Arautegia

Inprimatu

60/2009 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Euskadiko Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkarteen Federazioa errekonozitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila; Osasun Saila; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1625
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/10
  • Argitaratze-data: 2009/03/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Eta horretan oinarriturik, Euskadiko Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkarteen Federazioak aipatu deklarazioa eskatu du; izan ere, gaixo horientzako laguntza egokia lortzearren, Gizarte eta erakundeak sentsibilizatzeko burutzen dituen jarduerak direla-eta, uste baitu merezi duela herritarrentzako erakunde onuragarri gisa aitortua izatea.

Elkartearen jardute-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan da nagusiki. Elkarteen Erregistroan 1996ko martxoaren 15ean inskribatu zen, FD/A/00074/1996 zenbakiarekin.

Eratu zenez geroztik, Euskadiko Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkarteen Federazioak lanean dihardu bere helburuak erdiesteko, hau da, Euskadiko Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkarteen erreferentea izatea, horien jarduerak koordinatzea, administrazioei beharrezko laguntzak eskatzea, hain justu ere gaixoak zein bere senitartekoek gaixotasun hori duintasunez bizi dezaten eta gaixotasuna ikertzeko laguntza lortzeko. Gizarteak interes orokorrekotzat ditu aitortuak jarduera guzti horiek.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, Euskadiko Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkarteen Federazioa onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak bai instituzioak.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren, eta Osasun sailburuaren proposamenez, interesaturik dauden erakunde eta entitateek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 10ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko martxoaren 10ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik