Arautegia

Inprimatu

239/1989 DEKRETUA, urriaren 31koa, jatorritikako desorekengatik ordaina emateko Hezkuntza, nibertsitate eta Ikerketa Sailak 1989. aurrekontu-ekitaldirako gauzatutako Plana onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 3012
  • Xedapen-zk.: 239
  • Xedapen-data: 1989/10/31
  • Argitaratze-data: 1989/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

1989.eko urriaren 19ko E.H.A.A.ko 197. alean argitaratu zen aipatu Aginduan hutsak egin zirela ohartuta dagozkion zuzenketak egiten dira hemen. 6767 orrialdean, 36. ataleko, d) hizkian, zera dioenean: «d).- Hauteskunde eguna baino 5 egun lehenago aldarrikatuko dira hautagaiak, aurkeztu daitezen murtziloak erabakiez gero. Hautagaiak aurkezteko epea, Batzordea sortu dadinean irekiko da eta hauteskunde eguiza baino hamabost egun lehenago bukatukou. Honako hau esan behar du: «d).- Hauteskunde eguna baino 5 egun lehenago aldarrikatuko dira hautagaiak, aurkeztu daitezen murtziloak erabakiez gero. Hautagaiak aurkezteko epea, Batzordea sortu dadinean irekiko da eta hauteskunde eguna baino hamar egun lehenago bukatuko».Eskola komunitatearen baitan oraindik dauden ezberdintasunak, ahal den neurrian, arintzeko egitarau bat ihardunean jartzea da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak gaudeneko aurrekontu-ekitaldirako aurrikusitako helburuetariko bat. Ikastetxeen bizitzan ikusitako premiak moeta askotakoak direnez, egitarau horren edukinak modu ezberdinetako neurriak hartzen ditu. Unibertsitatekoez besteko ikastetxe publiko guztiak -jatorriz egoera berdinean ez daudela jakineko gauza da eta, baliabideen horniketa modulo uniformei -jarraituz egiten bada ere, badira beste faktore batzuk, hala nola, eskolak duen ikaslegoa, beren egoera geografikoa, errenta mailak, eskola-porrotaren indizeak edo hainbat eratako hutsuneak alegia, ikastetxeak sarri arreta berezia eskatzen duten eginkizun baten aurrean jartzen dituztenak. Konstituzioko betebeharren artean jasota dagoen erizpidea dugu, denok dakigunez, berdintasunarena; erizpide hori, ordea, modu ezberdinetara aplikatu beharra dago, egoerak hala eskatuz gero. Desorekengatik ordaina emateko plan honen aplikapen-eremuak zeinkatu ditzan baremo bat prestatuz, honako hau lortu nahi da: arrazoi pertsonalengatik edo bizi diten inguruaren eraginez, nabarmenki egoera larriagoan daudenak banan-banan atenditzea hain zuzen. Egitarau honek, bestalde, dituen helburuei beharbezala erantzun nahi baldin badie, sare publikokoak izan ezarren aurrez aipatutako hainbat ezaugarri dituzten ikastetxeak ere hartu beharko ditu. Desorekengatik ordaina emateko plan honen egiturak, bi iharduketa-alor bereizten ditu: alde batetik, Guraso Elkarteen bidez ikastetxeei laguntza bereziak emateko izango den egitaraua; bestetik, zuzen-zuzenean Ikasleen Guraso Elkarteentzako den plana. Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak proposamena egin, eta Jaurlaritza Kontseiluak 1989.eko urriaren 31n egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- Dekretu honen eraskin 1ez doan jatorritikako desorekengatik Ordaiua ematezko Plana onartzea. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Plan horren ondoriozko laguntzetarako deialdiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduz egingo dira. Bigarrena- Euskal Heriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1989.eko urriak 31. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ. ERASKINA JATORRITIKAKO DESOREKENGATIK ORDAINA EMATEZKO PLANA 1989. AURREKONTU-EKITALDIRAKO, HEZKUNTZA UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAK ERATUTAKOA 1 EGITARAUA: IKASTETXEENTZAKO LAGUNTZA BEREZIAK, GURASOEN ELKARTEEN BIDEZ EMAN DAKOAK. Hartzaileak. Unibertsitatekoez besteko ikastetxe publikoetako, itunepeko pribatuetako eta Ikastolak eta Herri-Eskola Biltzeko Legearen 1. atalak aipatzen dituen itune partikularpeko ikastolak, Euskal Autonomi Elkarteko hiri edo landalur-alde behartuetan kokatuta egonik, sozioekonomikoki gutxietsitako jendea izan dadinaren baldintzapean. HeIburua. Ikastetxeek izan ditzaketen premiak asetzea, obren eta langilegoaren sailetan sar daitezkeenak izan ezik. Besteak beste, honako hauek aipatzen dira: umeentzako liburutegi moduluak jartzea, tailer-aurreko ikasgelak, ordenagailuak, irakas-, kirol-, ikusentzute eta laborategi-materialak erostea. Diruzenbatekoa. Asmotango laguntzen erabateko diruzenbatekoa 170.000.000. pezetakoa da, 1.000.000 pezetako gehienezko muga jartzen dela bakoitzarentzat. Eskabideak. Dagokion deialdiak finkatu dezan eredu ofizialaren arabera beteko dira eskabideak. Xehetasunak jasoko dituen txosten batekin batera aurkeztuko dira eskabideak. Txosten horretan, alegatutako premiak azalduko eta zuriztatuko dira beharbezala; eta laguntza lortuko balitz, zertan erabiliko litzatekeen ere jasoko litzateke. Aukeraketa organua. Baloraketa Batzorde batek aztertuko, sailkatuko eta aukeratuko ditu eskabideak, honako kidez osatuta dagoela: - Hezkuntza Administrazioko Sailburuordea edo beste norbait horren delegazioz, Lehendakaria izango dela. - Podagogi Berrikuntzarako Zuzendaria, Lehendakariorde 1ez ihardungo duela. - Irakaskuntza Publikoko eta itune partikularpeko Ikastoletako Ikasle Gurasoen Elkarte Federakundeetako hiru ordezkari, euren arteko adostasunez hautatuak, edo horren ezean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, horietako ikasle-kopurua kontutan hartuz. - Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ongizate eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako ordezkari bat, Zuzendariak izendatua. - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko bi ordezkari, Hezkuntza Sailburuordeak izendatuak. - Ikastetxe pribatuetako titularren arteko bi ordezkari, euren arteko adostasunez izendatuak edo, horren ezean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, horien ikasle-kopurua kontutan hartuz. - Ikastetxe Publikoetako Guraso Elkarteen ordezkari bat. - Ikastetxe Pribatuetako Guraso Elkarteen ordezkari bat. Aukeraketarako erizpideak eta baremoa. l. Ikastetxea, ekainaren 3ko 571/1988 Errege Dekretuan jasotako definizioaren arabera, zabaldutako «ZID» delakoak hartzen dituen aldeetan eta Donostiako industri ingurugunean kokatuta egoteagatik, 10 puntu 2. Langabezian dauden edo pentsioa .jasotzen duten familietako ikasle-kopuruagatik Gehienera 10 puntu 3. Sasoikako edo bizileku finkorik ez duten familietako ikasle-kopuruagatik Gehienera 5 puntu 4. Bekariak diren edo ikasketetarako laguntzaren bat jasotzen duten ikasle-kopuruagatik Gehienera 5 puntu 5. Ikastetxean dauden eta ezintasunen bat duten ikasle-kopuruagatik Gehienera 5 puntu 6. Ikastetxeak berak ez dituen kirol-ezarkinez edo gizarte eta kultur-zerbitzuez baliatzeko eragozpenak izateagatik Gehienera 5 puntu 7. Balorakea Batzordearen ustetan heziketa jasotzeko aukera ezberdinak dituztela nabarmenki adieraz ditzaten datu edo xehetasunengatik Gehienera 10 puntu GUZTIRAKO GEHIENEZKOA: 50 puntu Prozedura. Eskuratutako eskabideak aurreko idazatian jasotako baremoaren arabera baloratuko ditu Batzordeak, eta lortutako puntuen hurrenkeran zerrendaratuko ditu, proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziz, horretarako izendatutako aurrekontu-partida guztiz amaitu arte. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzek, Baloraketa Batzordeak hala eskatuta, ikastetxeen zernolako sozioekonomikoei buruzko txostenak prestatuko dituzte. Baloraketa Batzordearen proposamena jaso ondoren, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak erabakiko ditu aipatu deialdiok. Laguntzak baliogabetzea eta horien zertarakoa ez betetzea. Emandako laguntzak zertarako diren egiaztatuko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Laguntzak ez balira erabiliko eskabidearekin batera doan txotenean zehaztutako moduan, baliogabetu egingo lirateke. Ikasle Gurasoen Elkarteen batek jasotako laguntza ez balitz egitarau honetan ohartemandako helburuetarako erabiliko, dena delako Elkarteak edozelango bidez dirulaguntzak jasotzeko duen eskubidea geldituz gauzatuko da laguntzen baliogabetzea.II EGITARAUA: LAGUNTZA BEREZIAK IKASLE GURASOEN ELKARTEENTZAKO. Hartzaileak. Unibertsitatekoez besteko ikastetxe publikoetako, itunepeko pribatuetako eta ikastolak eta ikastolak eta Herri-Eskola Biltzeko Legearen I. atalean zerrendaratzen diren itune partikularren menpe dauden ikastolak, Euskal Autonomi Elkarteko hiri edo landalur alde behartuetan kokatuta egonik sozioekonomikoki gutxietsitako jendea izan dadinaren baldintzapean. Helburua. Eskolaz kanpoko ekintzak finantziatzea, hots, kultur bidaiak, helburu pedagokikoak dituzten ibilaldiak, kirol ihardunak, antzerkiak, eskola-mailako egunkariak, musika entzunaldiak, eta horrelakoak, horietaz ikastetxeko ikasle guztiak balia daitezenaren baldintzapean. Diruzenbatekoa. Baloraketa Batzordeak finkatuko du aurkeztutako eskabidearen arabera: 100.000 pezetakoa izango da gehienezko diruzenbatekoa, egitarau honen aurrekontua 36.000.000 pezetakoa dela kontutan izanik. Eskabideak Deialdian ohartemandako modeluaren arabera beteko dira eskabideak: txosten bat aurkeztu beharko da horiekin batera, zeintzuk ekintza burutuko diren zehatz-mehatz adieraziz horretan, laguntza eskuratzea gertatuko balitz. Aukeraketa organua. Baloraketa Batzorde batek aztertuko, sailkatuko eta aukeratuko ditu eskabideak, honako bidez osatuta dagoela: -Hezkuntza Administrazioko Sailburuordea edo beste norbait horren delegazioz. Lehendakaria izango dela. -Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaria, Lehendakariorde 1ez ihardungo duela. - Irakaskuntza Publikoko Ikasle Gurasoen Elkarteetako Federakundeek eta itune partikularpeko Ikastolek, elkar hartuta, edo, hori ezean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, ikasle-kopurua kontutan hartuz, izendatutako hiru ordezkari. - Lan eta Gizarte Segurantza Saileko GizarteOngizate eta Komunitate-Garapenerako Zuzendaritzaku ordezkari bat, Zuzendariak izandatuko du. - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko bi ordezkari, Hezkuntza Sailburuordeak izendatuko diru. - Ikastetxe pribatuetako titularrrk, eIkar hartuta, edo, hori ezean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, ikasle-kopurua kontutan harruz, izendatutako bi ordezkari. Aukeraketa egiteko erizpideak. 1. Ekainaren 3ko 571/1988 Errege Drkretuan ematen den definizioaren arabera, zabaldutako ZID delakoak hartzen dituen aldeetan eta Donostiako industria-ingurugunean ikastetxea kokatuta egoteagatik 10 puntu. 2. Langabezian dauden edo pentsioa jasotzen duten familietako ikasle-kopuruagatik, gehienera 10 puntu. 3. Sasaikako edo bizileko finkorik ez duten familietako ikasle-kopuruagatik, gehienera 5 puntu. 4. Ezberdintasuna orekatzeko perspektibaren barruan eskatu eta kultura mailako ihardunen ebaluaketagatik, gehienera 10 puntu. 5.- Laguntzaren onurak jasotzc-n dituzten ikaslekopuruagatik, gehienera 10 puntu. GUZTIRAKO GEHIENEZKOA: 45 puntu. Prozedura. Jaso diren eskabideen baloraketa egingo du Batzordeak aurreko apartaduan aipatzen den baremoa aplikatuz eta bata bestearen ondoren jarriko ditu puntuazioaren arabera, proposamenaren gai izan den dirulaguntzaren zenbatekoa aditzera emango duela, horretarako jarrita dagoen aurrekontu-zatia amaitu arte. Aurkeztu diren eskabideei buruzko eta Baloraketa Batzordeak eskatu ditzan txostenak landuko dituzte Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzek. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak emango dio ebazpena deialdiari, Baloraketa Batzordearen proposamenez. Laguntzen baldintzak ez betetzea eta laguntza kentzea. Eman diren laguntzen destinoa zainduko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Laguntza horiek kentzearen zio izango da, eskeidazkiarekin batera aurkeztu zen txostenean zehazten zenaren arabera ez erabiltzea.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik