Arautegia

Inprimatu

6/1997 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Euskal Autonomi Elkartean kultur eta kirol ikuskizunetan parte hartzen duten animaliei droga kontrola (antidopinga) egiteko modua arautzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 404
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 1997/01/22
  • Argitaratze-data: 1997/01/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Osasun eta kontsumoa; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

  1. Urteko jarduera-planetako ildoak proposatzea eta plan horiek gauzatzeko eta ebaluatzeko laguntza ematea.

  2. Hezkuntza-materialen sorrera sustatzea, lan horretan orientatzea eta material horiek baloratzea.

  3. Behar denean, gai bereziekin zerikusia duten erakundeekin harremanetan jartzea.

  4. Urteroko eskuhartze-plan desberdinak gauzatzeko eta bide–hezkuntzari buruzko material curricularrak sortzeko behar diren egitura lagungarriak jartzea.

  5. Bide-Hezkuntzako Parkeek ezarritako lan-ildoak sendotzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko urriaren 14a.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legeak, 4.2.e) atalaren bidez, debekatu egiten du animaliei alkohola, drogak edo farmakoak ematea, edo kalte fisikoak edo psikikoak sor diezazkieketen edonolako manaiu artifizial egitea, lehiaketaren batean emaitza hobeak lortzeko izan arren. Hau honela, araubide honetan ezarritako baliabideen bitartez, animaliak beharrezko ez diren oinazeetatik eta sarritan jasanezinekoak diren portaeretatik babestea lortu nahi da.

Bestalde, aipatutako gaitzei aurre egiteari eta horiek erauzteari eman zaion garrantzia 6/1993 Legean ezarritako zigor-araubidean antzematen da, arau-hauste oso larritzat hartzen baita baimendutako ikuskizunetan parte hartzen duten animaliei anestesiak, drogak edo bestelako gaiak ematea, animalien otzantasuna, errendimendu fisiko handiagoa edo berezkoa ez duten beste edozein jokabide lortzeko.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urtarrilaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Arauaren helburua.

  1. – Kultur zein kirol proba edo ikuskizunetan parte hartzen duten animaliek drogarik har ez dezaten lortzea, kontu egitea eta kontrolatzea da honako dekretu honen helburua.

  2. – Animaliaren berezko jokabidea eta errendimendu fisikoa aldatu ahal duen edozein substantzia hartuko da drogatzat, honako dekretu honen ondoreetarako.

  1. atala.– Araututako proba eta ikuskizunak.

    Ondorengo hauek dira arau honen eremuan sartzen diren kultur edo kirol proba eta ikuskizunak:

    1. Ohiko zezenketak.

    2. Idi, zaldi zein gainerako bobido edo ekidoen demak.

    3. Aharien zein gainerako obidoen arteko topekak edo jokoak.

    4. Proba hipikoak, batez ere zaldi-lasterketak eta zaldi-jauziak.

    5. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu bidez beren beregi adierazitako gainontzeko guztiak.

  2. atala.– Organo eskudunak.

    Foru-organo eskudunei dagokie, zeini bere lurralde-eremuaren barruan, drogaren erabilpenaren kontrola egitea aipatutako proba edo ikuskizunetan parte hartzen duten animaliei, beti ere dekretu honetan eta bera garatzeko arauetan ezarritako prozedurarekin bat etorriz.

  3. atala.– Erakunde antolatzaileen betebeharrak.

    Dekretu honetan aipatutako proba edo ikuskizunak antolatu behar dituen erakundearen betebeharrak honako hauek dira:

    1. Proba edo ikuskizunen berri ematea 5. atalean xedatutakoaren arabera.

    2. Kontrola egin behar denetan, lagin biologikoak batu, garraiatu eta laborategiko analisia egiteak dakartzan gastuak ordaintzea, foru-organo eskudunek xedatzen dutenarekin bat etorriz.

    3. Araubide honen eremuaren barruko probetan edo ikuskizunetan laginak hartu eta batzeko behar den materiala albaitaritza-zerbitzu ofizialaren eskura jartzea.

  4. atala.– Aldez aurretiko berriematea.

    Honako dekretu honen 2. atalean aipatutako proba edo ikuskizunak antolatu dituen erakundeak haien berri eman behar dio foru-organo eskudunari, hamar asteguneko aurrerapenaz gutxienez. Jakinarazpenean honako hauek adieraziko ditu:

    1. Proba edo ikuskizuna non eta noiz egin behar den.

    2. Parte hartuko duten animalien identifikazioa.

    3. Animalien osasun-agiriak.

  5. atala.– Bidezko lagin hartzeak.

  1. – Foru-organo eskudunak izendaturiko zerbitzuek zorizko lagin-hartzea egin ahalko diote proba edo ikuskizunetan parte hartzen duen edozein animaliari.

  2. – Zerbitzu horiek harako proba edo ikuskizunean daudela, animaliaren baten jokabide edo errendimendu susmagarria edo berezkoa ez dena somatuz gero, lagina hartuko diote halako animaliari.

  3. – Animalia prestatzen edo entrenatzen ari denean hartu ahalko da lagina, baita proban edo ikuskizunean dabilenean ere, edo bukatu bezain pronto.

  1. atala.– Lagin hartzeak eta garraioa.

  1. – Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu bidez ezarriko da animalia espezie bakoitzari hartu behar zaion lagin biologiko mota eta kopurua, bai halaber erabili behar den formularioa eta lagina garraiatzeko inprimakiaren eredua.

  2. – Lagina bikoizturik jaso behar da eta ontzi itxi eta prezintatuetan sartu.

  3. – Analisia egiteko jaso diren laginak ontzi itxi eta prezintatuetan garraiatuko dira horretarako ofizialki baimendutako laborategietara.

  1. atala.– Laginen analisia.

  1. – Laginak hartzen dituztenean, laborategiek akta jasoko dute, eta bertan, ontziaren osotasuna egiaztatuko dute, eta soma litezkeen anomaliak adieraziko dituzte.

  2. – Analisiak egindakoan, eskumena duen foru organoari emango zaio emaitzen berri.

  3. – Kontraste analisiak egin beharra dagoenean, laborategi berean egingo dira.

  1. atala.– Aholku Teknikoetarako Batzordea

  1. – Honako dekretu honetan jasotako gorabehera teknikoak interpretatzeko eta horiei buruzko kontsultak egin eta aholkuak emateko, Aholku Teknikoetarako Batzordea egongo da Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzari atxikituta. Aipatutako batzordean Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundien eta dagozkien kirolen federazioen ordezkariak behintzat egongo dira.

  2. – Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu bidez garatuko da Aholku Teknikoetarako Batzordearen osaketa eta eginkizunak.

  1. atala.– Zigor-araubidea.

  1. – Animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen 27.3 d) atalean ezarritakoaren itzalpean, arau-hauste oso larritzat hartuko da dekretu honetan aipatutako proba edo ikuskizunetan parte hartzen duten animaliei drogak ematea.

  2. – Aurreko lerroaldian xedatutakoa gora-behera, eta 6/1993 Legearen 27.2 j) atalean aurrikusitakoaren itzalpean, arau-hauste larritzat hartuko da proba edo ikuskizunak egitea aginduzko berriematea gauzatu gabe, edota garapen-arau honetan ezarritako betebeharrak eta baldintzak ez betetzea proba edo ikuskizunotan.