Arautegia

Inprimatu

289/1993 DEKRETUA, urriaren 19koa, Euskal Autonomi Elkartean dauden itunpeko ikastetxe pribatuetan delegatutako ordainketaren sistema jartzea arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 3450
  • Xedapen-zk.: 289
  • Xedapen-data: 1993/10/19
  • Argitaratze-data: 1993/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak, itunpeko ikastetxeei buruzko IV. idazpuruko 49.5 atalean, berrikuntza garrantzitsu bat sartu zuen, delegatutako ordainketaren sistema, hain zuzen ere. Sistema horren bidez, Administrazioak, ikastetxearen titularitatea duen erakundearen izenean, irakasleei dagozkien ordainsariak zuzenean ordainduko dizkie. Autonomi Estatutuaren 16. atalak Euskal Autonomi Elkarteari aitortzen dizkion eskuduntzaz baliatuz, eta lehen aipatutako lege organikoaren gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan ezartzen dena betez, irailaren 8ko 293/1987 Dekretua, Hezkuntza-Ituneei buruzko Araudia onartu zuena, onartu zen. Dekretu horren aldibaterako xedapenetatik hirugarrenean, itunpeko ikastetxeetan delegatutako ordainketaren sistema ezartzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari. Euskal Automi Elkartean dauden itunpeko ikastetxe pribatuetan, delegatutako ordainketaren sistema 1994ko urtarrilaren 1etik aurrera ezartzea da dekretu honen helburua. Horretarako, sistema hori irakaskuntzako zein langileri ezarriko zaion; sistema horrek jasotzen dituen ordainketa kontzeptuak; eta, ikastetxeak delegazioa emanda, Hezkuntz Administrazioak nominak ordainatzeko jardunbidea arautuko dira dekretu honen ataletan. Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko urriaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea 1.- Euskal Autonomi Elkarteko itunpeko ikastetxe pribatuetan delegatutako ordainketaren sistemaren ezarketa arautzea da dekretu honen xedea. Hezkuntzarako eskubidea arautu zuen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 49.5. atalean ezarritakoarekin eta HezkuntzaItuneeiburuzko Araudia onartu zuen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren aldibaterako xedapenetatik hirugarrean ezarritakoarekin bat etorriz egingo da hori. 2.- Ikastetxe horietan 1994ko urtarrilaren 1ean ezarriko da delegatutako ordainketaren sistema. 2. atala.- Langilegoa 1.- Hezkuntz Administrazioak, irakaskuntza arautuanlan egiten duten irakasle hauei ezarriko die delegatutako ordainketaren sistema: a) Modulu beteko itunpeko mailetan dihardutenei. b) Zatiko moduluko itunpeko unitateetan dihardutenei, modulu betera iritsiz doazen heinean. 2.- Aurreko idazatian jasotzen den irakasleak izanik ere, lan itunpeko kontratu-harremanik ez duten langileei dagokienez, Hezkuntz Administrazioak zuzenean ordainduko dizkio ikastetxearen titularrari irakasle horien soldatak. Horiek zehazteko, Euskadiko Irakaskuntza Pribatuko Hitzarmen Kolektiboa hartuko da erreferentziatzat, ikastetxeak aurrez bidali beharko duen nominen zerrendaren arabera. Zerrenda horretan irakasle bakoitzari dagokion nomina zehaztuko da. Halaber, langilego horri dagokionez, Hezkuntz Administrazioak Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioei dagokien zenbatekoa ordainduko dio ikastetxearen titularrari, ikastetxeak irakasle bakoitzaren kotizazio-boletinak egin eta bidali ondoren. Aurreko idazatiak aipatzen duen zenbatekoak ezingo du gainditu, langile autonomoen araubide berezian kotizatzeko indarrean dagoen legeriak ezartzen duen gehienezko zenbatekoa. 3. atala.- Ordainketa kontzepetuak 1.- Delegatutako ordainketaren sistemak jasotzen dituen ordainketa kontzeptuak hauek dira: a) soldata b) irakasle bakoitzaren benetako aintzintasuna. c) zuzendaritza karguak edukitzeagatiko plusak. d) erretiroagatiko saria. 2.- Aurreko idazatiak aipatzen dituen ordainketa kontzeptuen zenbatekoak Euskadiko Irakaskuntza Pribatuko Hitzarmen Kolektiboan ezarrita daudenak izango dira. 4. atala.- Ihardunbidea 1.- Dekretu honen gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan xedatutakoaren kaltetan gabe, itunpeko ikastetxe pribatuek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntz Administraziorako Sailordetzari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. atalean ezarritako bideren bat erabiliz urtero bidali beharko diote irakasle bakoitzari dagokion nominez egindako zerrenda. Bertan, nomina osatzen duten elementu guztiak eta ordainketa delegatuko sitemaren eraginpean dagoen langilegoa jasoko dira eta, hilero, gerta daitezkeen gorabeheren berri eman beharko diote. 2.- Itunpeko ikastetxe pribatuek irakaslegoa izendatuko dute eta irakaslego horri dagozkion partidak zehaztuko dituzte, ituneko moduluetan ezarritako mugen barruan eta Euskadiko Irakaskuntza Pribatuko Hitzarmen Kolektiboan jarritako baldintzak betez. 3.- Hezkuntz Administrazioak, ikastetxeak emandako delegazioz, nominak ordainduko ditu, irakasle bakoitzak esango duen banku-kontuan. Hona arauak: a) irakasleak hamabost paga, zenbateko berekoak, jasotzeko moduan hainbanatuko dira urteko ordainketak. b) lanaldi osoa baino txikiagoak direnak, lanaldi osoari izendatutako zenbatekoa hainbanatuz ordainaduko dira. c) modulu betez itundutako maila bitan irakasten duen irakaslerik bada, ematen dituen ordu eta dagokion soldatarekin agertuko da maila bakoitzean. 4.- Aldi baterako ordezkotza-lanak ez dira nominan sartuko, ikastetxeak zuzenean ordainduko baititu. Ikastetxeak Hezkuntz Administraziotik jasoko dituen zenbatekoak, dagozkien itunpeko moduluetan kontzeptu horregatik jasotakoak izango dira. 5.- Hezkuntz Administrazioak ikastetxearen titularrari Gizarte Segurantzari dagozkion zenbatekoak ordainduko dizkio, bai eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarengatik kontuan atxekitakoak ere. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga kontuan ordaintzeari buruzko hiruhilabeteroko deklarazioaren eredu ofizialak eta Gizarte Segurantzarekiko kotizazioaren hileroko boletinak ikastetxeak beteko ditu eta Ogasunean eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzan, kasuan kasuko diru sarrerak egin daitezela aginduko du. Halaber, ikastetxeetako titularrek, boletinen eta egindako diru-sarreren kopiak bidaliko dizkiote Hezkuntz Administrazioari. 6.- Dagokion moduluan, hezkuntz maila bakoitzerako ezarritako ratioa gainditzen ez duen irakasle kopurua duten ikastetxeek, ezarritako ratioari izendatutako zenbatekoen ehuneko 3a (%3a), gehienez, banatu ahal izango dute, zuzendaritza eta pedagogi lanengatiko plusak osatzeko. Muga, ratio horretara sartutako zenbatekoek jarriko dute. Aukera horrek, lan itunpeko kontratuharremanaez duten langilegoari ez dio inolako eraginik ekarriko. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.Delegatutakoordainketaren sistema 1994ko urtarrilaren 1ean ezarri ahal izateko, itunpeko ikastetxe pribatuek, dekretu honetako 4.1. atalean aipatzen diren agiriak 1993ko azaroaren 8a baino lehen bidali beharko dizkiote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntz Administraziorako Sailordetzari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. atalean ezarritako bideren bat erabiliz. Bigarrena.Dekretuhonen 4.6. atalean ezarritakoaren kaltetan gabe, 3.2. atalean aipatzen direnak baino zenbateko handiagoak jarri ahal izango dira nominan, beti ere, Sektorekoa hobetzen duten enpresako hitzarmen edo kontratuen ondorio badira eta titularrei betekizunak ezartzen badizkie. Dena dela, Hezkuntz Administrazioak,gehienez ere, dagozkion itunpeko moduluetan ezarritako zenbatekoak ordainduko ditu bakarrik. Hirugarrena.Dekretuhonen 4. ataleko 1 eta 5. idazatietan eta gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan ezarritako baldintzak, guztiak edo horietarik bat bete ezean, titularraren aldetik, itunaren betebeharrak ez betetzea ekarriko du, irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren 87 eta 88. ataletan agindutako ondorieoetarako. Laugarrena.Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak batzorde tekniko bat eratuko du aholkularitza lanak egiteko. Batzorde hori, sail horretako ordezkari batek, itunpeko ikastetxe pribatuetako ordezkari batek eta sektoreko sindikatuek osatuko dute eta delegatutako ordainketaren sistema hau abian jartzerakoan eta ezartzerakoan sor daitezkeen gorabehera eta aspektuen gainean erabakiak hartzeko ahalmena izango du. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan jasotakoak betetzeko arauak eman ditzan. Bigarrena.Dekretuhau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1993ko urriak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.