Arautegia

Inprimatu

145/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 3447
  • Xedapen-zk.: 145
  • Xedapen-data: 2011/06/28
  • Argitaratze-data: 2011/07/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Energiaren Euskal Erakundea eratzeko den azaroaren 24ko 9/1982 Legearen 8. eta 9. artikuluetan xedatuta dagoenez, Zuzendaritza Batzordean lehendakaria eta erakundearen sozietateetako lehendakariak ez ezik, bost kontseilari ere izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren ordezkari jardungo dutenak. Gainera, beste kide batzuk ere izango ditu batzordeak, energia edo industriaren eremuan izen ona duten pertsonen artean izendatuak.

Aipatutako araudia oinarritzat harturik, irailaren 8ko 508/2009 Dekretuaren bidez eta apirilaren 27ko 127/2010 Dekretuaren bidez, azken berrikuntza partzialak egin ziren Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean. Gerora, ekainaren 7ko 116/2011 Dekretuaren bidez, Nieves Terán Vergara Ingurumeneko sailburuorde kargutik kendu zen, eta beraz, bidezkoa da andre hori erakundean duen kargutik kentzea eta Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiteko beste kide bat izendatzea.

Hori dela eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eskatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko ekainaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau argitaratzen den jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.