Arautegia

Inprimatu

59/2009 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan Prebentzio Zerbitzu propioa sortu, antolatu eta jardunean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1852
  • Xedapen-zk.: 59
  • Xedapen-data: 2009/03/10
  • Argitaratze-data: 2009/04/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Justizia

Testu legala

Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea indarrean sartzearekin batera arau-eremu berria agertu da langileen segurtasun eta osasunaren arloetan, zeinaren aplikazio eremuak ez baitie administrazio publikoei bakarrik eragiten, izan ere, berariaz aitortzen du administrazio horiek duten obligazioa euren enplegatuak lan arriskuetatik modu eragingarrian babesteko. Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 31. artikuluak prebentzio zerbitzuak honela definitzen ditu: prebentzio jarduerak gauzatu eta langileen osasun-babesa bermatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak. Artikulu horretan zehazten da, halaber, administrazio publikoetan prebentzio zerbitzuak ezartzeko kontuan hartuko dela administrazio horien antolamendu egitura.

Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzeari buruzko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak finkatzen du ezen, lan arriskuen prebentzioa lan arloan hartutako jarduera eta ebazpenen barnean txertatu behar dela, bai prozesu teknikoei, lan antolamenduari eta horrek dituen baldintzei, baita ere bera garatzen den antolaketa-lerro hierarkikoari dagokienez, bere maila guztiak barne hartuz. Lege horretako 10.1 artikuluak aurreikusten dituen sortze modalitateetatik Prebentzio Zerbitzu Propioarena da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioari -bere dimentsioa aintzat hartuta- ondoen egokitzen zaiona.

Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzeari buruzko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko 15.1 artikuluak finkatzen du, bestalde, prebentzio zerbitzu propioa berariazko antolaketa unitatea izango dela eta bere kideen jarduera bakarra zerbitzuaren helburua betetzea izango dela.

Enplegatu publikoak modu eragingarrian babestu beharra eta segurtasuna eta osasuna antolamenduan txertatu beharra oinarritzat hartuta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta CCOO, CSE/CSIF, LAB eta UGT sindikatuen arteko III. Akordioa -Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan lan egiten duten funtzionarioen lan baldintzak arautzen dituena- onartu eta Bulego Judiziala eraberritzekoa den martxoaren 6ko 38/2007 Dekretuan Prebentzio Zerbitzua sortzeko konpromisoa hartzen da, laneko arriskuak prebenitzeko obligazioa betez, eta Arriskuen Kudeaketarako Sistema ezartzeko funtsezko tresna modura.

Akordio horretan kudeaketa sistema bat ezartzeko behar diren egintzen plangintza finkatzen da, zeinak bermatu egin beharko duen funtzionarioen lan jardueraren ondorioz gertatutako arriskuen kontrol eragingarria.

Prebentzio Zerbitzu Propioa sortu eta arautzea da egintza horietariko bat. Horrela, langileen ordezkariak kontsultatu ostean, eta Lan Arriskuen Prebentzio Legean aurreikusitakoak betez, prebentzio antolamendu propioaren eredua hartzen da, Lan Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuen Erregelamendua onartzeari buruzko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan aurreikusitako prebentzio espezialitateetatik bi onartuz behinik behin, eta gainerako espezialitateak kanpoko prebentzio zerbitzu legetxe kreditatu edo baimendutako zentroekin itunduz.

Jarduera eremuari dagokionez, Dekretu honetan arautzen den Prebentzio Zerbitzu Propioak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko zerbitzupean dauden enplegatu publikoak hartzen ditu, eta modu aktiboan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta gizonen eta emakumeen arteko egoera, baldintza, aspirazio eta beharrak izango ditu helburu, Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 3.4 eta 18.1 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Halaber, jarduera enpresarialen koordinazioari lotutako jarduerak burutuko dira, hala baitago jasota Lan Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 24. artikuluan.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio Zerbitzu propioa Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Justizia Sailburuordetzako Giza Baliabide Orokorren Zuzendaritzari atxikiko zaio.

  2. Prebentzio Zerbitzu horrek lan arriskuak prebenitzeko arloan jardungo du, Administrazioari, bere ordezkariei eta ordezkapen organo espezializatuei eta enplegatu publikoei lagunduko die.

Prebentzio Zerbitzuaren jarduera eremuak honako arlo hauek hartzen ditu: enplegatu publikoak, epaitegietako medikuak, Prozesu eta Administrazio Kudeaketaren Kidegoko pertsonala, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko pertsonala eta Laguntza Judizialaren Kidegoko pertsonala, zeintzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden.

  1. Prebentzio Zerbitzuaren jarduera arloak: arlo teknikoa eta arlo juridikoa.

  2. Laneko medikuntzaren prebentzio espezialitatea Kanpoko Prebentzio Zerbitzu batekin egindako hitzarmen bidez beteko da. Arlo Juridiko eta Arlo Teknikoko pertsonalak ondoren aditzera ematen diren hiru diziplinetatik gutxienez biri dagozkien eginkizunak gauzatuko ditu:

    1. Laneko segurtasuna.

    2. Industria higienea.

    3. Ergonomia eta psikosoziologia aplikatua.

  3. Arlo teknikoan, gutxienez, Unibertsitateko tituludun bat arituko da, zeinak, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko VI. kapituluan ezarritakoaren arabera, goi mailako eginkizunak betetzeko behar den kualifikazioa izan beharko duen.

  4. Arlo juridikoan, gutxienez, Unibertsitateko tituludun bat (Zuzenbidean lizentziatua) arituko da, zeinak, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko VI. kapituluan ezarritakoaren arabera, goi mailako eginkizunak betetzeko behar den kualifikazioa izan beharko duen.

  5. Zerbitzuko arloen eta Kanpoko Prebentzio Zerbitzuaren arteko koordinazio lanak Prebentzio Zerbitzuko arduradunak burutuko ditu, zeinak lizentziatua izan beharko duen eta goi mailako eginkizunak betetzeko behar den kualifikazioa izan beharko duen, Giza Eskubideen zuzendariari dagozkion zuzendaritza- eta kudeaketa-eginkizunak ere aintzat hartuz.

Prebentzio Zerbitzuko pertsonalak edo beste edozeinek, baldin eta bere kargu edo lanagatik datu mediko-pertsonalen berri izango balu, pertsonaren duintasuna eta intimitatea eta datu horien konfidentzialtasuna bermatuko luke. Helburu hori lortze aldera, lan-taldeak eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen duten artxiboko materiala -zaintza sistema dutena- izango dute eskura, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoaren arabera.

  1. Zerbitzuko gainerako arloetako pertsonalaren lankidetza halabeharrezkoa kontuan izanda, honako eginkizun hauek dagozkio Arlo teknikoari:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren prebentzio politika aplikatzeak behar dituen agiri eta prozedurak gertatu eta exekutatzea, hain zuzen ere, laneko arriskuak kontrolatu eta gutxitze aldera, bai bere aldetik, bai Administrazioko beste organo batzuekin batera.

    2. Lantokietako arriskuen ebaluazioa egitea.

    3. Helburuak eta xedeak, baita eduki medikorik ez duten programa eta egitasmoak ere ezartzea. Datu pertsonalik ez duten Erregistro- eta Informazio-Sistemen mantentzea eta zaintza ere berari dagozkio, zeintzuk beharrezkoak diren Laneko Arriskuak Prebenitzeko Kudeaketa Sistema Integratu bat ezartzeko.

    4. Arlo teknikoan Prebentzio Zerbitzuaren Urteko Planaren edukia zehaztea.

    5. Istripuak eta gorabeherak ikertzea, horren arrazoiak identifikatu eta saihesteko.

    6. Prestakuntza beharrizanak atzeman eta aztertzea lan-segurtasun eta -osasunaren arloan. Langileei informazioa ematea lan-segurtasun eta -osasunaren arloan.

    7. Beharrezkoak diren segurtasun ikuskapenak egitea.

    8. Segurtasun- eta osasun-arloan estatistikak gertatzea sexu aldagaiak sartuz, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan.

    9. Sistemaren akzio zuzentzaileak proposatzea.

    10. Emergentzia planak ezartzen parte hartzea, Justizia Administrazioko Harremanetarako Zuzendaritzarekin batera lan eginaz.

    11. Prebentzio jardueren bidez osasuna hobetzea helburu duten neurriak sustatzea, patologiarik ohikoenen eragina murrizte aldera.

  2. Prebentzio jarduera gauzatzeko behar diren neurketak, analisiak edo saiakerak egiteko helburuz, ekipamenduz hornituko da Arlo hau. Halaber, modu berezian gauzatu edo ekipamendua erostea ez bada bidezkoa, eragiketa horien kanpo kontratazioa proposa dezake.

Zerbitzuko gainerako arloetako pertsonalaren koordinazio halabeharrezkoa kontuan izanda, honako eginkizun hauek dagozkio Arlo juridikoari:

  1. Prebentzio jardueran Prebentzio Zerbitzuak aplikatu behar dituen irizpide juridikoei eta legezko baldintzei buruzko argibideak emango ditu.

  2. Dekretu honetako III. kapituluan aurreikusitako Erregistroak zaintzeaz eta, hala behar izanez gero, horiei bereonean eusteaz arduratuko da.

  3. Administrazio Orokorreko Segurtasun eta Osasuneko Lurralde Batzordeen eta Zentro-artekoen Idazkaritzaz arduratuko da.

  4. Prebentzio Zerbitzuko jardueretan lagunduko du.

  1. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Justizia Sailburuordetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari atxikita, eta Prebentzio Zerbitzuak kudeatuta Justizia Administrazioaren eremuan, honako erregistro hauek sortzen dira:

    1. Prebentzioko pertsonal delegatuaren erregistroa.

    2. Istripuen eta gorabeheren erregistroa.

  2. Prebentzio jardueren berri izatea, horiek antolatu eta burutu izana egiaztatzea eta segurtasun eta osasuneko arloan ezarritako xedeak lortzea dute helburu erregistro horiek.

  3. Halaber, Prebentzio Zerbitzuari egotzitako prebentzio jarduera patxadaz betetzeko behar diren erregistroak ere sor daitezke.

  1. Enplegatu publikoen ordezkapen organoek Prebentzioko Prebentzio Zerbitzuari -pertsonal delegatuaren Erregistroa kudeatzen duenari- Prebentzioko delegatuei buruzko datuak jakinarazi beharko dizkiote, izendapenaren egunetik hasi eta hamabost egun balioduneko epean.

  2. Erregistro fitxa batean jasoko dira datuok, non izena, bi abizen, ordezkatzen duen sindikatua eta bere lan profesionala betetzen duen zentro organikoa jasoko baitira. Sexuaren aldagaia ere jasoko da Prebentzioko pertsonal delegatuaren Erregistroko datuak jaso eta ustiatzerakoan.

  3. Erregistro fitxa batean jasotako datuei eragiten dien aldaketarik izanez gero, horren berri hamabost egun balioduneko epean eman beharko da, aldaketa gertatzen denetik aurrera, erregistroan ere aldaketa hori erasota uzteko.

  1. Gorabeherak, gertaerak edo egintzak jasoko dira erregistro horretan, hain zuzen ere, Prebentzio Zerbitzu honen jarduera eremuan sartutako enplegatu publikoek lan jardunaren ondorioz kalteren bat jasan badezakete.

  2. Gorabehera horien gainean Administrazioak hartutako neurriak eta burututako jarduerak ere jasoko dira, eragindako enplegatu publikoen segurtasuna eta osasuna bermatze aldera. Sexuaren aldagaia ere jasoko da istripuen eta gorabeheren Erregistroko datuak jaso eta ustiatzerakoan.

  3. Istripuen eta gorabeheren Erregistroan jasotako datuen tratamendua sanitateko profesional batek edo beste pertsona batek gauzatuko du sekretupean, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 7. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

  1. Justizia Administrazioko Segurtasun eta Osasun Batzordeek, Lan Arriskuak Prebenitzeko Legeak egozten dizkien eskumenez eta ahalmenez baliatzeaz gain, honako agiri hauen berri ere emango dute:

    1. Prebentzioko Urteko Plana.

    2. Giza Baliabideen Zuzendaritzak gertatutako Prebentzio arloetako Prestakuntza Programa.

    3. Prebentzio Zerbitzuko Urteko Memoria.

  2. Segurtasun eta Osasuneko Batzordeek Prebentzio Zerbitzuari beronek prebentzio arloan dauzkan argibideak eska diezazkiokete, eta bai segurtasun eta osasuneko arloko gorabehera orokor edo berariazkoei buruzko aholkuak ere.

EAEko Jaurlaritzak Justizia Administrazioko enplegatu publikoen informazio-, kontsulta- eta partaidetza-eskubidea -Lan Arriskuak Prebenitzeari buruzko 31/1995 Legean aurreikusitakoa- bermatzeko behar diren neurriak hartuko ditu Prebentzioko ordezkarien bidez.

  1. EAEko Jaurlaritzak finkatuko du zein den Justiziako Prebentzio Zerbitzu Propioaren auditoria gauzatzeko ardura duen entitatea edo erakundea, Prebentzio Zerbitzuetako Erregelamenduko V. kapituluan ezarritakoaren arabera.

  2. Auditoria horren emaitzak Segurtasun eta Osasuneko Batzordeen, EAEko Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten enplegatu guztien, horien ordezkarien eta lan agintaritza eskumendunaren eskura egongo den txostenean jasoko dira auditoria horren emaitzak.

Lehenengoa. Erregelamendua garatzea.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatu eta exekutatzeko behar diren xedapenak emateko eta, ondorioz, horren aplikazio zentroak zehazteko.

Bigarrena. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko martxoaren 10ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik