Arautegia

Inprimatu

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren Araudia, Segurantza-Batzordeak 1982.eko Ekainaren 15ean egindako Bilkuran onartutakoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 865
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1982/06/15
  • Argitaratze-data: 1983/05/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA -ELKARTEKO ERTZAINTZAREN ARAUDIA AINTZIN-IDAZPURUA DEONTOLOJIAZKO ARAU-BILDUMA Lehenengo Atala Autonomia-Elkarteko Ertzainzako kideak Konstituzioari, Autonomia-Estatutoari, Erresumaren bere aginte-eremurako orotariko legeei eta Autonomia-Elkartearen berarizkoei men egitera behartuta daude, eta bai herritar guztiek dituzten orotariko egitekoak ereduzko eran betetzera ere. 2garren Atala Eskubide eta iareipideak askatasunez egiteratzea eta Konstituzioak, Estatutoak eta gainontzeko lege eta araupideek agintzen dutenaren arauera herribakea eta segurantza bermatzea dtue bere funtsezko egitekoa Ertzainek. 3garren Atala Legeak jartzen dizkien egitekoak betetzea dagokie Ertzain guztiei, bere herrikideak eta gizartea indarkeriatik, jabetasunarekiko erasoetatik eta Legeak zehazten dituen beste ekintza kaltegarrietatik babestuz. Epailaritza-Ertzain direnezko ihardunean, eta Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 36garren Atalak dioenaren arauera, Epai-Arduralaritzaren zerbitzuan eta menpean egongo dira, epaibidelegeek agindu ditzaten modutan. 4garren Atala Ertzainaren jokabideak zintzoa, alderdikeriarik gabekoa eta duintasunezkoa izan behar du. Batez ere, saldukeriarik egin ez, eta horri ausarki aurre egin behar dio. 5garren Atala Ertzainek, atzi edo bere zainpean euki ditzatenen biziarekiko eta gorputzarekiko arta hartu behar dute, beti ere horien izen ona eta duintasuna zainduz. Hilduraketa eta gainontzeko beste jokabide anker eta lotsagarri guztiak erabat debekatuta gelditzen dira. Ezein hertzainek horrelako jokabidetarako ezein agindu edo manuri uko egin behar dio. 6garren Atala Autonomia-Ertzaintzako kideek, aginte-mailaz bere gaineko izan ditzatenek bakoitzak bere aginte-eremuaren barruan eta legezko bideak eginda eman diezazkieten agindu eta erabakiak bete beharko dituzte. Hala ere, argi eta garbi eta erabat lege-hauspen edo legeekiko hoben izan dadin agindurik ez dute beteko. 7garren Atala Aurreko Atalean agintzen denez, legez kontrako agindu bat betetzeari uko egin diezaion Hertzain bati ez zaio inolako zigorrik jarriko. 8garren Atala Ezein Ertzainek, berak egin edo bere agintepekoren bati eginarazitako legez kontrako egintza edo utzikeriegatikako berenezko erantzunbeharra izango du. 9garren Atala Ezein Ertzainek, lege-hauspenei autre egin beharko die. Hauspen horiek berehalako kalte larri bat dakarketenetakoak badira, bakoitzean beharrezko izan daitezen bideak egin eta horiek eragozteko berehala eskuhartu behar du. 10garren Atala Kalte larri, berehalako edo konpondu ezinezkoren bat gertatzeko arriskurik egon ez dadinean, lege-hauspen horien ondorioak edo horiek berritzea eragozteko ahalegin guztiak egingo ditu, bere agintariei jakinarazten diela. Hori egiteak behar litzatekeen ondoriorik ez balekar, dagokion Agintaritzari artez jakinarazi ahal izango dio. 11garren Atala Ertzainek ezingo dute arrazagatik, erlijioagatik, sinispenegatik edo iritzi eta adierazte-eskubideaz legeen arauera baliatzeagatik inoren aurkako inolako neurririk hartu. 12garren Atala Ertzain baten egintzak edo utzikeriak direla eta, horren gaineko hurrengo mailako agintedunarenganajo ahal izateko bidea egongo da beti. 13garren Atala Bere egitekoa betetzen, Ertzaintzako kideek Legeak eskatzen edo hotretarako baimena ematen diena egiteratzeko behar dadin kemenez ihardun behar dute, indarbidetara arrazoizkoa izan dadinean baino jo gabe. 14garren Atala Bere osasun-egoera dela eta medikutzazko sorozpideak behar dituen bat bere zainpean izan dezan Ertzainak me dikutza-alorreko lanbidedunari dei egin beharko die eta, hala behar izanez gero, bere zainpeko horren bizia eta osasuna babesteko neurriak hartu. Atzipeko batek medikutza-zaingoaren beharra duela jotzen bada, medikuen eta osasunketa-tegietako arduradunen artezpideei atxiki beharko zaie, harekiko zaingoa eta goaita bermatzeko beharrezko izan daitezen neurrien kaltetan gabe. 15garren Atala Ertzain batek, jakin ditzan izkutuko arazo guztiak isilpean gorde beharko ditu, bere egitekoen egiterapenak edo Legezko manuek besterik agindu diezaiotenean salbu. 16garren Atala Ertzainak beti duintasunez ihardun, eta bere egitekoari zor zaion uste ona eta itzala galtzea edo Ertzaintzaren izen ona eta eginkortasuna arriskuan jartzea lekarkeen ezein jokabideri itzuri egin beharko dio. LEHENENGO IDAZPURUA EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEKO ERTZAINTZAREN ERAKUNTZA LEHENENGO ATALBURUA AUTONOMIAZKO ERTZAINTZAREN IHARDUTZE-EGITURA 17garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzaren goren-agintepean, Herrizaingo-Sailaren ihardutze -egituraren barruan egongo da. 2. Honako hauek osatzen dute Autonomiazko Ertzaintza: Buruzagitza Nagusiak, beharrezko izan ditzan arduralaritzazko, ihardunerako eta eskuhartzezko laguntza-sailak dituela; Bidezaingorako Ertzain-Adalko Berezia, eta Harma eta Elkartzepide-Zerbitzuak bere menpe izango dituen Bigarren Buruzagitza; ertzaingoak eta Ikastegiak. 3. Herrizaingo-Sailburuordeak artez bere menpe izango ditu tresneriari, eskuarteei, ekurategiei eta eraikintzei buruzko guztiak. 18garren Atala Autonomia-Elkarteko Ertzaintzak honako sail hauek izango ditu: a) Herri-zaingorakoak, hirialdetarakoak edo landalurretarakoak, mugikorrak, Barruti batekoak eta Irrati-Araldeak izan daitezkeela. b) Bidezaingorakoak. 19garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Ertzaintza, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hiru Kondaira-Lurraldeei dagozkien hiru eskualdetan banatuko da. Eskualde bakoitzean, artez Buruzagi Nagusiaren menpe egon eta Eskualdeburu deituko zaion Buruzagi bat izango da. 2. Autonomiazko Ertzaintzaren ertzainetxeak egon daitezen hirietan toki-agintaritiak eratuko dira. 20garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Ertzaintza honako ertzain-adalkotan banatuta egongo da: Sailbatza: Bi Sailek edo gehiagok osatuko dute, eta agintedunari Sailbatza-Maister deituko zaio. Saila: Talde batzuk osatuko dute, eta Sail-Maister bat izango du agintedun. Taldea: Agintedunari Kapitan deituko zaio. Taldeatala: Sarjento Nagusi baten agintepean. Taldekia: Sarjento baten agintepean. Multxoa: Multxozain bat buru duela. Araldea: Kabo baten agintepean. 2. Kondaira-Lurralde baten baino gehiagotan banatutako Sailbatzarik edo Sailik ez da salbuespen gisa baizik egon ahal izango. 3. Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren Aldi Baterako Erabakietako Laugarrenak agintzen duenaren arauera. Taºlde, Sail edo Sailbatza-mailako saldotako agintariak, eta horiek baino goragokoak, Erresumako Gudarozte eta Segurantza-Sailetako Buruzagi eta Gudalagintarien artetik izendatuko dira. 21garren Atala 1. Taldeak hiru Taldeatal izango ditu, Taldeatal bakoitzak bi Taldeki, Taldeki bakoitzak bi Multxo, eta Multxo bakoitzak bi Aralde. 22garren Atala 1. Ertzain-Adalkoak esandako lurraldekako banakuntza horri atxikiz eta zerbitzuaren beharren arauera banatuko dira, eta dagokien lur-barrutietako toki-ertzaingo izango dira. 2. Ertzain-Adalkotako Buruzagiei dagokie orotariko ospakizun ofizialetan teki-agintarien aurrean haien bateango ordezkotza egitea. 3. Toki-Ertzaingoko Buruzagiak, Ertzain-Adalkoburuek bere berenezko eta berarizko egitekoetarako dituzten agintepideak aitortuko dituzte horiek, batean ari daitezenean, hari kontuak ematen dizkiotela. 4. Toki-Hertzainburuei dagokie Buruzagi-Batzordearen laguntzarekin bere barrutiko Hertzain-Adalkoen hertzaintza -zerbitzuak agintzea eta egiteratzea; horretarako Lurralde -Buruzagien, Sailbatza-Maisterren, Sail-Maisterren edo Kapitanen menpe egongo dira, noiz nola. 5. Ertzain-Adalko bereziak, bateango egintza bat egiteratzerakoan, ari daitezeneko barrutiko Buruzagiaren menpe egongo dira, artez, Buruzagi hori maila apalagokoa izan eta/edo Toki-Ertzaingoko hertzainak bertako direneko Taldeko Kapitana edo goren-agintaria bertan ez egotea gertatu dedinean salbu. 6. Autonomia-Elkarteko Ertzaintzak Epailaritza-Ertzaintza gisa ihardun dezanean Epai-Arduralaritzaren zerbitzura eta menpean egon beharko du, Auzipide-Legeek agindu dezaten eran, Autonomia-Estatutoaren 36garren Atalak dionaren arauera. 23garren Atala Arduralaritza-arazotarako, ertzain-adalkoak Herri-segurantza-Artezkaritzako Idazkari Nagusiaren menpe egongo dira, jarri daitezen neurri eta modutan. 24garren Atala Ertzain-Adalkoek, bere nolakoa eta bertako kideen egoera eta berarizkotasuna direnak direla, Autonomia-Elkarteko Segurantza-Saileko direnez Ertzaintzari eta ertzainei dagozkien egiteko eta orotariko ihardunari erantzuteko behar dadin gaitasuna izango dute. Hala ere, eta bere berarizkotasunaren arauera, Autonomia-Elkarteko Ertzaintzari berenez dagokion egitekoren bati edo egiteko batzuei bereziki erantzun ahal izateko beharrezko izan daitezen berariz gaitutakoak sartuko ditu bere erakuntzan, gaikuntzan, eskuartetan eta ihardutze-egituran. BIGARREN ATALBURUA BURUZAGI NAGUSI, BIGARREN BURUZAGI, LURRALDE-BURUZAGI ETA TOKI-ERTZAINGOTAKO BURUZAGIEZ LEHENENGO SAILA.- BURUZAGI NAGUSIAZ 25garren Atala Ertzaintzako Buruzagi Nagusia Eusko Jaurlaritzak izendatuko du Dekretoz, Errizaingo-Sailburuaren saloz, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren Aldibaterako Erabakietako Laugarrenak eta horri datxezkion manuek esaten dituztenen artetik. 26garren Atala Honako agintepide hauek dagozkio, Herrisegurantza -Artezkariarekiko artezko menpetasunez, Buruzagi Nagusiari: Lehenengoa.-Herri-bakeari eta segurantzari buruzkoetan Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren agintaritza, eta Epailaritza-Ertzaintza gisakoetan Epailari eta Epaitegiekin beharrezko izan daitezen harremanak izatea, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 26garren Atalak dioenaren arauera. Bigarrena.- Ertzainen gaikuntzari eta araukoitasunari eta tresneria-gaien egoerari buruzko ikuskaketa, zerbitzuen egiterapenari buruzkoa eta, orohar, Autonomiazko Ertzaintzari buruzko guztiekikoaa, bere agintepeko izan dedinean somatutako akatsak zuzenduz edo, bestelakotan, Herrisegurantza-Artezkariari egoki eritzitako saloa eginaz. Hirugarrena.- Ertzainak izendatzea eta lehen-hertzainerako, Kabotarako, Lehen-Kabotarako, Sarjentotarako eta Sarjento Nagusitarako agizko mailaz jasotzeak erabakitzea. Laugarrena.- Herrizaingo-Sailburuari Herrisegurantza -Artezkariaren bidez Autonomiazko Ertzaintzako agintarien artetik Sail-Maisterra eta Sailbatza-Maisterra izendatzeko saloak egitea. Bosgarrena.- Arau-bidez zehaztu daitezen modutan sariak ematea. Seigarrena.- Lan-izendapenak egitea, eta Ertzaintzako kideentzako utzialdiak eta baimenak behin-behingozko zioegatik nahiz agizkoegatik kentzea. Zazpigarrena.- Autonomiazko Ertzaintzako kideen heuren edo familien beharrei hobeki erantzuteko osatze-bidezko ezein gizarte edo sorozpidetza-alorreko ekintzapidekiko arta eta ikuskaketa. Zortzigarrena.- Araudi honek berariz izendatu diezaizkion zehaztapidetzak erabakitzea. Bederatzigarrena.- Beste manu batzuk berari izendatu edo Herrisegurantza-Artezkariak hoietarako eskua emandakoak. 27garren Atala Hori aginte-eremuz dagokionean eta Herrizaingo -Sailburuari eta Sailburuordeari eta Herrisegurantza-Artezkariari dagozkien eskubideen kaltetan gabe, Buruzagi Nagusiak Araudi honek ematen dizkion ahalmen guztiak izango ditu Autonomia-Ertzaintzako kide guztiekiko, hala behar izanez gero bere arioz edo Lurralde-Buruzagien saloz bere ezein agintepekori bere agintea utziaraztea barne. BIGARREN SAILA.- BIGARREN BURUZAGIAZ 28garren Atala Autonomia-Ertzaintzako Bigarren Buruzagia Eusko Jaurlaritzak, Herrizaingo-Sailburuaren saloz emandako Dekretoz izendatuko du, Autonomia-Estatutoaren Aldibaterako Erabakietako Laugarrenak eta horri datxezkion manuek esandakoen artetik. 29garren Atala Honako agintepide hauek izango ditu Bigarren Buruzagiak: Lehenengoa.-Autonomia-Hertzaintzako Buruzagi Nagusirik ez egotea, kanpoan edo gaisorik gertatzea eta edozergatik bere egitekoak behar bezala betetzeko ezina gertatuz gero, haren ordezko agintaritza. Bigarrena.- Bidezaingoko Berarizko Adalkoko edo eratu dadin beste edozeinetako eta Elkartzepide eta Harma-Zerbitzuetako artezte-agintaritza. HIRUGARREN SAILA.- BURUZAGI NAGUSIARI LAGUNTZEKO IHARDUTZE-SAILAK 30garren Atala Buruzagi Nagusiaren laguntzarako Ihardutze-Sailak, haren artezko agintepean, hari argipide egokiak ematea erabakiak har ditzaneko aholkuak eman eta gai zehaztei buruz beharrezko izan daitezenak biltzea, horiei bere bideak eginaraztea eta zehazki bete daitezenaz arduratzea izango ditu bere orotariko egiteko. 31garren Atala 1. Buruzagi Nagusiaren artezko agintepean, Bigarren Buruzagiak, Lurralde-Buruzagiek, Sailbatza-Maisterrak eta Sailburuaren elkartzepidetarako Aholkulariak osatutako Aholkularitza-Batzorde bat egongo da. 2. Buruzagi Nagusiak hilean behin gutxienez bilkurarako deia egingo dio Batzordeari. Bilkura horretara, gai-zerrendako gaiak direla eta Buruzagi Nagusiak beharrezko eritzitako aholkulari eta agintariek joan ahal izango dute. 32garren Atala Honako Sail hauek izango ditu, egituraz, Idazkaritza Nagusiak: - Ekintzapide-Saila. - Arduralaritza-Saila. 33garren Atala Honako arazo hauei bere bideak eginaraztea izango du bere egitekoa Ekintzapide-Sailak: - Autonomia-Ertzaintza osoaren eta Ertzain-Adalko berezien erakuntza eta egitura. - Ertzain-Adalkoez baliatzeko erak, eta zerbitzuak egiteko arauen zehaztapena. - Eremuz Autonomia-Elkarte osoari dagozkion eta duten garrantzia dela eta Buruzagi Nagusiaren ardurapeko izan daitezkeen zerbitzuen egitamuketa eta horien egiterapenaren artezkaritza. - Ertzaintzaren berenezko egitekoei dagozkien argipide guztiak biltzea, horien balioa haztatzea, eta zabaltzea. - Isilpeko Idazkera-Zerbitzuaren iharduna, antolaketa eta artezkaritza. - Ertzain-Adalkoen urteroko txostenak, ekintza-egunkariak eta kondairak. - Buruzagi Nagusiak eman ditzan artezpide eta oro-idazkien saloak egitea, eta horiek idaztea. 34garren Atala Arduralaritza-Sailak, izendatu zaizkion eta aurreko Atalean esan diren egiteko guztietan eta besteak beste honako hauetan Buruzagi Nagusiari eta Bigarren Buruzagiari teknikazko eta idazgu-lanezko laguntza ematea izango du bere egitekoa: - Ertzaintzako Orotariko Agindua gertatzea eta ezagutaraztea. -Toki-izendapenei bere bideak eginaraztea, eta Herri -Agintariekingo, Ertzain-Adalkoekingo eta hoietako agintariekingo harremanak. - Ertzainen jokabideei eta gaitasunari buruzko argipideak. - Horniketa-beharrekiko aholkularitza. - Egindako zerbitzuen estadistikak. - Harmen eta Elkartzepide-Apailuen erroldea. - Bigarren Buruzagiaren agintepeko ertzain-adalkoen eta zerbitzuen janariak, jantziak, lanabesak, tresneria eta ekurategi-erredizak Biltegian eukitzeari eta segurtatzeari buruzko guztien arartekotza. - Lehentasun-arauak eta ohoreak. LAUGARREN SAILA.- LURRALDE-BURUZAGIEZ 35garren Atala 1. Lurralde-Buruzagiak, Araudi honetako 19garren Atalak dion tokizko aginte-eremua dutela, Buruzagi Nagusiaren artezko menpeko itango dira, eta horrek emango dizkie bere egitekoak bete ditzateneko aginduak eta artezpideak. 2. Eusko Jaurlaritzak izendatuko ditu, Dekretoz eta Herrizaingo-Sailburuaren saloz, Autonomia-Estatutoko Aldi baterako Erabakietako Laugarrenak eta hori datxezkion manuek esaten dituenen artetik. 36garren Atala Lurralde-Buruzagiek bere barrutian dautzan ertzain-adalkoak Buruzagi Nagusiak agindu diezaienetan, egoki eritzitakoan eta urtean birritan gutxienez ikuskatu beharko dituzte. Ikuskaketa horietan ertzain-adalko horien zerbitzuari, gaikuntzari, araukoitasunari, harmei eta baliapideei buruzko alderdi guztiak ikuskatu eta, bere agintepideeri barruan, somatu ditzaten akatsak kentzeko eta onbideratzeko egoki' eritzitako neurriak hartuko dituzte. 37garren Atala Lurralde-Buruzagiek bere gain hartuko dute bere lurralde-eremua edo duten garrantzia dela eta Herrizaingo -Sailburuak Buruzagi Nagusiaren saloz berariz izendatu diezazkien zerbitzuen egiterapena. Halaber, Buruzagi Nagusiaren esku-ematez izendatu dakizkien egitekoak ere egiteratuko dituzte. BOSGARREN SAILA. TOKI-ERTZAINGOTAKO BURUZAGIEZ 38garren Atala 1. Buruzagitza hori Toki-Ertzaingoko Ertzain-Adalkoko Buruzagiak izango du. 2. Araukoitasunari, gizakiei, gaikuntzari eta lanbideen arauerako harma eta tresnerei buruzko guztiak izango ditu bere gain. HIRUGARREN ATALBURUA HARMA ETA GAI-BATZORDEAZ ETA ERTZAINETXE ETA LAN-BATZORDEAZ 39garren Atala Herrizaingo-Sailburuordearen menpeko bi Aholkularitza -Batzorde izango dira, Harma eta Gai-Batzordea eta Ertzainetxe eta Lan-Batzordea. 40garren Atala 1. Batzordeok Herrizaingo-Sailburuordea izango dute Batzordeburu, Herrisegurantza-Artezkaria, Buruzagi Nagusia, Herrisegurantza-Artezkaritzako Idazkari Nagusia, Sailburuaren Elkartzepide-sarearen antolapenerako Aholkularia, Buruzagi Nagusiordea eta Lurralde-Buruzagiak kide direla. Herrisesegurantza-Artezkaritzako arkitekto bat ere izango da Ertzainetxe eta Lan-Batzordeko kide. 2. Batzordeek Arduralariczabide-Legean ohartemandakoak izango dituzte jaurpide. 3. Batzordeak, arauz, sei hilabetez behin bilduko dira gutxienez eta, nolanahi ere, Diruegitamuak gertatu baino lehen. 41garren Atala Autonomia-Elkarteko Ertzaintzari izendatutako egitekoak betetzeko beharrezko izan daitezen harmak, balak, leher kaiak, tresnak eta gainontzeko gai mugikorrak edo horien kidekoak aukeratzeari eta erosteari buruzko aholkuak ematea du Harma eta Gai-Batzordeak bere egitekoa. Berariz, Batzordeari bere iritzia eskatu beharko zaio, aurrez, tresneria erosteko lehiaketetarako baldintza-zerrenda gertatzeko eta lehiaketok erabakitzeko, eta baita indarreango legepideen arauera artezko akurapena egingarri izan dadinetan ere. 42garren Atala Honako hauek ditu bere egitekoak Ertzainetxe eta Lan-Batzordeak: a) Gudaletxeak eta tokiko hertzaineaaeak jartzeko tokirik onenei buruzko aholkuak ematea. b) Eraikintzei bere onean ahatik eta ondoen eusteko eta hoiek hornitzeko artezpide egokien saloak egitea. LAUGARREN ATALBURUA EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEKO ERTZAINTZAREN BERARIZKO IKASTEGIAZ 43garren Atala Berarizko Ikastegiari Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ertzaintzarekiko hezkuntza, irakaskuntza, hobekuntza eta gaikuntza dagozkio. Ikastegiko Artezkaria, Herrizaingo-Sailburuak Herrizaingo-Sailburuordearen saloz emandako Aginduz izendatuko da. 44garren Atala 1. Ikastegiko Artezkariak, bere Artezkaritza-lanean, Ikastegiko Batzordearen laguntza izango du. 2. Honako hauek osatuko dute Ikastegiko Batzordea, bertako Artezkariaren lehendakaritzapean: Ikastegiko Artezkariordeak, egon baldin badago, Irakaskuntza-Saileko Sailatal berezietako arduradunek, eta Ikasketa eta Sikoteknia -Saiaketategiko eta Berarizko Ikastaroen Sailataleko arduradunek, eta bai Tiroketategikoak ere. 45garren Atala Honako hauek dagozkio Ikastegiko Batzordeari: a) Bai orotariko hezkuntzako bai berarizko Ikastarotarako ikasketa-egitamuak egitea. b) Ikasketa-Egitamuak ontzat ematea. c) Ikastegiko Artezkariak iritzi-eske aurrera ekarri diezaizkion arazo guztien azterpena. 46gairen Atala 1. Ikastegiko Artezkaritzari artez atxikita, honako hauek egongo dira: A) Sailatalka banatutako Irakaskuntza-Saila. B) Ikerketaren eta Sikoteknia-Saiaketategiaren Saila. C) Tiroketa-Irakastegia. D) Berarizko Ikastaroen Saila. 2. Etengabeango Gaikuntza-Sail bat ere izango da, Irakaskuntza-Sailarekiko eta Sikoteknia-Saiaketategiaren Sailarekiko bateango menpekotasunez. 47garren Atala Eskola hoietarako izendatutako lanariak, horretzaz kanyoko zerbituz guztietatik iare egongo dira eta hoien lanbide -iharduna ezingo da Herrisegurantza-Artezkariak berariz agindu gabeko ekintzapide do zerbitzuegatik inola ere aldatu, Epailaritza-zerbitzuek edo Ikastegiko berenezko zerbitzuekiko gertakariek lehentasuna izan dezaten egoeretan salbu. 48garren Atala Ertzain-Ikastegian lanean diharduten lanariek ezingo dute bertan sartu-nahikoak gertatzen ari, ez horri nolabait datxekiokeen beste ezein irakaskuntzatan ere. 49garren Atala Ikastegiak Araudi hau, Zerbitzu-Araudia eta bere Araudi berezia izango ditu jaurpide. 50garren Atala Irakaskuntza-Sailak honako egiteko hauek izango ditu: a) Eskola-ikastaroei eta orotariko irakaskuntzarako Ikasketa-Egitamuei buruzkoen ikerketa, azterpena eta salogintza. b) Urteko Txostena egitea. 51garren Atala Ikerketaren eta Sikoteknia-Saiaketategiaren Sailak honako hauek izango ditu bere egiteko: a) Beharrezko edo Autonomia-Elkarteko Ertzainarekin erabilgarri eritzitako ihardutze-modu eta bide guztiekiko ikerketa, saioak eta saloak. b) Bertako arauzko ikastarorako Ertzain-Ihardunbideen Araudia gertatzea. c) Hertzainekiko sikolojia-eraginerako bideak antolatzea. d) Ikastegian sartzeko sikoteknia-testak eta Ertzainen sikolojiazko jarrerekiko jarraipena egitekoak gertatzea. e) Herritarren iritziekiko ikerketa-ekintzaldiak egiteratzea. 52garren Atala Honako hauek izango dira Tiroketa-Irakastegiaren egitekoak: a) Ertzain-tiroketaren teknikabideak eta moetak aztertzea eta egiteratzea, eta baita harma, bala eta tiroketatresneria lagungarriez baliatzeko Harma-Zerbitzuko Buruzagitzaren laguntzaile izatea ere. b) Berarizko gai horri buruzko Gaikuntza-Ikastarotarako ikasgai-egitamua egin, eta ikastaro hoiek ematea. 53garren Atala Berarizko Ikastaroen Sailak, aurreko beste hiruekin elkar hartuta, honako egiteko hauek izango ditu: a) Hertzain-Teknikabideetango aituak gertatzea. b) Gaitasun eta gaikuntza-saioak gertatzea eta egitea, eta Kabotara, Multxozainetara, Sargentotara eta Sarjento Nagusitara iristeko eskatu beharreko ikastaroen egiterapena. BOSGARREN ATALBURUA ERTZAIN-ADALKOEZ LEHENENGO SAILA.- TOKI-ERTZAINGOKO ERTZAIN-ADALKOEZ 54garren Atala Ertzain-Adalkoak Mugikorrak, Barrutikoak edo Irrati -Araldeak izan daitezke. 55garren Atala Ertzain-Adalko Mugikorrek, ertzainak herri-bakea arriskuan egon dadin tokitara berehala biltzeko behar daitezen baliapideak izango dituzte, aurrea hartzeko eta egoera bereoneratzeko. 56garren Atala Barrutietako Ertzain-Adalkoak osatze-modu berezietakoak izan daitezke, bertan dautzaneko hirien ertzaingo -beharrei dagozkienak eta, agitz, norbanakoen nahiz herri -jabetzapeko ogasunak babesteko eta zaintzeko toki bereango zerbitzuak egingo dituzte, eta bai Epai-Arduralaritzak izendatu diezazkienak ere. Banakako eta bakarreango eskuhartzetarako ikasitakoz osatuta egon, eta irrati-araldeekin eta hiriko Ertzaintzaren Ihardutze-Arteztegiarekin etengabeko harremanean egongo dira. 57garren Atala Irrati-Araldetako Ertzain-Adalkoek, osatze-modu berezitakoak izan, ibilgailu zailu eta azkarrez hornituta egon, eta hirigunetan eta landalurretan norbanakoen eta ogasunen segurantzarekiko arta izango dute bere lehen-egitekoa, eta bai liskarrik, istripurik, hondamenik edo ezbeharrik gertatuz gero laguntza ematea ere. Hiriko Ertzaintzaren Ihardutze-Arteztegiarekin etangabeko harremanean ihardungo dute. BIGARREN SAILA.- BIDEZAINGORAKO BERARIZKO ERTZAIN-ADALKOEZ 58garren Atala Bidezaingo-Adalkoak herri-bideetatikako goaia, ibilgailu eta garraioekiko arta ditu bere berarizko egitekoak. 59garren Atala Ihardutze-egiturari eta araupideei dagozkienetarako Bidezaingo-Saileko ertzainak Autonomia-Elkarteko Ertzaintzakoak izan eta Bigarren Buruzagiaren menpe egongo dira, bere berenezko agintarien bitartez. Herrisegurantza-Artezkariak, edo hala egokituz gero Artezkaritza horretako Bidezaingo-Saileko Buruzagiak emango edo bideratuko ditu Zerbitzugintzarako aginduak Ertzain-Adalkoko Buruzagiaren bitartez edo, presakotan, doakien ertzain-adalkoei artez. Agind eta artezpideak orokorrak izan daitezenean, Herrisegurantza-Artezkariak Autonomia-Elkarteko Ertiaintzako Bigarren Buruzagiari ernango dizkio. 60garren Atala Bidezaingo-Adalkoan sartzeko, berarizko ikastaro bat gainditzea eta bertan tokia hutsik egotea beharrezkoak izango dira. 61garren Atala Herrisegurantza-Artezkariak, Buruzagi Nagusiak bere erizpena eman ondoren, Bidezaingo-Adalkoko ertzainak zerbitzuaren beharren arauera banatuko ditu, behar ditzaten baliapideez hornituz. Zerbitzuak, Bidezaingo-Buruzagitzarekin eta ertzaingo -atala bertan datzaneko hiriko hertzaingoko ihardutze-ar teztegiarekin etengabeko harremanean izango diren bi nahiz lau kurpileko ibilgailuz egingo dira. SEIGARREN ATALBURUA ZERBlTZUEZ LEHENENGO SAILA.- ARMA-ZERBITZUAZ 62garren Atala Arma-Zerbitzuak, Autonomia-Ertzaintzari izendatutako egitekoak betetzeko beharrezko izan daitezen armei, balei, leherkariei, tresenei eta horrelatzuko beste gaiei buruzko saloak egitea, horiek erostea, horiei bere onean eustea eta horiek konpontzea izango ditu bere gain. 63garren Atala Arma-Buruzagitzak honako hauek izango ditu artez bere menpe: Arma eta Bala-Biltegia, Konpontze-zatien Biltegia eta Arma-Lantegia. 64garren Atala Tegi horietan, eta behar dezaten Ertzain-Adalkoetan, beharrezko izan daitezen aituak eta laguntzaileak egongo dira, araudi-bidez jarri daitezen jaurpideak dituztela. Horiek, zernahitarako, bizi daitezeneko hirietako toki -ertzaingotan sartuta egongo dira, teknikaren aldetik izan ezik, horretan Zerbitzuko Buruzagitzaren menpean egongo bait-dira. BIGARREN SAILA.- ADIERAZPIDE-ZERBITZUAZ 65garren Atala Adierazpide-Zerbitzuaren egitekoak honako hauek izango dira: a) Tresneria erosteko teknikazko saloak egitea. b) Adierazgailuei iraunaraztea, bere onean eustea eta konpontzea. c) Bigarren Buruzagiak esan dezan Ertzain-Adalko eta Toki-Ertzaingoei berebiziko garrantzizko zerbitzutarako gizakizko eta gauzazko laguntza ematea. d) Adierazpenak behar bezala egin daitezenarekiko arta, ahal dedin neurrian horien agizko erabilkera segurtatuz. e) Buruzagitza Nagusiaren eta gainontzeko Buruzagitzen arteko loturarako Elkartzepide-Sare Nagusiari eustea, arreta egitea eta antolakidetzea. f) Adierazpen orokorretarako aginduak idatzi, eta lurralde-eremu berezietako Berarizko Sareak teknikaren aldetik arteztea. 66garren Atala Honako hauek, berariz gaitutako titulodunez hornituta egon eta Adierazpide-Zerbitzuko Buruzagitzaren menpe egongo dira: 1. Ustiaketa-Adalkoa. 2. Tresnazaingo-Adalkoa. 67garren Atala Ustiaketa-Adalkoak Ertzaintzaren Elkartzepide-Sare Nagusiaren ardura izan, eta berarizko garrantzizko zerbitzutarako Autonomia-Ertzaintzako Bigarren Buruzagiak esan dezan Ertzain-Adalko edo toki-ertzaingoei laguntzeko Ordain-talde bat izango da. 68garren Atala Tresnazaingo-Zerbitzuak Biltegi bat eta Lantegi bat izango ditu eta, horien menpe, Araudi honetan jartzen diren lurralde-eremuetan zerbitzurako beharrezko izan daitezenak. 69garren Atala Lurralde-eremu berezietako berarizko Sareen ustiaketa bere gain izan dezaten berariz gaitutakoak, bertan bizi daitezeneko hirietako toki-ertzaingoan sartututa egongo dira zernahitarako, teknikaren aldetik izan ezik, horretan Zerbitzu -Buruzagitzaren menpeko izango bait-dira. 70garren Atala Herrisegurantza-Artezkaritzaren Irrati eta antolapide -erapidetzako irrati-telegrafolari, irrati-telefonari eta gainontzeko berariz gaitutakoak, arduralaritzari, Ertzaintzaren orotariko artezpideei eta araupideei buruzkoetan bertan bizi direneko hiriko Toki-ertzaingoan sartuta egongo dira; egiten duten zerbitzuari dagozkionetan, berriz, Arteztegi hartako Adierazpide-Zerbitzuaren artezko menpeko izango dira. BIGARREN IDAZPURUA ERTZAINEN ESKUBIDEEZ LEHENENGO ATALBURUA HERRITAR DIRENEZ DAGOZKIEN ESKUBIDEEZ 71garren Atala Ertzainek, beste herritarrek dituzten eskubideak berak dituzte, mailakako agintezko egitura duen Sail armadun bat eta funtsezko herri-zerbitzu bat direnez Legeek jarri ditzaten mugekin. 72garren Atala Bere ihardunean Araudi honetako aginduei atxiki dakien Ertzainari, bere ihardun hori bertan darabileneko gizartean gogozko eta egitezko laguntza eginkorra zor zaio. 73garren Atala Oso hoben larriagatikako edo hoben larriagatikako zigor -zehaztapidetzetan, eta Araudi honek agintzen dituen gainontzekoetan, Ertzaina entzun dakioneko esknbidearen jabe da. Horrelakotan, legelari baten laguntza eskatu ahal izango du. 74garren Atala Epailarien aurrean, Ertzain batek gainontzeko herritarrek dituzten eskubideak heurak ditu. 75garren Atala 1. Autonomia-Ertzaintzako kideen eskabide-eskubidea Atal honetan agintzen denari atxikiz egiteratuko da, bere eskubideak eskubide hori araupetzen duen Legearen alorrekoak izan, eta Autonomia-Elkarteko Segurantza-Agintarien agintepeko gaiei buruzkoak izan daitezenaren baldintzapean. Gainontzekotan, horien eskabideak Antolakuntza-Legeak agindutakoari baino ez zaizkio atxikiko. 2. Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideek egin eta horiei bere bere bideak eginarazten edo horiek erabakitzen Autonomia-Elkarteko Segurantza-Agintariek eskuhartu dezateneko eskubideez jabetzeko, horiek aztertzeko eta hoiei buruzko saloak egiteko, Herrizaingo-Sailburuak izendatu ditzan kidez osatutako Batzorde bat eratuko da; kide horietako batek, Sail horretako Legelaritza-Zerbitzutakoa izan beharko du. 3. Eskabide-eskubideaz baliatzeak ezingo dio doakionari inolako kalterik ekarri, legea hautsi edo hutsen bat egiten badu salbu. 4. Hartu dadin erabakia eske-egileari jakinarazi beharko zaio beti. Baina arazoaren nolakoa dela eta erabakia jakinarazterari komenigarri eritziko ez balitzaio, hori doakionari jakinaraziko zaio. BIGARREN ATALBURUA LANBIDE-ESKUBIDEAK LEHENENGO SAILA.- EKONOMIA ETA GIZARTE -ALORRETAKO ESKUBIDEAK 76garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideek bere lanbideagatik, lantokiagatik eta egoeragatik legez eta arauz dagozkien ordainsariak, izan ditzaten lan-tokien arriskutsuaren, nekagarriaren, lan-orduen eta zernolako berezien ondoriozko berarizko osagarriak, eta horietarako eskubidea izan dezateneko nolanahiko beste irabaziak eskuratuko dituzte, Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamuetan edo noiz nola Kondaira-Lurralde bakoirzarenetan horretarako egindako diruizendapenen pentzutan. 2. Lanari horiek ezingo dute dagozkien oinarrizko ordainsariez eta ordainsari osagarriez bestelako inolako dirurik ez saririk jaso, horien nondikakoa dena dela. 3. Jaurlaritzaren edo hala badagokio Kondaira-Lurralde bakoitzean horretarako gaitasuna izan dezan Ihardutze -Sailaren Dekretoz, egoera eta lan-toki bakoitzagatikako ordain-zorraren nolakoa eta zenbatekoa zehazki finkatuko dira, Araudi honetan jartzen diren irizpideei atxiki eta Autonomia-Elkarteko Lansari eta Guztizko Diruegitamuen Legean edo hala badagokio Kondaira-Lurraldeenetan agindu dadinaren arauera, agintarientzat berariz erabaki dadinaren kaltetan gabe. 77garren Atala 1. Ertzaintzako kideen oinarrizko ordain-sariak ezingo dira epailaritza-aginduz baino bahitu, ez horiei eutsi; euspen edo bahikuntza horiek ateratzeko oinarriak eta horien zenbatekoa, Epai-Agintaritzak bakoitzean erabaki ditzanak izango dira. 2. Zigorbidezko diruzko isunak ordain-sari osagarriei buruzkoak baino ezingo dute izan, Araudi honek jarri ditzan zenbateko eta modutan. 78garren Atala Autonomia-Ertzaintzako kideek Gizarte-Segurantzarako eskubidea izango dute, heurekin erabilgarri izan daitezen jaurpideen arauera. 79garren Atala Ertzainek, Autonomia-Elkarteko gainontzeko herrilanariek bezalakoxe gizarte-ekintzapide eta hobekuntzak izango dituzte. 80garren Atala Edozergatikako nahitaezko lantoki-aldakuntza izanez gero, zigor baten ondoriozko egoitza-aldaketa salbu, Ertzainek kelte-sari baterako eskubidea izango dute, Errizaingo-Sailburuak Aginduz jarri ditzan irizpideen arauera. 81garren Atala Ertzain bat zerbitzu egiten hiltzea gertatuz gero, bere ezkontideak, artezko ondorengoek, arbasoek edo legez dagokienek zenduaren irabazi guztiak bere osoan eskuratuko dituzte, Gizartesegurantzaren laguntzak zenbateko horretaraino osatzen zaizkiela. Egoera horrek nahitaez zaharsaritzeko adintzat jotakora iritsi arte iraungo du, eta orduan dagozkien gozamen-sariak eskuratzen hasiko dira. 82garren Atala Zerbitzu egiten gertatu eta Bigarren Ihardutze-Aldira aldatzea ezinezko egiten duen elbarria izanez gero, ezbeharra izandakoak lehengo irabazi guztiak eskuratu, eta ihardunean jarraituko balu bezalakoxe eskubide guztiak izango ditu nahitaez zahar-saritzeko adintzat jotakora iritsi arte edo hil arte. Heriotza zahar-saritzeko adina baino lehenago gertatu, edo elbarriaren artezko ondorio izanez gero, aurreko atalean esandakora jo beharko da. Bi egoera horietara iritsitakoan, agizko laguntzak hartzen hasiko da. BIGARREN SAILA: LERROKADA ETA MAILAZ IGOTZEAK Lehenengo Sail-Atala.- Mailak, lanbideak eta lerrokaketa 83garren Atala Honako Maila eta lanbide hauek egongo dira Autonomia-Elkarteko Ertzaintzan: - Lehenengoa: Buruzagi eta Agintariak; lan-toki horiek nahitaez Erresumako Gudarozte eta Segurantza-Sailetako Buruzagi eta Gudal-agintarietakoekin beteko dira, Autonomia-Estatutoaren Aldibaterako Erabakietako Laugarrenak agintzen duenez. - Bigarrena: Sarjento Nagusiek eta Sarjentoek osatzen dtuen Agintariordeena. - Hirugarrena, Multxozainek, Kaboek eta Ertzainek osatzen dtuen kargudunena. Azkeneko bai maila horietako lan-tokiak Agindu honetan agintzen denez beteko dira. 84garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako lerrokadak Ertzaintza osatzen dtuen Buruzagi eta Agintari, Agintariorde eta Kargudunak bilduko ditu, hurrenez-hurren Lehenengo eta Bigarren Ihardutze-Aldi deitzen zaien bi egoeratan banatuta. 2. Agintariordeen eta Kargudunen lan-tokiak lanbideka terrokatuko dira, eta lanbide bakoitzekoak aintzinatasunaren arauera; horietango berdintasuna gertatuz gero, ikasketak burutzerakoan ateratako zenbagarrenak ebatziko du. 3. Lerrokadak urte bakoitzeko Abenduaren 31n itxi, eta Errizaingo-Sailak urteoro argitaratuko ditu. 85garren Atala Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kide bakoitzak egindako zerbitzuak eta bere lanbide-gorabeherak, Errizaingo-Sailburuaren Aginduz zehaztu daitezen modu eta xehapenekin unean-uneangotuko den bakoitzarekiko agirisortan erasota utziko dira. Bigarren Sail-Atala.- Ertzaintzako kargudunetatikako lanariak mailaz igotzeak 86garren Atala Mailaz igotzeko, orotariko baldintza hauek bete beharko dira: a) Lan-tokiren bat hutsik egotea. b) Lanbidean gaitze-aldia edo mailaz igotzeko baliagarria deritzan gutxienezko aldi bat egin izana. Aldi hori neurtzeko, gaisoaldiegatikako eta ukaldiegatikako utzialdiak, nolanahiko baimenez gozatzen egindakoak eta zigorrak edo zentzabideak betetzen igarotakoak ez dira kontatuko, azkeneko horiek zerbitzua utzi gabekoak direnean salbu. Alderantziz, gaisoagatikako edo ukaldiagatikako utzialdiak, kontagarri direla berariz adierazi dadinean balioko dute; halaber, urteko oporraldia, ezkontzagatikako baimena, erditzeagatikakoa eta bidezkoak direla egiaztatutako hamar egunetik behera gabeko baimenak kontatu egingo dira. Mailaz igotzeko aldi hori etengabekoa izatea ez da beharrezkoa izango. c) Bere agirisortan garbitu gabeko aurkako oharrik ez izatea. d) Doakionak eskatzea. e) Ertzain-Adalkoko Buruzagiaren, edo hala egokituz gero hurbileneko agintariaren baiezko erizpena. f) Horretarako ikastaroa gainditzea. 87garren Atala Mailaz igotzeko ikastarora joan ahal izateko gutxienezko aldi baliagarri edo gaitze-aldiak honako hauek izango dira: - Ertzain soiletatik Kabotarako ..................... 2 urte - Kabotatik Multxozainetarako ..................... 2 urte - Multxozainetatik Sarjentotarako ................. 3 urte - Sarjentotatik Sarjento Nagusitarako ............ 3 urte 88garren Atala 1. Ikastarotan ongi ateratakoak, ateratako puntoen arauera lerrokatuko dira, ikastaroa ateratakoei horretarako jarri eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den balio-taularen arauera neurtutako merezimendu, zerbitzu eta zernolakoak gehituz. 2. Mailaz igotzea egokitu dakienean, aurreko zatian esan bezala ateratako hurrenkeraz lerrokatuko dira. Hirugarren Sail-Atala 89garren Atala Buruzagi Nagusia, Bigarren Buruzagia eta Lurralde-Buruzagiak nahi bezala izendatuko dira, Araudi honek agintzen duenez. Sailbatza-Maisterren eta Sail-Maisterren tokiak merezimendu-lehiaketaren bidez beteko dira, 31garren Atalean esandako Batzarrari entzun ondoren Errizaingo-Sailburuaren aginduz ontzat emandako balio-taularen arauera. Laugarren Sail-Atala.- Saio eta ikastaroetango gorabeherak eta kontrako oharpenak 90garren Atala 1. Kabotarako aintzin-azterketa gainditu ez dezatenek azterketa hori berriz nahi hainbat aldiz egin ahal izango dute, lanbide horretara igotzeko gainontzeko baldintzak bete ditzatenaren baldintzapean. 2. Multxozainetarako, Sarjentotarako eta Sarjento Nagusitarako aintzin-azterketa gainditu gabekoek ezingo dute azterketa horretara beste bi aldiz baizik aurkeztu, lanbide horietara igotzeko gainontzeko baldintzak betetzen baldin badituzte. 91garren Atala Berarizko aitutarako gaikuntza, hautaketa eta gertakuntza -ikastaro berezietan gaitasun gabekotzat jotakoek ezingo dituzte ikastaro horiek beste behin baizik egin. 92garren Atala Horietarako deia izandako aintzin-azterketetara zuriztapenik gabe ez agertu izanak, edo ikastaroak hasi ondoren utzi izanak, aintzin-azterketa horretara edo ikastarora behin baino joan ezina ekarriko du. 93garren Atala Mailaz igotzeko gai direnaren adierazpena lortu, eta igotze hori egin baino lehen bere agirisortan saio edo ikastaro horietara joan ezina ekarri izango ziekeen aurkako oharpenen bat egin dakienak ez dira oharpen hori garbitzea lortu arte mailaz igoko eta, orduan, oharpen hori izan ez eta mailaz igo ahal izan bazuketen zegokiekeen tokia emango zaie lanbide berriaren lerrokadan. HIRUGARREN SAILA.-LEHENENGO ETA BIGARREN IHARDUTZE-ALDIAK 94garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako Buruzagi, Agintari, Agintariorde eta Kargudunen lanbide-egoerak, Lehenengo eta Bigarren Ihardutze-Aldi deritzen bi taldetan sailkatuko dira, adinaren eretzean. 2. Lehenengo Ihardutze-Aldiko egoeran Ertzaintzari berenez dagozkion hertzain-lanak egingo dira. 3. Bigarren Ihardutze-Aldiko egoeran, aurreko zatian esandako lanak egiteko beharrezko izan daitezen idazgu-lanak egin ahal izango dira, edo Eusko Jaurlaritzak araudi-bidez jarri ditzan beste batzuk. 4. Bigarren Ihardutze-Aldiango egoerara igarotzeko lanbide bakoitzekoentzako adina horretarakoxe manu batez zehaztuko da. 5. Jarri daitezen adin horiek oraindik izan ez, eta Sail Armadunetatik atera behar izateko zioen taulan sartzen ez direnarren zerbitzurako beharrezkoa den gorputz-gaitasuna gutxituta euki dezatenak ere, Bigarren Ihardutze-Aldiko egoerara igaroko dira. Hori gertatu dakienei, Buruzagi Nagusiaren aginduz, mediku-erizpena erantsi ondoren Herrisegurantza -Artezkariari erabaki dezan bidaliko zaion zehaztapidetza egingo zaie. 6. Bigarren Ihardutze-Aldira igarotzea behin-betikoa izango da, eta Ertzaintzatik atera edo zaharsaritu arte horretan iraungo da. 95garren Atala 1. Egoera bati eta besteari dagozkien lan-tokiak Ertzaintzaren ihardutze-egituraren arauerako erroldean zehaztuko dira. Bigarren Ihardutze-Aldira igarotakoan, Lehenengoko lan-tokietatik aldendu, eta Bigarren Ihardutza-Aldi horretakoak araudibidez jarri daitezen arau eta bideen ariora lortu ahal izango dira. 2. Gorputz-gaitasuna zerbitzu egiten gutxitutakoek lehentasun-eskubidea izango dute Bigarren egoera horretan hutsik egon daitezen lan-tokiak hartzeko. 96garren Atala Bigarren Ihardutze-Aldian egindako denbora baliozko gelditutako lan-tokiak, Lehenengo Ihardutze-Aldian mailaz igotakoei emango zaizkie. 97garren Atala Bigarren Ihardutza-Aldian egindako denbora baliozko zerbitzu-alditzat kontatuko da hirurtekoak eta gozamen-eskubideak lortzeko. LAUGARREN SAILA.- ARDURALARITZA-EGOERAK ETA BIRSARTZEAK 98garren Atala Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideak, Lehenengo nahiz Bigarren Ihardutze-Aldietango bere egoera dena dela, honako arduralaritzaegoera hauetakoren baten egon daitezke: a) Iharduneango zerbitzuan. b) Era berezietako utzialditan. c) Erroldeaz gaindikako egoeran. d) Geldialdian. IHARDUNEANGO ZERBITZUA 99garren Atala 1. Honako hauetan egongo dira ertzainak ihardutze-aldian: a) Ertzaintzako erroldeko lan-toki baten ihardun dezatenean. b) Herrizaingo-Sailburuaren, Herrizaingo-Sailburuordearen edo Herrisegurantza-Artezkariaren artezko agintepeko berarizko zerbitzuak egiten ihardun dezatenean. c) Goragoko lanbide batera igo eta lan-tokia izendatu dakienerarte edo beste arduralaritza-egoeraren batera aldatu arte zerbitzu-izendapenez Ertiain-Adalko edo Atalen bateko lan-tokiren batekiko eratxikipena egin dakienean. Lan-tokiaren eratxikipenik egin ez dakienean, Buruzagi Nagusiaren artezko agintepean geldituko dira. 2. Baimenez gozatzeak, urteko oporraldiek, arauzko baimenek, erditzeagatikako, gaisoagatikako, ukaldiagatikako eta huts arinegatikako zigorrak betetzeagatikako utzialdiek ez dute iharduneango zerbitzuzko egoera aldatuko. 3. Iharduneango zerbitzualdiango ertzainek bere lanbideei berenez dagozkien eskubide, eginbehar eta erantzunbehar guztiak izango dituzte, gaisoagatikako edo ukialdiagatikako, nolanahiko baimenegatikako edo zigor eta zentzapideegatikako lan-utzialdiak gertatuz gerorako mailaz igotzeko aldi baliagarria kontatzeko aginduta dagoena salbu. UTZIALDIA 100garren Atala Utzialdia berarizkoa, nahitaezkoa edo borondatezkoa izan daiteke. 101garren Atala 1. Betirako gabeko herri-karguren baterako edo konfiantzazko kargu baterako Dekretoz izendatutakoak joko da berarizko utzialdian daudela. 2. Berarizko utzialdiango lanariei lehen zeukaten lan-tokia gorde egingo zaie, baina ez dute horregatikako ordain-saririk jasoko. Dekretoz hartarako izendatu dituzteneko karguei dagokiena uztea gertatu ezik. 3. Egoera horretango aldiak, mailaz igotzeko ez, beste guztietarako balioko du. 4. Berarizko utzialdian egondakoek, herri-kargua edo konfiantzazkoa utzi dezaten egunaren biharamonetik hasi eta gehienezko hogeita hamar eguneko epearen barruan bere lehengo lan-tokira itzuli beharko dute. Hori egiten ez badute, berez eta besterik gabe norbere onaurki-xedezko borondatezko utzialdian sartuko dira. 102garren Atala 1. Nahitaezko utzialdia honako hauegatik gertatuko da: a) Lanari-erroldea aldatu eta haren jabe zeneko lan-tokia kendu izanagatik, horrek iharduneango zerbitzua nahitaez utzi beharra ekarri dezanean. b) Bigarren Ihardutze-Aldira igaro eta horretan lan-tokirik gabe egoteagatik. c) Lan-tokia galtzea zekarren sendetsitako hastantze-aldia bukatu izanagatik, lan-toki berri bat izendatu dakionerarte. d) Erroldeaz gaindikako egoeratik nahitaez atera, eta berriz ihardutze-zerbitzura itzultzea lortu ezinagatik. e) Borondatezko utzialdia berak eskatuta bukatu izanagatik. 2. Egoera horretango aldiak, mailaz igotzeko ez, beste guztietarako balioko du. Dirauen artean, iharduneango zerbitzuari dagozkion ordain-sariak jasoko dira. 3. Buruzagi Nagusiak, zerbitzuaren beharrek eskatu dezatenean, nahitaezko utzialdiangoei Ertzaintzan bere Lehenengo edo Bigarren Ihardutze-Aldiei dagozkien lan-tokietara joan-araztea agindu ahal izango du. 103garren Atala 1. Borondatezko utzialdia doakionak eskatuta onartuko da, zerbitzuaren beharrek eragozten ez badute. 2. Borondatezko utzialdian daudenek egoera horretan urtebete gutxienez iraungo dute, ez dute diruzko eskubiderik izango, eta egoera horretango aldia ez zaie ezertarako kontatuko. 3. Egoera horretara igarotzeak, utzialdira igarotakoak utzitako lan-tokia bertara mailaz igoz iristeko hutsik gelditzea ekarriko du; hutsik gelditutako toki hori Araudiak dioenez beteko da. 4. Borondatezko utzialdirako baimena ezingo zaio epaibidepean edo zigor-zehaztapidepean dagoenari edo lehen jarritako zigorra bete gabe daukanari eman. ERROLDEAZ GAINDIKAKOA 104garren Atala 1. Honako hauei buruz egingo da Erroldeaz Gaindikako egoeran daudenaren adierazpena: a) Herrizaingo-Sailak bere baimena eman ondoren Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren lhardutze-erroldean ez dauden lanbidetan zerbitzu egiten ari daitezenak. b) Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kide direlako hain zuzen haietarako izendatutako edo aukeratutako herri-lanetan ihardun dezatenak. 2. Erroldeaz Gaindikakoek, egoera horretan daudeno, ez dituzte iharduneango zerbitzuan legozkiekeen oinarrizko ordainsariak ez gehigarriak eskuratuko. Egoera horretan egondako aldiak, aurreko zatiaren a) txatalean dioenean mailaz igotzeko izan ezik beste guztietarako balioko die. 3. Egoera horretara igaro izanak, mailaz igo eta horrek uoitako tokia hutsik gelditzea ekarriko du; hutsik gelditutako toki hori Araudiak dioenez beteko da. IHARDUNEANGO ZERBITZURA ITZULTZEA 105garren Atala 1. Bere lan-tokia gordeta ez daukatenak berriz iharduneango zerbitzura itzultzea lan-tokiren bat hutsik gelditutakoan egingo da, eta honako lehentasun-hurrenkera honi atxikiz: a) Nahitaezko utzialdiangoak. b) Erroldeaz gaindikakoak. c) Sendetsitako geldialdiangoak. d) Borondatezko utzialdiangoak. 2. Erroldeaz gaindikako izatea bukatu, edo lan-tokirik gorde gabeko utzialditikakoei edo sendetsitako geldialditikakoei, lan-tokirik eskatu ez edo eskatu dutena ematen ez bazaie, erroldeko toki baterako nahitaezko izendapena egin ahal izango zaie. Behin-behingoagatik, iharduneango zerbitzua eten zutenean bertan zerbitzu egiten ari zireneko hirian hutsik egon daitezen lan-tokietako bat hartzeko léhentasunezko eskubidea izango dute, aun-eko Ataleko a) zatian sartutako nahitaezko utzialdiangoek salbu, horiek eskubide hori beti izango bait-dute, esandako hirian hutsik gelditu daitezen lan-toki guztiak eskatu ditzatenaren baldintzapean. 3. Borondatezko utzialdiangoek ezingo dute lehentasun-eskubide hotretaz behin baino baliatu, bere utzialdia hasi zenetik hamabost urteko epe baten bamran. 4. Erroldeaz gaindikakoak eta borondatezko utzialdiangoak iharduneango zerbitzura itzultzeak, horien lan-tokiak mailaz igotzetarako beteta egotea ekarriko du. BOSGARREN SAILA.-URTEKO OPORRALDIA, BAIMENAK, UKALDIAGATIKAKO LAN-UTZIALDIAK ETA UTZIALDIETARAKO BAIMENAK 106garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideek iharduneango zerbitzuango urte oso bakoitzeko hilabeteko saritutako oporraldia izango dute, eta zerbitzu-aldia labutragoa izanez gero horren heinean dagozkien egunetakoa. 2. Doakionak eskatutakoaren arauera, oporraldi hori jarraiangoa edo zatikakoa izan daiteke. Oporralditarako txanda, aroa eta aukerak Buruzagitza Nagusiak zehaztuko ditu, zerbitzuaren beharren arauera. BAIMENAK 107garren Atala 1. Adalko-Buruzagiek, bidezko izan dedinean, hamar egunetarako baimenak eman ahal izango dizkiete bere agintepekoei. 2. Berarizko zernolakoak direla eta oporraldirik eta agizko baimenik egon ez dedinetan, alderantzizkoa berariz adierazi ezik baimen-geldialdi horrek premiazko baimenak ez dituela hartzen ulertuko da. GAISOAGATIKAKO EDO UKALDIAGATIKAKO LAN-UTZIALDIAK 108garren Atala Gaisorik edo min hartuta dagoelako zerbitzu egitera agertu ez dedin ertzainak, bera haren menpeko deneko Adalko-Bunxzagiari berehala jakinaraziko dio eta horrek, bidezko eritzitako moduan, haren egoerari eta nola doanari buruzko aztetpideak egingo ditu. 109garren Atala 1. Gaisoagatik edo ukaldiagatik lana utzitakoak, zerbitzu egitetik erabat edo zati baten iare geldituko dira, mediku -erizpenaren arauera dagokienez; bata bestearen ondorengo bi hilabete igaro eta dagokienez zerbitzu-moeta guztiak egin ahal izateko gai izan ez daitezenean, mediku-ikerketa bat egin beharko zaie, eta ikerketa horretatik oraindik sendatu gabe daudela aterako balitz medikuak, ikerketa egiteaz gainera, hiru aterapide hauen arteko aukera egingo du: Gaisoagatikako edo ukaldiagatikako baimena ematea, Bigzrren lhardutzaAldira igaroaraztea, edo ezinagatik lana utziaraztea. 2. Hala ere, bi hilabete horiek dirauteno gaisoak edo ukaldia izandakoak hiru aterapide horietatik nahi duena eska dezake, eta bidezko bada horretarako erabakia hartuko da. 3. Atal honetan esaten den gaisoagatikako edo ukaldiagatikako lan-utzialdiak guztietarako balioko du, zerbitzu egitetik iare uztea erabatekoa denean mailaz igotzeko izan ezik eta, hori, gaisoa edo ukaldia zerbitzu egiten gertatu badira salbu. UTZIALDITARAKO BAIMENAK Gaisoagatikako edo ukaldiagatikako utzialditarako baimenak 110garren Atala 1. Bere arauzko lanbide-iharduna eragozten dieten Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideen gaisoak eta ukaldiak, heurek eskatuta edo aurreko Atalean jartzen diren gaisoagatikako edo ukaldiagatikako lan-utzialdientzako epea bukatu izanagatik Buruzagitza Nagusiak emango dituen utzialdi-baimenen zio izango dira. 2. Utzialdirako baimena eman baino lehen, horren bidezkotasuna mediku-egiaztagiriz egiaztatu beharko da, eta baita gorputzeko ezinagatik Ertzaintzatik atera beharraren edo Biharren Ihardutze-Aldira igaroaraztearen bidezkotasunik eza ere. 3. Gaisoagatikako eta ukaldiagatikako lan-utzialdiek hiru hilabete iraun ahal izango dute, eta eman zirenean erabilitako araupideei heurei atxikiz hileoro luzatu ahal izango dira. 4. Utzialdiek eta horien luzapenek dirauteno ez da lan-tokirik ez beste inolako eskubiderik galduko, Atal honen 6garren zatian diruzkoei buruz esaten dena salbu. 5. Utzialdirako baimena zerbitzua egiteango edo zerbitzuaren ondoriozko gaiso edo ukaldiagatikakoa denean, doakionaren diruzko eta lanbidezko eskubide guztiek oso-osorik iraungo dute, Araudi honetan ohartemandakoaren arauera, eta behin-betiko egoerari buruz Atal honetantxe jarritako bideak egin beharraren kaltetan gabe. 6. Aurreko 5garren zatian oharteman gabeko zerbait gertatuz gero, ertzainei bere Gizartesegurantza jaurpideen arauera dagozkien ordainsari eta laguntzak zor izango zaizkie. 7. Zerbitzurako behin-behingo ezinagatik dagozkion laguntzak hartu ahal izateko gehienezko epea bukatu eta sendatuta ez badago. Bigarren Ihardutze-Aldira igarotzea edo gorputzeko ezinagatik lanbidea uztea dagokio, noiz nola. Norbere arazoegatíkako utzialdiak 111garren Atala 1. Ertzaintoako kideek, bere arazoetarako saririk gabeko utzialdiak eskatu eta lortu ahal izango dituzte; utzialdi horiek ezingo dute, inola ere, bi urtez behin hiru hilabetetik gora iraun. 2. Utzialdi-baimen horiek ematea Buruzagitza Nagusiari dagokio. Eskea arauzko bidetatik egingo da, eta dagokion Adalko-Buruzagiak agertzen diren zergatikakoei, eske-egileari baimena emateari bidezko deritzanari eta baimen hori zerbitzuen beharrei egokitu ete dakiokeenari buruzko erizpena emango du; egokitze hori ezinezkoa baldin bada, utzialdi-baimenak ukatu egingo dira. 3. Atal honetan ekonomiazko ondorioei buruz agintzen dena salbu, utzialdi horietango aldiak ez du mailaz igotzeko balioko. Lantokiari eutsi egingo zaio. Ezkontzagatikako lan-utzialdiak 112garren Alala Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideek, ezkontzagatikako saritutako hamabost eguneko baimen baterako eskubidea izango dute. Eskea arauzko bidetatik egingo da, eta baimena ematea Buruzagitza Nagusiari dagokio. Erditzeagatikako eta inutzegeatikako utzialdiak 113garren Atala Ertzaintzako emakumezko kideen erditzeagatikako eta inutzeagatikako baimenak, Autonomia-Elkarteak gai horretzazko arauak eman ditzanerarte, Erresuma-Arduralaritzako herri-alorreko herrilanarientzat ohartemanda dagoen bezala araupetuko dira. 114garren Atala Aurreko Atalak dionaren kaltetan gabe, haurdun egon dedin hertzainari, bere egoerak eskatu edo komenigarri egin dezanean, zerbitzu egiten ari deneko Ertzain-Adalkoko barne-zerbitzuko lan-tokia izendatuko zaio ahal dela. 115garren Atala Erditzeagatikako utzialdiak guztietarako balioko du. HIRUGARREN IDAZPURUA LAN-TOKIAK BETETZEA ETA ELKARTUEZlNAK LEHENENGO ATALBURUA LAN-TOKIAK BETETZEA 116garren Atala Autonomiazko Ertzaintzarako lan-tokiak honako hiru talde hauetan sailkatuko dira: a) Aukerango izendapenezkoak. b) Herrizaingo-Sailaren aginduz ontzat emandako balio -taularen arauerako merezimendu-lehiaketaren bidezkoak. c) Antzintatasun-txandaren bidezkoak, horietan aurreko taldetan sartu gabeko lan-toki guztiak sartzen direla. 117garren Atala 1. Nahi bezalako izendapenezko lan-tokiak betetzeko deiak, zerbitzuaren beharrak eskatuala egingo dira; behin -behingoagatik eta berarizkotan, izendapenak deirik cgin gabe egin ahal izango dira· 2. Merezimendu-lehiaketaren edo aintzinatasun-txandaren bidezko lan-tokiak betetzeko deiak garaiz iragarri beharko dira. 3. Aintzinatasun-txandaren bidezko lan-toki hutsen iragarpena zerbitzuaren beharrek eskatuala edo lanarizko baliapideak horretarako bidea eman dezatenean egingo da. 4. Iragarritako lan-toki hutsetarako eskeak, arauzko bidetatik eta behar den agirisortarekin batean, jarri dadin eta deiak iragarritako egunetik hasi eta hamar egunetik beherakoa ez hogei egunetik gorakoa izan ezingo den epe baten barruan aurkeztu beharko dira. 5. Doakienek bertako direneko Ertzain-Adalkoetako buruzagiek eske-idazkiei bere bideak eginaraziko dizkiete, merezimendu lehiaketa bat izan dadinean bere erizpena eman eta, erizpen horretan, eske-egileei, eskatzen dituzten lan -tokietarako zer erizten dien adieraziz. 118garren Atala Iragarritako lan-toki hutsetarako eskabiderik ez egotea gertatuz gero, berriz iragarri ahal izango dira, eta berriz ere hutsik geldituz gero nahitaezko izendapenez bete ahal izango dira, lantoki-izendapenaren zain dauden iharduneango zerbitzutangoekin eta nahitaezko utzialdiangoekin, egoera horretan daramaten aldiaren arauerako hurrerrkeran, denbora gehiago daramatenetatik hasita, eta denbora gehien daramanari denbora gehien hutsik daraman lan-tokia izendatuz. 119ganen Atala. Lan-tokiak betetzezko erabakiak deiak bezela iragarriko dira. 120garren Atala 1. Aukerako izendapenezko lan-tokitan egon daitezenak, zerbitzuarentzat komenigarri izan dadinean lan-toki horietatik kendu ahal izango dira. 2. Aintzinatasun-merezimenduzko lehiaketaz betetako bere lanbideko lan-tokian ari daitezenei, zerbitzuaren beharren arauera ahal dadinean ezingo zaie bere lan-tokia dagoeneko hiritik aterarazi, zigor-bidez erabakitako egoitza-aldakuntzagatik izan ezik. 121garren Atala Herrizaingo-Sailburuaren edo Sailburuordearen edo Herrisegurantza-Artezkariaren artezko agintepean berarizko zerbitlua egiten ari daitezenek, zerbitzu horiek buka ditzatenean léhentasuna izango dute bere azkeneko lan-tokia bertan zegoeneko hirian hutsik egon daitezen lantokiak hartzeko: Lehentasun-eskubide hori nahitaezko utzialdiangoena bera baino ere lehenagokoa izango da. 122garren Atala 1. Irudiaren eta tradizioaren aldetako ondoriotarako Foru-Diputazioen menpe dauden Miñoe eta Mikelete-Taldeak Herrizaingo-Sailburuak ontzat emango ditu, Foru-Diputazioen saloz. 2. Talde horietan hutsik gertatu daitezen lan-tokien iragarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Diputazioarenean egingo da. 3. Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kide guztiek eskatu ahal izango dituzte lan-toki horiek, dagozkien lanbideen barruan. 4. Atal honen gai diren lan-tokiak betetzea Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Kondaira-Lurralde bakoitzeko tradizioen arauera egingo da. 5. Beste guztietan, lan-tokiak eta lanbideak hornitzeko, Araudi honek diona izango da erabilgarri. GUTXIENEZKO IRAUNALDIA 123garren Atala 1. Borondatezko lan-tokia lortutakoek, horretan bi urte igaro ondoren beste bat eskatu eta lortu ahal izango dute. Epe hori lan-toki hori eman zitzaienetik hasita kontatuko da. 2. Lan-toki bat nahitaez eman dakionak urtebetean gutxienez zerbitzu egin beharko du horretan, lehen esanda bezala kontatuta, eta epe horrek dirauen artean ezingo du besterik eskatu. 3. Aukerango izendapenezko lan-tokiak eta berritan sortu daitezenak betetzeko ez da euki dadin lan-tokian gutxienezko aldi bat egin izatea eskatu ahal izango. 4. Lan-toki bat hartzeko ikasketa-agiria, tituloa edo berarizko gaitasuna eskatu dakienek, hartarako deian jartzen den aldia osatu beharko dute bertan, baldintza berdina jartzen zaion beste lantoki bat eskatzen badute salbu, horrelakoetan aurreko txataletan esandakoak izango bait-dira jampide. SALBUESPENAK 124garren Atala 1. Osasuna dela eta hiriz aldatzea aholkugarri izan dadinean, doakionak Gizartesegurantzan dagokion Medikuak egindako egiaztagiria aldean daraman eske-idazkiz eskatuko du. Nahien litzatekeen lan-tokia zehaztu ahal izango da, eta bai hori eman ere eske-egilearen mediku-egiaztagiri horren arauerako osasun-egoerak egingarri egin, dagoen lan-tokia izan, eta zerbitzuaren beharretarako komenigarria baldin bada. 2. Honako hauek izango dute lan-toki bat hutsik gelditutakoan hori aintzinatasun-txandatik hartzeko lehentasuna: a) Hiri baterako izendatutako erroldea gutxitu izanaren ondorioz lan-tokiz aldatutakoak; hoiek lehentasun horretzaz mugarik gabe baliatu ahal izango dute, handik atera zireneko hirian iragarri edo gertatu daitezen hutsik gelditutako lan -toki guztiak eskatu ditzatenaren baldintzapean. b) Berarizko medikutza-sorozketa behar dezan ahaideren bat bere ardurapean dutenek, hutsik dagoen lan-tokia dagoeneko hirian sorozpide hobeak daudela egiaztatu dezatenaren baldintzapean.c) Hutsik dagoen lan-tokia dagoeneko hirian lan-toki bat izan edo ezein Herri-Arduralaritzetako herrilanari den legez banandu gabeko ezkontidedunak.Atal honek araupetzen duen lehentasun-eskubidea nahitaezko utzialdiangoenaren eta erroldeaz gaindikoenaren ondorengoa da. 125garren Atala Bere lan-tokitik kanpoango behin-behingo zerbitzuak egin behar ditzatenak nahi bezala izendatuko dira. 126garren Atala Erroldea murriztu izatearen ondorioz hirian edo Ertzain-Aldakoetan lankideen gaindikin bat sortu dedin guztietan, horretarako borondatezkorik ezean lan-tokirako azken izendatutakoak aterako dira horietatik, eta egun bereko bi egotea gertatuz gero aintzinatasun txikiena izan dezana, nahitaezko utzialdira igaroz. Hori ez dagokie bere berarizko gaitasunagatik, tituloagatik edo ikasketa-agiriagatik izendatutakoei, murriztapena horrelako lan-tokiei buruzkoa dela salbu. BIGARREN ATALBURUA LANTOKIRATZEA 127garren Atala 1. Emandako lan-tokiratzeko epea, lehengo lan-tokia zegoeneko hirian bertan baldin badago, bi lan-egunekoa izango da, eta beste hiri baterakoa baldin bada, horretzazko adierazpena egin zenetik hasi eta hogei egutegi-egunekoa. Zerbitzuko beharrak eskatu eta lantokiratze-aginduan berariz esan dadinean, epe horiek laburtu egin ahal izango dira. Presaka lantokiratzea agindu dedinean, ez da benetan bertara joateko beharrezkoa den denbora baino gehiago igaroko. 2. Ezein Buruzagik ezingo dio beste lan-toki baterako izendatutako bati eutsi. Hori horrela dela ere, zerbitzurako beharrezkoa dela eta Buruzagi Nagusiari epe horiek luzatzea eskatu ahal izango zaio. 128garren Atala Lan-toki berri bat eman izanaren kaltetan gabe, zerbitzuko beharragatik lan-toki berrira joan ezina ezingo da aldakuntza horiek lehengo lan-tokiari kalte larria ekarri diezaionean baizik agertu. 129garren Atala Lan-toki berrira joatea zerbitzuaren beharragatik berandutu ahal izatezko salbuespen horrek, lan-toki berria izendatu zaioneko adierazpena egin zitzaion egunetik hasi eta hiru hilabeterakoa gehienera izango da, beste hiru hilabetetarako luzatu daitekeela. Salbuespenaren gai izandako lan-tokia, berehala lantoki -aldaketetarako lehiaketara aterako da. Nolanahi ere, salbuespena, bere gai izandako lan-tokia bete dadinean bukatuko da. LAUGARREN IDAZPURUA ERTZAlNTZATIK ATERATZEA 130garren Atala Honako zio hauetakoren bategatik aterako dira Autonomia-Elkarteko Ertzaintzarik bertako kideak: a) Utzipenagatik. b) Lege-aberritasun espainiarra galdu izanagatik. c) Zerbitzutik hastantzeko zigorragatik. 131garren Atala Utzipena doakionak eskatuta ontzat emango da, epai edo zigorpidepean badago, edo atzarraldi, salbuespen edo herstura-egoerak aldarrikatuta badaude salbu; horrek ez du behin ere berriz sartu ahal izatea eragotziko, legez jarritako baldintzak betetzen badira. 132garren Atala Lege-aberritasuna galdu izanagatikako ateratzea, zio hori agertu dadin epai edo erabakiaren egiaztagiriaren ondorioz erabakiko da. 133garren Atala Arauzko zigorragatik ateratzeak, berriz sartzeko gaitasungabetu egingo du. 134garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideak, zahar-saritzeko adinera iritsi izanagatik edo Araudi honetan zehaztutako beste edozein ziogatik etxeratutakoan bukatuko dute bere zerbitzualdia. 2. Etxeratutako ertzainek ezingo dute hertzain-jantzirik erabili Buruzagitza Nagusiaren bakoitzeango baimena izanda baino eta, hori, bai etxeratzeko unean zuten lan-tokia Foru -Diputazioetako Miñoe edo Mikelete-Taldetakoa bazen ere. 135garren Atala ' Borondatezko etxeratzea, doakionak eskatuta bidezkoa izango da, aurreko Atalak dion legepidetan jarritako iharduneango zerbitzuango urteak bete baditu. BOSGARREN IDAZPURUA BEHARKUNAK ETA ELKARTUEZlNAK LEHENENGO ATALBURUA BEHARKUNAK 136garren Atala Ertzainek, ertzain jantzita egon ez egon, eta berariz izendatutako ezein zerbitzu egitetik iare badaude ere, orduantxe gertatzen ari diren lege-hauspcnetan eskuhartu, errmdun-ustekoak atzi, eta ezbeharrak, ondamenak edo berarizko kalteak izanez gero laguntza eman beharko du. Horrelakotan, eta alderdi guztietatik, zerbitzu egiten ari delajoko da. Epai-babesari dagozkionetarako, eta Atal honetan aipatutako gertakari guztietan, Agintaritzaren Artekari izango dira, indarrean dauden legepideen arauera. 137garren Atala Ertzainek, beharrezko izan dedin guztietan eta bere ihardunean heurekin harremanak izan ditzaten herritarrek eskatu dezatenean, ertzain direla egiaztatu beharko dute. 138garren Atala Ertzainek ezingo diote, izendatu dakien zerbitzua egiteari uko egin, eta denborazko mugarik gabe eta gogorik eza edo nahirik eza behin ere agertu gabe beteko dute. 139garren Atala Ertzainek, bere zerbitzua egiteko har ditzaten harmei eta segurantzarako eta norbere aldezpenerako gainontzeko tres nei bere onean eusteari eta horien garbitasunari arreta egingo diete, eta baita horietaz baliatzen trebeatzari eta teknikazko ezagutzari eta gorputz-azkartasunari ere; horretarako, behar dadin hainbat aukera, baliapidea eta teknikazko artezkaritza emango zaizkie. 140garren Atala Bere lan-tokia bertan dagoen hiritik beste batera joan, eta bertan hirurogeita hamahi ordutik gora egon behar daitezenan, Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako hiri horretango Buruzagiaren aurrera agertuko dira, goragoko mailakoa bada, eta bestela berriz jakinarazi egingo diote. 141garren Atala 1. Ertzainek, bere Ertzain-Adalkoa edo lan-tokia datzaneko udal-mugartean hizi beharko dute. 2. Zerbitzua zehazki egiteari egokitu dakiokeenean, Buruzagi Nagusiak heste hiri baten bizi izateko baimena eman ahal izango du. BIGARREN ATALBURUA ELKARTUEZINAK 142garren Alala 1. Autonomiazko Ertzaintzako kideen lana beste lanbiderik gahekoa da; heraz, eta legez nahiz arau-bidez jarritako beste berarizko elkartuezinez gainera, iharduneango zerhitzualdian egon daitezen horietako kideek ezingo dute bere hertzain-lanez hesteko kargu, lanbide edo ihardunik izan. 2. Norbere ondarearen edo ezkontidearen arduralarioango eta eraentzango iharduna ez da elkartuezin horren ziotzat joko, ondare hori osatzen duten ogasun eta garaopidcen nolakoa dela eta Ertzaintzaren duintasunaren kaltetangoak, edo dagozkion egitekoak behar hezaIa bete ahal izateko eragozpen izan ez daitezenaren baldintzapean. 3. Elkartuezina berdin sortuko da debekaturako ekintzapideak banatu gabeko ezkontideak egin ditzanean ere. 4. NoIanahi ere, Eruain guztiek, herak edo bere ezkontideak darabiltzaten irabazte-xedezko bazkun edo baltzuen, enpresen, denden edo industrien zerrenda idatziz eman beharko dute, eta baita irahazpide dituztenena ere. 143garren Atala Honako hauek ez dira elkartuezin-ziotzat joko: a) Ertzaintoaren Berarizko Ikastegiango eta herrilanariak gaitieko eta hoheneko beste Ikastegi edo Institutotango irakaskuntza-lana. b) Ertzain-lanari eta herri-segurantiari buruzko ikerketak eta argitalpenak, Segurantza-Artezkaritzaren baimena izan dezatenaren baldintzapean. c) Lanbide--Sail horietan sartzeko edo milak igotzeko epai-mahaietako edo zermugaketa-batzordeetako kide izatea. 144garren Atala Iharduneango zerbitzualdiango Ertzainak ezingo du ezein alderkiko bazkide izan, ez horien zerbitzutango nolanahiko politika-ekintzetan ihardun ere. SEIGARREN IDAZPURUA ZIGORLEGE-ERANTZUKIZUNA 145garren Atala Autonomia-Ertzaintzako Kideren batek zerbitzu egiten edo zerbitzuaren ondorioz egindako zerbaitegatik hura auzipideratzea gertatuz gero, eta Epai-Arduralaritzak ertzain horren agintariei horretzazko argipideak eskatzearen kaltetan gabe, dagokion Ertzain-Adalkoko Buruzagiak berehala Herrisegurantza-Artezkariari jakinaraziko dio, Lege-Aholkularitzaren bidez. 146garren Atala Ertzaintzako kideek, bere ertzain-egitekoak betetzen egindako lege-hauspen edo hutsen ondoriozko epaibide guztietan, Herrizaingo-Sailak izendatutako Legelariak haren pentzutan laguntza eman diezaieneko eskubidea dute. 147garren Atala ' Autonomiazko Ertzaintzako kide baten aurkako zigorlege-epaibideak hasi izanak ez du Ertzaintza gertakari berari buruz aintzin-argipidetan hasi edo zigor-zehaztapidetzari ekin, eta Araudi honek agintzen duenez auzipekoa behin-behingorako geldialdian uztea edo bidezko izan daitezen gainontzeko aurrea hartzezko hideak egitea eragotziko. Hala ere, auzipide horiei butvzko azken erabakia ezingo da zigorlege-epailaritzaren epaia sendetsi ondoren baino eman ahal izango. ZAZPIGARREN IDAZPURUA ZENTZAPIDEAK LEHENENGO ATALBURUA HUTSAK ETA ZIGORRAK 148garren Atala Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideek egin ditzaketen hutsak, horien egoera delakoa dela, oso larritan, larritan eta arinetan sailkatuko dira. Epailaritzaren horretzazko agintepideen kaltetan gabe, horien zermugapena eta zentzapideak Idazpuru honetan esaten denez egingo dira. 149garren Atala Oso huts latriagatikako zigorpidetan, aurrez, doakionari entzungo zaio, dagozkion aldezpenak aurkeztu ditzan, eta horretarako Legelari batek lagunduta agertu daitekeela. Huts arinagatikako zehaztapideak egin daitezenean ere era berean entzun ahal izango zaio. 150garren Atala Ertzain-ikasleei eta mailaz igotzeko ikastaroak egiten ari daitezenei ezingo zaie egin dutena eskola-araukoitasunarekiko huts soil bat izan ez dedinean baizik Idazpuru honen arauerako zigorrik jarri. 151garren Atala Honako hauek dira oso huts larriak: 1. Konstituzioaren eta Autonomia-Estatutoaren aurkako jokabidea. 2. Marrukeriazko lege-hauspen izan dadin ezein jokabide. 3. Erakundeei, Agintariei edo Ertzain-agintariei zor zaien begirunea jendaurrean ukatzea. 4. Banaka nahiz taldeka agintarien iareitasuna eragoztea edo eragotzi nahi izatea. 5. Zuripiderik gabe, eta zerbitzuaren garrantzizko kaltetan zerbitzua uztea edo zerbitzua egitera ez azaltzea. Zerbitzuari buruzko aginduak ez betetzea. 6. Agindu bat edo artezpide bat betetzean edo zerbitzu bat egitean argi eta garbi alperrikako izan daitezen kalteak edo gehiegikeriak egitea. 7. Bere ihardunean edo Ertzaintzan duen tokiaren ondorioz ateratako argipideez norbere onetan, hobariak edo irabaziak lortzeko baliatzea. 8. Lanbide-isiltasuna haustea, eta isilpeko ezaupide-hitzak edo aginduak inori esatea. 9. Ertzaintzaren edo epailaritzaren arauzko lanari trabak jartzeko xedezko aldarrikapenen bat, txostenen bat edo nolanahiko idazkiren bat aurkeztea edo izenpetzea. 10. Herri nahiz norbanako-jabetzapeko ogasunen bat saltzea, gaiztakeriaz ondatzea edo legez kontra ematea. 11. Ertzain-adalkoak tegi edo etxalderen batetik ateratzerakoan edo hoien ibilaldietan edo ekuiategietan iskanbilak sortaraztea edo gehiegikeriak egitea. 12. Zerbitzurako arma norbaiti uztea edo ematea, edo axolagabekeriaz bere armak kendu diezaizkiotela uztea. 13. Atzipetutako batekin nolanahiko tratuak egitea, eta abantailak atera edo eman nahi izatea. 14. Sorgorgarriak hartzea. 15. Legepideekiko eta orotariko arauekiko hauspen izan, eta egin dituenaren ertzaingoaren kaltetango gerta daitezkeenak. 152garren Atala Honako hauek dira huts larri: 1. Herritarrak hitzez edo egitez iraintzea eta, orohar, zerbitzuari buruzkoetan zor zaien begirunea eta gizabidea ez izatea. 2. Hertzain-txartela beharrik gabe erakusten ihardutzea, edo lanbidetxartel hori lazokeriaz galtzea. 3. Atzitutako bati sorgorgarriak edo edari alkoholdunak eskuratzea. 4. Atzipeko baten eta bere abokatuaren arteko harremanetan tartean sartzea. 5. Gara-adinera gabeko bat gara-adineko batekin batera giltzapetzea baieztea. 6. Bere Agintarien erabakiekiko, zerbitzu-arazoekiko, Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren baitango araukortasun edo onezko harremanekiko jazarpena edo ostetasuna lehenengo aldiz jendaurrean agertzea. Eta bai irarkien edo beste zabalkunde edo iragarpen-bideren batetikako eskabideak edo zerbitzu-arazoei buruzkoetan horretarako baimenik gabe bide horietara jotzea ere. 7. Jazarpenak edo eskabideak lotsagabeki egitea. 8. Politika-ihardunean aritzeko debekua bigarren aldiz ez hetetzea; edo baita Ertzaintzaren tegietan ekintzapide horiei bigarren aldiz amor ematea ere. 9. Menpekoak hitzez edo egitez gaizki erabiltzea. 10. Inori erasotzeko armak eskutan hartzea. 11. Agintaritzaz edo aintzindaritzaz dituen eskubideez apetaz baliatzea, edo Legez nahiz Araudiz zilegi direri arrenkurak edo zuzenketa-eskeak aurkezten ez uztea, edo menpekoari zerbitzukoaz besteko gauzak eginaraztea, edo bere karguaz zerbitzuko aginduak bete daitezenari oztopoak jartzeko edo eragozteko baliatzea, edo zerbitzuko agindu horiei apetaz edo nabarmenki arretarik ez egitea edo, orohar, bere aginpideez gehiegikeria nabarmenez haliatzezko ezein jokabide. 12. Bidezko izan eta laguntza eskatu diezaionari ez laguntzea, edo horietan eskuhartzea beharrezkoa edo komenigarria izan dadineko gertakarietan ez eskuhartzea, lehenagoko zerbitzuren batek eragozten dionean salbu. 13. Atzarraldia, salbuespen-egoera edo herstura-egoera aldarrikatu daitezenean bere Ertzain-Adalkora, edo horretara ezin badu hurbilenekora, edo halabeharrez bertan gertatu deneko tokikora berehala ez agertzea. 14. Agintari edo aintzindarien aurrean bere izena, egoera edo lantokia izkutatzea edo aldatuta esatea. 15. Araudi honek jartzen dituen elkartuezinekiko jaurpideak horretzazko oharpena berariz egin dakionaren ondoren ez betetzea. 16. Egoitzarekiko beharkuna ez betetzea, edo lan-tokitik edo egoitzetik baimenik gabe alde egitea. 17. Ertzainak ikusi edo jakin ditzan garrantzizko hoben, lege-hauspen egintza edo gertakarien berri bere nagusiei ez ematea, edo berriok ematea atzeratzea. 18. Ertzain-jantzia daramanean eta arma eraman beharra arrazoizkoa izan dadinean arauzko armarik ez eramatea. 19. Arauzko arma nahita eta nabarmenki erakustea, eta bai erabiltzea ere, bere buruaren aldezpenerako edo indarreango legepideetan ohartemanda daudenetan izan ezik. 20. Horretarako baimenik gabe ikurrak, ospe-ikurrak edo beste lanbide-ezaugarri batzuk erabiltzea. 21. Bere esku utzitako agiripaper edo paperak axolagabekeriaz galtzea, edo aitzakirik gabeko axolakeriagatik bere zainpean utzitako giltzapeko edo atzipekoei ihes egiten uztea. 22. Ertzaintzaren tegi eta etxaldetan sute edo leherketa bat ekarri dezaketela pentsa daitekeen egintzak baiestea. 23. Axolagabekeriaz tegitan, tresnerian edo agiripaperetan kalte haundiak egitea. 24. Autonomia-Elkartearen jabetzapeko ibilgailu bat edo beste zernahi bere edo baimenik gabeko gauzetarako erabiltzea eda erabiltzen uztea. 25. Lo hartzea, edo zerbitzuan etengabe izan beharreko arretatik eta arduratik aldendu dezakeen ezein jostabidetan aritzea. 26. Bere maila baina apalagoekin zorrak egitea. 27. Zerbitzu egiten ari deneango ordikeria. 28. Zerbitzu-alditik kanpoko nabarmenkeriazko ordikeria, eta bai debekatutako jokutan egotea ere. 29. Lankideekingo edo herritarrekingo liskarretan eskuhartzea. 30. Lehen ere hiru aldiz, bata bestearen ondoren, huts arinegatik oharpena egitezkoaz besteko zentzapidez zigortuta egon eta laugarren huts larria egitea, bigarrena edo hirugarrena berez huts larri edo lege-hauspen izan daitezenean salbu. 31. Orotariko legepide eta araudiei buruzkoak izan eta bere Ertzaingoaren kaltetango izan daitezkeen arau-hauspenak. 153garren Atala Honako hauek izango dira huts arin: 1. Zerbitzu-ordutango itxura zabarra. 2. Zerbitzu-orduei huts egitea, edo beste huts bat osatu ez dezan aldi baterako zerbitzutik bidezko arrazoirik gabe alde egitea. 3. Bere egiteko eta beharkunak betetzeango zehaztasunik eza. 4. Tegiak, tresneria eta zerbitzurako gainontzeko gaiak behar bezala ez eukitzea. 5. Menpekoentzako edo nagusientzako era txarreko hitzak edo molde gabeko erantzunak. 6. Hizkera lizuna edo iraingarria, jokabidea berez huts larria edo lege-hauspena izan ez dadinean. 7. Agur-keinua noraezekoa denetan ez egitea, bere kide edo menpekoenari ez erantzutea. 8. Zerbitzu-aldian gogorik eza edo haserrea erakustea. 9. Ezein eskabide edo zuzenketa-eske arauzko bideetatik kanpo egitea, presa edo ezina dagoenean salbu. 10. Politika-ihardunean aritzeko debekuari lehenengo aldiz huts egitea. 11. Toki agirietan nabarmenki edo Ertzaintzarentzat lotsagarri izan dadin modutan egotea. 12. Ertzaintzaren tegi edo etxaldeetango iskanbila nabarmena. 13. Beste lanbiderik ezina haustea, aurrez berarizko oharpena egin ez bazaio. 14. Atzipeko batek ihes egitea eragozteko arrazoizko neurri guztiak ez hartzea, huts larria izan ez dadinean. 15. Karguaren edo lanbidearen ondoriozjakin ditzan arazoak isilik ez eukitzea, kalterik egin gabe. 16. Ertzain-txartelik gabe ibiltzea, eta ertzain jantzita dabilenean arauzko arma ez eramatea, huts larria ez bada. 17. Bere zerbitzurako armari bere onean ez eustea. 18. Bere zerbitzurako armaz baliatu dadin bakoitzean hori izkutatzea edo bere agintaritakoren bati ez jakinaraztea. 19. Bere zerbitzurako arma ertzainkideren bati uztea edo ematea. 20. Orotariko legepide edo araudiak haustea, hori beste nolabaiteko arau-hauspen bat izan ez dadinean. 154garren Atala Huts bategatikako erantzunkizuna, egin dezatenek ezezik baietsi dezaten Buruzagiek eta izkutatu dezaten hertzainek ere izango dute, eta bai hutsa egitera bultz egin dezatenek ere. 155garren Atala Utzialdian edo Ertzaintzatik aterata egoteak ez du bertako zeneko aldian egindako hutsegatikako erantzun beharretik iare uzten. 156garren Atala 1. Oso huts larriak sei urteren barruan aldiaz zurituko dira, larriak bi urteren barruan, eta arinak hilabetean. 2. Aldiaz zuritzeko epe hori, hutsa egindako egunetik hasiko da kontatzen. 3. Aldiaz zuritzeko epe hori, zehaztapideak hasi edo doakiona aurkitu ez dadin unean eten egingo da. 157garren Atala 1. Aurreko Ataletan esandako hutsegatik honako zigor hauek jarri ahal izango dira: a) Zerbitzutik hastantzea. b) Ihardunaren geldialdia. c) Egoitzaz aldatuz lantokia aldatzea. d) Familiagatikako osagarria salbu, bost edo hogei eguneko beste ordain-sari osagarriak galtzea. e) Familiagatikako osagarria salbu, egun batekotatik lau egunetarainoko beste ordainsari osagarriak galtzea. f) Oharpena. 2. Zerbitzutik egoztea Eusko Jaurlaritzak erabakiko du, Herrizaingo-Sailburuaren saloz. 3. Atal horren lehenengo zatiko b), e) eta d) txataletako zigorrak, beti, Buruzagi Nagusiak jarriko ditu, eta oso huts larriak edo huts larriak egin izanaren ondorioz baino ez. 4. Huts arinegatik, e) eta f) txataletan esandako zigorrak baizik ezingo dira jarri. Zigor horiek Taldeko Kapitanak edo horien gainetikako agintariek, sarjento nagusiek eta sarjentoek jarri ahal izango dituzte, aurrez zehaztapidetzari ekin beharrik gabe. Oharpena egitezko zigorra Multxozainek eta Kaboek erejarri ahal izango diete bere menpeko ertzainei. 5. Agintari batek bere menpeko ez den ertzain baten jokabideaz ohartu edo jokabide horri berak bere karguaren arauera jarri dezakeen zigorra baino haundiagoa dagokionean, Buruzagiren bat baldin bada horrenjokabidea goragoko mailako agintarieijakinaraziko die, edojokabide hori izan zuena bertako deneko Ertzain-Adalkoko Buruzagiari, bidezko izan dedina egin dezan. 158garren Atala Zernolakoei, zigotpidetatikako erantzunbeharra indargabetzeari eta erasotako oharrak zuritzeari buruzkoetan, Erresumako Arduralaritzako herri-alorreko Herrilanariekiko oraingo lege-antolaketak agintzen duena egingo da. BIGARREN ATALBURUA ZENTZAPIDEAK 159garren Atala Araudi honetan oharteman gabeko guztietan, Erresuma-Arduralaritzako herrilanarientzako zentzapideak izango dira erabilgarri. AINTZIN-ARGIPIDEKETAZ 160garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako Buruzagi Nagusiak, goitikako aginduz nahiz bere arioz, Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideek egindakoak garbitzeko aintzin-argipideketa egin dadila agindu ahal izango du. 2. Ario-eskubide berdina izango dute, horretxetarako, Lurralde-Buruzagiek, Sailbatza-Maisterrek, Sail-maisterrek, Kapitanek edo Toki-Ertzaingoko Buruzagiek ere, bere menpekoekiko edo bere agintepeko eremuarekiko, Buruzagi Nagusiari jakinaraziz; honek, hala badagokio, garbipide horiek geldiarazi egin ahal izango ditu. 3. Aintzin-argipideei ekitzeak Argipidelari baten izendapena izango du berebaitan. 161garren Atala 1. Aztertzen direnen gertakariei inolako erantzunbeharrik ez badario, edo huts arin bat baino ez bada, dagokion erabakia hartu eta aintzin-argipideketa bukatutzat joko da. 2. Argipideketa-aldiko edozein unetan Argipidelariaren iritziz lehenengo eta behin egiaztatuko egintzak oso huts larria edo huts larria izatea gertatuz gero, ordurarteko argipideak Buruzagi Nagusiari bidaliko dizkio eta horrek, gauzak horrela direla eritziz gero argipideketa zigor-zehaztapidetza izatera aldatu dadila agindu, eta aurrentzako bideak hori denez egingo dira. 3. Argipideketaren gai izandako egintzak lege-hauspen izatea gertatuz gero, Argipidelariak Buruzagi Nagusiari jakinarazi eta horrek, hori horrela dela eritziz gero, dagokion Epaitegiari jakinaraziko dio. Hori ez dazigor-zehaztapidetzari ekiteko oztopo izango. 4. Butuzagi Nagusiak ere aurreko zatietan esandako hoietxek egingo ditu argipideketa bat erabakitzerakoan zati horietan esaten direnak gertatzen direla eritziz gero. 5. Atal honetan ohartemandakoetan Buruzagi Nagusiak, bere ebazpena egin baino lehen, aintzin-argipideak Argipidelariari itzuli ahal izango dizkio, osatu daitezen edo bere bideak eginarazterakoan somatutako akatsak zuzendu daitezen. ZIGOR-ZEHAZTAPIDETZEI EKITEAZ 162garren Atala 1. Buruzagi Nagusiari dagokio, goragotikako aginduz, bere arioz, doakien norbanakoek egindako salakuntzen ondorioz edo bere menpeko buruzagien zio eta guztizko saloz, oso huts larriegatikako edo huts larriegatikako zigor-zehaztapidetzei ekin dakiela agintzea. 2. Huts arinegatikako zigor-zehaztapidetzari ekitzea erabakitzen bada, hori egitea Ertzain-Adalkoko edo Toki-Ertzaingoko Buruzagiari dagokio, eta zehaztapidetzaren gai direnak Buruzagi edo Kapitan izanez gero, goragoko hurrengo Agintariari. 163garren Atala Argipidelari izendatu dadinak gutxienez Sarjento Nagusi izan beharko du. Zehaztapidetza Sarjentotik gorako hertzain bati buruzkoa baldin bada Argipidelariak, gutxienez, honen gainetikako agintaritza-graduduna izan beharko du. OSO HUTS LARRIEGATIKAKO EDO HUTS LARRIEGATIKAKO ZEHAZTAPIDETZAK ERABAKITZEAZ 164garren Atala 1. Aldezpen-idazkia egin, edo hori egin ahal izateko epea inolako aldezpenik egin gabe bukatu ondoren, Argipidelariak ordurarteko zehaztapide guztiak Buruzagi Nagusiari bidaliko dizkio eta horrek, bide guztiak behar bezala egin direla eta baliogabetze-ziorik ez dagoela erizten badio, bere erabakia emango du. 2. Buruzagi Nagusiak zehaztapidetzak bere bideak behar bezala ez dituela egin uste badu, ordurarteko zehaztapideak Argipidelariari itzuli ahal izango dizkio, beharrezko eritzitako zehaztapenak egin ditzan. Hori gertatuz gero, zehaztapide berri horiek egin eta berriz Buruzagi Nagusiari bidali baino lehen, egindakoak zehaztapidepekoari erakutsiko zaizkio, zortzi lan-eguneko epearen barruan egoki eritzitako aldezpen guztiak aurkeztu ditzan. 3. Horretarako ziorik balego, Buruzagi Nagusiak ordurarte egindako guztiak edo horietako batzuk baliogabetu egin ahal izango ditu, zehaztapidetza Argipidelariari itzuliz, doakienei adierazpenak egin eta bete dadin. 165garren Atala Aurreko Atalaren lehenengo zatian esandako Buruzagi Nagusiaren erabakiaren aurka, Arduralaritzabide-Legean ohartemandako Herrisegurantza-Artezkariaren aurrerako goradeiak sartu ahal izango dira, eta horren erabakiarekin arduralaritza-bideak bukatuta geldituko dira. HIRUGARREN ATALBURUA ZERBITZUTIK HASTANTZEAZ 166garren Atala 1. Beti ere, zerbitzutik hastantzearen zioak honako hauek izango dira: a) Lehenengo hutsa egin zenetik hasi eta hurrengo bi urteen barruan huts oso larri bi, oso larri bat eta bi larri, edo lau larri egin izana. b) Hiru urte baino gehiagoko giltzape-aldia dakarren marrukeriazko lege-hauspenagatikako sendetsitako epaiaren egiterapena. c) Beste edozeinetan, huts batek Ertzaintzatik egoztea ekarri dezan Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren ohoreari, araukoitasunari edo horri eskatu dakizkiokeen egitekoei gogor eraso diezaiena izan beharko du. 167garren Atala 1. Argipidelariaren erabaki-saloak, bere ustez egiaztatuta dauden gertakariak eta horiei aurreko Atalean dagokiekeen zermugapena zehaztu beharko ditu, eta bai zehaztapidepekoa egoztea bidezkoa den ala ez den ere. 2. Egozpena bidezkoa izan dadinean, Buruzagi Nagusiak Herrizaingo-Sailburuari bidaliko dio, arauzko bidetatik eta bere iritzia emanaz. 3. Herrizaingo-Sailburuak edo Eusko Jaurlaritzak zehaztapidetza erabat osatu gabe egin dela eritziz gero, berriz atzera itzuli ahal izango dtue, bidezko eritzitako zehaztapideak egin daitezen, doakionari bere aldezpenerako egoki deritzenak agertu ditzan entzunaz. 168garren Atala Zerbitzutik egoztezko zigortze-erabakiaren aurka, Arduralaritzabide-Legean ohartemandako goradeiak egin ahal izango dira. 169garren Atala Egozpenaren gai Autonomia-Elkarteko Ertzaintzan sartu baino lehen Erresumako Gudarozteko edo Segurantzako Sail eta Indarretako Buruzagi edo Agintari izandakoa bada, Herribabes eta Herrizaingo-Ministeritzei adieraziko zaie, jakin dezaten. Nolanahi ere, adierazpen horrekin batean zerbitzu-orriaren aldaki bat bidaliko da. LAUGARREN ATALBURUA IHARDUN-GELDIALDIA 170garren Atala 1. Geldialdian utzitako Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideak, bere ihardunean aritzeaz eta bere lanbideari datxezkon eskubideez aldi baterako gabetuta geldituko da. Arauzko harma kendu izango zaio, Ertzaindegitan sartzea debekatu egin ahal izango zaio, eta ezingo du ertzain-jantzirik erabili, bakoitzean horretarako baimenik ez badu. 2. Aldi baterako geldialdiangoak, egoera horretan, bere oinarrizko ordain-sarien eta berarizko ordainketen ehuneko 75ekoa eta familiagatikako gehigarri osoa eskuratzeko eskubidea baino ez du izango. Aurkezten ez bada edo ihes egin duenaren aldarrikapena egiten bada ez du inolako irabazpiderik izango. 171garren Atala 1. Behin-behingo geldialdia, epaibideak edo egin dakion zigor-zehaztapidetzako bideak dirauteno erabaki ahal izango da. Erabaki hori Buruzagi Nagusiak hartuko du, Lege-Aholkulariak bere erizpena eman ondoren. 2. Aldi baterako geldialdia nahitaezkoa izango da sei hilabetetik gorako giltzape-aldia dagokien marrukeriazko lege-hauspenegatikako auziperatze-agindua egon dadinean. 3. Aldi baterako geldialdiak ezingo du sei hilabetetik gorakoa izan, hortetzazko erabakia egintza horretxegatikako zigor-bidetikako epaiaren zain baldin badago, edo zehaztapidetza doakionaren erruz geldi badago salbu. Azkeneko hori, gertatuz gero, zehaztapidetza erabaki dadinerarteko ordain-sari guztiak galtzea ekarriko du. 4. Auzipideak bertanbehera uztea gertatu, edo errugabetasun-epaia edo erabakia izatea gertatuz gero, edo zigor-zehaztapidetzarekiko erabakian zerbitzutik egoztea agintzen ez bada, geldialdia guztietarako baliozkoa izango da, eta geldialdiangoa berehala berriz bere lan-tokiratu dadila agindu beharko da, bere ekonomiazko eskubide guztiak aitortu eta bere kargu eta egoerari dagozkion eta hartu gabe dauzkan ordainsari guztiak ordaintzen zaizkiola, eta bai behinbehingo geldialdia hasi zen egunaz gero dagozkion beste eskubide guztiak ere. Hori guzti hori, erabakitako zigotra bete beharraren kaltetan gabe. 172garren Atala 1. Zigor nagusiz edo gainetikakoz hiru urterarteko espetxea edo giltzapealdi arina, bahipen larria edo herbestealdia jarri ditzan zigortze-epaiak berebaitan ekarriko du geldialdia sendetsita gelditzea. · 2. Sendetsitako geldialdiak, hori berebaitan dakarren zigorrak adina iraungo du. Sendetsitako geldialdia neurtzeko, behin-behingo geldialdia kontatu egingo da. 3. Sendetsitako geldialdiak honako hauek dakartia berebaitan: a) Zerbitzurako eta zerbitzuango aintzinatasunerako geldialdia hainbateko aldia galtzea. b) Lanari-erroldean tokiz atzeratzea, geldialdia sei hilabetetik gorako atzipen-zigorra duten marrakeriazko lege-hauspenagatikakoa baldin bada, edo aldi horretatik gorako herri-kargutarako, lanbiderako edo ogibiderako gaitasungabetzea baldin bada. Galtzen diren tokien zenbatekoa zehazteko, dagokion karguan azkeneko bost urtetan izandako maila-igotzeen urteko batezbestekoa atera, eta horren heineari sendetsitako geldialdiari galtzea dagozkion tokiak aterako dira, batekoa baino zati txikiagoak bazter utziz; nolanahi ere, gutxienez toki bat galdu beharko da. c) Lan-tokia galtzea, sendetsitako geldialdia sei hilabetik gorako zigor baten ondoriozkoa baldin bada, edo Araudi honek agintzen duenaren arauera huts larriagatik edo lege-huspenegatik lantokiz aldatzea erabakitzen bada. BOSGARREN ATALBURUA LEGE-AHOLKULARITZA 173garren Atala 1. Buruzagi Nagusiak edo Herrisegurantza-Artezkariak aurreko Ataletan ematen zaizkien eskubideak egiteratuz emandako ezein ebazpen, erizpen, salo, erabaki edo manu eman baino lehen, Lege-Aholkulari batek bere erizpena ematea nahitaezkoa da. 2. Bideak eragite hutsezko manutarako, aintzin-argipideketan edo zigor-zehaztapidetzan hasteko agindutarako, Argipidelaria eta Idazkaria izendatzeko, eta Auzipideak Argipidelariei itzultzeko, Buruzagitza Nagusiko Lege-Aholkulari bati eskua eman ahal izango zaio. 3. Lege-Aholkularitzan, auzipide eta egintzapideen errolde bat egongo da. Argipidelariek auzipide eta egintzapide horientzako zenbakiak Buruzagi Nagusiari eskatuko dizkiote. 4. Autonomia-Elkarteko Ertzaintzakoei egindako hutsegatik jarritako zentzapide guztiak, dagokionari jakinarazteaz gainera Lege-Aholkularitzari erejakinaraziko zaizkio, egindako hutsa, zergatikakoa, zentzapidearen nolakoa eta norainokoa, norkjarri zuen eta zentzapideajartzen zaionaren izena eta xehapenak adieraziz. Lege-Aholkularitzak adierazpen hori ikusi eta funtsean edo nolakoz legeen arauerako ez den erabakiren bat dagoela eritziz gero, Herrisegurantza-Artezkariari jakinaraziko dio, bere erizpena emanaz, bidezko direnak egin ditzan. ERABAKI GEHIGARRIA Segurantza-Batzordeak erabaki ondoren, Erresumako Gudarozte eta Segurantza-Sailetako Buruzagi eta Gudal-Agintariei Autonomia-Elkarteko Ertzaintzan dagozkien karguak zehaztuko dira. Halaber, eta hori ere Segurantza-Batzordeak horretzazko erabakia hartu ondoren, Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideek ertzain-jantzirik gabe egin ditzaketen zerbitzuek zehaztuko dira, eta bai berarizko taldeen erakuntza ere. AZKEN ERABAKIA Araudi honetan agintzen dena aldatu edo osabideratu dezaten orotarikd erabakiak Segurantza-Batzordeai eramango zaizkio ontzat eman ditzan. Araudi hau, Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik