Arautegia

Inprimatu

603/2009 DEKRETUA, azaroaren 24koa, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide bat izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 6421
  • Xedapen-zk.: 603
  • Xedapen-data: 2009/11/24
  • Argitaratze-data: 2009/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Ekainaren 29ko 19/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzekoak, bere 6. artikuluaren bidez sortu zuen Euskadiko Unibertsitate Kontseilua. Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 65. artikuluan dioenez, kontseilu hori euskal unibertsitate-sistema koordinatzeko erakundea da, eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta eta aholku erakundea unibertsitate-gaietarako. Jarraian, 66. artikuluan, kontseiluaren osaera eta jarduteko moduari buruzkoan, berrikuntzak sartu ditu, aurreko erregulazioarekin konparatuz gero. Hain zuzen ere, eta osaerari dagokionez, honako hau ezarri du, lehen paragrafoan: Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren buru unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua izango da, eta unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea izango da kontseilu-buruordea. Ildo beretik, eta a) idatz-zatian ezarri duenez, kide hauetaz, besteak beste, osatuko da Kontseilua: Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburuak izendatuta, bost kide, horien artean lehen esandako sailburuordea. Bere aldetik, Unibertsitateen Euskal Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluak arautzen du bere osaera.

Ekainaren 16ko 402/2009 Dekretuaren bidez izendatzen ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseiluan izendatutako lau kideetako hiru.

Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko azaroaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko azaroaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.