Arautegia
InprimatuUztailaren 2ko 191/1985 DEKRETOA, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak Landalurretako Etxebizitzen alorrean hartutako Erabakia argitaratzea onartzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak; Lehendakaritza eta Justizia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 1428
- Xedapen-zk.: 191
- Xedapen-data: 1985/07/02
- Argitaratze-data: 1985/07/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa
Testu legala
Irailaren 26ko 2339/1980 Errege-Dekretoz onartutako Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Era bakiko bigarren Atalean jartzen denaren ondorioz, eta horretan eskatzen diren sendeste-bideak egin ahal izateko, Maiatzaren 8ko 874/1985 Errege-Dekretoak, Erresumarenak diren Lanbideen Araupeketa-Zehaztapidetzen alorreko zerbitzuak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratzeaz Bitariko Batzorde horrek 1985.eko Martxoaren 25ean egindako Osoko Bilkuran hartutako Erabakia deneantxe jasotzen duela ulertzen delako, Lahendakaritza eta Zuzentzako eta Lurralde-Antolaketa eta Garraioko Sailburuen saloz, Lehendakaritzak onartu eta Jaularitzak 1985.eko Uztailaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Erabakia, Maiatzaren 8ko 874/1985 Errege-Dekretoak eta Eraskinak dioteneantxe onartzen da, eta argitara bitez horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bigarren Atala.- Eskuratutako zerbitzuak eta gauzazko eta lanarizko eskuarteak Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari atxikita gelditzen dira. Estatuko legeek agintzen dutenaren arauera Ministrariei dagozkien agintepideak Eusko Jaurlaritza Osoak egiteratuko ditu; gainontzeko agintepideak, aipaturiko Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak egiteratuko ditu. Gasteizen, 1985.eko Uztailak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.