Arautegia

Inprimatu

269/2010 DEKRETUA, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010eko ekitaldiko aurrekontuko 92110 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4514 Programan (Ondare Historiko Artistikoa) 37.275 euroko kredituak gaitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 5070
  • Xedapen-zk.: 269
  • Xedapen-data: 2010/10/19
  • Argitaratze-data: 2010/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2006ko uztailean, lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten Kultura Ministerioak eta Kultura Sailak Ondare Bibliografikoaren katalogo kolektiboa egiteko, Espainiako Ondare Historikoaren 16/1985 Legearen 51. artikuluari jarraiki. Hitzarmena 2010eko abenduaren 31 arte egongo da indarrean eta, urtero eranskin bat izenpetuko da administrazio bakoitzak zer diru-ekarpen egin behar duen zehazteko.

Kultura Ministerioak 2010. urteari dagokion ekarpena egin du, 37.275 euro hain zuzen ere, beraz, zenbateko hori gaitu egiten da, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko legezko xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakorekin bat.

Horri jarraiki, Ekonomia eta Ogasuneko eta Kulturako sailburuen proposamenez, eta 2010eko urriaren 19an egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

Programa Azpikontzeptua Euroak

4514 238.99 37.275

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

Programa Azpikontzeptua Euroak

92110 431.00 37.275

Euskal Autonomia Erkidegoan, Irakurketa Publikoko Sarearen egituraketa eta antolaketa finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urriaren 19an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik