Arautegia

Inprimatu

81/2011 DEKRETUA, apirilaren 19koa, Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea & «CEAR-Euskadi» elkartea herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 2467
  • Xedapen-zk.: 81
  • Xedapen-data: 2011/04/19
  • Argitaratze-data: 2011/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea & «CEAR-Euskadi» elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egin duen lanagatik.

Eskaera egin duen elkartea 1996ko maiatzaren 10ean eratu zen, eta Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 1996ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez inskribatu zen. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago, AS/B/6063/1996 zenbakiarekin.

Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.

Eratu zenez geroztik, Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea & «CEAR-Euskadi» elkarteak, bere helburu nagusia jadestearren, beharrezko jarduerak egiten dihardu; eta hauxe da helburu nagusi hori: ondoren zehaztutako motiboren bat dela-eta ihesi Euskadira etortzen diren edo etorri nahi duten atzerritarrei laguntza ematea: arraza, erlijioa, nazionalitatea, talde sozial jakin batekoa izatea, iritzi politiko batekoa izatea, edo lurralde nazionalean izanik aipatu bezalako bazterketaren bat izateko benetako beldurrez jatorrizko herrialdera itzuli nahi ez izatea edo ezin izatea.

Gizarteak, benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea & «CEAR-Euskadi» elkartea herritarrentzat onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak elkarrekin proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek egindako txostenak ikusirik eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko apirilaren 19an bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, deklarazio horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 19an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua.

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik