Arautegia

Inprimatu

10/2007 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuen Eskola Kontseilua hautatzeko eta eratzeko eta zuzendaria izendatzeko prozedura arautu duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 732
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 2007/01/30
  • Argitaratze-data: 2007/02/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuen Eskola Kontseilua hautatzeko eta eratzeko eta zuzendaria izendatzeko prozedura arautu du urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak.

Dekretu horrek ezarri duena Hezkuntza Eskubidea arautzeko 8/1985 Lege Organikoaren IV. tituluak xedatu duenari egokitzeko, beharrezkoa da dekretu hori zati batean aldatzea.

Beste alde batetik, hezkuntza-sektore guztiek ikastetxeetako eskola-kontseiluko kideak hautatzeko prozesuetan parte hartzea errazte aldera, komeni da botoa ordezkatzeko edo botoa postaz emateko bideak ezartzeko aukera aurreikustea, beharrezkotzat jotako hauteskunde-prozesu eta hezkuntza-sektoreetarako.

Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko urtarrilaren 30eko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

"3. artikulua.– Honako kide hauek izango ditu ikastetxe pribatuen Eskola Kontseiluak:

  • Zuzendaria.

  • Ikastetxearen titularraren hiru ordezkari.

  • Ikastetxea zer udalerritan dagoen, hango udaleko zinegotzi edo ordezkari bat.

  • Ikastetxeko irakasleen lau ordezkari.

  • Ikastetxeko ikasleen gurasoen edo tutoreen lau ordezkari.

  • Ikastetxeko ikasleen bi ordezkari, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen kurtsotik aurrera.

  • Ikastetxeko administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

    Gainera, Hezkuntza Bereziko zentro espezifikoetan eta gela espezializatuak dituztenetan, hezkuntza-arreta osagarria ematen duten langileen ordezkari bat ere izango da Eskola Kontseiluko partaide."

"5. artikulua.– 1.– Lanbide Heziketa ematen duten itunpeko ikastetxeek enpresa-munduko ordezkari bat ekartzeko aukera izango dute euren Eskola Kontseiluetara.

  1. – Horretarako, ikastetxeak Lanbide Heziketako zer irakaskuntza ematen duen, horrekin zerikusia duen ordezkaritza handieneko enpresa-erakundera joko du ikastetxeko titularrak, erakunde horrek ordezkaria izendatu dezan.

  2. – Izendatutako ordezkariaren agintaldia, gehienez ere, lau urtekoa izango da. Izendatu zuen enpresa-erakundearen erabakiz utziko du kargua pertsona horrek."

"14. artikulua.– 1.-Ordezkariak hautatzeko eta ordezkari izateko eskubidea hauek daukate: gurasoek eta legezko tutoreek, irakasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek, eta Hezkuntza Bereziko zentro espezifikoetan eta gela espezializatuak dituztenetan, hezkuntza-arreta osagarria ematen duten langileek, beti ere hautesle-erroldan baldin badaude."

"17. artikulua.– 1.– Zuzeneko eta isilpeko sufragioz egingo dira botazioak. Hezkuntza-sektore guztiek ikastetxeetako eskola-kontseiluko kideak hautatzeko prozesuetan parte hartzea errazte aldera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bide egokiak ezarri ahal izango ditu botoa ordezkatzeko edo botoa postaz emateko.

  1. – Boto-emaile bakoitzak dagokion hautestontzian utziko du boto-txartel bana, eta bertan idatzita egongo dira botoa ematen dien pertsonen izena edo izenak. Gurasoek eta irakasleek gehienez bina izen jarriko dituzte euren boto-txarteletan; ikasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek eta hezkuntza-arreta osagarriko langileek, ostera, izen bakarra.

  2. – Baliogabeak izango dira aurreko paragrafoan ezarritakoak baino hautagai-izen gehiago dauzkaten botoak eta hautagai-izen errepikatuak dauzkaten botoak."

"23. artikulua.– 1.– Titularrak eta Eskola Kontseiluak adostu ondoren izendatuko da itunpeko ikastetxeetako zuzendaria. Kideen erabateko gehiengoz hartuko da ikastetxeko Eskola Kontseiluaren akordioa.

  1. – Adostasunik ez bada, ikastetxeko Eskola Kontseiluak izendatuko du zuzendaria, titularrak proposaturiko irakasle-hiruko batetik. Kideen erabateko gehiengoz hartuko da ikastetxeko Eskola Kontseiluaren akordioa.

  2. – Zuzendariaren agintaldiak hiru urte iraungo du.

  3. – Ikastetxeko titularraren eta Eskola Kontseiluaren arteko akordioa beharko da zuzendaria kargutik kentzeko.

  4. – Zuzendariaren izendapena edo kargu uztea noiz gertatu den, ikastetxeetako titularrek hamar eguneko epea izango dute, egun horretatik aurrera, Hezkuntzako lurralde-ordezkariari horren berri emateko."

    ALDIBATERAKO XEDAPENA

    Ikastetxe itunduetan Dekretu hau indarrean sartu aurretik izendatutako zuzendarien agintaldiaren iraupena, izendatzean indarrean zegoen arautegiak ezartzen zuena izango da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko urtarrilaren 30ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.