Arautegia

Inprimatu

402/2009 DEKRETUA, ekainaren 16koa, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide batzuk kendu eta horien ordezkoak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 3595
  • Xedapen-zk.: 402
  • Xedapen-data: 2009/06/16
  • Argitaratze-data: 2009/06/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Ekainaren 29ko 19/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzekoak, bere 6. artikuluaren bidez sortu zuen Euskadiko Unibertsitate Kontseilua. Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 65. artikuluan dioenez, kontseilu hori euskal unibertsitate-sistema koordinatzeko erakundea da, eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta eta aholku erakundea unibertsitate-gaietarako. Jarraian, 66. artikuluan, kontseiluaren osaera eta jarduteko moduari buruzkoan, berrikuntzak sartu ditu, aurreko erregulazioarekin konparatuz gero. Hain zuzen ere, eta osaerari dagokionez, honako hau ezarri du, lehen paragrafoan: Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren buru unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua izango da, eta unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea izango da kontseilu-buruordea. Ildo beretik, eta a idatz-zatian ezarri duenez, kide hauetaz, besteak beste, osatuko da Kontseilua: Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburuak izendatuta, bost kide, horien artean lehen esandako sailburuordea. Bere aldetik, Unibertsitateen Euskal KOntseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluak arautzen du bere osaera.

Horrenbestez, Sailean izandako aldaketen ondorioz, bidezkoa da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseilurako aukeratutako kide batzuk kendu eta horien ordezkoak izendatzea.

Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Pedro M.ª Otxoa Bernales jauna, Hezkuntza sailburuordea.

Pablo Larrauri Altonaga jauna, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

Alberto Ansuategi Cobo jauna, Zientzia Politikarako zuzendaria.

Francisco Juaristi Larrinaga jauna, Unibertsitate zuzendaria.

María Soledad Esteban Galarza andrea, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

  1. ª Antonia Ozcariz Rubio andrea, Hezkuntzako sailburuordea.

    Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda andrea, Unibertsitateetako zuzendaria.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko ekainaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.