Arautegia
Inprimatu111/2002 DEKRETUA, maiatzaren 21koa, Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza-Araudia onartzen duen Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 3131
- Xedapen-zk.: 111
- Xedapen-data: 2002/05/21
- Argitaratze-data: 2002/05/28
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Uztailaren 17ko 4/1992 Legeak, Euskal Herriko Poliziari buruzkoak, Euskal Herriko Poliziaren hautaketak eta prestakuntzak nolakoa izan behar duen finkatzeko irizpideen eta oinarrizko jarraibideen homogeneotasuna ematen du.
Uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuak, Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duenak, besteak beste, Euskal Herriko Poliziaren kidego guztietako kategorietan eta eskaletan sartzeko guztientzako oinarrizko arauak eta nahitaez bete beharreko arauak ezartzen ditu. Aipatutako arauon artean, Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetan -txanda librean- hautaketa prozesuetan sartzeko betekizunak ezartzen ditu.
315/1994 Dekretuak indarra hartu ondorengo pasatutako denbora kontuan harturik, Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duenak, argi ikus daiteke Euskal Herriko Polizia kidegoetan sartzeko biztanleek muga garrantzitsu bat den oztopoa izan dutela; hau da, Agente Kategorian sartzeko zehaztuta dagoen adinik altuena igarota izatea.
Gaur egun gizarteak lan merkatuan sartu nahi duten pertsonei gero eta prestakuntza espezifikoagoa eskatzen die, pertsonen bizitzan zehar etengabeko prestakuntza eskatzen duten teknologiaren eta gizakien ezagupenari buruzko gainontzeko eremuen aniztasuna eta konplexutasuna kontuan hartu behar baitira.
Euskal Gizarteak eta, bereziki, Euskal Poliziak etorkizunari aurre egiteko eskubidea eta gaitasuna dituzte, informazio bide berrietara, teknologiara, erakunde juridiko aldagarrietara, delitua saihesteko xedeaz finkatutako metodo eta bide berrietara egokitzeko berme osoarekin; azken finean, aurrerapide etengabe eta geldiezina segitzen duen gizarteari –errezkako helburu demokratikoak, direnak direla, lortzeko proposamena duen gizarteari- zerbitzu onuragarria eta beharbeharrezkoa eman ahal izateko berme osoarekin.
Hori guztiagatik, gizarte honetako polizia osatzen dutenen aldetik, polizia kideek beren polizia lana ondo betetzeko behar bezala prestatuta eta trebatuta egon behar dute, gure gaur egungo errealitate hain konplexu eta anitzean; eta bereziki, 1994ko Dekretua onetsi zenetik Euskal Gizartean izan diren bizitza kalitatearen eta hezkuntza mailaren aldaketak kontuan hartu behar ditugu, askotan, gizakia orduan baino adin gehiagorekin behartzen baita lan munduan hastera.
Euskal Polizia Agente Kategorian sartzeko adin gorenari dagokionean, Dekretu honetan zehazten den aldaketak bermatuko du aurkez daitezkeen izangaientzat, denbora aldetik, gizabanakoaren prestakuntzaren luzetasuna eragozpen bat ez izatea, eta gainera, Euskal Polizia berari erraztea Polizia osatzen dutenek beren lanak eskatzen duen gehienezko ahalmena garatua edukitzea.
Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Ertzaintzako Kontseiluak, Udaltzaingoen Koordinazio Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzaren Aholku Juridiko Batzordeak txostena eta Jaurlaritzako Kontseiluak 2002ko maiatzaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe:
Atal bakarra.– Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuko 4. artikuluaren b) letra aldatzea, ondorengoetan idatzita utzirik:
"b) Agente Kategorian sartzeko 18 urte beteta izatea eta 32 bete gabe izatea. Hala ere, Udaltzain kidegoetan sartzeko adin mugarik altuena Udal Administrazioan egindako zerbitzuekin -Udal Polizia Kidegoetan- konpentsatu ahal izango da.
Komisariondoko Kategorian sartzeko 18 urte eginda izatea eta 40 urte egin gabe izatea".
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2002ko maiatzaren 21ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatzen du: 315/1994 DEKRETUA, uztailaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntzaaraudia onartzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2018ko otsailaren 6koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena kategorian sartzeko hautaketa-prozedura egiteko.