Arautegia

Inprimatu

196/1992 DEKRETUA, uztailaren 14ekoa, 1992/93 93 ikasturtetik hasirik, Hezkuntz Hitzartnenen izenpetze eta berritzekoa dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 2036
  • Xedapen-zk.: 196
  • Xedapen-data: 1992/07/14
  • Argitaratze-data: 1992/07/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Irailaren 8ko 293/87 Dekretuak bere 72 eta jarraiko ataletan hezkuntza hitzarmenak berritzerako prozedurak ezartzen ditu. Uztailaren 30eko 217/1990 Dekretuak hezkuntza hitzarmenen izenpetze eta berritzera deitu zuen, 1990-91rako eta, salbuespenez, bi urteko eperako. 217/1990 Dekretua hasiera batetan finkatutako iraupenaldirako baino (irailaren 8ko 283/87 Dekretuku 9. atalaren arabera 4 urtetan finkatua) epe laburragorako berriztatzearen justifikazioa, Hezkuntza Sistema Antolatzeko Lege Orokorraren aldarrikapenean zetzan, zeinak hezkuntza-mailen aldaketa ikusten haitu eta berau lau urtez berritu izatekotan, Lege hura aplikatzeko unean, indarrean zeuden hitzarmenetan eraginik izango bait zuen. Delako epea mugatzea bidezkotzat jotzen zuten teknika eta segurtasun juridiko mailako arrazoiek posible egiten dute, honako Dekretu honek, Hezkuntz sistemaren antolamendu berriaren aplikapenaren egutekia onartzen duen ekainaren 14eko 986/1991 Erret Dekretuan arautzen diren Hezkuntza maila berrien ezarketa kontutan hartzea. Azkenik, uztailaren 30eko 217/1990 Dekretuaren aldibaterako izaera kontuan izanik, indargabetu egiten da berau. Horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzak 1992ko uztailaren 14ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau.XEDATU DUT: 1. atala.- Eskolaurreko irakaskuntzak eskeintzen dituzten zentruekin izenpetu edo berritzen diren hezkuntza hitzarmenak, Haur-hezkuntzaren irakaskuntzatan aldatuko dira, hitzarmen xede direnean. 2. atala.- Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikastetxeekin izenpetu edo berritzen diren hezkuntza hitzarmenak, hitzarmen xede diren heziketei dagokienean, ikasturtez ikasturte aldatuko dira, aldabidea jarraiako hau izango delarik: 1992-93 ikasturtea: Lehen Hezkuntzaren lehen aldiko lgo eta 2garren kurtsoak. OHOko 3, 4, 5, 6, 7 eta 8 garren kurtsoak. 1993-94 ikasturtea: Lehen Hezkuntzaren lehenengo eta bigarren aldiak. OHOko 7 eta 8 garren kurtsoak 1994-95 eta handik aurrerako ikasturteak: Lehen Herkuntza oso-osorik. 3. atala.- 1991-92tik ondotiko edozein ikasturtetan indargabetzen diren hezkuntza hitzarmenen berrikuntza, 2. ataIean zehazten diren irakaskuntzetarako egingo da, ikasturte desberdinen arabera, aipaturiko hezkuntza hitzarmenen indarreango epea kontutan harturik. 4. atala.- 1994-95 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bi alditan irakasteko baimendutako Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko hitzarmenpeko ikastetxe pribatuek, aipaturiko aldietarako dagozkien unitateetarako, indarreango legerian aurrikusitako baldintzetan izenpetuko dute hitzarmena, ikasleek ikastetxe berean derrigorrezko heziketa osoa egin ahal izan dezaten bermatu ahal izateko. Derrigorrezko bigarren mailako Irakaskuntzako lehengo aldirako hitzarmena 1994-95 ikasturtean sartuko da indarrean eta, bere aldez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren hirugarren eta laugarren kurtsoetakoa, hurrenez hurren, 1995-96 eta 1996-97 ikasturteetan. 5. atala.- 1.- 1991-92 íkasturtean amaitzen diren Lehen Graduko Lanbide Heziketa Ikastetxeekin hartutako hezkuntz hitzarmenak, irailaren 8ko 293/87 Dekretuko 72 eta hurrengo ataletan ezarritakoaren arabera berrituko dira 1992 urtean. 2.- Jarraian aipatzen diren heziketetarako, direlako hezkuntz hitzarmenen berrikuntza ikasturte akademiko ezberdinen arabera egingo da: 1992-93, 1993-94 eta 1994-95 ikasturteak: lehenengo graduko Lanbide Heziketa. 1995-96 ikasturtea: Lehenengo graduko Lanbide Heziketaren bigarren kurtsoa. 3.- 1995-96 urtea amaiturik, lehenengo graduko Lanbide Heziketaren ikasketetarako hitzarmena amaitutzat joko da. Aipaturiko ikasturtetik aurrera, baimenduta dauden ikasketetarako hitzarmenak egin ahal izango ditu, kasuan kasuko ikastetxeak, datorren atalean aurrikusitakoaren arabera. 6. atala.- 1.- Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren aldi baterako xedapenetatik bigarreneko 1,b) txatalean agindutakoaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bigarren aldia irakasteko behinbehineko baimena lortu duten lehen graduko Lanbide Heziketako hitzarmenpeko ikastetxeek, hezkuntza aldi honetarako hitzarmena izenpetuko dute. Hitzarmen hau 1995-96 urtean jarriko da indarrean, ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretuko 9 eta 10 ataletan e:.arritakoaren arabera, eta hasieran, bi urteko epea izango du. Urtez urte luzatu ahal izango da berau, lortutako baimena gordetzen den baldintzarekin. 2.- Hitzarmenak, jarraian zehazten diren ikasketak hartuko ditu bere barne: 1995-96 ikasturtea: Lehen graduko Lanbide Heziketaren 2. kurtsoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren 3. kurtsoa. 1996-97 ikasturtea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bigarren aldi osoa. 7. atala.- 1.- 1991-92 urtean indargabetzen diren Bigarren Graduko Lanbide Hezíketaren ikastetxeekín egindako hezkuntza hitzarmenak 1992 urtean berrituko dira, irailaren 8ko 293/87 Dekretuaren 72 eta jarraiko ataletan ezarritakoaren arabera. 2.- Aipaturiko hezkuntza hüzarmenen berrikuntza ondoren aipatzen diren ikasketetarako egingo da, hezkuntza hitzarmenen índarreango epea kontuan harturik: a) 1992-93, 1993-94,1994-95, 1995-96 eta 1996-97 ikasturteak: bigarren graduko Lanbide Hitzketaren ikasketetarako hitzarmena berrituko da. b) 1997-98 ikasturtetik aurrera, jarraian zehazten diren ikasketei aplikatuko zaie berritutako hitzarmena ikasturte ezberdinen arabera: 1997-98 ikasturtea: bigarren graduko Lanbide Heziketako 2. eta 3. kurtsoak irakaskuntza espezializatuen jaurpidean; eta bigarren graduko Lanbide Heziketako 1. eta 2. kurtsoak, jaurpide arruntean. 1998-99 ikasturtea: bigarren graduko Lanbide Heziketako 2. kurtsoa, jaurpide arruntean, eta bigarren graduko lanbide Heziketako 3. kurtsoa irakaskuntza espezializatueu jaurpidean. 3.- 1998-99 ikasturtea amaiturik, bigarren graduko Lanbide Hezíketaren irakaskuntzarako amaitutzat joko da hitzarmena. Ikasturte honetatik aurrera zentruak hítzarmena ízenpetu ahal izango du, baimenduta dauden ikasketetarako, jarraiako ataletan aurrikusitakoaren arabera. 8. atala.- Batxilergo berria irakasteko baimenduta leudekeen bigarren graduko Lanbide Heziketako hitzarmenpeko ikastetxeek, izenpetutako hitzarmena berrituko dute, ekainaren 14eko 986/1991 Errege Dekretuko 11 eta 12 ataletan xedatutakoaren arabera eta jarraian zehazten denaren arabera: 1997-98 ikasturtea: Batxilergoko 1. kurtsoa, Irakaskuntza espezializatuen jaurpideko bígarren graduko Lanbide Heziketaren 2. eta 3. kurtsoak eta jaurpide arrunteko bigarren graduko Lanbide Heziketako 1. eta 2. kurtsoak. 1998-99 ikasturtea: Batxillergoko 1. eta 2. kurtsoak; bigarren graduko Lanbide Heziketako 3. kurtsoa, espezializatutako irakaskuntzen jaurpidean; eta bigarren graduko Lanbide Heziketako 2 kurtsoa, jaurpíde arruntean. 1999-2000 ikasturtea eta jarraikoak: Batxilergoa. 9. atala.- 1.- Hezkuntza-Sistemaren Antolamenduari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak indarra hartu zuenean gaurregungo Lanbide Heziketako lehenengo edo bigarren graduetarako hitzarmena izenpeturík zuten Lanbide Heziketako ikastetxeek, horietarako baimena lortu duteneko erdi edo goi mailako hezkuntza aldietarako hitzarmena izenpetu ahal izango dute. 2.- Atal honek aipatzen dituen hitzarmenak, dagozkien erdi edo goi mailako hezkuntzaldiak ezartzen diren ikasturte beretan sartuko dira indarrean, ikastetxeek, beharrezko baimena lor dezatenaren baldintzapean. 10. atala.- 1.- Batxilergoko ikastetxeekin ízenpetutako hezkuntza hitzarmenak, 1991-92 ikasturtean indargabetzen direnak alegia, 1992-93 ikasturterako berrituko dira, irailaren 8ko 293/87 Dekretuaren 72 eta jarraiako ataletan erabakitakoaren arabera. 2.- Aipatu hezkuntza hitzarmenen berritzea, ondoren zerrendatzen diren ikasketetarako izango da, ikasturte ezberdinen arabera: 1992-93, 1993-94, 1994-95 ikasturteak: Batxilergo Bateratu Balioanitza eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea. 1995-96 ikasturtea: Batxilergo Bateratu Balioanitzaren 2 eta 3. kurtsoak eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea. 1996-97 ikasturtea: Batxilergo Bateratu eta Balioanitzaren 3. kurtsoa eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea. 1997-98 ikasturtea: Batxilergoaren 1. kurtsoa eta Unibertsitatera Bíderatzeko Ikasturtea. 1998-99 eta jarraiko ikasturteak: Batxilergoko 2 kurtsoak. 11. atala.- 1.- Hezkuntza Sistemaren Atolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren aldibaterako xedapenetatik hirugarreneko 7 txatalean agindutakoaren arabera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren 2. aldia irakasteko behin-behineko baimena lortu duten Batxilergoko hitzarmenpeko ikastetxeek, aldi honetarako hitzarmena izenpetuko dute. Hitzarmen hau, 1995-96 ikasturtetik aurrera jarriko da indarrean, ekainaren 14eko 986/1991 Errege Dekretuaren 9 eta 10. ataletan ezarritakoaren arabera; eta hasieran, 2 urteko iraupena izango du; urtez urte berritu ahal izango da hori, lortutako baimenari eustearen baldintzapean. 2.- Hitzarmenak, jarraian zehazten diren irakaskuntzei eragingo die: 1995-96 ikasturtea: Batxilergo Bateratu Balioanitzaren 2. eta 3. kurtsoak, UBI eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren 3. kurtsoa. 199&97 ikasturtea: Batxilergo Bateratu Balioanitzaren 3. kurtsoa, UBI eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bigarren aldi osoa. 3.- 1997-98 ikasturtetik aurrera, ondoren aipatzen diren irakaskuntzei aplikatuko zaie berriztatutako hitzarmena: 1997-98 ikasturtea: Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bigarren aldia eta Batxillergoko 1. kurtsoa. 1998-99 ikasturtea eta hurrengokoak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bgiarren aldia eta Batxillergoa. 12. atala.- Saiobidezko irakasketak, IEE eta Lanbide Moduluak hitzarmentzeari utziko zaio, indargabetzen doazen heinean. Erdi eta goi hezkuntzaldien aurretik, hitzarmen hauen hitzarmen arauak erabakiko dira, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren Legeko Aldibaterako Xedapenetatik Hirugarrenean aurrikusitakoaren arabera. 13. atala.- 1.- Urtero eta ikasturte bakoitzaren hasera eman aurretik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduz, delako urtean amaitzen diren hitzarmenak berritzeko eta hitzarmeti berriak izenepetzeko deialdia argitaratuko da. 2.- Honako atal honen 1. idazatiak aipatzen duen deialdiaren ebazpena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduz burutuko da. 3.- Ikastaro bakoitzaren lehen hiruhilabetean eta matrikulatzeari buruzko benetako datuak jaso ondoren, beharrezkoak diren aldaketak egingo dira, bai izenpeturiko eta berritutako hitzarmenetan, zein urte horretan inolako berrritzerik eskatzen ez duten hitzarmenetan. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduz erabakia emango da, bidezkoak diren zuzenketak egin ahal izateko. Guzti hau, Hezkuntza hitzarmenen araudia onartzeari buruzko irailaren 8ko 293/87 Dekretuaren 81. atalean ikusitakoaren kaltetan gabe. 4.- Aurreko pasartean aipaturiko aldaketak neurtu ahal izateko, Hezkuntza Hitzarmenen Arautegia onartzeari buruzko 293/87 Dekretuko 25. atalean aurrikusitako Batzordeak eratuko dira, eta horiek, proposamena bidaliko diote Hezkuntza Administrazioari. Era berean, aipaturiko Batzordeek urtero egiten diren hitzarmen aurrikuspenez arduratuko dira, matrikulatze prozesua ireki aurretik. 14. atala.- Aurreko ataletan zedatutakoaren kaIterik gabe, honako Dekretuaren babesean izenpetu edota berritutako Hezkuntza Hitzarmenek 4 urteko iraupena izango dute. BALIOGABETZE XEDAPENA 1990/91 ikasturtetik Hezkuntza Hitzarmenak izenpetu eta berritzera deitzen zuen uztailaren 3oeko 217/1990 Dekretua indargabeturik gelditzen da, bai eta honako Dekretuan ezarritakoaren aurka legokeen maila bereko edo apalagoko beste edozein erabaki ere. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau aplikatzeko eta garatzeko ahalmena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1992ko uztailak 14. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.