Arautegia
Inprimatu355/1994 DEKRETUA, irailaren 13koa, enpresetan ari diren langileak ordezkatzeko organoen eta administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak ordezkatzeko organoen hauteskundeetarako Erregistro, Gordailu eta Zabalkunderako Bulego Publikoaren Batzorde Aholkuemailea sortzeari buruzkoa dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 175
- Hurrenkera-zk.: 3306
- Xedapen-zk.: 355
- Xedapen-data: 1994/09/13
- Argitaratze-data: 1994/09/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua
Testu legala
Maiatzaren 19ko 11/1994 Legeak zenbait atal aldatu dizkienez Langileen Estatutuari, Lan Ihardunbidearen Legearen testu atalkatuari eta Gizarte Arloko Arauhauste eta Zigorrei buruzko Legeari, hauteskundeetarako araudia eta sindikatuen ordezkaritza neurtzeko ihardunbideak ere aldatu egin dira. Aldaketa horrek bi ezaugarri nagusi ditu; bata, kontaketa itxiko aldia ezabatu egiten da, hurrengo hauteskunde prozesua deskontzentratu egingo dela ziurtatzeko; bestea, hauteskundeetako emaitzen aldarrikapen ofiziala eta orokorrik ez da egingo, nahiz eta interesatuta dagoen edozein sindikatuk, Legeak onartutako ordezkaritza sindikalari berez darizkion egitekoak bete edo ahalmenez baliatzerakoan, Erregistrorako Bulego Publikoari sindikatu horren ordezkaritza egiaztatzen duen ziurtagiria eskatu ahal izango dion. Ondorioz, hauteskundeetako emaitzen kontaketa organo parekideen bidez egin ordez, erregistro administratiboa egingo da, eta kontaketari buruzko ezadostasunak bitartekotza sistemak erabiliz konponduko dira; beraz, sindikatuetako hauteskundeetarako batzordeak desagertu egingo dira, emaitzak kontrolatu eta aldarrikatzeko organo diren heinean. 11/1994 Legeak sartutako aldaketa horiek errespetatuz, baina aipatutako eraberrikuntza hori Euskal Autonomi Elkarteko gizartearen eta sindikatuen egoerara egokitzeko asmoz, Dekretu honen bidez Erregistrorako Bulego Publikoaren Batzorde Aholkuemailea sortu nahi da. Laguntza eta aholkularitza arloetako egitekoak baino ez ditu izango batzorde horrek, eta bere erabakiak ez dute behartze indarrik izango bulegoarentzat, baina tresna lagungarria izango da hauteskunde prozesua garatzen doala sor daitezen eskakizunei erantzuteko; hartara, hauteskundeak baketsuak eta argiagoak, objetiboagoak eta, ondorioz, sinesgarriagoak izateko lankidetza eskainiko du, sindikatuek parte hartzeko bide izango baita. Azkenik, eta Batzorde Aholkuemaile horretan sindikatuek izango duten ordezkaritzari dagokionez, Konstituzio Auzitegiko urtarrilaren 18ko 7/1990 Epaiak eta otsailaren 26ko 32/1990 Epaiak ordezkaritzarik gehieneko irizpidea baztertu zutenez, proportzionaltasunaren irizpideari eutsi zaio sindikatuen ordezkaritzari dagokionean; hain zuzen, irizpide horrek ez du gutxiesten sindikatu bat ere, enpresetan ari diren langileak ordezkatzeko organoen eta administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak ordezkatzeko organoen hauteskundeetan lortutako emaitzak kontuan hartuko direlako. Ondorioz, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Lan Harremanen Kontseiluaren eta parte duten gainerako Organo Aholkuemaileen txostena jaso eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko irailaren 13an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:1. atala.- Xedea, izaera eta lege jaurbidea. 1.- Enpresetan ari diren langileak ordezkatzeko organoen eta administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak ordezkatzeko organoen hauteskundeetarako Erregistro, Gordailu eta Zabalkunderako Bulego Publikoaren Batzorde Aholkuemailea sortzea da dekretu honen xedea. 2.- Zuzenbidezko ordenamenduak Bulego Publikoari agindutako eginkizunak betetzen ari dela laguntza eta aholku organo izateko eratzen da Batzorde Aholkuemailea. 3.- Dekretu honetan eta barne iharduerarako arauetan ezarritakoari lotuko zaizkio Batzorde Aholkuemaile honen osaera eta iharduteko modua; Batzorde Aholkuemailea eratzen den bilkuran onartu beharko dira arau horiek.2. atala.- Eremua. 1.- Batzorde Aholkuemailearen iharduteko eremua Euskal Autonomi Elkarteko lurraldea da. 2.- Batzorde Aholkuemaileak bere kideen artetik izendatu ahal izango ditu lurraldeetako bulego publikoen aholkularitzarako egoki irizten zaizkion kideak.3. atala.- Osakera. 1.- Batzorde Aholkuemailea honela osatuko da: lehendakari bat, Lan sailburuordea izango da horretarako; lehendakariorde bat, Lan zuzendaria izango da horretarako; eta sindikuetako hamabi ordezkari. Enpresetan ari diren langileak ordezkatzeko organoen eta administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak ordezkatzeko organoen hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren heinean sartuko dira horiek; beti ere Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean egindako hauteskundeez ari gara, eta kontaketako azken aldian egindakoez. 2.- Lehendakariak idazkari bat izendatuko du.4. atala.- Egitekoak. 1.- Hauek dira Batzorde Aholkuemailearen egitekoak: a) Akordioak lortu behar ditu Batzorde Aholkuemaileak, batetik, enpresetan edo laneko zentroetan hauteskundeak sustatzeko, bestetik, lurralde edo sektore baten edo gehiagotan orokorrean hartuta hauteskundeak egiteko eta, hirugarren puntuan, maiatzaren 19ko 11/1994 Legearen aldibaterako xedapenetatik bigarrenaren lehenengo lerroaldian aipatutako denbora aldian zehar hauteskundeak egiteko egutegiak finkatzeko; Lege hori da, hain zuzen, Langileen Estatutuari, Lan Ihardunbidearen Legearen testu atalkatuari eta Gizarte Arloko Arau-hauste eta Zigorrei buruzko Legeari zenbait atal aldatu dizkiena. b) Lurraldeetako bulego publikoetatik informazioa jaso behar du aldian aldian, agirien bidez, lurralde bakoitzean gertatutako gorabeherei eta bertan hartutako akordioei buruz, Batzordeak erabaki behar ditu eta. c) Maiatzaren 19ko 11/1994 Legean emandako idazkeraren arabera, Langileen Estatutuaren 76.3. ataleko 2. lerrodiaren azken puntuan ezarritakoarekin bat etorriz, hauteskunde prozesuaren gainean egindako aurkaketak erabaki beharko dituzten bitartekariak hautatuko ditu Batzorde Aholkuemaileak. Lege hori da, hain zuzen, Langileen Estatutuari, Lan Ihardunbidearen Legearen testu atalkatuari eta Gizarte Arloko Arauhauste eta Zigorrei buruzko Legeari zenbait atal aldatu dizkiena. d) Aholkua emango dio Bulego Publikoari hauteskundeetako akten inguruan ager daitezen gorabehera guztiei dagokienez. e) Bulego Publikoak aurkeztutako edozein gorabeharari buruzko aholkua eskainiko du. 2.- Nolanahi ere, gorago aipatutako egitekoak burutzerakoan Batzorde Aholkuemaileak jarritako irizpideak eta hartutako akordioak ez dute Bulego Publikoa behartuko.5. atala.- Bilerak. 1.- Batzorde Aholkuemailearen ohizko bilerak hamabostero egingo dira 1994ko irailaren 15ean hasi eta aurrera, lehenengo hiru hilabeteetan, lehendakariak deialdia eginda. Aldi hori igaro eta gero, unean unean dagoen lanak eskatzen duen aldizkotasunez egingo da hurrengo bileretarako deia. 2.- Ohiz kanpoko bilerak noiznahi egin ahal izango dira, batzordeko kiderik gehienak edo Bulego Publikoak arrazoiak emanez eskatu eta gero, lehendakariak deialdia eginda.6. atala.- Ikuskatzaile izendapena. Sindikatuetako hauteskude prozesuan fidagarritasunik handiena bermatzeko, Aholku Batzordearekin bat etorrita, sei ikuskatziale izendatuko ditu Lan eta Gizarte Segurantza Sailak: hiru Bizkaitik, bi Gipuzkoatik eta bat Arabatik.AZKEN XEDAPENAKLehenengoa.- Araudi honetan oharteman gabeko kasuetan, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. idazpuruko II. atalburuan finkatutakoa ezarriko da.Bigarrena.- Dekretu honen garapenerako eta ezarpenerako beharrezko diren xedapenak agintzeko ahalmena ematen zaio Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari.Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarianargitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.Vitoria-Gasteizen, 1994ko irailak 13. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, PAULINO LUESMA CORREAS.