Arautegia

Inprimatu

322/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko estatutuak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 104
  • Xedapen-zk.: 322
  • Xedapen-data: 2003/12/23
  • Argitaratze-data: 2004/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Autonomia Estatutuko 16. artikuluan xedaturik dagoenez, eta Konstituzioko lehen xedapen gehigarrian agindurik dagoena bete beharrez, irakaskuntza autonomia-erkidegoaren eskuetan dago bere luze-zabal betean, maila eta gradu guztietan, mota eta espezialitate guztietan, nahiz eta Konstituzioko 27. artikulua eta haren garapeneko lege organikoak ere hortxe egon, eta 149.1.30 artikuluak Estatuari uzten dizkion ahalmenak ere hortxe egon.

Gorte Nagusiek abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa onartu ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak bere estatutu berriak egin ditu, aldi baterako bigarren xedapenean aurreikusita dagoenaren arabera. Orain, berriz, Eusko Jaurlaritzak onartu behar ditu, aurretiazko legezkotasun-kontrola gainditu ondoren, hala egin behar dela baitago xedaturik abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organiko horretako 6.2 artikuluan.

Abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa onartu ondoren, gaur arte, autonomia-erkidegoko erakundeek ez dituzte unibertsitateari buruzko beren aginpideak garatu. Unibertsitatea Antolatzeko Euskal Legearen egitasmoa, ordea, hasia da legebiltzarrean aurrera egiten. Eta, laster barru, beste hainbat erregelamenduzko xedapen autonomiko agertuko da, lan-legepean kontrataturiko unibertsitateko irakasleei buruz esate baterako. Hori horrela izanik, bihar-etziko arau autonomikoen aurreikuspenak denean eta beti errespetatu beharra dauzkate Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko estatutuek, eta edukia haietara egokitu beharra daukate.

Eta, honenbestez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko klaustroak eginiko estatutuek indarrean dagoen legea betetzen ote duten aztertu ondoren, Gobernu Kontseiluak abenduaren 23ko bileran onartu ondoren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak hala proposaturik, hauxe

Lehena.¿ Autonomia-erakundeek beren aginpideen mugen barruan onartzekoak dituzten legegintzako eta araugintzako aurreikuspenetara egokitu beharko dira, esanahiz eta, beharrezkoa bada, edukiz, ere, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko estatutuak. Autonomia-estatutuko 16. artikulua garatuz eta Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa garatzearen ondorioz etor dakizkiekeen berariazko aginpideak garatuz onartuko dituzte arau eta lege horiek.

Martxoaren 18ko 70/1985 dekretua indarrik gabe dago hemendik aurrera. Dekretu horren bidez onartu ziren Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko estatutuak.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 6.2 artikuluaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunean bertan sartzen dira indarrean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko estatutuak.

Gasteizen, 2003ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen da

aipaturiko Eranskina

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.