Arautegia
InprimatuMartxoaren 29ko 61/1988 DEKRETUA, Gizartesegurantzari ordaindu beharreko langile eta jabe motako kuotak ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkezteko epe-luzapena Itunepeko Ikastegiei emanez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 64
- Hurrenkera-zk.: 718
- Xedapen-zk.: 61
- Xedapen-data: 1988/03/29
- Argitaratze-data: 1988/03/31
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Lana eta enplegua
Testu legala
1988.eko Martxoaren 16ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialeko 53. alean argitaratutako aipatu Dekretuko testuan huts egin dela ohartuta, horri dagokion zuzenketa egiten da ondoren: 6.c) artikuluan, honako hau dioenean: «Zuzkiketaren gai den biztanlegoaren agin-osasunaren ezagukaria 4.c) atalean aipatzen diren mailetara ez iristea.o, honako hau esan behar du: «Zuzkiketaren gai den biztanlegoaren agin-osasunaren ezagukaria 4.3) atalean aipatzen diren mailetara ez iristea.».Hezkuntza Itunei buruzko Arautegia onartzen deneko Irailaren 8ko 293/ 1987 Dekretuko Aldibaterako Xedapenetatik Hirugarrenak, zera ezartzen du, hau da, Hezkuntza Ituneak direla eta, Administrazioak egin behar duen ordainketa bakoitza baino lehen, beharrezkoa dela, Gizartesegurantzari ordaindu beharreko langile eta jabe motako kuotak ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztea hain zuzen, banketxearen zigilu eta guzti. Dekretu horren argitalpena zela eta, 1987-88 ikasturteari dagozkion Hezkuntza Ituneei buruzko deialdian eman den atzerakizunak, Gizartesegurantzako Instituto Nazionalarekin atzeratuta dituzten kuotak ordaintzeko bideak negoziatzen hainbat eta hainbat ikastegi gaurregun aritzea ekarri du. Bestalde, honako hau da negoziaketa horien xedea, hau da, langile eta jabe izateagatik errejimen orokorrari ordaindu beharreko kuoten ordainketa egitea hain zuzen. Horiek horrela, egokitzat jotzen da, egiaztagiri horiek aurkezteko epea luzatzea urte honetarako, era honetan, horrek eragina dueneko ikastegi guztiek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin izenpetutako Ituneen arabera dagozkien diru-zenbatekoak jasotzen jarrai dezaten. Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburtxaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1988.eko Martxoaren 29an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: Artikulu bakarra: Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazio Publikoarekin Hezkuntza Ituneak izenpetu dituzten Ikastegiek, beren zerbitzura dituzten langilegoari dagozkion langile eta jabe mailako kuotak Gizartesegurantzari ordainduta dituztela egiaztatu beharko dute 1988.eko Irailaren 1a baino lehen. Hezkuntza Ituneak direla eta, Euskal Herriko Autonomia Elkarteak aldian-aldian egin beharreko diru-zenbatekoak eskuratu baino lehen ordainketa horiek egin izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharretik iare gelditzen dira egun hori arte; hala ere, Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuak eta Itune-Errejimena arautzen duten gainontzeko arauek ezartzen dituzten betebehar eta baldintzak bete beharko dituzte. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasita, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko Martxoak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.