Zapatuko ipuina: Lili eta herensugea

6 urtetik gorako umeentzako kontakizuna, Maider Alcelayren eskutik

Lili herensugearen hatzaparretan erortzen da eta goizean gosaltzeko jango duela esaten dio. 

Bitartean, bere kobazuloan sartzen du.

Lili oso azkarra denez, bizitza salbatzeko plan bat dauka. 

Gauero, amonari entzundako ipuin bat kontatzen dio herensugeari. 

Honek, txundituta entzuten dio, eta goiza heltzean, Lili isildu egiten da. Ipuina nola bukatzen den jakin nahi baldin badu, bizirik utzi beharko duela esaten dio, gaua heldu arte ez bait dio bukaera kontatuko.

Lilik emakume ausart, indartsu eta bizkorren istorioak kontatuko dizkio gauetan.

Damutuko ote da herensugea eta Lili aske utzi?

Konbentzituko ote du Lilik?

Antolatzailea:
Juan San Martin Liburutegia
Ekitaldi mota:
Ipuin kontaketa
Publikoa:
Haurrak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Euskara
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
1
Ordutegia:
12:00
Juan San Martin Liburutegia
Bista-Eder, 10
EibarGipuzkoa (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Areto Nagusia
Prezioa:
Doan
Izen-emate epea:
2026/03/23 - 2026/03/26

IZEN-EMATEAREN ORRIA