Arautegia

Inprimatu

6/2012 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izendatutako Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kideen karguak berritzen dituena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 595
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 2012/01/24
  • Argitaratze-data: 2012/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate Antolamenduaren ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 6. artikuluarekin bat etorriz, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua sortu zen. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 65. artikuluan adierazten duenez, kontseilu hori euskal unibertsitate-sistema koordinatzeko organoa da, baita unibertsitateen arloan Eusko Jaurlaritzari kontsulta egin eta aholkua emateko organoa ere. Ondoren, 66. artikuluak, haren osaketa eta funtzionamenduari buruzkoak, aurreko legeriari begira aldaketak sartzen ditu. Zehatzago esanda, eta osaketari dagokionez, lehen atalean honako hau xedatzen da: unibertsitateen arloan eskuduntzak dituen Sailaren sailburu titularra izango da Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko lehendakaria, eta Unibertsitateen arloan eskuduntzak dituen sailburuordeak lehendakariorde jardungo du. Bestalde, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak haren osaketa arautzen du.

Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuaren 7.2 artikuluak dioenez, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 66.1.a) artikuluan aipatzen dituen kideak, berezko ez direnak, bi urteko aldi baterako izendatuko dira, eta agintaldia amaitzean haien funtzioak bukatuko dira.

Ekainaren 16ko 402/2009 Dekretuaren bidez (ekainaren 19ko EHAA), pertsona hauek izendatuak izan ziren Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide: María Soledad Esteban Galarza andrea, M.ª Antonia Ozcariz Rubio andrea eta Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda andrea.

Azaroaren 24ko 603/2009 Dekretuaren bidez (abenduaren 3ko EHAA), María Begoña Ochoa Olascoaga andrea Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide izendatua izan zen.

Horren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2012ko urtarrilaren 24ko bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

María Soledad Esteban Galarza andrea, Administrazio eta Zerbitzuetarako sailburuordea; M.ª Antonia Ozcariz Rubio andrea, Hezkuntzako sailburuordea; eta Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda andrea, Unibertsitateetako zuzendaria; 2011ko ekainaren 20tik aurrerako ondorioekin, eta

María Begoña Ochoa Olascoaga andrea, Politika Zientifikoko zuzendaria, 2011ko abenduaren 4tik aurrerako ondorioekin.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urtarrilaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.