Arautegia

Inprimatu

20/2004 DEKRETUA, otsailaren 3koa, Euskal Herriko Polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko araudia bigarren aldiz aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 32
  • Hurrenkera-zk.: 911
  • Xedapen-zk.: 20
  • Xedapen-data: 2004/02/03
  • Argitaratze-data: 2004/02/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Polizia kidegoetako eskala eta kategorietan sartzeko ohiko sistema barne-sustapena da, eta turno librea Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko erreserbatua dago. Hori horrela, Agente lehena, Ofizial-ondokoa, Ofiziala, Komisario-ondokoa, Komisario, Intendente, eta Intendenteburu kategorietara erreserbatu lanpostuak hornitzeko, horietako bakoitzean sartzeko hautaketa-prozesua eratu beharko da lehenengoz. Agente kategorian sartzea, Ertzaintzaren kidegoetako goi-mailako kategorietan sartzeko barne-sustapenarekin bateratu ahal izatea bilatu zen Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legea indarrean sartu zenean. Kategoria ezberdinetan sartzea ahalbidetzen duen lanbide-trebakuntza Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren eskumena da. Halaber, gaitasun profesionala mantentzeko eta hobetzeko prestakuntza jarduerak, baita hainbat polizia-zerbitzuk eskatzen duten espezializazioa lortzekoak ere ikastegiaren eskumenekoak dira.

Horren guztiaren ondorioz, Ertzaintzaren kategoriak Agente kategorian sartu diren funtzionarioek hornitzen dituzte. Baina, hori horrela bada ere, kidegoaren goi-mailako kategoriei dagozkien zereginen jarduera ezin da alde batera utzi, horregatik legeak kategoria beheragoko funtzionarioak kategoria goragoko zereginetan aritzeko gaitzea aurreikusten du 72. artikuluan honakoa dioenean: "kasuan kasuko eskala eta kategorian nahiko funtzionario ez badago, eta zerbitzuaren beharrizanak horrela egitea aholkatzen badu, zerbitzu eginkizunetan bete ahalko dira norberaren kategoriari ez dagozkion lanpostuak edo zereginak, beti ere betewko duena eskala berekoa denean edo hurrenez hurreneko behekoa."

Lanpostua denbora batez bete ahal izateko eskatzen den baldintzetako bat ez betetzeko salbuespenezko dispentsa analogikoki aplikatzen ari da eskatu espezialitatea duten funtzionarioak falta direnean. Arrazoia nabaria da, izan ere, espezialitatea lortzeko prestakuntza prozesua horizontal edo zeharkakoa baita, eta gora jotzeko, edo barne-sustapenaren bidez kategoria lortzeko berariazko prestakuntza bertikala da. Beraz, kategoriei buruz ari garenean, lanpostu baterako eskatzen den prestakuntza gradu egokia ez duen pertsona onartzen bada, ez dago arrazoirik espezialitateaz ari garenean gauza bera ez egiteko, are gehiago kontuan hartzen badugu ezin direla kasuan kasuko zereginak bete gabe utzi.

Hori horrela bada ere, gomendagarria eta egokia dirudi espezialitate-baldintza ez betetzeko salbuespenezko dispentsa hori arautua egotea. Hori dela eta, berariazko xedapena eman behar da zeinak jasoko baitu funtzionario batek, espezialitate-baldintza betetzen ez badu ere, zerbitzu eginkizunetan hornitu ahalko duela lanpostu bat, lanpostu horri dagozkion zerbitzuak behar bezala ematen direla bermatzen bada; beti ere, zerbitzuaren beharrizanak horrela aholkatzen duenean eta irizpide objetiboak kontuan hartuak.

Horrenbestez, Ertzaintzan eta ez beste inon aplikatu daitekeen xedapena denez, Ertzaintza Kontseiluari eta Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko otsailaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren,

"Zazpigarrena, bis.– Ertzaintzaren eremuan, kasuan kasuko espezialitatea duten funtzionario nahiko egon ezean, zerbitzuaren beharrizanek horrela aholkatuz gero, eta irizpide objetiboak kontuan hartua, espezialitate-baldintza duten lanpostuak espezializatzeko ikastaroa gainditu ez duten funtzionarioei eskaini ahalko zaizkie zerbitzu eginkizunetan, lanpostu horietako zerbitzuak behar bezala ematen direla bermatzen bada."

Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Jaurlaritzaren Kontseilura igor dadila.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko otsailaren 3an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua

JAVIER BALZA AGUILERA.