Arautegia

Inprimatu

DECRETO 138/2011, de 28 de junio, por el que se aprueba el Acuerdo de 22 de junio de 2011 de la Comisión Mixta de Transferencias sobre traspaso de funciones y servicios a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de función pública inspectora de la inspección de trabajo y seguridad social.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 3374
  • Xedapen-zk.: 138
  • Xedapen-data: 2011/06/28
  • Argitaratze-data: 2011/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dekretu honen xedea bikoitza da: alde batetik, ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako akordioa onartzea eta argitaratzeko agintzea; eta, beste aldetik, eskualdatutako zeregin eta zerbitzuak dagokionari atxikitzea. Akordio horren arabera, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren alorreko zeregin eta zerbitzuak Euskal Autonomi Erkidegoari eskualdatzen zaizkio. Hori guztia, gainera, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak onartutako Akordioaren 2. artikuluaren arabera eta Errege Dekretu horretan agintzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera.

Horregatik guztiagatik, Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea den Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko ekainaren 28an egindako bileran kontu hori aztertu eta onartu zuela ikusita, honakoa,

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburu eta Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea,

RODOLFO ARES TABOADA.

Konstituzioak 149.1.7 artikuluan adierazten du Estatuak duela laneko legeriaren arloko eskumen esklusiboa, autonomia-erkidegoetako organoek betearaztearen kalterik gabe.

Halaber, Konstituzioaren 149.1.18 artikuluak Estatuari esleitzen dio administrazio publikoen araubide juridikoaren oinarrien eta funtzionarioen estatutu-araubidearen oinarrien gaineko eskumen esklusiboa, administratuei araubide horietan tratamendu berdina emango zaiela bermatzeko.

Bestalde, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak 12.2 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio laneko legeriaren arloko Estatuko legeak betearaztea, bere gain hartuz Estatuak lan-harremanen inguruan gaur egun dituen ahalmenak eta eskumenak; bai eta, Estatuko goi-ikuskaritzarekin batera, Estatuaren zerbitzuak antolatzeko, gidatzeko eta zaintzeko ahalmena ere, lan-arloko legegintza betearazteko, lan-baldintzak gizartearen garapen eta aurrerapen mailaren araberakoak izan daitezen, langileen kualifikazioa eta prestakuntza integrala sustatuz.

Horrez gain, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza antolatzeko azaroaren 14ko 42/1997 Legearen 17.3 artikuluak eta zazpigarren xedapen gehigarriak aukera ematen dute, bi aldeko itunaren bidez, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako funtzionarioen atxikipen organikoa aldatzeko, dagokion autonomia-estatutuan zerbitzuak eskualdatzeko ezarritako prozedurei jarraituz.

Euskal Autonomia Erkidegoak bere eskumena baliatuko du eskualdatutako lan- eta gizarte-arloko gaietan, eta, ondorio horietarako, aipatutako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza antolatzeko azaroaren 14ko 42/1997 Legearekin bat, eskualdatutako ikuskatzaileak eta ikuskatzaileordeak Autonomia Erkidegoaren mende geratuko dira organikoki, eta, funtzioen aldetik, beren jardunaren esparru bakoitzean eskumena duen Administrazioaren mende jardungo dute.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute Estatuaren Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modua eta prozedura.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Bitariko Batzordeak, 2011ko ekainaren 22ko bilkuran hartutako akordio baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren alorreko zeregin eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea erabaki zuen. Akordio hori errealitatean gauzatuko bada, ordea, ezinbestekoa izango da Gobernuak onarpena ematea, errege-dekretu bidez.

Hori dela-eta, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuko bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, Lurralde Politika eta Administrazio Publikoko ministroaren proposamenez eta Ministroen Kontseiluak 2011ko ekainaren 24ko bileran eztabaidatu ondoren,

Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Antonio Lopez Soto eta Juan Ignacio Urresola Arechabala jaunek, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak aurreikusitako Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariek, honako hau

ZIURTATZEN DUTE:

Transferentzien Bitariko Batzordeak, 2011ko ekainaren 22an egindako osoko bilkuran, akordioa onartu zuela Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ikuskaritzako funtzio publikoaren arloko zereginak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko, ondoren zehazten den moduan:

  1. Eskualdaketaren oinarri diren konstituzio- eta estatutu-arauak.

    Konstituzioak 149.1.7 artikuluan adierazten du Estatuak duela laneko legeriaren arloko eskumen esklusiboa, autonomia-erkidegoetako organoek betearaztearen kalterik gabe. Halaber, Konstituzioaren 149.1.18 artikuluak Estatuari esleitzen dio administrazio publikoen araubide juridikoaren oinarrien eta funtzionarioen estatutu-araubidearen oinarrien gaineko eskumen esklusiboa, administratuei araubide horietan tratamendu berdina emango zaiela bermatzeko.

    Bestalde, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak 12.2 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio laneko legeriaren arloko Estatuko legeak betearaztea, bere gain hartuz Estatuak lan-harremanen inguruan gaur egun dituen ahalmenak eta eskumenak; bai eta, Estatuko goi-ikuskaritzarekin batera, Estatuaren zerbitzuak antolatzeko, gidatzeko eta zaintzeko ahalmena ere, lan-arloko legegintza betearazteko, lan-baldintzak gizartearen garapen eta aurrerapen mailaren araberakoak izan daitezen, langileen kualifikazioa eta prestakuntza integrala sustatuz.

    Horrez gain, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza antolatzeko azaroaren 14ko 42/1997 Legearen 17.3 artikuluak eta zazpigarren xedapen gehigarriak aukera ematen dute, bi aldeko itunaren bidez, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako funtzionarioen atxikipen organikoa aldatzeko, dagokion autonomia-estatutuan zerbitzuak eskualdatzeko ezarritako prozedurei jarraituz.

    Euskal Autonomia Erkidegoak bere eskumena baliatuko du eskualdatutako lan- eta gizarte-arloko gaietan, eta, ondorio horietarako, aipatutako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza antolatzeko azaroaren 14ko 42/1997 Legearekin bat, eskualdatutako ikuskatzaileak eta ikuskatzaileordeak Autonomia Erkidegoaren mende geratuko dira organikoki, eta, funtzioen aldetik, beren jardunaren esparru bakoitzean eskumena duen Administrazioaren mende jardungo dute.

    Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute Estatuaren Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modua eta prozedura.

    Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuaren aurreikuspen horiek oinarri hartuta, egoki da Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ikuskaritza-funtzio publikoaren arloko zereginak eta zerbitzuak.

  2. Eskualdatutako zereginak eta zerbitzuak.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaio ikuskaritza-eginkizuna, bere lurralde-eremuan gauza dezan, bai eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren zerbitzuak ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren gaietan lan-arloko arauak behar bezala betetzen laguntzen duten organoek, funtzionarioek eta bitarteko materialek osatzen dituztenak.

      Estatuko Administrazioarekin eduki behar den koordinazio eta lankidetzaren kalterik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoari egokituko zaio, bere eskumenen lurralde-esparruan eta gaietan, indarrean dagoen legeriarekin bat, ikuskaritza-funtzioaren betebeharrak betetzea. Honako hauek, hain zuzen:

    1. a Lege-arauak, erregelamendu-arauak eta hitzarmen kolektiboen arau-edukia betetzen dela zaintzea eta betearaztea, honako esparru hauetan:

    1. Lanaren eta sindikatu-harremanen antolaketa.

    2. Lan-arriskuen prebentzioa.

    3. Enplegua: lanposturatzea, enplegua, lanerako lanbide-prestakuntza eta etengabeko prestakuntza, aldi baterako laneko enpresak, enplegu-agentziak eta enplegurako zerbitzu integratuen planak, eta, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin elkarlanean, kontrataziorako pizgarriak, gizarte-kuoten hobarien araubidearen bidez.

    4. Bestelako edozein arau, baldin eta arau horiek zaintzea Lan Ikuskaritzari agindu baldin bazaio berariaz eta gaiaren araberako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari badagokio.

    1. a Laguntza teknikoa, honako hauek barne dituela:

    1. Enpresei eta langileei informazio teknikoa ematea, ikuskaritza-funtzioa gauzatzean.

    2. Laguntza teknikoa ematea Gizarte Segurantzako entitate eta erakundeei, eskatzen zaienean.

    3. Administrazio publikoetako beste organo batzuei informazioa, laguntza eta lankidetza ematea lan- eta gizarte-arloko arauen aplikazioari buruz edo laguntza eta diru-laguntza publikoen zaintza eta kontrolari buruz.

    4. Organo judizial eskumendunek eskatutako txostenak egitea, ikuskaritzako funtzio eta eskumenen esparruan, lege-arau batek hala ezartzen duenean.

    1. a Arbitrajea, kontziliazioa eta bitartekaritza honako arlo hauetan:

    1. Kontziliazioa eta bitartekaritza gatazketan eta grebetan, alderdiek onartzen badute, Lan Arloko Prozeduraren Legeak xedatutakoaren kalterik gabe.

    2. Arbitrajea, alderdiek hala eskatuta, lan-gatazketan eta grebetan, edo berariaz eskatzen den bestelako gatazketan.

    1. Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan betetzen dituen zereginak eta zerbitzuak eskualdatzen dira, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Kidegoa eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileordeen Kidegoa osatzen dutelarik organikoki autonomia-erkidegoaren mendeko bihurtzen diren funtzionarioei buruz betetzen dituenak, kontuan hartuta, betiere, kidego horiek Estatukoak direla eta kidegoetan sartzearen, deialdiaren eta administrazioen arteko mugikortasunaren batasunaren printzipioak.

      Kidego horien oinarrizko ezaugarri horiek bateragarri dira sarrera-, hautaketa-, prestakuntza-, hobekuntza- eta espezializazio-prozesuei, lanpostuak betetzeko prozesuari eta diziplina-araubidearen prozesuari buruzko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoak betetzearekin, zerbitzutik kentzeko zehapena izan ezik. Bi administrazioek elkarlanean jardungo dute sarbide-prozesuen eta hautaketa-proben alderdi orokorrak eta horiekin lotutako beste edozein gai erabakitzeko. Halaber, formulak adostu behar dituzte, erabaki horiek modu eraginkorrean aplikatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoak ezarritako plaza hutsak betetzeko.

      Administrazioen arteko mugikortasuna eta ikuskatzaileen eta ikuskatzaileordeen lanpostuak estatu osoan betetzeko prozesuak bateragarriak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoak bere plantillako lanpostu hutsak betetzeko barne-prozesuetarako deialdia egitearekin.

      Administrazioek paragrafo honetan aipatutako alderdi horietan elkarren artean izango duten lankidetza 1. akordio osagarrian ezarritako baldintzen araberakoa izango da.

    2. Aplikatzekoa den araudiaren arabera, eskualdaketa hori egingo da Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistema bakarra eta osoa delako oinarri hartuta, eta sistemako funtzionarioen eginkizunen eta jardueraren batasunaren printzipioa eta ikuskaritza-eginkizunaren betearazpenaren eraginkortasunaren printzipioa ere oinarri hartuta.

      Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileek eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileordeek, beren ahalmenak eta eskumenak darabiltzatelarik, ikerketa-jarduerak gauzatu ahal izango dituzte, bai eta lan-arloko gai guztietan ikuskaritza-neurriak hartu ere, nahiz eta beren mendekotasun organikoari dagokion Administrazioarena ez beste batena izan eskumen hori. Horren ordainetan, Ikuskaritza Sistemako funtzionarioek erabat bete beharko dituzte beren gain utzitako zerbitzuak, beren ahalmen- eta eskumen-esparruan dagozkien neurriak hartuz, edozein dela ere beren mendekotasun organikoa, betiere lankidetza-hitzarmenetan ezarritakoaren arabera.

      Bestalde, lan-arloko arau-hausteen edo Gizarte Segurantzako kuoten likidazioaren arloko arau-hausteen prozedurak izapidetu eta ebaztea gai horren gainean eskumena duen Administrazioari dagokio.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio eskualdatzen diren gaiari dagozkion eginkizunekin lotutako Lan Ikuskaritzako bitarteko informatikoak, bai eta bere eskumeneko gaiei dagozkien informazioa eta datuak ere. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio baliabide informatiko horiek kudeatzea, hargatik eragotzi gabe informazio osoa bateratuko duen datu-base bat bermatzeko behar diren koordinazio- eta lankidetza-neurriak ezartzea, 3. akordio osagarriak aurreikusitakoari jarraituz.

  3. Estatuko administrazioaren esparruan gelditzen diren eginkizun eta zerbitzuak.

    Estatuko Administrazio Orokorrak eginkizun hauek gordeko ditu beretzat:

    1. Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskaritzaren funtzio publikoari buruzko legeria, Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluaren 7., 17. eta 18. zenbakietan aurreikusitakoaren arabera.

    2. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren arloko nazioarteko agiriak negoziatu eta egitea, eta Europar Batasunaren eremuko edo nazioarteko foro aldebiko edo alde anitzetakoetako ordezkaritza, betiere Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari buruzkoak badira, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan onartutako eskumenak eta ahalmenak.

    3. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako sistemaren jarduera orokorrari buruzko estatistikak, txostenak eta memoriak egin eta argitaratzea, bai eta legeriak eta Espainiak sinatutako nazioarteko tratatu eta hitzarmenek eskatutako txosten eta memoriak ere, betiere Lan Ikuskaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan betetzen duen jarduerari buruz Euskal Autonomia Erkidegoak emandako informazioaren arabera. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoak bere esku gordeko ditu lan-arloko jarduerei buruzko estatistikak, txostenak edo memoriak egiteko eta argitaratzeko behar diren ahalmenak, betiere jarduera horiei dagozkien betearazte-ahalmenak berari badagozkio.

    4. Ikuskatze-lana egitea Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren gizarte arloko gaiei dagokienez. Nolanahi ere, Autonomia Erkidegoarekin beharrezkoak diren koordinazio eta lankidetza zereginak beteko dira, hurrengo idatz-zatian (erakundeen arteko lankidetzarako formulak) bi erakundeen arteko lankidetzarako ezartzen den moduaren arabera.

    5. Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren gizarte arloko gaiei dagokien prozedura izapidetu eta ebaztea.

    6. Europar Batasunak bultzatutako kanpainak koordinatu eta gauzatzea, baita Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jardunak koordinatu eta gauzatzea ere, zerbitzuen nazioz gaindiko prestazioari dagokionez. Halaber, autonomia-erkidegoaz gaindiko ikuskatze-lanak koordinatzea, legeria orokorrak eta lan eta gizarte segurantzako ikuskaritza arautzen duen araudiak ezarritako eran, eta dagokion hedadurarekin, Estatuak lan-legeriaren arloan duen eskumen esklusiboarekin bat etorriz.

    7. Prozeduren kudeaketa elektronikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoarekin koordinatuta, formatu eta estandarrak ezartzea, informazioaren elkarreragingarritasuna, segurtasuna, kontserbazioa eta normalizazioa ziurtatzeko. Era berean, datu-base bat mantentzea eta kudeatzea, Estatu osoan Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza sistemaren informazioa bateratzeko, 3. akordio osagarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

  4. Erakundeen arteko lankidetzarako formulak.

    Eskualdaketa honen oinarrian dauden printzipioen esparruan (B.3 paragrafoan aipatutakoak), bermatu egiten da erakundeen arteko lankidetza Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-esparruan, ikuskaritza eraginkortasunez gauzatzea eta gizarte arloko gai guztietan jardutea, bi administrazioen arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

    Hitzarmenean, gutxienez, ondorengo puntu hauei dagozkien xedapenak jasoko dira, 2. akordio osagarrian zehaztutako garapenarekin.

    1. Aldebiko lankidetzarako mekanismoa

      Lankidetza-hitzarmenak Estatuko administrazioen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko aldebiko lankidetzarako mekanismo bat ziurtatu beharko du, partzuergo baten edo antzeko mekanismo baten bidez egituratuta, lan eta gizarte segurantzako ikuskaritza-zerbitzu publiko eraginkor eta koordinatua bermatzeko, administrazio bakoitzari dagozkion eskumenen kalterik gabe.

    2. Gizarte arloko gai guztietan funtzio- eta jardun-batasunaren printzipioaren eraginkortasuna bermatzeko lankidetza

      Lankidetza-hitzarmenean, gizarte arloan ikuskaritza-jardun bateratua eta koordinatua egiteko, formulak jaso beharko dira, baita jardun horren antolaketa eta funtzionamendurako irizpideak ere, funtzio- eta jardun-batasunaren printzipioaren eraginkortasuna bermatzeko.

      Aldebiko lankidetzarako organoan zerbitzu-aginduen banaketa egiteko eta ekimen, plan edo programa erkideen ondoriozko ikuskaritza-jarduerak egiteko irizpide orokorrak ezarriko dira.

    3. Ikuskaritza-plan eta -programak

      Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak ikuskaritza-planak edo -programak ezarri eta aldatu ahal izango dituzte, beren eskumenen barruan. Plan horiek aldebiko lankidetzarako mekanismoaren programazioan eta plangintzan sartuko dira.

      Administrazio bakoitzak dituen ikuskaritza-plan eta -programen kalterik gabe, helburu erkideak lortzeko, baterako ikuskaritza-plan eta -programak adostu ahal izango dira, bai eta plan eta programa horiek gauzatzeko irizpideak ere.

      Halaber, hitzarmenak kidegoetan sartzeko eta lanpostuetan betetzeko jarraitu beharreko batasun printzipioari buruzko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren informazioaren lankidetzari buruzko xedapenak jasoko ditu, kasuan kasuko akordio osagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz.

  5. Eskualdatzen diren estatuaren ondasun, eskubide eta betebeharrak.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio eskualdatutako zerbitzuei dagozkien Lan eta Gizarte Segurantzako ondasun, eskubide eta betebeharrak, 1. eta 2. zerrendetan zehaztutakoak.

    2. Akordio hau indarrean sartu eta bi hilabete pasa aurretik sinatu behar dira altzari, ekipo eta material inbentariagarria entregatu izanaren eta hartu izanaren aktak.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartuko du 1. zerrendako higiezinei dagokienez Estatuko Administrazioak duen posizio juridikoa. Higiezin horiei dagokienez eta 4. akordio osagarrian ezarritako partaidetza-portzentajeekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren ardura izango da higiezin horiek ondo kontserbatzeko egin behar diren konponketa guztiak, mantentzeko beharrezko diren konpontze-lan guztiak, egoki iruditzen zaizkion hobekuntza-lanak, bai eta eskualdaketa gauzatzen den egunetik aurrera higiezin horiei dagozkien zerga-betebeharrak betetzea ere. Higiezin horien gastu erkideak proportzionalki banatuko dira, aipatutako akordio osagarrian ezarritako irizpideen arabera.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoa subrogatu egingo da Estatuko Administrazioak lokalen errentamendu kontratuen zatian daukan posizioan, bai eta zerbitzu-kontratuetan ere, 4. akordio osagarrian azaltzen diren erabilera partekatuko baldintzen arabera.

  6. Eskualdatzen diren giza baliabideak.

    1. Eskualdatzen diren zerbitzuei atxikitako langileak eta lanpostu hutsak, berriz, 3. zerrendan ageri dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren mendeko izatera pasako dira Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak eta kasu bakoitzean aplikagarri diren gainerako arauek legez aurreikusitako baldintzen arabera, eta bakoitzaren langile-espedientean zehazten diren inguruabar berberekin.

    2. Lan eta Immigrazio Ministerioak jakinaraziko die interesatuei eskualdaketa. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunei, lekualdatuko diren langileen espediente guztien kopia ziurtatua igorriko zaie, bai eta 2011n sorrarazi beharko diren kopuruei buruzko hartzekoen ziurtagiriak ere.

    3. Eskualdatzen diren langileak Euskal Autonomia Erkidegoari atxikitzeko orduan, langile horiek lanpostuak betetzeko, lanpostuetan gora egiteko edo finkatzeko prozesu batean parte hartzen ari badira eta dena delako prozesu hori eskualdaketa eraginkor izateko eguna baino lehen hasita badago, prozesu horiek gauzatzeak dakartzan emaitzen arabera egingo da atxikitzea, akordio honen 7. akordio osagarrian ezarritako zehaztapenei jarraituz.

    4. Eskualdatzen diren lanpostu hutsak zeintzuk diren 3.3. zerrendan dago zehaztuta.

    5. Langile-zerrenda horietan zuzenketarik edo aldaketarik sartu beharko balitz, zuzenketa edo aldaketa hori bi administrazioek egiaztatu ondoren gauzatuko litzateke, Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariek emandako ziurtapenaren bitartez.

  7. Eskualdaketan eragina izango duten aurrekontu-kredituak.

    Zerbitzuek estatu mailan guztira duten kostua, 2011ko ekitaldian, 4. zerrendan agertzen da.

  8. Eskualdatzearen eraginkortasun-data.

    Akordio honen bidez onartu den zeregin eta zerbitzuen eskualdaketa 2012ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

    Eta jasota gera dadin, ziurtapen hau ematen da.

    Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 22an.

    Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariak,

    ANTONIO LÓPEZ SOTO.

    JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.

    1. ZERRENDA

    1. Zerrenda. Estatuaren Ondarearen lokalak, Lan eta Immigrazio Ministerioari atxikiak, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak okupatzen dituenak. Eskualdatu egiten dira.

      Probintzia Zuzendaritza Zenbat m² eskualdatzen diren

      Vitoria-Gasteiz (Araba) Alaba Jeneralaren kalea, 10. 2. solairua, 1. eta 22. lokalak 547,81

      Vitoria-Gasteiz (Araba) Alaba Jeneralaren kalea, 10. 3. solairua, 2. eta 3. lokalak 382,00

    2. Zerrenda. Ondare Sindikal Metatuaren lokalak (Estatuaren Ondarean dago sartuta, urtarrilaren 8ko 4/1986 Legearen 1.2 artikuluaren arabera). Ez dira eskualdatzen.

      Probintzia Zuzendaritza Erabiltzen ari direnetako zenbat m² eskualdatzen diren

      Bilbao (Bizkaia) On Diego Lopez Haroko kale nagusia, 50., 1., 2. eta 3. solairuak 1.303,00

      Zuzenketak edo egokitzeak sartu behar izanez gero eskualdatzen diren 1.1 eta 1.2 zerrendetako ondasunak zeintzuk diren zehazteko datuetan, Transferentzien Bitariko Batzordearen Idazkariek emandako ziurtagiria beharko da.

    3. Zerrenda. Eskualdaketak eragiten dien lokal alokatuak

      Probintzia Errentatzailea Zuzendaritza Zenbat m² eskualdatzen diren Errentamenduaren urteko errentaren eskualdaketaren zenbatekoa ()

      Donostia (Gipuzkoa) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia Podavines kalea, 1., 4. solairua eta 3. solairuaren erdia 766,00 34.917,06

      Vitoria-Gasteiz (Araba) BMK, S.L:

      Const. Técnica, S.L. Alaba Jeneralaren kalea, 10. 3. solairua, 4. eta 5. lokalak 134,10 17.236,39

      Vitoria-Gasteiz (Araba) Herminia Camuesco Vergara Alaba Jeneralaren kalea, 10 57. eta 59. garajeak Garaje plaza 1 1.002,73

      OROTARA 900,10 53.156,18

      Zuzenketak edo egokitzeak sartu behar izanez gero eskualdatzen diren 1.3. zerrendako ondasunak zeintzuk diren zehazteko datuetan, Transferentzien Bitariko Batzordearen Idazkariek emandako ziurtagiria beharko da.

      2. ZERRENDA

      GSLIek EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN OKUPATZEN DITUEN LOKALETAN INDARREAN DIREN ZERBITZU-KONTRATUEN ZERRENDA

      MANTENTZEA, GARBIKETA ETA ZAINKETA

      Euskal Autonomia Erkidegoa ondoren aipatzen diren kontratuetan dagokien zatian subrogatzea

      Lurraldea Kontzeptua Enpresa Prozed. Hasierako I. KPI/BEZ/ald. 2010. urtea 2011. urtea Zenbatekoa

      (2012) 2013. urtea Hasierako data Amaierako data

      Araba eta Bizkaia Segurtasuna eta zainketa ESABE VIGILANCIA, S.A. Prozedura irekia 582.513,37 8.369,44 179.385,10 202.135,90

      277,82 16.879,64 1-1-10 31-12-12

      Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia Garbiketa SOLDENE, S.A. Prozedura irekia 434.889,00     265.765,50

      561,75

        1-1-11 30-6-12

      Bizkaia Igogailuak Orona. Soc. cooperativa  Prozedura negoziatua 12.975,28     8.650,19

      162,54   1-4-11 31-03-12

      Zuzenketak edo egokitzeak sartu behar izanez gero eskualdatzen diren 2. zerrendako kontratuak zeintzuk diren zehazteko datuetan, Transferentzien Bitariko Batzordearen Idazkariek emandako ziurtagiria beharko da.

      4. ZERRENDA

      Zerbitzuek estatu mailan guztira duten kostua (2011ko ekitaldiko aurrekontu-zuzkidurak)

      Zenbatekoa eurotan, 2011

    1. 291 A 1. Kap. 67.378.120,00

    1. 291 A 2. Kap. 3.766.225,00

    1. 291 M 1. Kap. 902.146,91

    1. 291 M 2. Kap. 6.591.658,70

    1. 291 M 6. Kap. 658.146,16

      296.296,77

Gaiarekin lotutako edukiak


Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.