Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: "239/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, Igorre Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Antolamendurako Zati Plana behin betikoz onartzen duena."

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 180
  • Xedapen-zk.: 239
  • Xedapen-data: 2010/09/14
  • Argitaratze-data: 2012/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatutakoen moduko akatsak aurkitu dira irailaren 14ko 239/2010 Dekretuaren testuan, baita I: eranskinean ere (2010eko urriaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 205. zenbakia). Hona hemen zuzenketak:

Hirugarren xedapen gehigarrian, 2010/4909 (4/80) orrialdean, hau esaten den lekuan:

Egiturazko Egintzak eta Eragiketa Estrategikoak jasotzen dituzten fitxen edukia, fitxotan funtsezko balio loteslea ematen zaien aspektuez gain, artezpidetzat joko da, zein aintzat hartu eta bete egin beharko baita garapenean zehar.

Hau esan behar du:

Arau hauen XII. eranskinak (Egiturazko Egintzak eta Eragiketa Estrategikoak) jasotzen dituzten fitxen edukia, fitxotan funtsezko balio loteslea ematen zaien aspektuez gain, artezpidetzat joko da, zein aintzat hartu eta bete egin beharko baita garapenean zehar.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.