Unicefen 22. Kontzertua, Donostiako Orfeoia.

orfeon

Donostiako Orfeoiaren eta UNICEFen kontzertua finkatuta dago jada, eta urtero egin da, hutsik egin gabe, 1998tik.

Abenduaren 28an izaten da, Inozente egunean, eta ‘Haurrena Haurrentzat’ – ‘De los Niños para los Niños’ esaten zaio, parte hartzen duten neska-mutiko gipuzkoarrek ilusioz eta ahaleginez egiten baitute lan ahalik eta diru gehien biltzeko oinarrizko beharrak aseta ez dituzten hainbat tokitako neska-mutikoentzat. Kontzertu hau jarduera originala eta desberdina da Donostiako eskaintza kulturalean; izan ere, kontzertu horretan, Orfeoi Txiki-Txikiak, Orfeoi Txikiak eta Orfeoi Gazteak ez ezik, Donostiako Orfeoiaren haur kantariek ere hartzen dute parte. 300 neska-mutiko inguruk abestuko dute UNICEFi laguntzeko. Aurten, gainera, KANTU KOLOREk lagunduko du, eta kolorez eta pozez jantziko du kontzertu kutun hau.  Adin guztietako pertsonentzat da kontzertua. Kontzertu solidarioa da, familiei zuzendua, eta oso egitarau entretenigarria du gazteenentzat.

Ekitaldi-mota:
Kontzertuak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
19:00
Gipuzkoa (España)