Arautegia

Inprimatu

194/2010 DEKRETUA, uztailaren 13koa. Honen bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasgai jakin batzuen eta Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako zenbait ikasgaien arteko baliozkotzeak ezartzen dira, baita zein eragin izan behar duen goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateak Gorputz Hezkuntza irakasgaian eta Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasleentzat.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 3532
  • Xedapen-zk.: 194
  • Xedapen-data: 2010/07/13
  • Argitaratze-data: 2010/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koak, 47.1 artikuluan ezartzen du hezkuntza-administrazioek aukera emango dutela ikasketa artistikoak eta Bigarren Hezkuntza batera egiteko.

175/2007 Dekretuak, urriaren 16koak, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma xedatu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duenak, hirugarren xedapen gehigarrian agintzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dagozkion neurriak hartu behar dituela Musika eta Dantza Ikasketa Artistiko Profesionalak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak bateragarri egiteko.

23/2009 Dekretuak, otsailaren 3koak, Batxilergoko curriculuma ezartzen duenak, hirugarren xedapen gehigarrian kontuan hartzen du Batxilergoko ikasketak eta Musika eta Dantza Ikasketa Profesionalak batera egiteko aukera, eta salbuespenezko eskolatze-neurriak xedatzen ditu errendimendu handiko kirol-jardueretan ari diren ikasleentzat eta antzeko egoeran daudenentzat.

Musika Ikasketa Profesionalen eta Dantza Ikasketa Profesionalen curriculum berriak finkatuta daude dekretu hauen bidez: 229/2007 Dekretua, abenduaren 11koa eta 252/2007 Dekretua, abenduaren 26koa, hurrenez hurren.

242/2009 Errege Dekretuak, otsailaren 27koak, baliozkotzeak ezartzen ditu Musika eta Dantza Ikasketa Profesionalen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketen artean. Halaber, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateak eta Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasle izateak Gorputz Hezkuntza ikasgaian eragin behar dituen ondorioak xedatzen ditu.

2004ko abenduaren 3ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bigarren Hezkuntzako ikasketak erdi-mailako Musika eta Dantza Ikasketa Artistikoekin batera egin ahal izateko neurriak xedatzen dituena, lehenagokoa da Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa baino. Horren ondorioz, aipatutako araudia eguneratu behar da.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Horren guztiaren ondorioz, Euskadiko Eskola Kontseilua eta gainerako nahitaezko txostenak kontuan hartuta, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 13an egindako bilkuran aztertu ondoren, hau

Dekretu honen helburua da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasgai jakin batzuen eta Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako zenbait ikasgaien arteko baliozkotzeak ezartzea. Halaber, ezartzen du zein salbuespen izan dezaketen Gorputz Hezkuntzan goi-mailako edo errendimendu handiko kirolariek eta Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasleek.

Baliozkotze horiek edo, hala badagokio, salbuesteak aplikatuko zaizkie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasleei, bi baldintza hauetako bat betez gero:

  1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko ikasketak egiten aritzea edo egin izana, eta Musika edo Dantza Ikasketa Profesionalak egiten aritzea edo egin izana.

  2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko ikasketak egiten aritzea; eta goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izatea egiaztatzea, beti ere uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan eta Euskadiko kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoari jarraiki, edota Dantza Ikasketa Profesionaletako ikaslea izatea.

Ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Musika ikasgaia eta Aukerako ikasgaiak baliozkotu ditzake I. eranskinean zehaztutako Musika Ikasketa Profesionaletako edo Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasgaiekin.

Ikasleak Batxilergoko ikasgaiak baliozkotu ahal izango ditu II. eranskinean ageri diren Musika Ikasketa Profesionaletako ikasgaiekin.

Ikasleak Musika Ikasketa Profesionaletako ikasgaiak baliozkotu ahal izango ditu III. eranskinean ageri diren Batxilergoko ikasgaiekin.

Ikasleak Batxilergoko ikasgaiak baliozkotu ahal izango ditu IV. eranskinean ageri diren Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasgaiekin.

Ikasleak Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasgaiak baliozkotu ahal izango ditu V. eranskinean ageri diren Batxilergoko ikasgaiekin.

Batez besteko nota kalkulatzeko, baliozkotutako ikasgaiak ez dira kontuan hartuko.

  1. Gorputz Hezkuntza ikasgaitik salbuestea.

    Gorputz Hezkuntza ikasgaia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan salbuestea eskatu ahal izango dute ikasketa horiek egiten ari diren ikasleak, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari direla frogatuz gero edota Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasleak izanez gero.

    Gorputz Hezkuntza ikasgaitik salbuetsita dauden ikasleen ebaluaziorik ez da egingo ikasgai horretan.

    Halaber, salbuetsita dauden ikasle horien kasuan, Gorputz Heziketa ez da aintzat hartuko Batxilergoko batez besteko nota kalkulatzeko.

  2. Gorputz Hezkuntzako ikasgaiaren curriculuma egokitzea.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak, aldi berean Musikako Ikasketa Profesionaletako ikasleak izanez gero, eska dezakete Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren curriculuma egokitzea.

    Curriculum-egokitzapen hori gauzatzearren hezkuntza-helburuak egokituko dira, eduki jakin batzuk kendu edo sartu, eta, horren ondorioz, ebaluatzeko irizpideak aldatuko dira. Helburua izango da Ikasketa Profesionalen errendimendua hobetzea, eta musika-ikasketekin zerikusia duten alderdi anatomikoen garapena zaintzea edo konpentsatzea.

    Ikasle eskatzaileen Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako Gorputz Hezkuntzako sailen ardura izango da curriculuma egokitzea. Egokitzapen hori gauzatzeko, ikaslea ikasten ari den Musika Ikasketa Profesionalen ikastetxearen aurretiko txostena behar da. Hezkuntza-administrazioak hala iritziz gero, egokitzapen horien curriculumak argitara ditzake, eta balioduntasun orokorra eman diezaieke.

Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasgaiak hautazko ikasgaitzat hartuko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan. Horrenbestez, DBHko eta Batxilergoko hautazko ikasgaiak baliozkotuko zaizkie Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasgaien ordu-karga gainditu duten ikasleei. Horretarako ez dira aintzat hartuko Dekretu honen 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoari jarraiki baliozkotutako orduak.

  1. artikuluan zehaztutako egoeran egonez gero, interesa duten ikasleek edo, adingabeak izanez gero, haien legezko ordezkariek baliozkotzea, salbuestea edo curriculum-egokitzapena eskatu behar diote Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen zuzendaritzari edota Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako ikastetxeari, eskatuko duten baliozkotzearen arabera. Eskaera, betiere, dagokion ikasturtearen hasieran egin behar da, urriaren lehenengo hamabostaldian hain zuzen. Baliozkotze-eskabideak Dekretu honen VI. eranskineko ereduaren araberakoa izan behar du. Gorputz Hezkuntza ikasgaitik salbuestea edo haren curriculum-egokitzapena eskatzeko, VII. eranskineko ereduaren araberako eskabidea egin behar da.

    Baliozkotzeko edo curriculuma egokitzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar da Musika Ikasketa Profesionalak edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edota Batxilergoa gainditu duela edo ikasketa horietako batean matrikulatuta dagoela adierazten duen ziurtagiri akademikoa (egoerari dagokiona), ikastetxeak emana.

    Salbuestea justifikatzeko, eskabidearekin batera agiri bat aurkeztu behar da, ikaslea Dantza Ikasketa Profesionaleko ikastetxe batean matrikulatu dagoela, edo ikasketa horiek gainditu dituela edota goi-mailako edo errendimendu handiko kirolaria dela frogatzen duena.

    Baliozkotzeko, salbuesteko edo curriculuma egokitzeko ebazpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako ikastetxearen zuzendariak hartuko du. Horretarako, urriaren lehenengo hamabostaldian Agindu honen VIII. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabidea aurkeztu behar da ikastetxe horretan.

    Ohiz kanpoko arrazoiak behar bezala justifikatuak egonez gero, hezkuntza-administrazioak luza ditzake adierazitako epe horiek, eta araudi honetan aurreikusi gabeko baliozkotze berriak ere eman ditzake.

Baliozkotzearen edo curriculum-egokitzapenaren alde emandako ebazpenak behin-behinekotzat hartuko dira matrikulazio-ziurtagiria soilik aurkeztu bada. Ebazpena behin betikoa izango da eskaeraren helburu zen ikasgaiaren kalifikazio positiboa aurkeztu bezain laster, betiere azken ebaluazioaren data baino lehenago. Kalifikazio hori ez bada positiboa, ikasgaia gainditu gabe geratuko da.

Salbuestearen edo curriculum-egokitzapenaren aldeko ebazpenak behin-behinekotzat hartuko dira, eta behin betikoak izateko ziurtagiria aurkeztu behar da, dagokion matrikulak edota goi-mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateak ohiko ebaluazio-data arte iraun duela frogatzen duena.

Ikasketa bakoitzari dagozkion ebaluazio-agirietan «Baliozkotua» jarriko du eta «CV» agertuko da baliozkotutako ikasgaien kalifikazioari dagokion laukian.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazio-agirietan «Salbuetsia» eta «EX» kodea agertuko da Gorputz Hezkuntzari dagokion laukian, salbuestea onartu bada, eta «ACI» agertuko da ikasgaiaren curriculum-egokitzapena egin bada Musika Ikasketa Profesionaletako ikasleentzat.

Ikasgai bakoitza Dekretu honetan xedatutako baliozkotze bakar baterako erabili ahal izango da.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeek eta Musikako eta Dantzakoek beharrezkoak diren koordinazio eta jarraipen neurri guztiak hartuko dituzte, Dekretu honetan araututako baliozkotzeak eta egokitzapenak bete daitezen. Horretarako, koordinazioa errazteko neurriak ezarri ahal izango ditu Hezkuntzako sailburuordeak.

2009-2010 ikasturteko baliozkotzeak, salbuesteak eta curriculum-egokitzapenak eskatzeko 7. artikuluan aurreikusitako prozedura amaitu egingo da dekretu hau indarrean jartzen den egunean.

Indargabe geratzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2004ko abenduaren 3ko Agindua, Bigarren Hezkuntzako ikasketak erdi-mailako Musika eta Dantza Ikasketa Artistikoekin batera egin ahal izateko neurriak xedatzen dituena; era berean, indargabe geratzen dira maila bereko edo txikiagoko xedapenak, dekretu honetan ezarritakoaren aurka badaude.

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuordeak dekretu hau garatzeko beharko diren jarraibideak emango ditu.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 13an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgai batzuk Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasgai jakin batzuekin baliozkotzea.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Musika eta Dantza Ikasketa Profesionalak

Maila Baliozkotzen diren ikasgaiak Maila Baliozkotzeko aintzat hartzeko ikasgaia

  1. 3 Musika + Aukerakoa 1 Musika-tresna nagusia edo ahotsa (Musika)

    4 Musika + Aukerakoa 2 Musika-tresna nagusia edo ahotsa (Musika)

  1. 3 Musika + Aukerakoa 1 Musika (Dantzako lehenengo maila)

    4 Musika + Aukerakoa 2 Musika (Dantzako bigarren maila)

Batxilergoko ikasgai batzuk Musika Ikasketa Profesionaletako ikasgai jakin batzuekin baliozkotzea.

Baliozkotzen den Batxilergoko ikasgaia Baliozkotzeko aintzat hartzeko ikasgaia

Musika-azterketa I Harmonia (bigarren maila)

Musika-azterketa II Musika-azterketa (lehenengo maila) edo Konposizioaren oinarriak (lehenengo maila)

Musikaren eta dantzaren historia Musikaren historia (lehenengo eta bigarren maila)

Musika-hizkuntza eta -praktika Musika-tresna nagusia edo ahotsa (hirugarren maila)

Musika Ikasketa Profesionaletako ikasgai batzuk Batxilergoko ikasgai jakin batzuekin baliozkotzea.

Baliozkotzen den Musika Ikasketa Profesionaletako ikasgaia Baliozkotzeko aintzat hartzeko Batxilergoko ikasgaia

Musika-azterketa (lehenengo maila) edo Konposizioaren oinarriak (lehenengo maila) Musika-azterketa II

Musikaren historia (lehenengo eta bigarren maila) Musikaren eta dantzaren historia

Musika-hizkuntza (lehenengo maila) Musika-hizkuntza eta -praktika

Batxilergoko ikasgai batzuk Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasgai jakin batzuekin baliozkotzea.

Baliozkotzen den Batxilergoko ikasgaia Baliozkotzeko aintzat hartzeko ikasgaia

Anatomia aplikatua Dantzara aplikatutako anatomia (lehenengo eta bigarren maila)

Musikaren eta dantzaren historia Dantzaren historia (lehenengo eta bigarren maila)

Musika-hizkuntza eta -praktika Musika (hirugarren maila)

Dantza ikasketa profesionaletako ikasgai batzuk batxilergoko ikasgai jakin batzuekin baliozkotzea

Baliozkotzen den Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasgaia Baliozkotzeko aintzat hartzeko Batxilergoko ikasgaia

Dantzara aplikatutako anatomia (lehenengo eta bigarren maila) Anatomia aplikatua

Dantzaren historia (lehenengo eta bigarren maila) Musikaren eta dantzaren historia

Musika (lehenengo, bigarren eta hirugarren maila) Musika-hizkuntza eta -praktika

Legezko tutorea (ikaslea adingabea bada):

Ikaslea

(DBH edo Batxilergo) ikasketen maila egiten ari dena

ikastetxean, (udalerria) ,

(lurraldea), eta aldi berean (Musika edo Dantza)

Ikasketa Profesionalen maila egiten ari dena

ikastetxean, (udalerria), (lurraldea)

uztailaren 13ko 194/2010 Dekretuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasgai jakin batzuen eta Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako zenbait ikasgaien arteko baliozkotzeak ezartzen dituenak, eta goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateak Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasleentzat Gorputz Hezkuntza ikasgaian eragiten dituen ondorioak xedatzen dituenak ezarritakoari jarraiki, baliozkotze hauek eskatzen ditut, eta dagozkion ikasgaiak gaindituta (edo matrikula eginda) daudela frogatzen duen ziurtagiri akademikoa aurkezten dut.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Musika eta Dantza Ikasketa Profesionalak

Maila Baliozkotzea eskatutako ikasgaiak Orduak Maila Baliozkotzeko aintzat hartzeko ikasgaia Orduak

  1. 3 Musika ( maila)

    Aukerakoa (izena zehaztu): 1 Musika-tresna nagusia edo ahotsa (Musika)

    4 Musika (aukera askeko ikasgaia)

    Aukerakoa (izena zehaztu): 2 Musika-tresna nagusia edo ahotsa (Musika)

  1. 3 Musika ( maila)

    Aukerakoa (izena zehaztu): 1 Musika (Dantzako lehenengo maila)

    4 Musika (aukera askeko ikasgaia)

    Aukerakoa (izena zehaztu): 2 Musika (Dantzako bigarren maila)

    Batxilergoa Musika eta Dantza Ikasketa Profesionalak

    Maila Baliozkotzea eskatutako ikasgaia Orduak Maila Baliozkotzeko aintzat hartzeko ikasgaia Orduak

    Musika eta Dantza Ikasketa Profesionalak Batxilergoa

    Maila Baliozkotzea eskatutako ikasgaia Orduak Maila Baliozkotzeko aintzat hartzeko ikasgaia Orduak

    Aita/ama/tutorea izanik, jakin badakit baliozkotzea onartuz gero nire semeak edo alabak baliozkotutako ikasgaiei dagozkien orduetan ez duela eskolarik izango Bigarren Hezkuntzako edo arte-ikasketetako ikastetxean, eta egoera horren ardura hartzen dut.

    Aitortzen dut aipatutako Dekretuaren jakitun naizela; eta jakin badakit Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasgaietan edo Batxilergoko ikasgaietan matrikulatuta egotearen ziurtagiria aurkeztu ondoren ikasgai horiek gainditu ezean baliozkotzea eskatutako ikasgaiak ez direla gainditutzat hartuko.

    (Data, eta ikaslearen/aitaren/amaren/tutorearen sinadura

    ................................................................................................................ ikastetxe zuzendari jauna/andrea.

    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak fitxategi batean sartuko dira, baliozkotzeak eta haiekin zerikusia duten beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, baita deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Halaber, datuak jakinarazi dituenak datu horiek prozesatzeko eta argitaratzeko baimena ematen du. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduradun. Datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo behar da, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Halaber, datuak eman dituzten pertsonek baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko batzuei emateko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Gainera, baimena ematen diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.

Legezko tutorea (ikaslea adingabea bada):

Ikaslea

(DBH edo Batxilergo) ikasketen maila egiten ari dena

ikastetxean, (udalerria) ,

(lurraldea), eta aldi berean (Musika edo Dantza)

Ikasketa Profesionalen maila egiten ari dena

ikastetxean, (udalerria), (lurraldea)

uztailaren 13ko 194/2010 Dekretuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasgai jakin batzuen eta Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako zenbait ikasgaien arteko baliozkotzeak ezartzen dituenak, eta goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateak Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasleentzat Gorputz Hezkuntza ikasgaian eragiten dituen ondorioak xedatzen dituenak ezarritakoari jarraiki, Gorputz Hezkuntza ikasgaia salbuestea edo haren curriculuma egokitzea eskatzen dut.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoa Dantza Ikasketa Profesionalak, edo goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izatea

Maila SALBUESTEA eskatutako ikasgaia Orduak Maila SALBUESTEA eskatzeko aintzat hartutako ikasketak Orduak

Gorputz Hezkuntza ( maila)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoa Musika Ikasketa Profesionalak

Maila CURRICULUM-EGOKITZAPENA eskatutako ikasgaia Orduak Maila CURRICULUM-EGOKITZAPENA eskatzeko aintzat hartutako ikasketak Orduak

Gorputz Hezkuntza ( maila)

Aita/ama/tutorea izanik, jakin badakit baliozkotzea onartuz gero nire semeak edo alabak salbuetsitako ikasgaiari dagozkion orduetan ez duela eskolarik izango Bigarren Hezkuntzako ikastetxean, eta ordu horien ordez, goian zehaztutako arte-ikasketetako ikastetxean izango duela eskola, eta egoera horren ardura hartzen dut.

Aitortzen dut aipatutako Dekretuaren jakitun naizela; eta jakin badakit salbuestea edo curriculum-egokitzapena behin betikoa izan dadin ziurtagiria aurkeztu behar dudala, dagokion matrikulak edota goi-mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateak ohiko ebaluazio-data arte iraun duela frogatzeko.

(Data, eta ikaslearen/aitaren/amaren/tutorearen sinadura)

................................................................................................. ikastetxe publikoaren zuzendari jauna/andrea.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak fitxategi batean sartuko dira, baliozkotzeak eta haiekin zerikusia duten beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, baita deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Halaber, datuak jakinarazi dituenak datu horiek prozesatzeko eta argitaratzeko baimena ematen du. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduradun. Datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo behar da, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, datuak eman dituzten pertsonek baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko batzuei emateko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Gainera, baimena ematen diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.

Ikastetxeko zuzendariak (ikastetxearen izena, herria, lurraldea) uztailaren 13ko 194/2010 Dekretuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasgai jakin batzuen eta Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako zenbait ikasgaien arteko baliozkotzeak ezartzen dituenak, eta goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateak Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasleentzat Gorputz Hezkuntza ikasgaian eragiten dituen ondorioak xedatzen dituenak ezarritakoari jarraiki, eta gurasoak edo legezko tutoreak egindako eskaria ikusita,

Aitaren/amaren/legezko tutorearen datuak

Izen-abizenak

Ikaslearen datuak

Izen-abizenak Ikastetxea

DBHko maila Batxilergoko maila Modalitatea:

Musika Ikasketa Profesionalen maila Dantza Ikasketa Profesionalen maila Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izatea

eta ziurtagiri akademikoa, egoera hauetako bat adierazten duena, Gaindituta Matrikulatuta

Lehenengoa. Baliozkotzea ematea Behin-behinekoa Behin betikoa Ikasgai honi/hauei

DBHko maila Ikasgaia(k) Asteko orduak

Batxilergoko maila Ikasgaia(k) Asteko orduak

ikasgai hauek aintzat hartuta

Musika Ikasketa Profesionaletako maila Ikasgaia Asteko orduak

Dantza Ikasketa Profesionaletako maila Ikasgaia Asteko orduak

Bigarrena. Baliozkotzea ematea Behin-behinekoa Behin betikoa ikasgai honi/hauei

Musika Ikasketa Profesionaletako maila Ikasgaia Asteko orduak

Dantza Ikasketa Profesionaletako maila Ikasgaia Asteko orduak

ikasgai hau/hauek aintzat hartuta

Batxilergoko maila: Ikasgaia(k) Asteko orduak

Hirugarrena. salbuestea ematea Behin-behinekoa Behin betikoa ikasgai honi:

DBHko maila Ikasgaia Gorputz Hezkuntza Batxilergoko maila

honako hau egiaztaturik Dantza Ikasketa Profesionaletako maila Goi-mailako edo errendimendu

handiko kirolari izatea

Laugarrena. Curriculum-egokitzapena ematea ikasgai honi

Behin-behinekoa Behin betikoa

DBHko maila Ikasgaia Gorputz Hezkuntza Batxilergoko maila

honako hau egiaztaturik Musika Ikasketa Profesionaletako maila

Bosgarrena. Ebazpena behin-behinekoa bada, araudi honetan eskatutako agiriak aurkeztearekin batera behin betikoa izango da.

Seigarrena. Ebazpen honen aurkako helegitea jar dezakete interesatuek Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

(Data eta sinadura)

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak fitxategi batean sartuko dira, baliozkotzeak eta haiekin zerikusia duten beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, baita deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Halaber, datuak jakinarazi dituenak datu horiek prozesatzeko eta argitaratzeko baimena ematen du. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduradun. Datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo behar da, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, datuak eman dituzten pertsonek baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko batzuei emateko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Gainera, baimena ematen diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.