Arautegia
Inprimatu232/2006 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Kulturaren Euskal Kontseilua sortu eta arautzen duen Dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 230
- Hurrenkera-zk.: 6034
- Xedapen-zk.: 232
- Xedapen-data: 2006/11/21
- Argitaratze-data: 2006/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Azaroaren 7ko 219/2000 Dekretuak Kulturaren Euskal Kontseilua sortu eta arautzen du. Kontseilu hori Eusko Jaurlaritzan kultura alorrean eskumena duen sailari atxikia dago, hau da, Kultura Sailari, baina ez dago bere egitura hierarkikoan txertatua.
Kulturaren Euskal Plana (2004) onartu eta garatzen hasi zenetik kultura-politika era berriak garatzen ari dira eta, ondorioz, aipatu kontseiluaren osaera eta egituraketa doitzea eskatzen du honek. Aldatzeko proposamen honen oinarriak bi dira: Kontseilua planean jasotako proiektu eta programekin zerikusia duten sektoreko ordezkari eta erakunde berriei irekitzea, batetik, eta Erakunde-arteko Batzorde indartuago baten bidez Kontseiluaren alde operatiboa gardentasun gehiagoz antolatzeko beharra, bestetik. Proposamen biak aztertu dituzte Kontseiluak eta Erakunde-arteko Batzordeak, eta Kontseiluaren kideen aho bateko babesa lortu du.
Honi jarraiki, Kultura sailburuaren proposamenaz, eta 2006ko azaroaren 21ean egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren,
«2. artikulua.¿ Izaera.
Kulturaren Euskal Kontseilua kulturaren eremuan partaidetza, lankidetza eta aholkularitzako goi mailako kide anitzeko organoa da. Dekretu honetan aitortzen zaizkion edo aurrerantzean aitor dakizkion beste zeregin batzuez gain, bere funtsezko zeregina Kulturaren Euskal Plana doitu, garatu eta ebaluatzea izango da. Plan horretan, beste gauza batzuen artean, jarduteko zeharkako jomugak jasoko dira, eta baita kultur ondarearen, museoen, artxibategien, liburu eta liburutegien, ikus-entzunezkoen, musikaren, arte eszenikoen eta arte plastikoen arloetan sektorekako garapenak egitea.»
«5. artikulua.¿ Batzorde Osoaren osaera.
¿ Honakook osatuko dute Kulturaren Euskal Kontseiluaren Batzorde Osoa:
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, lehendakaria izango dena.
Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Euskal Irrati Telebista erakundeko zuzendari nagusia edo berak ordezkari izendatutako goi-karguduna.
Eusko Jaurlaritzako ondoko sailetako ordezkari bana, gutxienez zuzendari kargua dutenak: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Ogasun eta Herri Administrazio Saila, Lehendakariordetza eta Lehendakaritza.
Lurralde Historikoetako Foru Aldundietan Kultura arloaren arduradun diren foru-diputatuak, euren erakundearen ordezkaritzan, edo eurek izendatutako ordezkariak; ordezkariok gutxienez zuzendari kargua izango dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetako hiriburuetako Kultura arloaren arduradun diren zinegotziak.
Euskadiko udalen artean ordezkaritzarik adierazgarriena duen udal-elkartearen ordezkaria.
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak izendatutako hogeita hamabi pertsona, gehienez ere. Kide horiek euskal kulturaren eremu eta erakundeek pertsona ospetsuen artean proposatutakoak izango dira euren ordezkari izateko.
Kulturaren Euskal Kontseiluaren idazkaria. Batzorde Osoaren bileretan idazkari arituko da; horietan eskubidea izango du iritzia emateko, baina ez botoa emateko.»
«3.¿ Kultura sailburuak izendatutako kideen kargualdia lau urtekoa izango da. Kargualdi hori bukatutakoan, beste lau urterako berritu ahal izango da. Kargualdia bukatu ondoren, aipatu kideek beren zereginetan jardungo dute euren ordezkoen izendapenak eragina izan arte.»
«6. artikulua.¿ Kontseiluaren Batzorde Osoaren egitekoak.
Batzorde Osoak honako eskumen hauek izango du:
Kultura Saila Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzak eginiko Kulturaren Euskal Plana doitu eta garatzea, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordean aurkeztu aurretik.
Kultura arloan modu koordinatuan jardutea bultzatzen duten neurriak proposatzea.
Kulturaren babesaz, sormenaz, trebakuntzaz, ekoizpenaz eta zabalkundeaz loturiko gaiak ikertu eta aztertzea.
Erakunde-arteko Batzordeak burututako urteko memoria onartzea.
Kulturaren Euskal Planaren garapen eta burutzapen mailak ebaluatzea.
Legeek eta araudiek Kulturaren Euskal Kontseiluari xedatutako bestelako edozein eginkizun.»
«7. artikulua.¿ Erakunde-arteko Batzordearen osaera.
¿ Honakook osatuko dute Kulturaren Euskal Kontseiluko Erakunde-arteko Batzordea:
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, lehendakaria izango dena.
Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea.
Lurralde Historikoetako Foru Aldundietan Kultura arloaren arduradun diren foru-diputatuak edo eurek izendatutako ordezkariak; ordezkariok gutxienez zuzendari kargua izango dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetako hiriburuetako kultura arloaren arduradun diren zinegotziak.
Euskadiko udalen artean ordezkaritzarik adierazgarriena duen udal-elkartearen ordezkaria.
Kulturaren Euskal Kontseiluaren idazkaria. Batzorde Osoaren bileretan idazkari arituko da; horietan eskubidea izango du iritzia emateko, baina ez botoa emateko.»
«3.¿ Erakunde-arteko Batzordeak Aholkularitza Batzorde bat izango du; Aholkularitza Batzorde hori Kultura sailburuak, Batzorde Osoaren proposamenez, bere kideen artetik izendatuko dituen eta kargudunak ez diren bost pertsonek osatuko dute. Batzorde honek Erakunde-arteko Batzordeak mahaigaineraturiko beharrei erantzungo die.»
«e) Kulturaren Euskal Planaren garapenean eta aplikazioan partaide diren erakundeen arteko politikak, lerro estrategikoak eta proiektuak koordinatzea.»
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2006ko azaroaren 21ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.