Arautegia

Inprimatu

202/2010 DEKRETUA, uztailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioan lanpostu-zerrendak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 3593
  • Xedapen-zk.: 202
  • Xedapen-data: 2010/07/20
  • Argitaratze-data: 2010/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Lanpostu zerrendak Justizia Administrazioaren barruko egiturak antolatzeko tresna bat dira. Hori dela eta, onartu behar dira Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko helburuz.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521. artikuluan ezartzen den bezala, onartzen diren lanpostu zerrenden bidez langileak antolatuko dira baita bulego judizialen egitura osatzen duten atal desberdinetan sartu ere. Lanpostu zerrenda horiek beti argitaratuko dira.

Aipaturiko Lege Organikoaren 522. artikuluan ezarritakoari jarraituz, eskumenak bere gain hartuta dituzten autonomia erkidegoek egingo dute bere jardute-eremuko bulego judizialen lanpostuak antolatuko dituzten lanpostu zerrenden lehenengo onarpena. Horretarako, lehenago, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txostena emango du eta ordezkaritza handiena duten sindikatuekin negoziatuko da.

Aipaturiko Legearen 523. artikuluaren bigarren paragrafoak adierazten duen bezala, hasierako lanpostu zerrendei buruz gertatzen diren aldaketek kontuan hartu beharko dituzte langileak berriro banatu eta antolatzeko lege honek biltzen dituen irizpideak.

Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioarentzat lan egiten duten funtzionarioen lan baldintzak arautzeko den III. Akordioa onartzen duen 38/2007 Dekretuaren 60. artikuluaren arabera eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 12. artikuluari jarraituz, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko bulego judizialetako lanpostu-zerrenda prestatu du. Halaber, kontuan hartu da duela gutxi onartu den Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzarako ekainaren 29ko 174/2010 Dekretua.

Hori dela eta, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duen bezala, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta 2010eko uztailaren 20an izandako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 20an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (7)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.