tratamendua izan dezaten.

Xedea.

Babesik gabeko elementuak dira babesteko moduko balio arkitektoniko, historiko edo artistiko garrantzitsurik ez dutenak.

Babesik ez duten elementuei eta higiezinei buruzko aginduak.

Eraikin hauetan edozein esku-hartze egin ahal izango da, ordezkatzea barne, babes-araubide hau garatuko duen hirigintza-plangintzan zehaztuta geratuko den moduan, betiere.

Plangintza hori onartzen ez den bitartean, eraikinak zaharberritu edo ordezteko, babes-araubide honetako 15. eta 20. artikuluetan («zaharberritzeko eta ordezteko obrak») zehazten dena bete beharko da.

Babesik ez duten elementuak.

Monumentu Multzoan babesik gabekotzat jo diren higiezinak eta hiri-elementuak dokumentu honetan jasotako zerrendatuetan ageri ez direnak dira.

Esleituriko babesa katastro-lurzatiaren guztizkoari dagokio. Hala eta guztiz ere, zenbait ondasunek maila orokor gisa eman denaren bestelako babes-maila dagokien zatiak edo elementuak eduki ditzakete, eta hortaz, ondasuna identifikatzen duen kopurua zerrenda batean baino gehiagotan ager daiteke.

Edo beste modu batean esanda, babes bereziko, erdi-mailako babeseko, oinarrizko babeseko, babes morfologikoko edo babes diskordanteko zerrendetako batean agertzeaz gain, edo are gehiago, ezein zerrendatan ez agertzeaz gain, babes partzialeko edo diskordantzia partzialeko zerrenden barnean hartutako zatiak edo elementuak ere eduki ahal izango dituzte zenbait ondasunek.

Babes-araubide honetako zerrendetan azaltzen diren ondasunen identifikazio indibiduala elementu kopuruaren, izendapenaren, existitzen direnean fatxadetako plaken posta-helbidearen edo/eta katastro-helbidearen arabera egiten da.

Babes berezia

  1. zenbakia: Zanbrana-Herran Jauregia eta barrutia, La Carrera kalea 14 zk., La Carrera kalea 18 zk.

  1. zenbakia: Santa María de Villacones Eliza eta barrutia, Real kalea 4 zk.

    134. zenbakia: armarria, Real kalea 11 zk., Real kalea 27 zk.

    172. zenbakia: armarria, D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 1 zk., D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 3 zk.

    183. zenbakia: armarria, La Fuente zeharbidea 1 zk.

    215. zenbakia: armarria, San José kalea 5 zk.

    424. zenbakia: ate-aztarnak herrirako ekialdeko sarreran

    425. zenbakia: San Cristóbal Elizaren aztarnak frontoiaren azpian, iparraldea, Cerca Baja 2 zk. gunea

    Harresiaren aztarnak:

    Zenbakiak: 248, 249, 250, 251, 252, 253 (dorrea ere bai), 254, 255, 256, 257, 258, 259, 261, 281, 282, 283, 286, 287, 288, 289, 290, 366, 374, 375, 376, 378, 391, 392, 393, 395, 396, 397, 398, 402, 403, 404, 405, 406, 407, 408, 409, 410, 411, 412, 413, 414, 415, 418, 429.

    Erdi-mailako babesa

  1. zenbakia: Carrera eta Cantarranas kaleak lotzen dituen arkua, La Carrera kalea 12 zk.

    187. zenbakia: Zanbrana-Herran Jauregiari erantsitako eraikina, La Carrera kalea 12 zk., La Carrera kalea 16 zk.

    390. zenbakia: Zanbrana-Herran Jauregiko barrutian dagoen harrizko perimetro-horma.

  1. eta 139. zenbakiak: Ozpina Jauregia, perimetro-horma eta barrutia, Ozpina Plazatxoa 8 zk., Ozpina Plazatxoa 1 zk.

  1. zenbakia=162: Horma, arkua eta armarria, Revilla kalea 7 zk., Revilla kalea 12 zk.

  1. zenbakia: Ikuztegia, Real kalea El Mercado ibaiaren ondoan, Trespalacio kalea 7 zk.

    110. zenbakia: Reloj Dorrea, Reloj kalea 1 zk.

    171. zenbakia: Soto-aztarnak (babesik gabeko eraikuntza berria), Revilla kalearen eta La Fuente deritzonaren artean, La Fuente zeharbidea 2 zk.

    175. zenbakia: Hormaren eta harrizko hormaren artean txertaturiko iturria, La Fuente Plazatxoa

    334. zenbakia: Villacones elizako aterrazamendu-horma, Real kalea 4 zk.

    351. zenbakia: La Cadena zubia, Villacones elizaren alboan

    379. zenbakia: Sutegiko zaldia, Real kalea 26 zk., Real kalea 16 zk.

    384. zenbakia: Sutegia, Real kalea 25 zk., Real kalea 16 zk.

    X01. zenbakia: Trespalacio zubia, Santa María de Villacones elizaren ondoan.

    Oinarrizko babesa

  1. zenbakia: Antzinako Ospitalea, Real kalea 7 zk., Real kalea 19 zk.

  1. zenbakia: Udaletxea, Miguel Díaz de Tuesta plaza 1 zk.

  1. zenbakia: Etxe Barrokoak, La Carrera kalea 6 zk., La Carrera kalea 10 zk.

  2. zenbakia: Komunikazio-pasabidea, Cerca Alta kalea 16 eta 18 zk.

  1. zenbakia: Solana Etxea, La Solana kalea 14 zk., La Solana kalea 18 zk.

  2. zenbakia: Solana Etxea, La Solana kalea 16 zk., La Solana kalea 22 zk.

  3. zenbakia: Miguel Díaz de Tuesta Plazako etxea 5 zk., Miguel Díaz de Tuesta Plaza 7 zk.

  4. zenbakia: Bolera, Reloj kalea eta Miguel Díaz de Tuesta Plaza, Reloj kalea 1 eta 3 zk.

  1. zenbakia: San José kaleko etxea 1 zk.

  1. zenbakia: Hilerria, Trespalacio kalea

    101. zenbakia: La Solana kalea 4 zk., La Solana kalea 2 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua)

    102. zenbakia: La Solana kalea 5 zk., La Solana kalea 4 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua)

    104. zenbakia: La Solana kalea 8 zk.

    106. zenbakia: La Solana kalea 11 zk., La Solana kalea 12 zk.

    107. zenbakia: La Solana kalea 12 zk., La Solana kalea 14 zk.

    108. zenbakia: La Solana kalea 13 zk., La Solana kalea 16 zk., (goiko solairuen fatxada diskordantearen tratamendua)

    109. zenbakia: Eraikina eta barrutia, La Solana kalea 15 zk., La Solana kalea 20 zk., (teilape diskordantea)

    111. zenbakia: Reloj kalea 6 zk., (gehiegizko altuera)

    112. zenbakia: Reloj kalea 5 zk.

    113. zenbakia: Miguel Díaz de Tuesta Plazako etxea 7 zk., La Solana kalea 1 zk.

    115. zenbakia: Reloj kalea 3 zk.

    119. zenbakia: Los Hornos kalea 5 zk., Los Hornos kalea 10 zk.

    122. zenbakia: Los Hornos kalea 3-2 zk., Los Hornos kalea 4 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    125. zenbakia: La Solana kaleko 16 zk.aren alboko terraza, La Solana kalea 22 zk.

    126. zenbakia: La Solana kalea 17 zk. La Solana kalea 13 zk.

    127. zenbakia: Real kalea 5 zk., Real kalea 15 zk. (Real kalerako fatxada diskordantearen tratamendua)

    128. zenbakia: Real kalea 4 zk., Real kalea 13 zk.

    130. zenbakia: Real kalea 8 zk., Real kalea 21 zk. (Los Hornos kalerako fatxada diskordantearen tratamendua)

    132. zenbakia: Baratzeetarako terrazak, Real eta La Solana kaleen artean, Los Hornos kalea 1 zk.

    135. zenbakia: Real kalea 12 zk., Real kalea 29 zk.

    136. zenbakia: Real kalea 13 zk., Real kalea 31 zk.

    141. zenbakia: Los Hornos kalea z.g., Real kalea 23 zk., (La Solana kalerako fatxada diskordantearen tratamendua)

  1. eta 142. zenbakiak: Ozpina plazatxoa 6 zk., Ozpina plazatxoa 2 zk. (beheko solairuko garaje-ate diskordantea)

    143. zenbakia: Ozpina kalea 5 zk., Ozpina kalea 4 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua)

    144. zenbakia: Ozpina kalea 2 zk.

    145. zenbakia: Miguel Díaz de Tuesta Plaza 8 zk., Miguel Díaz de Tuesta Plaza 4 zk.

    147. zenbakia: Ozpina kalea 3 zk., (eraikinen arteko itxitura diskordantea: 432. zk.)

    148. zenbakia: Ozpina kalea 3 zk., Ozpina kalea 5 zk. (eraikinen arteko itxitura diskordantea: 432. zenbakia)

    151. zenbakiak: harrizko horma, Real kalerantz, Ozpina plazatxoa 3 zk.

    152. zenbakiak: harrizko horma, Real kalerantz, Ozpina plazatxoa 7 zk.

    153. zenbakia: Real kalea 20 zk., Real kalea 37 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    156. zenbakia: Revilla kalea 3 zk., Tornora jaitsiera 2 zk.

    157. zenbakia: Revilla kalea 2 zk., Revilla kalea 4 zk.

    158. zenbakia: Revilla kalea 1 zk., Revilla kalea 2 zk.

    160. zenbakia: Revilla kalea 5 zk., Revilla kalea 8 zk.

    161. zenbakia: Revilla kalea 6 zk., Revilla kalea 10 zk.

    163. zenbakia: Revilla kalea 7 eta 13 zk., Revilla kalea 12 zk.

    164. zenbakia: harrizko horma, Real kalea 12 zk.

    165. zenbakia: Real kalea 23 zk., Real kalea 10 zk.

    166. zenbakia: Real kalea 24 zk., Real kalea 12 zk. (bolumen eta atzeko fatxada hondatuak)

    168. zenbakia: Revilla kalea 14 zk., Revilla kalea 16 zk.

    169. zenbakia: Revilla kalea 28 zk., Revilla kalea 39 zk.

    170. zenbakia: Revilla kalea 18 zk.

    172. zenbakia: D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 1 zk., D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 3 zk., (babes bereziko armarria)

    177. zenbakia: La Carrera kalea 1 eta 2 zk., La Carrera kalea 4 zk.

    178. zenbakia: La Carrera kalea 6 zk.

    180. zenbakia: La Fuente Plazatxoa 2, 3 eta 4 zk., La Fuente Plazatxoa 3 zk. (lurzatien banantze diskordantea)

    181. zenbakia: La Fuente zeharbidea 3 zk., La Fuente zeharbidea 5 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    182. zenbakia: La Fuente zeharbidea 2 zk., La Fuente zeharbidea 3 zk.

    184. zenbakia: La Carrera kalea 4 zk., La Carrera kalea 8 zk.

    189. zenbakia: San Juan kalea 9 zk., San Juan kalea 7 zk.

    192. zenbakia: Cantarranas kalea z.g., La Carrera kalea 8 zk.

    193. zenbakia: Cantarranas kalea 1 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    194. zenbakia: San José kalea 2 zk., San José kalea 3 zk. (San Juan kalerako fatxada diskordantea)

    196. zenbakia: San Juan kalea 2 zk., San Juan kalea 3 eta 5 zk.

    197. zenbakia: San Juan kalea 5 zk.

    199. zenbakia: Cantarranas kalea 4 eta 5 zk., Cantarranas kalea 8 eta 10 zk.

    202. zenbakia: Cantarranas kalea 2 zk.

    204. zenbakia: Revilla kalea eta San José kalea, Revilla kalea 3 zk. (2. eta 3. solairuetako fatxada diskordantearen tratamendua eta gehiegizko altuera)

    205. zenbakia: Revilla kalea eta San José kalea, Revilla kalea 3 zk. (gehiegizko altuera)

    206. zenbakia: Revilla kalea 15 zk., Revilla kalea 7 zk.

    207. zenbakia: Revilla kalea 16 zk., Revilla kalea 9 zk.

    208. zenbakia: Revilla kalea 17 zk., Revilla kalea 11 zk.

    209. zenbakia: Revilla kalea 18 zk., Revilla kalea 13 zk.

    211. zenbakia: Revilla kalea 17 zk., (Revilla kalerako fatxada diskordantea)

    215. zenbakia: San José kalea 5 zk., (babes bereziko armarria)

    219. zenbakia: Harrizko horma, San José kalea z.g., San Juan kalea 6 zk.

    221. zenbakia: Perruchico kalea 7 zk., Perruchico kalea 17 zk.

    229. zenbakia: San Juan kalea 7 eta 9 zk., San Juan kalea 7 eta 12 zk.

    231. zenbakia: San Juan kalea 4 zk.

    239. zenbakia: Merkatu kalea 6 zk., Merkatu kalea 9 zk. (estalki diskordantearen tratamendua)

    244. zenbakia: Harrizko hormak, Carrera kalearen eta Merkatu kalearen arteko lotura, Merkatu kalea 3 zk.

    246. zenbakia: Carrera kalea 16 zk., Carrera kalea 15 zk. (goiko fatxada diskordanteen tratamendua eta gehiegizko altuera)

    248. zenbakia: Carrera kalea 13 zk., Carrera kalea 11 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    249. zenbakia: Carrera kalea 11, Carrera kalea 9 (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    256. zenbakia: Reloj kalea 1 zk., Reloj kalea 2 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    257. zenbakia: Reloj kalea 2 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    258. zenbakia: Reloj kalea 2 zk., Reloj kalea 4 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    259. zenbakia: Reloj kalea 4 zk., Reloj kalea 6 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak) eta (fatxada diskordantearen tratamendua)

    260. zenbakia: Harrizko horma, Reloj kalea 8 eta 10 zk. (4. zenbakiaren alboan)

    268. zenbakia: Harrizko horma eta barrutia, Cerca Alta kalea 9 zk.

    271. zenbakia: Eraikina, Cerca Alta kalea 16 eta 18 zk., Cerrillo pasabidea 2 zk.

    273. zenbakia: Harrizko horma, La Nevera kalea z.g., Cerrillo pasabidea 2 zk.

    276. zenbakia: La Nevera kalea 1 zk.

    279. zenbakia: La Nevera kalea 1 zk., La Nevera kalea 5 zk.

    284. zenbakia: Merkatu kalea 4 zk., San Cristobal kalea 1 zk.

    286. zenbakia: Cerca Baja kalea 7 zk., Cerca Baja kalea 10 eta 12 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    287. zenbakia: Cerca Baja kalea 5 zk., Cerca Baja kalea 10 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    295. zenbakia: Cerca Baja kalea 8 zk., Cerca Baja kalea 13 zk.

    301. zenbakia: Revilla kalea 24 zk., Revilla kalea 23 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    302. zenbakia: Revilla kalea 25 zk.

    303. zenbakia: Revilla kalea 26 zk., Revilla kalea 27 zk.

    305. zenbakia: Perruchico kalea 9 zk., Perruchico kalea 8 zk.

    306. zenbakia: Biltegia, Real kalea 29 zk., Perruchico kalea 41 zk.

    307. zenbakia: Real kalea 43 zk.

    312. zenbakia: Biltegia, Real kalea 28 zk.

    313. zenbakia: Biltegia, Real kalea 30 zk.

    318. zenbakia: Biltegia, Real kalea 47 zk., Real kalea 67 zk.

    319. zenbakia: Biltegia, Real kalea 44 eta 45 zk., Real kalea 63 eta 65 zk.

    320. zenbakia: Harrizko horma, Real kalea 43 zk., Real kalea 61 zk.

    321. zenbakia: Biltegia, Real kalea 42 zk., Real kalea 59 zk.

    322. zenbakia: Biltegia, Real kalea 41 zk., Real kalea 57 zk.

    323. zenbakia: Biltegia, Real kalea 40 zk., Real kalea 55 zk.

    335. zenbakia: Harrizko perimetro-horma, elizaren gunea ibaiaren alboan, Real kalea 9 eta 11 zk.

    336. zenbakia: Baratzeetako aterrazamendu-horma, elizaren gunea, Trespalacio bidea 2 zk.

    347. zenbakia: Hexagono-itxurako eraikuntza eta barrutia, elizaren gunea, Real kalea 2 zk.

    348. zenbakia: Harrizko hormen hesia, elizaren gunea

    349. zenbakia: Harrizko hormen hesia, elizaren gunea

    350. zenbakia: Harrizko hormen hesia, elizaren gunea

    386. zenbakia: Terraza eustormarekin, Perruchico kalea 19 zk.

    389. zenbakia: Lauzatia harrizko perimetro-hormarekin

    391. zenbakia: Terraza harrizko eustormarekin, Reloj kalea 8 eta 10 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak) eta (harresiaren kontrako eraikuntza diskordantea: 422. zenbakia)

    393. zenbakia: Terraza, Reloj kalea 8 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak) eta (harresiaren kontrako eraikuntza diskordantea: 423. zenbakia)

    394. zenbakia: Harrizko perimetro-horma, Cerca Alta kalea

    399. zenbakia: Horma harresiaren mendebaldean

    418. zenbakia: Aztarnak, harresiaren iparraldean, San Cristobal kalea 12 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    Babes morfologikoa

  1. zenbakia: Errege Etxea II, Real kalea 5 zk. (atzeko eranskin diskordantea)

    100. zenbakia: Miguel Díaz de Tuesta Plazako etxea 6 zk.

    103. zenbakia: La Solana kalea 6 zk.

    105. zenbakia: La Solana kalea 10 zk.

    114. zenbakia: La Solana kalea 1 zk., La Solana kalea 3 zk.

    116. zenbakia: La Solana kalea 3 zk.

    117. zenbakia: La Solana kalea 7 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    118. zenbakia: La Solana kalea 9 zk.

    120. zenbakia: Los Hornos kalea 6 zk., Los Hornos kalea 12 zk.

    121. zenbakia: Los Hornos kalea 4 zk., Los Hornos kalea 8 zk.

    123. zenbakia: Los Hornos kalea 1 zk., Los Hornos kalea 2 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua) eta (zurezko egitura primitiboa, oinarrizko babesekoa)

    124. zenbakia: Los Hornos, z.g., La Solana kalea 1 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    129. zenbakia: Real kalea 6 zk., Real kalea 17 zk.

    131. zenbakia: Real kalea 9 zk., Real kalea 23 zk.

    133. zenbakia: Real kalea 10 zk., Real kalea 25 zk.

    134. zenbakia: Real kalea 11 zk., Real kalea 27 zk. (babes bereziko armarria)

    137. zenbakia: Real kalea 14 zk., Real kalea 33 zk.

    138. zenbakia: Real kalea 15 zk., Real kalea 35 zk. (harrizko horma eta oinarrizko babeseko egitura)

    146. zenbakia: Ozpina kalea 9 zk., Ozpina kalea 1 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    149. zenbakia: Ozpina kalea 4, Ozpina kalea 7 zk.

    159. zenbakia: Revilla kalea 4 zk., Revilla kalea 6 zk. (harrizko horma, oinarrizko babesekoa)

    173. zenbakia: D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 2 zk., La Fuente kalea 2 zk. (beheko solairuko garaje-ate diskordantea)

    174. zenbakia: La Fuente Plazatxoa 1 zk., La Fuente kalea 1 zk.

    176. zenbakia: D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 3 zk., D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 2 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua)

    183. zenbakia: La Fuente zeharbidea 1 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua) eta (babes bereziko armarria)

    185. zenbakia: La Carrera kalea 7 zk., La Carrera kalea 12 zk.

    186. zenbakia: La Carrera kalea 8 zk., La Carrera kalea 14 zk.

    191. zenbakia: Cantarranas kalea z.g., La Carrera kalea 8 zk.

    195. zenbakia: San Juan kalea 1 zk.

    210. zenbakia: Revilla kalea 15 zk. (goiko solairu diskordantea)

    212. zenbakia: Revilla kalea 21 zk., Revilla kalea 19 zk. (fatxada-tratamendu, begiratoki eta terraza diskordanteak) eta (zurezko egitura primitiboa, oinarrizko babesekoa)

    213. zenbakia: Revilla kalea 23 zk., Revilla kalea 21 zk.

    214. zenbakia: San José kalea 9 zk., Revilla kalea 19 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua) eta (zurezko egitura primitiboa, oinarrizko babesekoa)

    216. zenbakia: San José kalea 6 zk., San José kalea 7 zk. (zurezko egitura primitiboa, oinarrizko babesekoa)

    217. zenbakia: San José kalea 7 zk., San José kalea 9 zk.

    218. zenbakia: San José kalea 8 zk., San José kalea 11 zk.

    247. zenbakia: La Carrera kalea 15 zk., La Carrera kalea 13 zk.

    251. zenbakia: La Carrera kalea 10 zk., La Carrera kalea 7 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    252. zenbakia: La Carrera kalea 5 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    255. zenbakia: La Carrera kalea 5 zk., La Carrera kalea 1 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    278. zenbakia: La Nevera kalea 3 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    285. zenbakia: Merkatu kalea 2 zk., Merkatu kalea 7 zk.

    298. zenbakia: Cerca Baja kalea 3 zk., San Cristobal kalea 22 zk.

    338. zenbakia: Real kalea 4 zk., Trespalacio bidea 6 zk.

    339. zenbakia: Real kalea 3 zk., Trespalacio bidea 6 zk.

    Babes partziala (oinarrizko babes-maila)

    Oinarrizko babeseko elementuak, babes morfologikoko ondasunetan edo lurzatietan kokatuta daudenak:

    123. zenbakia: Los Hornos kalea 1 zk., Los Hornos kalea 2 zk. (zurezko egitura primitiboa)

    138. zenbakia: Real kalea 15 zk., Real kalea 35 zk. (harrizko horma eta egitura)

    159. zenbakia: Revilla kalea 4 zk., Revilla kalea 6 zk. (harrizko horma)

    212. zenbakia: Revilla kalea 21 zk., Revilla kalea 19 zk. (zurezko egitura primitiboa)

    214. zenbakia: San José kalea 9 zk., Revilla kalea 19 zk. (zurezko egitura primitiboa)

    216. zenbakia: San José kalea 6 zk., San José kalea 7 zk. (zurezko egitura primitiboa)

    Oinarrizko babeseko elementuak, babesik gabeko ondasunetan edo lurzatietan kokatuta daudenak:

    228. zenbakia: San Juan kalea 11 zk., La Cuesta kalea 1 zk. (antzinako horma-aztarnak)

    253. zenbakia: Aztarnak, eraikinik gabeko lurzatia, La Carrera kalea 3 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    254. zenbakia: Aztarnak, eraikinik gabeko lurzatia, La Carrera kalea 3 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    263. zenbakia: Cerca Baja kalea 1 zk., Cerca Baja kalea 7 zk. (perimetro-hormaren aztarnak)

    267. zenbakia: Cerca Alta kalea 8 zk., Cerca Alta kalea 5 eta 7 zk. (zurezko egitura primitiboa)

    270. zenbakia: Cerca Alta kalea 15 zk., Cerrillo pasabidea 3 zk. (harrizko horma)

    272. zenbakia: Cerca Alta kalea 17 zk., Cerrillo pasabidea 4 zk. (harrizko horma)

    289. zenbakia: Cerca Baja kalea 6 zk. (harrizko horma)

    290. zenbakia: Cerca Baja kalea 6 zk. (harrizko horma)

    291. zenbakia: Cerca Baja kalea 9 zk. (harrizko perimetro-horma)

    293. zenbakia: Cerca Baja kalea 9 zk. (jatorrizko harrizko horma)

    308. zenbakia: Real kalea 33 zk., Real kalea 45 zk. (harrizko horma)

    310. zenbakia: Berreraikitako biltegia, Real kalea 20 eta 22 zk. (gatz-usteategiko elementuak barrualdean)

    311. zenbakia: Real kalea 34 zk., Real kalea 26 zk. (harrizko horma)

    Diskordanteak

  2. zenbakia: Frontoia eta estalkia, Herriko Goiko Gunea, Cerca Baja kalea 2 zk.

    155. zenbakia: Real kalea 19 zk., Real kalea 6 eta 8 zk.

    250. zenbakia: Cerca Alta kalea 10 zk., Cerca Alta kalea 14 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    266. zenbakia: Cerca Alta 2 zk.

    277. zenbakia: La Nevera kalea 3 zk.

    280. zenbakia: La Nevera kalea 6 zk.

    317. zenbakia: Biltegia, Real kalea 71 zk.

    365. zenbakia: Eraikina, mendebaldean hilerriaren atzean, Trespalacio bidea 5 zk.

    366. zenbakia: Oroitzapenezko mugarria, frontoiaren gunea, iparraldean (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    367. zenbakia: Eraikina, 296. eta 297. zenbakien artean, San Cristobal 21 zk.

    368. zenbakia: Eraikina, 296. zenbakitik gertu, San Cristobal 21 zk.

    369. zenbakia: Eraikina, 368. zenbakitik gertu, Cerca Alta pasabidea 2 zk.

    370. zenbakia: Eraikina, 369. zenbakitik gertu, Cerrillo pasabidea 3 zk.

    371. zenbakia: Eraikina, 370. zenbakitik gertu, San Cristobal 15 zk.

    372. zenbakia: Eraikina, 368. zenbakiaren parean, San Cristobal 20 zk.

    373. zenbakia: Eraikina, 280. zenbakiaren alboan, La Nevera kalea 6 zk.

    374. zenbakia: Eraikina, 281. zenbakiaren alboan, San Cristobal 7 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    375. zenbakia: Eraikina, 374. zenbakiaren alboan, San Cristobal 5 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    376. zenbakia: Eraikina, 281. eta 282. zenbakien artean, San Cristobal 5 zk. (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)

    378. zenbakia, Cerca Baja kalea z.g.

    380. zenbakia: Eraikina, Perruchico kalea 5 zk.

    381. zenbakia: Eraikina, de la Peña bidea 2 zk.

    385. zenbakia: Eraikina, Perruchico z.g.

    400. zenbakia: Eraikina frontoiaren alboan eta harresiaren gainean, San Cristobal 22 zk.

    401. zenbakia: Horma harresiaren mendebaldean

    416. zenbakia: Iturria, frontoiaren gunean, Cerca Baja 2 zk.

    417. zenbakia: Frontoiari erantsitako eraikina, frontoiaren gunean, Cerca Baja 2 zk.

    422. zenbakia: Eraikina harresiaren hego-mendebaldeko zatiaren alboan, Reloj kalea 8 eta 10 zk.

    423. zenbakia: Eraikina harresiaren hego-mendebaldeko zatiaren alboan, Reloj kalea 8 zk.

    430. zenbakia: Eraikina harresiaren gainean, San Cristobal 14 zk.

    432. zenbakia: Kalezulorako sarreraren itxitura, Ozpina kalea z.g.aren eta 3.aren artean

    Diskordantzia partziala

    Elementu diskordanteak, oinarrizko babeseko ondasunetan edo lurzatietan kokatuta daudenak:

    101. zenbakia: La Solana kalea 4 zk., La Solana kalea 2 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    102. zenbakia: La Solana kalea 5 zk., La Solana kalea 4 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    108. zenbakia: La Solana kalea 13 zk., La Solana kalea 16 zk. (goiko solairuen fatxada diskordantearen tratamendua)

    109. zenbakia: Eraikina eta barrutia, La Solana kalea 15 zk., La Solana kalea 20 zk. (teilape diskordantea)

    111. zenbakia: Reloj kalea 6 zk., (gehiegizko altuera)

    122. zenbakia: Los Hornos kalea 3-2 zk., Los Hornos kalea 4 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    127. zenbakia: Real kalea 5 zk., Real kalea 15 zk. (Real kalerako fatxada diskordantearen tratamendua)

    130. zenbakia: Real kalea 8 zk., Real kalea 21 zk. (Los Hornos kalerako fatxada diskordantearen tratamendua)

    141. zenbakia: Los Hornos kalea z.g., Real kalea 23 zk. (La Solana kalerako fatxada diskordantearen tratamendua)

  1. eta 142. zenbakiak: Ozpina plazatxoa 6 zk., Ozpina plazatxoa 2 zk., (beheko solairuko garaje-ate diskordantea)

    143. zenbakia: Ozpina kalea 5 zk., Ozpina kalea 4 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    153. zenbakia: Real kalea 20 zk., Real kalea 37 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    166. zenbakia: Real kalea 24 zk., Real kalea 12 zk. (bolumen eta atzeko fatxada hondatuak)

    180. zenbakia: La Fuente Plazatxoa 2, 3 eta 4 zk., La Fuente Plazatxoa 3 zk. (2. eta 3. zenbakietako lurzatien banantze diskordantea)

    181. zenbakia: La Fuente zeharbidea 3 zk., La Fuente zeharbidea 5 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    193. zenbakia: Cantarranas kalea 1 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    194. zenbakia: San José kalea 2 zk., San José kalea 3 zk. (San Juan kalerako fatxada diskordantea)

    204. zenbakia: Revilla kalea eta San José kalea, Revilla kalea 3 zk. (2. eta 3. solairuetako fatxada diskordantearen tratamendua eta gehiegizko altuera)

    205. zenbakia: Revilla kalea eta San José kalea, Revilla kalea 3 zk. (gehiegizko altuera)

    211. zenbakia: Revilla kalea 17 zk. (Revilla kalerako fatxada diskordantea)

    239. zenbakia: Merkatu kalea 6 zk., Merkatu kalea 9 zk. (estalki diskordantearen tratamendua)

    246. zenbakia: Carrera kalea 16 zk., ra kalea 15 zk. (Goiko fatxada diskordanteen tratamendua eta gehiegizko altuera)

    259. zenbakia: Reloj kalea 4 zk., Reloj kalea 6 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    301. zenbakia: Revilla kalea 24 zk., Revilla kalea 23 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    Elementu diskordanteak, babes morfologikoko ondasunetan edo lurzatietan kokatuta daudenak:

  1. zenbakia: Errege Etxea II, Real kalea 5 zk. (atzeko eranskin diskordantea)

    117. zenbakia: La Solana kalea 7 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    123. zenbakia: Los Hornos kalea 1 zk., Los Hornos kalea 2 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    124. zenbakia: Los Hornos z.g., La Solana 1 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    146. zenbakia: Ozpina kalea 9 zk., Ozpina kalea 1 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    173. zenbakia: D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 2 zk., La Fuente 2 zk. (beheko solairuko garaje-ate diskordantea)

    176. zenbakia: D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 3 zk., D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 2 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    183. zenbakia: La Fuente zeharbidea z.g., La Fuente zeharbidea 1 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    210. zenbakia: Revilla kalea 15 zk. (goiko solairu diskordantea)

    212. zenbakia: Revilla kalea 21 zk., Revilla 19 zk. (fatxada-tratamendu, begiratoki eta terraza diskordanteak estalkian)

    214. zenbakia: San José kalea 9 zk., Revilla 19 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    278. zenbakia: La Nevera kalea 3 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua)

    Elementu diskordanteak, babesik gabeko lurzatietan kokatuta daudenak:

    150. zenbakia: Ozpina plazatxoa 7 zk., Ozpina plazatxoa 3 zk. (fatxada eta hormatxo diskordanteen tratamendua)

    154. zenbakia: Real kalea 22 zk., Tornora jaitsiera 4 zk. (fatxada eta eranskin diskordanteen tratamendua)

    179. zenbakia: La Fuente plazatxoa 5 zk. (fatxada diskordanteen tratamendua)

    190. zenbakia: Cantarranas kalea 12 zk. (ondoko bolumena eta terraza)

    220. zenbakia: Perruchico kalea 8 zk., Perruchico kalea 4 zk. (terraza eta estalkiko irtengune diskordanteak)

    264. zenbakia: Cerca Alta 6 zk., (263. eta 264. zenbakien arteko eranskin diskordantea)

    275. zenbakia: La Nevera kalea z/g, Cerca Alta kalea 15. zk. (fatxaden tratamendua)

    290. zenbakia: Cerca Baja kalea 6 zk. (hormigoizko eraikin diskordanteak), (lurzatian oinarrizko babeseko harrizko horma bat dago)

    311. zenbakia: Real kalea 34 zk. (estalki laua eta terraza)

A) ONDASUNAK 1. GUNEAN:

Babes berezia

  1. zenbakia: Gatz-ustiategiko ekoizpengunea eta hori osatzen duten elementuak: biltegiak, iturriak, larrainak, banaketa-sareak, kanalak, akueduktuak, hormak, armazoiak, putzuak, bideak eta barneko pasabideak.

    Erdi-mailako babesa

    309. zenbakia: Erortzear dagoen biltegia, Real kalea 24 zk.

    315. zenbakia: Torco, Gatz-biltegia, Gatzagen alboan, Real kalea 32 zk.

    316. zenbakia: Gatz-biltegia, Gatzagen alboan, Real kalea 34 zk.

    377. zenbakia: Biltegia, Real kalea 27 zk., Real kalea 18 zk.

    167. zenbakia: Harlangaitz-horma gatzagen alboan.

    Oinarrizko babesa

    314. zenbakia: Antzinako biltegiko horma-aztarnak, Real kalea z.g.

    B) ONDASUNAK 2. GUNEAN:

    Erdi-mailako babesa

  1. zenbakia: San Juan de Acre komentua, barrutia eta perimetro-horma, Valdelagos bidea 7 zk.

    358. zenbakia: Terrazos zubia, Valdelagos bide hasiera

    Oinarrizko babesa

    353. zenbakia: Biltegia, Valdelagos bidea 5 zk.

    Diskordantea

    328. zenbakia: Txabola, gatz-ustiategiko babes-ingurunearen mendebaldean.

    354. zenbakia: Industria-biltegia, Valdelagos bidea 2 zk.

    387. zenbakia: Eraikina, Valdelagos bidea 1 zk.

    388. zenbakia: Eraikina, Terrazos zubiaren gunean, Peyotas gunean

    419., 420., 421. zenbakiak: Eraikinak San Juan de Acre komentuaren barrutian.

    426. zenbakia: Antena, San Juan de Acre Komentuaren gunea (ustiategitik urrun egon behar du)

    Diskordantzia Partziala

    433 zenbakia: San Juan de Acre komentuari erantsitako eraikina (estalkia).

Erdi-mailako babesa

333. zenbakia: Pikota, errepidearen amaiera.

X02. zenbakia: Basquiñuelas bideko zubia.

Diskordantea

361. zenbakia: Eraikina, iparraldean hirigunetik kanpo, Rioyo gunea

382. zenbakia: Eraikina, ekialdean hirigunetik kanpo, Isilla gunea

Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaiako ondare arkeologikoa osatzen dute horren mugen barruan egonik eta kultura-interesekoak izanik, duten interes historiko, artistiko, hirigintzako, etnografiko, paleontologiko eta orokorrean, zientifiko, tekniko edo soziala dela-eta babesa merezi duten guneak, ondasun higigarriak eta higiezinak, betiere horiek aztertzeko arkeologia-aplikazio metodologikoa beharrezkoa bada.

Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaiaren esparrukoak izanik interes arkeologikoa eta paleontologikoa duten, eta horrenbestez, Ondare Arkeologiko eta Paleontologikoaren babes-araubide orokor honen zehaztapenen eraginpean dauden aztarnategi eta elementuak dokumentu honen 43. artikuluan adierazitakoak dira.

Zerrendaren barnean hartzen dira hainbat tipologiatako, kronologiatako eta aztarnen babes-mailatako gune arkeologikoak, kontuan hartuz horiei dagokienez gaur egunean hainbat jakintza-maila ditugula. Hori dela-eta, hiru gune mota desberdin antolatu dira, eta hainbat babes-maila desberdin esleituko zaizkie gune horiei; ondoren sistematizatzen dira babes-maila horiek.

1. 1. mailako gune arkeologiko eta paleontologikoak.

Bakarrak edota Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen testuinguruan balio berezikoak eta bereziki garrantzitsuak diren aztarnak edo adierazgarriak dituzten guneak dira, dituzten balio zientifiko eta kulturalak direla-eta nahiz kontserbazio-egoera onean daudelako.

Orokorrean jarraitu beharreko irizpidea horrelako guneen egoera aldatuko duen edozein giza jarduera ahalik eta gehien murriztea izango da, soili-soilik ikerketa-jarduerak, bestelako erabilera zientifikoak eta hondakinei «in situ» balioa emateko jarduerak baimenduz; horretarako, jomuga hori izango duten programak diseinatuko dira. Gatz-ustiategia prozedura tradizionalen bitartez berreskuratzea babestu beharreko ondasunaren interes kulturalaren zatitzat hartzen da, ondasuna hobeki ulertzen eta mantentzen eta oro har, ondasunari hobeki eusten laguntzen baitu.

2. 2. mailako gune arkeologikoak.

  1. mailako gune arkeologikoek dituzten salbuespenezko balioak eduki gabe, ondare arkeologikoaren barruan bereziki interesgarria eta esanguratsua den zati bat osatzen duten gune eta elementuak dira. Gune eta elementu horiei gagozkiela, balio historikoei edota zientifiko eta kulturalei dagokienez interes hori dutela egiaztatuta badago ere, beste zenbait alderditan, beharbada, interes hori ez dago hain argi, esate baterako, aztarnen kontserbazio-mailan, edota horren inguruko zirkunstantziak direla-eta balioa emateko benetako aukeran. Ingurunean txertatzea faboratzen edo errazten ez duen tokiren batean kokaturiko aztarnak izan daitezke, edo behar bezala interpretatzen argi eta garbi ezinezkoak edota oso zailak direnak, lurrean mantentzen den erregistro eskasa edo erregistrorik eza dela-eta aztarna horiek hedatu ezin badira.

    3. mailako gune arkeologikoak.

    Ustez aztarna arkeologikoak dituzten guneak, orubeak eta eraikinak dira, betiere askotariko seinaleetan oinarrituta hori kasu guztietan justifikatuta badago: azalerako material arkeologikoak; hainbat etapa historikotan okupazioa egon dela, lurrean egitura nabariak daudela (hormak, tumuluak, eta abar) eta Zientzia Arkeologikoak aztarnategi posibletzat aitortzen duen beste edozein elementu dagoela frogatzen duten giza kokalekuen eta dokumentu- eta/edo bibliografia-albisteen existentziarekin bat etorri ohi dira normalean.

    Horrelako guneak, lehen mailako posizioko interes arkeologikoko aztarnategiren batean badaudela berresten edo ukatzen duen esku-hartze arkeologikoren bat egiten den arte, gune arkeologiko gisa definituta geratzen dira, 3. babes-mailakoa.

Hiru gune arkeologiko eta paleontologiko mota desberdinak antolatzeko, ezinbestean ezarri behar dira beste hainbeste babes-maila; jarraian, babes-maila horietarako zehaztapenak kasu bakoitzean derrigorrean bete beharrekoak xehatzen dira.

  1. maila.

  1. mailako gune arkeologiko eta paleontologikoetan, araubide orokorra gisa, aztarnategiak okupaturiko sailean, eta babes-maila xehatuagoa lortzen ez duten arte (gatz-ustiategiaren kasuan bezala), ondoren xehaturiko zehaztapenak aplikatuko dira.

    Orokorrean, ikerketa arkeologiko eta/edo paleontologikora nahiz aztarnak «in situ» mantentzera (aztarnategiari balioa emateko eta aztarnategia hedatzeko) bideraturiko jarduera zientifikoak baino ezin izango dira baimendu.

    Horrelako guneetan edozein jarduera burutuz gero, garbi izan beharko da metodologia arkeologikoaren bidez aurkitutako aztarna higiezinak dauden toki berean babestu beharko direla. Premisa hori soil-soilik aldatu ahal izango da aldaketa hori justifikatzen bada aztarnen kontserbazioaren eta balio-ematearen hobekuntza faboratzeko.

    Horretaz gain, egiten diren ikerketa- edo kontsolidazio-proiektuek babes-araubide honen 46. artikuluan zehazten diren baldintzak bete beharko dituzte.

    Garatu beharreko jarduera zientifikoak aztarnategiaren azterketa globala egiteko programa arrazional batean kokatu beharko dira, eta aztarnategia hobeto ezagutzen lagundu beharko dute, etorkizunean aztarnategiari balioa ematea errazteko.

  2. maila.

    2. mailako gune arkeologikoetan, interes arkeologikoko aztarnak agerian utzi dituen azterketaren ondoren, aztarna horiek dauden ingurunean bertan integratzeko neurriak hartuko dira, inguruneak horretarako aukerarik ematen badu, eta integrazioak ingurunean funtsezko aldaketarik ez badakar:

    Lehenik eta behin, gune arkeologikoan aldaketak eragin ditzakeen edozein jarduera egin aurretik, proiektu arkeologiko bat egin beharko da. Obrak egikaritzeko lizentzia lortzeko, baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da (Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 45.5 artikulua).

    Proiektu arkeologiko horiek babes-araubide honen 46. artikuluan ezarritako zehaztapenak bete beharko dituzte.

    Proiektu arkeologikoa Arabako Foru Aldundiak baimendu beharko du aurretiaz, eta proiektuak aurrera egin ahala ematen diren emaitzen arabera, kasu bakoitzean behar diren neurri zuzentzaileak ezarriko dira. Edonola ere, neurri zuzentzaile horiek aztarnategi arkeologikoaren lurpean oraindik egon daitezkeen egiturak in situ mantentzeko joera izan beharko dute, baita eraikuntza, kanalizazioa, edo dena delakoa, aztarnategiko egiturak mantentzearekin bateragarri izatea ere.

    Ikuspuntu historikoaz eta arkeologikoaz gain, kontserbazio-mailaren ikuspuntutik ere garrantzi berezia duten egiturak mantendu egin beharko dira beti, kontserbazio-maila horrek aztarna horiek balorizatzeko aukera eman dezakeelako, egoki eta/edo komenigarri iritzitako unean. Balorizazio hori babes-araubide honen 42. artikuluan jasotako irizpideei jarraiki egin beharko da beti.

    2. mailako gune arkeologiko horiek, hedadurako indusketa egin ondoren eta indusketa horren emaitzen arabera aztarnak in situ kontserbatu behar ez direla xedatu eta gero, babesetik kanpo geratuko dira.

    Kasu guztietan, aurretiaz justifikatu beharko da agerian utzitako aztarnak kontserbatu behar ote diren, aztarna horien arabera, eta babes-araubide honen 42. artikuluan jasotako irizpideei jarraiki.

    Hala eta guztiz ere, aztarnak in situ kontserbatu behar ez direla zehazten bada eta babes arkeologikoko gunetik kanpo uztea erabakitzen den kasuan, gune horretan edozein jarduera baimendu baino lehen, desager daitezkeen adierazgarriak erabat eta modu zorrotzean erregistratu eta dokumentatu beharko dira, metodologia arkeologikoaren bitartez, eta aztergai den aztarnategiari buruzko memoria xehatua aurkeztuta.

  3. maila.

  1. mailako gune arkeologiko horiei dagokienez, eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 49. artikuluan adierazitakoari jarraiki, gune horietan egin nahi diren obren jabeak edo sustatzaileak orubearen edo eraikinaren balio arkeologikoari eta horiek bertan izan dezaketen intzidentziari buruzko azterketa bat aurkeztu beharko du, balizko arkeologia guneak finkatzeko araudiari buruzko urriaren 8ko 234/1996 Dekretuan ezarritako baldintzetan.

  1. mailako edozein Gune Arkeologikok, bere azterketaren ondorioz balioak galdu baditu eta 1. edo 2. mailako Gune Arkeologiko gisa sailkatzeko nahikoa interes ez duela atzeman bada, multzoko ondare arkeologikoa osatzen duten ondasunen zerrendatik kanpo geratu beharko du.

    Eta horretaz gain, ondare arkeologikoak izaera berezia duenez, eta gehienetan ondare hori ezaguna ez denez eta lurpean ezkutatuta egon ohi denez, 3. mailako gune horiek goi-mailako gune arkeologikoen kategoriara aldatuko dira, betiere horietarako aurreikusitako azterketa eta proiektua egin ondoren, agerian geratutako aztarnek goi-mailako kategoria merezi dutela balioestera aldatzen bada.

  1. Aztarna higiezinen kontserbazio-egoera.

    Faktore horren ebaluazioa ez da egingo nahikoa zabalak diren indusketa-prozesuak gauzatu arte, betiere bestelako azterketa edo faktoreei jarraiki beste zerbait irizten ez bada.

  2. Kokapen esanguratsua.

    Aztarnategiko hedadurako indusketari ekin ondoren, tokia eta aurkikuntza lotzea ahalbidetzen duen aztarnarik geratzen ez bada (hau da, aztarnategi bateko materialak berreskuratu ondoren eta horiekin loturiko estratigrafia aztertu eta gero, tokian aztarnategi hori babestu beharra eragiten duen egiturarik ez badago), saila babestu behar ote den planteatu beharko da. Sail hori babestu egingo da, mantentzeko, kokatuta dagoen esparru naturalak, ingurumen-esparruak edo inguruak hori gomendatzen badu, testuinguru historikoa edo historiaurreko testuingurua gogoraraztea ahalbidetzen diguten alderdiak eta ezaugarriak dituztelako edota sail horrekin loturiko azterlan arkeologiko eta historikoetatik ondorioztatutako interes kulturaleko bestelako arrazoiengatik.

  3. Aztarnak kokatuta dauden ingurunean txertatzea.

    Ondasunak ingurunean txerta daitezkeela iritziko da gutxienez honako baldintza hauetakoren bat betetzen dutenean:

    Bi horien artean diskurtso egokiari eusten bazaio, biztanleriaren bizitzaren martxa normala hautsi gabe.

    Indusketa-prozesuaren ondoren «in situ» mantentzen diren aztarnei balioa emateko prozesua bideragarritzat jotzen bada, hots horien museizazioak horiek hedatzeko eta ulertarazteko helburuak lortzen baditu.

    Hirigintza-antolamendurako onuragarria den elementu gisa finkatzen bada, gune libre edo ekipamenduko zuzkidura gisa, egitura organiko gisa, hiri- edo landa-kalifikazioko gune gisa, edo antzeko bestelako arrazoiren batengatik.

    Interes orokorreko suspertze sozioekonomikoko faktore positiboa bada.

    Hona hemen aurrekoen zuzentzaile gisa kontuan hartu beharreko bestelako irizpide batzuk:

  4. Gune Arkeologikoaren balio historikoa.

    Gertaera historiko gogoangarriren baten ondoriozko aztarnategia ote den, horren antzinatasun handiena zein den eta bereziki, ondasunari dagokion garai historikoari buruzko jakintza-maila, betiere datu gutxi ditugunak lehenetsiz, kronologia antzinakoenaren irizpideari jarraiki.

  5. Eskasia edo ugaritasuna.

    Komunitatean ale gutxi dituzten aztarnak aztarnategietakoak kontserbatzea gailenduko da.

  6. Esparru fisiko edo soziokultural unitario batean adierazgarri den tipologia-eredua.

    Lurraldekoa edo eskala txikiagokoa, eskualdekoa edota udalerrikoa, hala badagokio.

  7. Ondasunaren titulartasuna.

    Azkenik, faktore hori ere kontuan hartuko da, ondasuna kontserbatu ote den zehazteko erabakigarria izango ez bada ere, gainerako faktoreekin hartuko da aintzat; horrela, bi esparrutan entitate bereko bi aztarna badaude (bat pribatua eta bestea publikoa), publikoa aukeratuko da manten dadin eskatzeko.

1. 1. mailako gune arkeologiko eta paleontologikoak.

Ondoren zerrendaturiko guneei 1. mailako babes-maila esleitzen zaie:

Gune arkeologikoak.

  1. Añanako hiribilduko harresia

  2. San Cristóbal eliza/gotorlekua

  1. Gatz-ustiategia

    Gune paleontologikoak.

    109. Icnitas-eko aztarnategi paleontologikoa (gutxi gorabehera duela 20 milioi urteko ugaztunen arrasto fosilak).

    2. mailako gune arkeologikoak.

    Ondoren zerrendaturiko gune arkeologikoei 2. mailako babes-maila esleitzen zaie:

  1. San Andrés-eko kokalekua (lehen Desillako herrixka zeritzona)

  1. Añanako hiribildua

  1. Santa Maria eliza

  1. San Juan de Acre komentua

  1. Santa Lucía ermita

    103. Ozpina Jauregiko lorategiko nekropolia

    3. mailako gune arkeologikoak.

    Ondoren zerrendaturiko gune arkeologikoei 3. mailako babes-maila esleitzen zaie:

  1. Añanako ospitalea

  1. Orboneko herrixka

  2. Añanako errota

  1. Santa Ana ermita

  1. San Roque ermita

  2. Terrazoseko herrixka

  3. Santa Engracia ermita

    100. Komentuaren alboko biltegiaren aztarnak

    105. Santa Maria-ko herrixka

    106. Santa Villanueva-ko herrixka

    107. Fonteseko herrixka

    108. Iesareseko herrixka

    110. Villaconeseko herrixka

Guneen mugaketa 5, 6 eta 7 zenbakiko planoetan adierazitakoarekin bat etorriko da, eta espediente hau egin baino lehenago aitorturiko beste zenbait gune erantsi zaizkio.

Kasu guztietan, orain arte indarrean egon denean eta egungo araubidean aldaketarik gertatuz gero, araubide honetan ezarritakoa nagusituko da, mugaketei dagokienez, babesleagoa baita eta dokumentu honen barnean harturiko zenbait gune arkeologikoren benetako egoerara hein handiagoan egokituta baitago.

  1. Ondasunei aurreko artikuluetan zehazturiko oinarrizko babes-mailen edo babes maila xehatuen arabera esleituriko kategorizazioa berrikusi ahal izango da, araubide honetan jasotako araudiari jarraiki baimenduta dauden ikerketa-jardueretako eta bestelako jardueretako emaitzen arabera.

  2. Orokorrean, gune guztietan jarraitu beharreko irizpidea aztarnategi arkeologiko eta/edo paleontologikoa arriskuan jar edo honda dezakeen ezein jarduera ez baimentzekoa izango da, ez soilik higiezinen egitura suntsitzeari dagokionez (agerian dauden higiezinak nahiz lur-zapian ezkutatuta daudenak), metaketa arkeologikoaren ordena historikoa aldatzea eragin dezakeen edozein jardun ere bai.

    Horregatik, Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaiaren barnean harturiko gune arkeologiko eta paleontologikoetan, lurpeari zuzenean edo zeharka eragiten dioten edozein eraikuntza-ekintza eta bestelako esku-hartze gauzatzeko, azterlan eta/edo proiektu arkeologiko bat egin beharko da aurretiaz. Horren emaitzak ikusirik, Arabako Foru Aldundiak obra-lizentziaren aurreko baimena emango du, kasu bakoitzean hartu beharreko neurriekin.

  3. Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaiaren barnean harturiko gune arkeologikoei eragiten dien edozein jardueratarako eta 43. artikuluan eta 5, 6 eta 7 zenbakiko planoetan halako gisa adierazita daudenetarako, ezinbestekoa izango da Arabako Foru Aldundiaren aurretiko baimena. Espediente honetan ezarritakoa baino babes-maila handiagoa plantearazten duten interes garrantzitsuko aztarnak agertuz gero, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari jakinarazi beharko zaio berehala. Datu berriak ikusirik, eta horiek balioetsi ondoren, hala badagokio, Kultura Sailak babes-araubidea aldatuko du, hasiera batean sailari esleituriko babes-maila jasoz.

  4. Kultura Paisaiaren esparruan planteaturiko proiektu oro indarreko legediari jarraiki egongo da ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren eraginpean. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak helarazitako zehaztapenak txertatu behar dira, eta horrela, kultura-ondarerako afekzio posibleak baleude, argi eta garbi identifikatuta geratu beharko dute, eta egon litezkeen efektu negatiboak zuzentzeko edo ezabatzeko nahikoa berme ezarri beharko dira.

  1. Ikerketako esku-hartze arkeologikorik ez da baimenduko aztarnategira egokitzeko neurriak horren garapenaren eta egikaritzearen ondorengoak barnean hartzen ez baditu. Horrelako neurriak askotarikoak izan daitezke, hala nola aztarnategiaren jatorrizko egoera berrezartzea edota agerian utzitako aztarnak in situ kontsolidatzea (balioa emateko), kasu guztietan aztarna horien kontserbazioa segurtatuta.

  2. Halaber, gune arkeologiko eta/edo paleontologiko bateko aztarnak kontsolidatzeko, zaharberritzeko edo balorizatzeko proiektu oro, betiere, kasuan Arabako Foru Aldundiak baimendu beharko du.

  3. Mota horretako proiektu bat ezingo da baimendu aurretik ez bada egiten azterlan arkeologiko eta/edo paleontologiko xehatu bat zaharberritu edo kontsolidatu nahi dena edo balioa eman nahi ziona zehazteko. Bada, azterlan horren bitartez, multzoa berreraikitzeko eta aztarnategiari balioa emateko oinarriak eta irizpideak zehaztu beharko dira, eraikitze historiarekin, errituekin eta okupazioarekin bat etorriz (ikerlanaren eta azterketaren emaitza), monumentu multzoari arrotz zaizkien irizpideak ezarri gabe, hain zuzen.

  4. Hala badagokio, aztarnategien barruan kontserbazio-maila garrantzitsukoak eta interes handikoak diren zatiak zaharberritzeko eta horiei balioa emateko lanek, horien azterlan arkeologikoa amaitu eta gero, honako premisa hauek bete beharko dituzte:

    Erabilitako teknikak eta materialak aztarnategian aplikatuko den edozein tratamendurekin itzulgarriak izan beharko dira, tratamenduaren arrastorik gera ez dadin.

    Aztarnategia interpretatzeko beharrezkoa iritziz gero, bertako zati suntsituak berreraiki ahal izango dira, eta baita berreraiki beharko ere, baina lan hori ez zaio gailenduko inola ere multzoaren ikuspegiari. Nolanahi ere, berreraikuntzak aztarnategiaren jatorrizko egiturari jarraitu beharko dio estu-estuan, azterketa arkeologikoak ezarritako ildoekin bat etorriz. Horretarako, lehenik eta behin, jatorrizko materialak erabiliko dira, eta galduta badaude, kolorean, itxuran, ehunduran eta abarrean horren antzekoak direnak. Hala eta guztiz ere, jarraitu beharreko arau nagusia jatorrizko egituraren eta berreraikitakoaren artean argi eta garbi bereiztearena izango da, adibidez, bi zatiak bereiziko dituen marran kolore desberdineko materiala erabiliz.

    Era berean, horrelako egituretan elementu jakin batzuk ezabatzeko joera eduki beharko da, zehazki, horietatik kanpokoak izanik, eraikuntzaren ondoren kokatu zirenak, eta egitura horien zatitzat hartzen ez direnak, edo are gehiago, aztarnategiaren ikuspegia narriatzen eta oztopatzen laguntzen dutenak.

    Hala eta guztiz ere, geroagoko kronologia duten eranskin horiek mantenduko dira baldin eta kokatuta dauden inguruneko usadioak ezagutzera emateko aztarnategiaren zatitzat jotzen badira. Hala dagokionean, behar den moduan arrazoitu beharko da.

  5. Kultura Paisaiaren barnean harturiko aztarnategiei balioa emateko proiektuek haren iraunkortasuna bermatu beharko dute, aztarnategien eta bertako instalazioen kontserbazio-egoerari buruzko jarraipen-programa baten bitartez. Arabako Foru Aldundiaren erantzukizuna izango da proiektua sustatzen duen Administrazio edo erakunde pribatu edo publikoari berme horiek eskatzea, proiektuaren egikaritzea baimendu baino lehen.

Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaiaren esparruan ustekabeko aurkikuntzaren bat egiten bada, betiere honako hau halakotzat joz: «Euskal Kultura Ondarearen berezkoak diren objektu eta aztarna materialen aurkikuntzak, ustekabean gertatu direnak edota edozein motatako lur-mugimenduren, eraispenen, eta obraren ondorioz horrelakoen existentzia ezaguna ez zen tokietan jazotakoak», Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 48. artikulua aplikatuko da.

Horrelakoen aurkikuntza berehala jakinarazi beharko da Foru Aldundian, berrogeita zortzi orduko gehieneko denbora-tartean, eta ustekabean aurkituriko interes arkeologiko eta paleontologikoko objektuak eta aztarnak aurkitu diren tokian bertan utzi beharko dira, Foru Aldundiak horri buruzko irizpena ematen duen arte.

Aurkikuntza hori lur-mugimenduengatik edo edozein motatako obrarengatik lortu bada, Foru Aldundiak edo, urgentziazko kasuetan, udal bakoitzeko alkateek Foru Aldundi horri berrogeita zortzi orduko epean jakinaraziz, lan horiek berehala eteteko agindu ahal izango du, gehienez ere hamabost eguneko eperako, dagokion jardun arkeologikoa gauzatzeko.

Esku-hartzearen emaitzak aztertu ondoren, tokian kultura-intereseko ondasuntzat jo daitekeen aztarna higiezinen bat geratzen bada, Aldundiak Eusko Jaurlaritzari igorriko dio aztarnategiari buruzko nahikoa informazio, dagokion espedientea berehala ireki dadin eskatuz. Eusko Jaurlaritzak, aztarnen balioespena egin eta gero, ondasunaren garrantziari kategoriarik egokiena esleituko dio, eta babes-araubide egokia ezarriko du.

  1. Hirigintza-plangintzak bere zehaztapenak egokituko ditu, kasu guztietan, araudi honetan gune arkeologiko eta paleontologikoetarako ezarritako babes-araubidera.

    Babes-araubide hau maila xehatuagoan garatu behar bada, gune jakin baterako gauzatu ahal izango da garapen hori, betiere Plan Berezien bitartez, eta baita figura hori gune horretarako udal-plangintzan aurreikusita ez dagoen kasuan ere.

    Erakunde publikoek eta partikularrek ekimen horiek abiarazi ahal izango dituzte, betiere hirigintza-legediari jarraiki. Nolanahi ere, Plan horiek onartu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak horien aldeko txostena eman beharko du.

  2. Plangintzak, lur-mota bakoitzean, eta araudi honen 40., 41. eta 43. artikuluetan zehazturiko babes-mailei jarraiki, udalerriko interes arkeologikoko guneak zerrendan jasotakoak, eta baita zerrendan txertatzen direnak ere kokatuta dauden sail guztiak kalifikatuko ditu. Une oro, sailekin loturiko erabileren eta jardueren araubideak sail horiek babestuko ditu, dokumentu honetan horietarako aurreikusitako babes-araubidera egokituta.

    Horien mugaketa eta babes-mailak argi eta garbi jaso beharko dira zonakatze-planoetan, eta baita araubide honetan adierazitakoetara egokitu ere, azterlan espezifikoagoak egiten ez diren arte.

  3. Araubide iragankorra. Udal- eta garapen-plangintzako zehaztapenak babes-araubide honetan jasotakoetara egokitzen ez diren arte, Gatz Haraneko Monumentu Multzoko gune arkeologiko eta paleontologikoetan ez da erabilera- edo eraikuntza-ekintza berririk baimenduko, ezta eraispenik ere, horietarako baimena funtsatuko duen azterlan arkeologiko bat aurretiaz aurkezten ez bada, behinik behin; halaber, horrelako azterlanik ez duten eta martxan dauden jardunak geldiaraztea ere eskatu ahal izango da.

Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaia gisa mugaturiko esparruaren barnean harturiko 1. eta 2. mailako gune arkeologiko eta paleontologikoen multzoa espediente honen xedea horietako egitura eta aztarna materialen zati bat agerian jartzea eragiten duten indusketa arkeologikoen eraginpean jarri ondoren, eta betiere indusketa horiek interesekotzat jotzen badira, horiek aztertzeak dituen aukerak direla-eta edota horiek ezinbestean kontsolidatu eta zaharberritu eta horiei ezinbestean balioa eman behar zaielako, gizarte-interesekotzat joko dira desjabetzeari dagozkion ondorioetarako, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 21. artikuluari jarraiki.

Añanako Hirigune Historikoko Gune Arkeologikoa Añanako Gatz Haraneko Kultura Paisaiaren zati da. Gune horri 2. babes-maila esleitu bazaio ere, hiribildua inguratzen zuen harresiaren obrari eta trazadura-sailari dagozkion guneak hortik kanpo geratu dira, eta baita bertako parrokia primitiboari dagokiona ere (San Cristóbal); bi horiek erantsitako planimetrian azaltzen dira, eta 1. babes-maila esleitu zaie biei. Bi kasuetan azterlan espezifikoak egin dira, eta horiei esker, lurpean eta altxaeran kontserbaturiko aztarnak daudela ikusi ahal izan da, bi obra horiei dagozkienak, eta kontserbazio-egoera ezin hobean daudenez eta oso garrantzitsuak direnez, horien erabilera- eta jarduera-araubidean murriztaileagoak izatera behartuta gaude.

Honenbestez, jatorrian Añanako Hirigune Historikoko Gune Arkeologikoaren esparrua zenari dagokionez, San Cristóbal elizari eta harresiari dagozkion guneak eta egiturak eta horien gertueneko ingurunea 1. mailako gune arkeologikoetarako ezarrita dagoen araubidearen eraginpean geratzen dira, eta gainerakoa, berriz, 2. mailako gune arkeologikoetarako ezarritako araubidea.

  1. Loturiko esku-hartze arkeologiko motak.

    Hiribilduko 2. mailako Gune horretan, balio arkeologikoa alda dezakeen edozein jarduera edo obra-prozesu hasi baino lehen, esku-hartze arkeologiko bat egin beharko da ezinbestean, obra-lizentzia eman baino lehen, eta esku-hartze hori dagokion Foru Aldundiak baimendu beharko du, Euskal Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 45.5 artikuluan xedaturikoari jarraiki.

    Hiribilduko esparru horretarako, orube bakoitzerako ezartzen da, lurzatiaren baldintzei eta interesari, kasu bakoitzean planteaturiko helburuari eta gainerako zirkunstantziei jarraiki, jardun arkeologikoak gauzatu behar ote diren. Beharrezkoa dela ezartzen bada, gauzatu beharreko jardun-mota zehatza esleitzen da, eta horrela, saileko orube, gune eta eraikin guztiak ondoren zehaztuko diren esku-hartze motetako batekin lotuta egongo dira.

    Zundaketa arkeologikoak. Indusketa txikiak dira, lurpearen ahalmen arkeologikoa balioesteko helburua dutenak eta aztarnategiaren segida kulturala eta horren mugaketa aitortzen dituztenak. Emaitzak aztertu ondoren, beharrezkoa izanez gero, indusketa aztarnen hedadura osoa bilduz areagotu beharko da, aztarnek eraginen bat izan badezakete edo aztarnategia testuinguruan jartzeko eta ulertzeko beharrezkoa dela irizten bada. 8 zenbakiko planoan xehaturiko guneetan zundaketa arkeologikoak gauzatuko dira.

    Hedadurako indusketa arkeologikoa. Hiribilduaren barruan garrantzi eta berezitasun handia duten guneetarako gordeta dago, eta orube jakin baten lurpean dauden aztarna arkeologikoak berreskuratzeko, dokumentatzeko eta ikertzeko jomuga du, betiere sedimentuen estratigrafiari jarraiki. Jarduera arkeologikoa dela-eta egin beharreko obrek hartzen duten eremuaren % 50ean egin beharko da gutxienez; eremu hori handitu ahal izango da, baldin eta emaitzek horrela eskatzen badute, Arabako Foru Aldundiaren aurretiko txostenaren bidez. Obren kontrolak dirauela intereseko aztarna arkeologikoak berreskuratzen badira, eta aztarna horiek aztertzeko ikerketa arkeologikoa hedatzea beharrezkoa bada, horretarako behar den gunearen hedadura induskatuko da. 8 zenbakiko planoan xehaturiko kasuetan gauzatu beharko de hedadurako indusketa.

    Kontrol arkeologikoa. Oso adierazgarriak ez diren adierazle eskasek bermatzen duten interes arkeologikoko guneei eragiten dien obren prozesu batek dirauela gauzatzen da jardun hori. Kontrol arkeologikoaren bitartez, obren egikaritzea ikuskatzen da, eta horretaz gain, orubean agertuko direla espero den aztarna arkeologikoen kontserbazioa eta dokumentazioa segurtatzen duten neurri zehatzak ere ezartzen dira. 8 zenbakiko planoan xehaturiko kasuetan gauzatu beharko de hedadurako indusketa.

    Ezein esku-hartze arkeologikorik behar ez dutenak. Aurretiaz indusketak gauzatu direlako, okupazio-maila historikoak suntsitu direlako edota duela gutxi gorabehera denbora gutxi obrak egin direlako ahalmen arkeologikoa galdu duten sailekin lotuta dago jardun-mota hori. 8. zenbakiko planoan xehatzen dira horrelakoak.

  2. Ondasunak in situ mantentzea.

    Arabako Foru Aldundiak, gune horretan agerian geratu diren aztarnak aztertu eta gero, kasu bakoitzari esleituriko esku-hartze arkeologikoa gauzatu ondoren, eta betiere babes-araubide honen 42. artikuluan ezarritako irizpideei jarraiki, aztarnak «in situ» kontserbatu behar ote diren erabakiko du.

  3. Obra-lizentziak.

    Lan arkeologikoen emaitzen araberakoa izango da dagokien obra-lizentziaren emakida.

Gatz-ekoizpenerako sistemari dagozkion eraikinak, egiturak, elementu gehigarriak, bideak eta bestelako osagaiak ezin izango dira eraitsi; halaber, sistema horretan edo horren ezkutuko zatietan eta lurpean eragin oso edo partzialik izan dezakeen beste edozein jardun ere debekatuta egongo da, betiere esku-hartzeen eraginpeko gunerako proiektu arkeologikoren bat ez badago.

Proiektu horretan, kasu bakoitzerako, gutxienez kontrol arkeologikoaren eraginpean dauden jarduerei jarraipena egiteko neurririk egokiena ezarriko da. Lurpean aztarna arkeologikoak dituztela argi badago (Brontze Aroa), obren eragina izan dezakeen aztarnategiaren hedadurako indusketa segurtatu beharko da dagokion sailean. Lan arkeologikoak egitean jarraitu beharreko irizpidea, betiere aztarnek eta horietan gainjartzen diren egiturek ahalbidetzen badute, «osotasuna» txertatzekoa izango da, betiere osatzen duen multzoari balioa emate aldera.

Orokorrean, Añanako ekoizpen-multzoko gune arkeologikoen barnean harturiko edozein elementu edo gunetan egin beharreko erabilera- eta eraikuntza-ekintza oro babes-araubide honetan jasotako ondare arkeologikoari buruzko zehaztapen orokorrei jarraiki gauzatu beharko da, eta baita Añanako gatzaga-instalazioak babesteko helburu eta irizpideei babes-araubide honen 26. artikuluan adierazitakoei jarraiki ere.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)