TRANSPARENCIA Y CONTRATACIÓN PÚBLICA: PUBLICIDAD DE LA LICITACIÓN, ACCESO AL EXPEDIENTE, CONFIDENCIALIDAD (2025/13/3/4)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Kontratazio publikoan gardentasun- eta publizitate-printzipioen eskakizuna modu integralean aztertuko dugu. Horretarako, aplikatu beharreko araudia, betekizunak, desberdintasunak eta jarraitu beharreko prozedurak aztertuko ditugu, baita arlo horretan dauden betebeharrak ere.
- Arloa: Prestakuntza - Administrazioko oinarrizko gaiak
- Modalitatea: Lineakoa
- Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak, langile juridikoak eta erosketa publikoen arduradunak, kontratu publikoak izapidetzeko arduradunak eta kontratazio-mahaiko kideak edo haien zerbitzura dauden langileak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko otsailaren 26tik martxoaren 5era.
Bideokonferentzia saioa: ikusi Informazio zehatza
- Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea:
2024ko abenduaren 2tik 2025eko urtarrilaren 27ra: Administrazio orokorra (*)
2024ko abenduaren 2tik 2025eko urtarrilaren 31ra: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko urtarrilaren 28tik 31ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko otsailaren 25a
- Ikastaroaren egunak: 2025eko otsailaren 26tik martxoaren 5era.
- Hizkuntza: Gaztelera
- Ikastarorako sarbidea: Sarbidea Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.
ProcurCompEU ibilbidea:
- Fitxa honen xede den ikastaroa
- Análisis de pliegos de condiciones administrativas y técnicas
- Contratación publica sostenible
- Características de las tipologías contractuales
- Redacción de especificaciones técnicas: condiciones, solvencia, criterios de adjudicación y eveluación de ofertas
Berariazko ikastaroa:
- Contrato menor curso teórico-práctico
Helburu orokorrak
Kontratazio publikoan gardentasun- eta publizitate-printzipioak zein diren jakitea.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Kontratu publikoetan nahitaez argitaratu behar den informazioa ezagutzea, araudiaren eta gardentasunaren ikuspegitik.
- Identifikatzea nork duen informazioa eskuratzeko eskubidea
- Espedientea eskuratzeko mugak eta horiek gauzatzeko modua ezagutzea.
- Enpresa-sekretuaren eta datu pertsonalen kontzeptuaren irismena eta sarbidean duten zeregina integratzea
- Gardentasuna, publizitate-betebeharrak (lizitazioa, esleipena, aldaketa...). Gardentasun-araudia eta kontratazio-araudia. Kontratatzailearen profila. Publizitaterik ezaren ondorioak.
- Kontratazio-espedientea irekitzea:
- Lizitatzaileak
- Herritarrak eta enpresak (lizitatzaileak ez direnak)
- Konfidentzialtasuna SPKLn:
- Kausak eta mugak
- Lizitatzaileen konfidentzialtasun-eskaera
- Deklaraziorik edo deklarazio orokorrik ez dagoenean jardutea
- Lizitatzaile orokorren sarbide-eskubidea, errekurtso-bidean
- Enpresa-sekretuak eta datu pertsonalak.
Metodologia
Autoprestakuntzako online prestakuntza-ekintza hau denbora errealeko eta streaming bidezko saio batean oinarritzen da. Saio horretan, gaian aditua den pertsona batek ikastaroaren programan proposatutako edukiak irakatsiko ditu. Ikasleek, dokumentazio osagarria eta ikastaroaren alderdi garrantzitsuenak laburbiltzen dituen bideo bat jasoko ditu.
Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluazioa 10 galderako online test bat izango da, eta galdera bakoitzak 3 erantzun-aukera izango ditu. Proba egiteko, ikasleek emandako edukiaren gainean lan egin beharko dute, gutxi gorabehera 6 orduz.
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Zuzeneko bideokonferentzia saiora bertaratzea.
- Aprobetxamendu-proba gainditzea, gutxienez 7 erantzun zuzen.
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
Baldintzak
Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Eskakizun teknikoak
- Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
- Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik
Kontratazio publikoko profesionalentzako Gaitasunen Europako Esparrua
ProcurCompEU kontratazio publikoko profesionalentzako konpetentzien esparru europarra da, Europako Batzordeak gomendatua, EBko estatu kideak kontratazio publikoaren profesionalizazioa areagotuko duten politikak eta ekimenak garatzera animatzeko. Konpetentzien esparrua tresna bat da, kontratazio publikoko profesionalek beren lana eta zereginak modu eraginkor eta efizientean egiteko izan behar dituzten ezagutzak eta gaitasunak definitzen dituena. Kontratazio publikoko profesional horiek egin ohi dituzten jarduerak, zereginak eta oinarrizko erantzukizunak hogeita hamar konpetentzien inguruan deskribatzen eta egituratzen dira, 2 kategoria nagusi dituzte eta, aldi berean, kontratazioko 6 konpetentzia-taldetan sailkatzen dituzte:
- Berariazko konpetentziak: horizontalak, esleitu aurrekoak eta esleipenaren ostekoak.
- Konpetentzia orokorrak: pertsonalak, pertsonak eta errendimendua.
Laguntza
Laguntza teknikoa behar izanez gero:
- Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
Bideokonferentzia saioa:
- Otsailaren 26a. Ordutegia: 09:00-12:00
Izen-ematea
- Prezioa:
- 106,05€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Jarraibideak
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara: