Arautegia

Inprimatu

217/1990 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Hezkuntza Ituneak, 1990/91 ikasturtetik hasita, izenpetzeko eta berritzeko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 163
  • Hurrenkera-zk.: 2463
  • Xedapen-zk.: 217
  • Xedapen-data: 1990/07/30
  • Argitaratze-data: 1990/08/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza Ituneak berritzeko prozedura ezartzen da irailaren 8ko 293/87 Dekretuko 72. atalean eta hurrengoetan. Hori horrela izanik ere, Dekretu hau argitaratzea justifikatzen duten zirkunstantzia batzuk ematen dira gaurregun. Lehenengo, hezkuntza ituneei buruzko lehenengo Dekretua argitaratu zen eguna kontutan hartzen baldin bada, unibertsitatez besteko Euskal Autonomi Elkarteko Ikastetxeekiko itune gehienak edo ia gehienak orain berritu beharra dagoela. Bigarren, unibertsitatez besteko irakaskuntzaren gertukó geroa nolakoa izango den, Hezkuntza Sistemaren Antolaketarako Lege Orokorra laster argitaratu dadinaren baldintzapean dago noski. Ikastetxe bakoitzari dagokion moduluaren zenbatekoari eta itune moeta orokor edo bereziari dagozkienetan eta hezkuntza mailak bereiztuz egituratu denez itune-politika, HSALOa sartzeak aipatu diren maila horietan sortzen dituen aldaketek, eragina izango lukete Lege hori aplikaizerakoan indarrean leudekeen ituneetan, itune horiek lau urtetarako izenpetuko balira. Argi eta garbi dago, teknika eta segurtasun juridiko mailako arrazoiak direla medio, itune berriak izenpetzeko gertatuta egon behar dela eta, horrek, HSALOaren indarrez emandako baimenei ituneak hobeto egokitzea ekarriko luke. Hezknntza mailen egitura aldatzeak garratzi objetiboa duenez, berme juridiko handiagoa duen mekanismo bati egokitu behar zaio baimen erregimena Erreforma prozesua bukatu dadin arte, izan ere, une horretatik aurrera eman daitezen baimenek, hezkuntza ituneen birkalifikapenean eragina izango bait dute derrigorrez. Azkenik, beste helburu batzuk ere lortuko dira Dekretu honen bidez, izan ere, krisialdian dauden Ikastetxeen tratamendua hartzen bait du orokorrean, geroan izan dezaketen garapenaren kaltetan gabe eta kalifikapen horrek, ituneei dagozkienetan, ekarriko dituen ondorio eta guzti. Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez eta Juarlaritzako Kontseiluak, 1990.eko uztailaren 30eko bilkuran aztertu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala. - Urte honetan indarra galtzen duten hezkuntza ituneak berritzeko deialdia egitea, hurrengo ataletan ezartzen direnen arabera. Dekretu honetan ezartzen diren aldaketen kaltetan gabe, irailaren 8ko 293/87 Dekretuan ezartzen den eremuaren barruan eta baldintzen pean, itune erregirnenaz baliatzea nahi izan eta unibertsitatez besteko irakaskuntza ematen duten Euskal Autonomi Elkarteko Ikastetxeei dei egiten zaie. 2. atala.- Indarrean dauden ituneak berritzeaz edo, hezkuntza itune berri bat izenpetuz, itune erregimenaz baliatzea nahi duten Ikastetxeek, eskabidea aurkeztu beharko dute, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzetan eskuragarri egongo diren inprimakinetan eta Dekretu honetako 4. atalean ezartzen den epearen barruan. 3. atala.- Aurreko atalean aipatzen diren Ikastetxeek, haimenaren gai izan diren eta ihardunean dauden ikasgelen kopurua ziurta dezaten agiriak erantsi beharko dizkiote eskabideari eta bai baimen moeta Pre, unitateka, ereduka eta mailaka zerrendetan jarriko dituztela. Halaber, ondoren aipatzen diren zirkunstantzietakoren bat edo guztiak betetzen direla ziurta dezan memoria aurkeztu beharko da eskabidearekin batera: - Ikastetxeak erantzuna ematen dien egiazko eskolarizaio-beharrak. - Ikastetxeak irakaskuntza ematen dien ikasleen egoera sozio-ekonomikoa, merezimendu gisa aurkezten baldin bada hori. - Hezkuntza Sistemarentzako pedagogia mailako interesa izan dezaketen esperientziak, Ikastetxearen programazioan sartuta egon daitezenean. - Hala behar izan dadinean, kooperatiba modura funtzionatzeko erregimena. 4. atala.- Hilabetekoa izango da eskeidazkiak aurkezteko epea, Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita kontatuko dela epe hori. 5. atala.- Ikastetxeek aurkeztu ditzaten eskabideen ebaluaketa, Lurralde Historiko bakoitzean sortuko den eta honako hauek osatuko duten Batzorde baten esku utziko da: - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaria, Batzordeburu izango dela. - Pedagogia Berrikuntzarako Lurralde Buruzagia. - Ikastetxeetako Lurralde Buruzagia. - Aurrekontuen eta Hezkuntza Administraziorako Lurralde Buruzagia. - Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko Lurralde Buruzagia. - Gurasoen Elkarteetako Federakundeetako bi ordezkari. - Sindikatuen bi ordezkari, irakaslegoaren izenean. - Ikastetxeetako Titularren Elkarteetako bi ordezkari. - Hezkuntza Ituneen gai den hezkuntza gehienbat rman dadineko udalerrietako Udaletako bi ordezkari. - Aukera Berdintasunen Arduraduna, Idazkaritza lana egingo duela. 6. atala.- Batzordeak, eskabideen ebaluaketa egiterakoan, irailaren 8ko 293/1987 Dekretuko 12., 13., 14. eta 15. ataletaen aipatzen diren erizpideak izango ditu kontutan. 7. atala.- Bi alditan emango zaio ebazpena, hezkuntza ituneak berritzeko deialdiari: 1.- Honako hauek zehaztuko direneko Agindua emango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, irailaren 30a baino lehen: - Hezkuntza ituneak berritzen dituzten edo hezkuntza maila bakoitzeko itune-erregimenean sartzen diren eta unibertsitatez besteko irakaskunrzak ematen dituzten ikastetxe pribatuak. - Ikastetxe bakoitzari dagokion itune erregimena, orokorra edo berezia; eta, ituneak, bereziak izan daitezenean, modulo moeta, zatizkoa edo osoa. Itunearen behin-behineko zenbatekoa zehaztuko da, 1989/1990 ikasturteari dagozkion matrikula datuen arabera eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean ezartzen diren moduluen balioa kontutan hartuz. 2.- 1990/1991 ikasturteko lehenengo hiruhilaberekoaren barruan eta ikasturteari dagozkion egiazko matrikulazio-datuak bildu ondoren, hezkuntza ituneen zenbatekoari buruzko behin-betiko Erabakia emango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, aurreko atalean aipatzen diren balore teorikoak arautzea ekarriko duela horrek ekonomiari dagozkionetan. 8. atala.- Dekretu honetaz baliatuz izenpetu edo berritu daitezen hezkuntza ituneek, bi urtetako indarra izango dute. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Hezkuntza eskabideak geroz eta urriagoak izatearen ondorioz, derrigorrez itxibeharra edo hezkuntza ituneari eusteko eskatzen den gutxienezko ikasle/irakasle erlazioa bete ezin duten eta unibertsitatez besteko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuek, akrisis egoeran dagoen ikastetxeao delako deklarazioa egin dadila eskatu ahal izango dute. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduz hartuko du indarra deklarazio horrek eta hezkuntza ituneak indarra har dezanean bakarrik izango da bidezko, honako ondorio hauek ekarriko dituela itune erregimenari dagozkionetan: l.- Itunea izenpetu deneko hurrengo ikasturtetik hasita ekarriko ditu ondorioak. 2.- Itunepeko unitateak poliki-poliki gutxiagotzea ekarriko du, arauz ezarri dadinaren arabera eta hezkuntza eskabideen egiazko murrizketa kontutan hartu gabe; era honetan, ituneak iraun dezala eta horrek haien gain eragina dueneko irakasleen enpleguaren estabilitatea bermatuko direla. 3.- Krisisean dagoen ikastetxetzat deklaratzeak, hezkuntza itunea amaitzea ekarriko du kasu guztietan, unitateak poliki-polikí gutxitze prozesua amaitzean. 4.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren arrazoi eta guztizko Erabakiz bakarrik indargabetu ahal izango da krisian dagoen ikastetxe baten krisikalifikapena. Erabaki hori obligaziozkoa izango da, horrek eragina dueneko ikastetxeak hala eska dezanean, gehigarrizko xedapen honetako lehenengo parrafoan aipatzen den egoeraren aldaketa eman dela frogatu dadinean eta, itune erregimenaren arahera, ituneari indarrean eustea juridikoki posible izan dadinean, itunepeko unitate kopurua gutxitu beharra ekarriko baldin badu ere. BEHIN-BEHINEKO XEDAPENA Dekretu hau argitaratu dadin egunetik hasi eta Hezkuntza Erreforma oso-osoan aplika dadin arte, Eusko Jaurlaritzaren Dekretu bidez emango da beti unitate berrietarako baimena. AZKEN XEDAPENA Dekretu honetan jasotzen diren xedapenak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saiburuaren Aginduz garatuko dira. Gasteiz, 1990.eko uztailak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta lkerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.